Issuu on Google+

JAIAKABUZTUA Osteguna,2012ko uztailaren 26a Testuak:Arantza Goikoetxeaundia

Abuztuan jaien atzetik ibiltzeko gida

ABUZTUA


tolosaldeko eta leitzaldeko hitza • 2012ko uztailaren 26a, osteguna

II Jaiak Altzo eta Larraul Bihar hasiko dira Altzoko festak; dantzariak izango dira eguneko protagonistak.

Uztaila ondo bukatzeko

A

urtengoan ere festak lehenago ospatzen hastea erabaki dute herritarrek; pasa den larunbatean, uztailaren 21ean, hasi ziren festa giroan goiz goizetik. Umeen arteko eskalatzea egin zuten, batetik, Toka Txapelketa, bestetik, eta herriko gazteen arteko futbol partida ere izan zuten. Arratsaldean iazko argazkien DVD emanaldia izan zuten eta iluntzean, beste behin ere, zahagi ardoaren inguruan luzatu zen festa. Hasiera ofiziala,ordea, bihar emango diete jaiei eta astearte-

ra arte iraungo dute. Lehenengo egunean dantzariak izango dira protagonista; arratsaldeko herriko haurren zangoen mugimenduari, Artea eta Alurr taldekoek emango dietelarik jarraipena, gauean. Larunbateko egitaraua borobiltzeko, egun guztian zehar Iraunkorrak Txaranga ibiliko da herrian zehar. Igandean, berriz, Joseba Tapiarekin gozatzeko aukera izango dute; gerra karlistetako bertso musikatuak kantatzera etorriko baita. Festak amaitzeko, Laket taldearen doinu atseginak entzun ahalko dira Altzoko plazan.

G Egitaraua UZTAILAK 27, OSTIRALA

UZTAILAK 29, IGANDEA

p17:30. Jaien hasiera. p18:00. Herriko haur dantzarien emanaldia, herriko Loatzoko gaztetxoen laguntzarekin. p19:30. Bertso trikipoteoa Irazueta Zubeldia bertsolariekin. p20:30. Zahagi ardoa. p22:30. Artea eta Alurr taldeko gazteen dantza ikuskizuna. p00:00. Gugaz taldearekin erromeria.

p10:30. Erretiratuen hamaiketakoa. p16:30. Pilota partidak frontoi berrian: jubeniletan AltunaMujika eta Larrea-Erasun; eta afizionatuetan Artola-Arratibel eta Jaka-Tolosa. p19:00. Ta tira ta tunba ikuskizuna Tapiaren eskutik. p22:30. Bertso saioa herriko pilotalekuan: A. Egaña, M. Lujanbio, J. Maia, A. Arzallus, A. Estiballes eta A. Martinen eskutik. Gai- jartzaile: Manu Olano. pOndoren, Unsain anaien emanaldia.

UZTAILAK 28, LARUNBATA p12:30. Paella Txapelketa. p15:30. Herritarren plater hauste lehiaketa (antolatzaileak ez dira ezbeharren arduradun egingo). p17:00. Jolasak. pOndoren, haurrentzako entzierroa. p21:00. Sagardo dastatzea (bakoitzak bere ‘kaxola’ eraman behar du). p23:30. Gabezin taldearen emanaldia.

p20:30. Zikiro jatea. p00:00. San Inazio eresia. pOndoren, DJ Xabi Dantzaleku. pAtsedenaldian, aulki jokoa.

UZTAILAK 31, ASTEARTEA p08:30. Goiz eresia. p10:00. Meza nagusia. p11:00. Erlojuaren aurkako afizionatu mailako txirrindularien XXI. Altzoko Igoera ( Calcinor Saria). p17:30. Herritarren arteko apustua. pOndoren, Zaldi proba. p21:00. Zahagi ardoa. pOndoren, Laket taldea festei amaiera emateko.

UZTAILAK 30, ASTELEHENA p10:30. Ume jolasak. p15:30. Mus Txapelketa azkarra. p16:30. Bertsolaritza ipuin kontaketa haurrentzat. p18:00. Frontoi zaharberrituko txapelketako finalak. p20:15. Presoen aldeko elkarretaratzea.

