Issuu on Google+

TXIRRINA J֠ ֠ ARTE “EUSKARA BIZIA, GEROAREN HAZIA”- EUSKARAREN ASTEA Abenduaren 3-a euskararen nazioarteko eguna zela aitzakitzat hartuta euskararen astea ospatu genuen gure ikastetxean, abenduaren 1etik 5era.. Aste osoan zehar hainbat ekitaldi burutu genituen, guztiak euskararekin lotuta. Asteari hasiera emateko Kike Amunarrizen hitzaldia izan genuen eta handik bi egunetara Martxelo Otamendi etorri zitzaigun euskararen inguruan hitzegiteko. Bi saioetan izan ziren aztergai euskararen egoera, erabilera eta transmisioa, hausnarketarako bidea irekiz.

Euskararen aldeko lelo-lehiaketa bat ere egin genuen eta bertan ikasleek nahiz irakasleek izan genuen parte hartzeko aukera. Aurkeztutako leloek ikastetxeko paretak apaintzen dituzte, horien arteko irabazleak ditugu artikulutxo honen izenburuan eta amaieran. Asteari urrezko bukaera emateko, ostiralean, bertsolariek eta trikitilariek alaitutako bazkaria izan genuen aurretik egindako hainbat herri-kirolek eta jokuek sortutako gosea baretzeko. Bertan elkartu ginen, berriro ere, ikasleak eta irakasleak, giro apartaz gozatzen. “Aburuz aburu, euskara beti helburu”

KIKE AMONARRIZEN

HITZALDIA

Joan den abenduaren 1ean, ikastetxeak antolatutako “Euskararen astea”ren barruan, Kike Amonarrizekin solasaldirako aukera izan genuen. Kike Amonarriz oso ezaguna dugu, Tolosakoa izateaz gain, Euskal Telebistan egiten duen “Mihiluze” programa dela eta. Bi orduko saioa izan genuen, gazteen hizkera hizpidetzat hartuz. Emanaldi umoretsua izan zen, barre egiteko modukoa. Hizkuntza ardatz, dibertitzeko, barre egiteko, ligatzeko, iraintzeko, trufatzeko euskarak duen ahalmena agerian geratu zen. Beste aldetik, euskaldunen arteko tipologia egin zuen, euskara zein helbururekin erabiltzen den kontuan hartuz. Entretenigarria benetan!


MARTXELO OTAMENDI-ren HITZALDIA Euskararen asteko ekitaldiekin jarraituz, abenduaren 4ean, osteguna, Martxelo Otamendi izan zen gure artean. “Berria” egunkariko zuzendaria da bera, eta komunikabideetan euskararen presentzia aztertzeko gaia aitzakitzat hartuz hainbat galdera egin zioten ikasleek. Oso hitzaldi interesgarria izan zen. Asko ikasi genuen Martxelorekin!

TOLOSAKO ARTXIBO OROKORRERA BISITA

Administrazio eta Finantzetako heziketa-zikloko 2. kurtsoko ikasleak Tolosako Artxibo Orokorra ikustera joan ginen, urtarrilaren 13an. Ordu pare bat iraun zuen bisita hau bi zatitan banatu zen:

Bertako teknikariak aurkezpen bat egin eta segidan bideo bat ikusi genuen: dokumentu fondoak zer diren, artxiboko instalazioak nolakoak diren, eta, azken batean, artxibo historiko bat zertarako den. Instalazioak ikusi genituen: gordailuak, dokumentazioa zaharberritzeko laborategia — klase praktiko bat eman ziguten dokumentazioa zaharberritzeari buruz—, inbentario gela, eta irakurgela. Karpeta bat ere eman ziguten zenbait dokumentu eta agiriz osatua. Bisita interesgarria, bertako ondarea ezagut dezagun. Ez ahaztu, edonor joan daitekeela kontsultak egitera, argazkiak aurkitzera, abizenen jatorria ezagutzera e.a.

DONOSTIAKO JUSTIZIA AUZITEGIRA BISITA Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako ”Ibilbidea Justizia Auzitegitik” programan parte hartu du Tolosaldea G.L.H.Institutuak. Azaroaren 24 eta 25ean Goi mailako 2. kurtsoetako ikasleek aukera izan genuen Donostiako Justizia Auzitegira joateko. Teresa de Calcuta enparantzan kokatua dago, Egiako auzoan, tren geltokitik oso gertu. Eskanerraren aurretik pasa eta gero bertako teknikari batek harrera egin zigun. Hitzalditxo bat entzun ondoren Auzitegiko zenbait epaiketa-gelatan sartu eta epaiketak ikusi genituen, arlo desberdinetakoak: lan arloa, zibila, zigor-arloa,..