Larraulen sanestebanak hiru egunez luzatuko dira; sanbartolometako egitaraua, berriz, egun batekoa izango da. Orotara, lau egunetan festa giroan ibiltzeko aukera izango dute, beraz.

Abuztua jaiekin hasi eta bukatu buztua jai giroan hasiko dute aurtengoan ere larrauldarrek: abuztuaren 3an hasiko dira, hiru egunetan zehar luzatuko diren San Esteban jaiak. Egun batzuetako atsedenaren ondoren, abuztuaren 24ean, berriz murgilduko dira festa giroan San Bartolome jaiak ospatzeko asmoz.

A

Aurtengoan, larunbat goizean, Abel Barcenillaren eskutik horma-arteaz gozatzeko aukera izango dute Larraulgo herritarrek. Era berean, plazan jarriko duten kainaberaren pisua asmatzen ere izango ditu batek baino gehiagok buruhausteak. Horrekin gutxi ez, eta sanbartolometan karretila bat ere zozketatuko dutela jakinarazi dute jaien antolatzaileek.

G Egitaraua ABUZTUAK 3, OSTIRALA

ABUZTUAK 4, LARUNBATA

SAN ESTEBAN JAIAK p10:30. Txupinazoa eta Pello Joxepe-ren jaitsiera. Buruhandiak eta Gurdi Soinua izango dira herriko txarangarekin batera. p11:00. Meza nagusia. p11:30. Hamaiketakoa Katillutxulo elkartean. p13:00. Haur jolasak. p18:00. Herri kirolak. p21:00. Afaria Urbeltz plazan. p23:00. Kupela taldearen dantzaldia.

p11:00. Puzgarriak frontoian. p14:00. Haurren bazkaria. p16:00. Puzgarriak. p16:30. Mus Txapelketa Katillutxulo elkartean. p18:00. Latirili antzerki taldearen Haurtxoaren Zopa antzezlana. p19:30. Kantu poteoa. p21:00. Herri ostatuan afaria. p23:00. Dantzaldia DJ Txokorekin. p02:30. Platano dantza .

U.Iturriaga. Gai-jartzaile lanetan herriko bertso taldea ariko da. p19:30. Lidia eta Xabier trikitilariak arratsaldez eta gauez.

ABUZTUAK 24, OSTIRALA SAN BARTOLOME JAIAK p11:00. Meza nagusia. p11:30. Txirrindulari igoera. p12:00. Hamaiketakoa Katillutxulo elkartean. p13:00. Ahari jokoa. p18:00. Idi probak.

ABUZTUAK 5, IGANDEA

Aizkoran lehia bizian aritu ziren pasa den urtean. HITZA

p11:00. Gazte esku pilota. p12:00. Pilota partidak: Mikel Goñi eta Eneko Azpitarte, eta Iñaki Esnal eta Xabier Urbieta. p13:00. Sagardo dastatzea (Aburuza, Zabala, Gaztañaga, Sarasola sagardotegiak). p13:30. Toka. p15:00. Herritarren paella. p18:00. Bertso saioa: M. Lujanbio, I. Zubeldia, J.Maia eta

p20:00. Dantzari txikien emanaldia p20:15. Solano eskolakoen emanaldia. p22:30. Erromeria Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.


2012ko uztailaren 26a, osteguna • tolosaldeko eta leitzaldeko hitza

Berastegi Jaiak III Aurtengoan berastegiarra den Jone Gorostarzuk izango du pregoia irakurtzeko ardura. Urteroko moduan, festak ekitaldi ugariz beterik datoz, horrez gain, festa guztietan zehar, Gaztainondon ikasturtean zehar egindako lanen erakusketa dagoela ere oroitarazi dute.

Bost egunez festa giroan

I

one Gorostarzu idazle gazteak, txistulari eta buruhandien laguntzaz, pregoia irakurri ondoren hasiko dira salontzoak Berastegin. Gorostarzuk bere lehen poema bilduma argitaratu berri du: Des egiten (Elkar, 2012). Idazle berri hau kontutan hartzeko ahots berri batekin etorri

da; emozioarekin idazten du, emozioei forma ematen asmatuz. Abuztuaren 8tik 12ra Festak abuztuaren 8an hasiko dira eta 12an bukatu. Bost egunetan zehar jai giroa pizteko herritarren parte hartzea esanguratsua izango da benetan: jaien lehenengo egune-

an herriko trikitilariek emanaldia eskainiko dute. Ostegunean, berriz, Frontenis Txapelketako finalak jokatuko dituzte, baita herritarren arteko herri kirolak ere. Egun horretan bertan, herritarrek izango dute Luis Eraso artisau berastegiarraren erakustaldiaz gozatzeko aukera. Ostiralean pilotazaleek fron-

toian hitzordua izango dute, bertan jokatuko baitira jubenilen eta afizionatuen partidak. Arratsaldean, harri-jasotzaileek herriko lau harri aldrebesekin aritu beharko dute lehian eta ondoren dantzarien txanda izango da: San Joan dantzak eta helduen sokadantza dantzatuko dituzte. Larunbatean kuadrillak izango dira protagonis-

ta: bazkariaz gain jolasean ibiltzeko aukera ere izango dute neska-mutilek. Igandean, orain dela hiru urte hasitako ohiturari eutsiz, herritarrek Dantzerki izeneko emanaldia ikusteko aukera izango dute 22:30etik aurrera. Musika Musikaz gozatzeko aukera ere izango da: Lagunak Abeslari taldeak, aurtengoan ere, Perosiren obra kantatuko du; gauez Dj Bull eta Zesuma erromeri taldea arituko dira, besteak beste. Igandean, bertso saio aparta izango da Amets Arzallus, Sustrai Colina, Iker Zubeldia eta Julio Soto bertsolari gazteen eskutik.

Lehen irudian San Lorentzo baselizaren inguruan urtero, jende asko urtero biltzen dela ikusi daiteke. Eta bigarren irudian, herritarrek egindako Dantzerti emanaldia ikusi daiteke HITZA.

G Egitaraua ABUZTUAK 8, ASTEAZKENA

p23:30. Modestoren musikariarekin dantzaldia.

ABUZTUAK 11, LARUNBATA

UMEEN EGUNA p12:00. Suziri jaurtitzea, Ione Gorostarzu pregoilariarekin; buruhandi eta txistulariez alaiturik. p16:00. Puzgarriak eta jolasak haurrentzat. p19:00. Herriko trikitilarien emanaldia. p23:00 Kontzertua Urepele elkartean.

ABUZTUAK 10, OSTIRALA

KUADRILLEN EGUNA p10:00. Goiz deia. p11:00. Patata tortilla txapelketa. Bitartean, haurrentzat Arno abereak. Ondoren, tortillen dastatzea, txakolinaz lagundurik. p14:00. Kuadrillen bazkaria. p17:30. Kuadrillen arteko jo-

ABUZTUAK 9, OSTEGUNA p10:00. Goiz deia. p11:00. Frontenis Txapelketako finalak. p 17:00. Herri kirolak herritarren artean. Ondoren Luis Erasoren erakustaldia. Jarraian, poteoa perkusioarekin. p21:30. Herri afaria: txekorra burruntzian. pOndoren, Leiho, Balkoi eta Lorategi Txapelketako sari banaketa.

SALONTZO EGUNA p09:00. Goiz deia. p09:30. Meza San Lorentzon. p09:45. Mountainbike Herri Igoera. p11:15 Alkate soinua udaletxetik elizara. p11:30. Meza nagusia San Martin parrokian, Perosiren obra kantatuarekin, Lagunak Abeslari taldearen eskutik. p12:30. Jubenilen banakako lau t’erdiko afizionatuen partida: Ander Garziarena Aitor Etxeberriaren aurka. p17:30. Harri jasotzaileen arteko txapelketa: lehia herriko lau harri aldrebesekin. Ondoren, San Joan dantzak eta helduen sokadantza. p23:00 Alurr dantza taldearen emanaldia. pOndoren, DJ Bull-en emanaldia.

koak. Ondoren, sagardo dastatzea, txorizo egosi eta gaztarekin. p19:30. Toka eta Txotx-Aldatze Herri Txapelketa. p23:30 Kontzertuak Skatu eta Gugaz taldeekin.