Epaiketak ikusi eta gero, taldeko identifikazio-saioak egiten dituzten gela ikusi genuen. Laborategi forensea erabiltzen ari zenez, ezin izan genuen bisitatu. Ea datorren ikasturtean ikusteko aukera izaten dugun!

KORRIKA 16 Korrika bazetorrela eta hara gerturatu ginen Tolosaldea GLHIko ikasle eta irakasle euskararekin dugun konpromezua jakitera emateko, euskararen alde kirol pixka bat egitera. Richard eta Ainhoa izan ziren gure izenean lekukoa eramateko ardura hartu zutenak; argazkian ikus ditzakegu guapo asko. Txukun aritu ziren. Besteok, batzuk gehiago, beste batzuk gutxiago, denok egin genuen ahal izan genuena.

Korrika pasa da jada guretik eta bukatu ere egin zen Gasteizen, baina gerorako, eguneroko lana geratzen zaigu: oinez, korrika, lanean, aisialdian, haserretuz, maitatuz, .... euskaraz biziz!

ESKOLA ELEANITZA Eleanitza proiektua dela eta, Irailetik hasi eta Maiatzaren bukaera arte Molly Becherten laguntza izan dugu gure ikastetxean. Connecticutetik etorritako neska honek ingeleseko mintza praktika eskolak eman ditu Goi Mailako Ziklotako ikasleei, Erasmus programarekin atzerrira joan diren ikasleei eta baita horrela nahi izan duten irakasleei ere. Hizkuntza Teknikoko irakaslearekin batera geletara joanez, talde txikiak egin eta ikasleek ingelesez hitz egiteko aukera paregabea izan dute. Jakin dugu datorren ikasturtean ere bere laguntzarekin kontatzerik izango dugula. Pozten gara!


EUSKADIKO EMPRESA SIMULATUEN I TOPAKETA Maiatzaren 7an Tolosaldeako Administrazio eta finantzatako lehenengo mailako ikasle eta irakasleak Erandioko Tartanga ikastetxean izan ginen Euskadiko enpresa simulatuen I. topaketan. Bertan, “Gurelur S.A.S.” gure enpresa simulatua aurkeztu genuen stand baten bitartez. Guztira 10 ikastetxek jarri genuen standa baina beste hainbeste baino gehiago joan ziren topaketara bisitan. Egunean zehar beste enpresa simulatuekin merkatal harremanak landu genituen eta ondoriozko gure produktuen salerosketak burutu ere bai. Esperientzi oso ona, ikastetxe desberdinetako ikasleen arteko merkatal harremanak garatzeko. Non izango ote da enpresa simulatuen II.topaketa?

GURE IKASLEAK KOSMODISEAN SARITUAK proiektuan. Sari banaketa maiatzaren 4an Donostiako KURSAALean izan da. Aipatu beharra dago ere, proiektu berean, Metal Eraikuntzako SKUNKY taldeak eta Informatikako SCATTERGORIES taldeak parte hartu dutela, 7.eta 10. postua eskuratuz.

Ikastetxeko Metal Eraikuntzako STEAUADELGRIFO ikasle taldea bigarren postuan geratu da Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen KOSMODISEA

KOSMODISEA Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako Departamentuaren ekimena da. KOSMODISEAK, kurtsoan zehar, ikasleek burutu behar dituzten proiektu ezberdinen bitartez, pertsona ekintzailea izateko balioak bultzatzen ditu talde-lanaz baliaturik: sormena, ekimena, autokonfiantza, tolerantzia, analisirako eta kritikarako gaitasuna, erabakiak adostea, elkarri errespetatzea, besteak beste. Guzti hau lortzeko tresna desberdinak erabiliko dituzte: Wikia, bloga, bideoa eta argazkiak editatzeko programak eta beste hainbat tresna.

PLEGADORA BERRIA Aurten Galdaragintzako alorrean plegadora berria ekarri dugu. Plegadora “Trumpf” markakoa da, mundu mailan liderra den empresa alemana. Bere ezaugarri nagusia zenbaki kontrola da. Honi esker, makinaren lau ardatz uneoro kontrolatuta daude eta egiten diren piezetan zehaztasuna eta kalitatea lortzen da.


txirriña jo arte 2008.2009