ABUZTUAK 12, IGANDEA p10:00. Goiz deia. p12:00. Benjamin, alebin eta

infantilen pilota partidak. p15:30. Plater tiraketa, Artalekuan. p17:30. Haurren dantza emanaldia. p19:00. Bertsolariak: A. Arzallus, Colina, Zubeldia, Soto. Gai-jartzaile: IĂąigo Gorostarzu. p22:30. Dantzerti emanaldia. p00:00. Zesuma erromeri taldea.


tolosaldeko eta leitzaldeko hitza • 2012ko uztailaren 26a, osteguna

IV Jaiak Ikaztegieta eta Albiztur Ikaztegietako jaien lehenengo eguna preso eta iheslariena izango da; bigarrena San Lorentzorena; azkenaurrekoan horren santu ibiltzen ez diren haur eta kuadrillek izango dute lehentasuna.

Lau egunetan musika, kirola eta jan-edanarekin asetzeko aukera izango dute Albizturren.

Egitarau Herritarren parodia, bete-betea jaiei hasiera emateko

A

urtengo salontzoak abuztuaren 9an hasiko dira Ikaztegietan; amaiera, berriz, hilaren 12an, igandean izango dute. Festen lehenengo egunean presoak eta iheslariak izango dituzten gogoan, Herrira Egunean. Festa giroan arratsaldean murgilduko dira; herri kirolekin emango diete hasiera, ondoren, afariarekin jarraituko dute eta

gauerdian puntuan jaurtiko dute jaiei hasiera ofiziala emango dien suziria. Aurten herri antzerkiko antzezleek suziriaren parodia egingo dute jaiei hasiera emanaz. Festen lehenengo eguna ondo baino hobeto bukatzeko, DJ Bullen musikarekin gorputza mugitzeko aukera izango dute txosnetara hurbiltze diren guztiek. Ostiralean futbol partidak eta sardina jatea izango dira, besteak

beste. Larunbatean umeak eta kuadrillak izango dira herriko protagonista eta bai batzuek zein besteek jolasean aritzeko eta ondo pasatzeko aukera izango dute. Igandean musika eta dantza nagusituko dira: goizean herriko musikariek joko dute; eguerdian Alurr dantza taldeak emanaldia eskainiko du eta gauean Ansorregi eta LarraĂąagarekin dantzatzeko aukera izango da.

A

buztuaren 11n hasiko dira Albizturren festak eta lau egunetan zehar giro aparta izango dute aurtengoa ere. Jaiak kanpaien doinuekin eta suziria jaurtikiz hasiko dituzte; ondoren herriko trikitilariak, kalejiran, trikitixa joaz ibiliko dira. Hasitakoari jarraipena emateko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, nabarmentzekoa da igan-

dean izango den sagardo dastatzea; bertan sagardoa edanez gustura egoteaz gain, Mikel Artola eta Adur Gorostidiren bertsoekin gozatzeko aukera ere izango baita. Asteazkeneko herri kirol saioak ere merezi du aipamen berezi bat, herriko gazteak ibiliko baitira horretan: Betelu eta Telleria harria jasotzen, eta Ugarteburu eta Nemesio Arregi, berriz, aizkoran.

Zesuma taldeak joko du abuztuaren 14an. HITZA

G Egitaraua ABUZTUAK 11,LARUNBATA Ikaztegietako gazteak trikitiaren erritmoarekin airoso dantzan, txosna gunearen inguruan. HITZA

G Egitaraua ABUZTUAK 9, OSTEGUNA

p20:00. Sardina jatea. p23:00. Unsain-en emanaldia.

HERRIRA EGUNA p19:00. Herri kirolak. p21:00. Afaria. p00:00. Txupinazoan herriko antzezleek parodia egingo dute. pGauean, DJ Bull.

ABUZTUAK 11, LARUNBATA

ABUZTUAK 10,OSTIRALA SAN LORENTZO EGUNA p11:15. Meza. Ondoren txakolin dastatzea. p17:00. Futbol partida.

UMEEN ETA KUADRILLEN EGUNA p11:15. Meza. p11:30. Paella prestaketa. p12:00. Xingola lasterketa. p13:00. Umeen bazkaria. p14:00. Kuadrillen bazkaria. Ondoren, mus eta toka txapelketak. p16:00-19:00. Puzgarriak.

p17:00. Umeen jolasak, herriko plazan. p17:30. Poteoa. p20:00. Gazte jokoak. p23:00. Gozo gozo taldea.

ABUZTUAK 12, IGANDEA p11:15. Meza. Ondoren, herriko musikarien kontzertua. p13:00. Alurr dantza taldea. p17:00. Pilota partidak. p21:00. Herri afaria. p00:00. Ansorregi eta LarraĂąaga trikitilariak.

p12:00. Jaien hasiera. pJarraian, Albiztour bizikleta lasterketa. p14:00. Paella jatea. Arratsaldean, Txan Magoa eta ume jolasak. p22:30. Little Martin Selektah, Glaukoma, The Romanes. Ondoren, DJ Urki.

ABUZTUAK 12, IGANDEA p11:15.Meza Nagusia eta Agur Erregina. p12:00. Herritarren toka. p18:00. Pilota partidak: Labaka- Apeztegia eta Olano-Elustondo, batetik, eta Urbieta II-Telletxea eta Belloso-Uzkudun, bestetik.

p20:30. Sagardo dastatzea. p23:00. Elizagoien Ahizpak.

ABUZTUAK 14,ASTEARTEA p14:00. Gazte bazkaria. Ondoren, trikipoteoa p21:00. Zikiro jatea. Ondoren, Zesuma taldea.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA p11:15. Meza Nagusia. p12:00. Herriko gazteen pilota partidak eta hamaiketakoa adinekoentzat. p18:00. Herri kirolak herriko gazteen artean. p21:00. Barrikotea eta patata tortilla lehiaketa. Ondoren, Arandia anaien erromeria. pGoizaldera, DJ Urki.


2012ko uztailaren 26a, osteguna • tolosaldeko eta leitzaldeko hitza

Baliarrain eta Orendain Jaiak V Bertsoen errimek eta kirolarien arnas-estuek beteko dituzte Baliarraingo herriko txokoak aurtengoan ere, abuztuaren 14tik aurrera.

Hiru egun festetan murgilduta mabirjin jaiek hartzen diete erreleboa salontzoei gurean. Baliarrainen abuztuaren 14an emango diote hasiera festa hauei eta hiru egunetan zehar giro aparta izango dute. Bertsozaleek, bederen, izango dute gozatzeko aukera: bertso-txootx saioaren ondoren, gaueko hamaiketan beste saio bat ere izango baita asteartean. Kirolek ere izango dute, noski, beren lekua: txirrindularitza, apustua, herri kirolak...

A

G Egitaraua ABUZTUAK 14,ASTEARTEA p12:00. Txupinazoa . pOndoren, sagardo dastatzea. p14:00. Paella jana. pOndoren Txapela jaurtiketa. p18:00. Bertso-txoootx, Amaia Agirre eta Iker Zubeldiarekin. p21:00. Zahagi sagardoa. p23:00. Bertso saioa: Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Iker Zubeldia, Andoni Egaña. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. pOndoren, gaualdia AI ENE taldearekin.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA

Aulki jokoan jolasten haurrak eta gazteak. HITZA

Jaiak mozorroturik hasiko dituzte Orendainen; bigarren egunean presoak eta iheslariak izango dituzte gogoan eta hirugarren egunarekin emango diete aurtengo Ama Birjinaren jaiei amaiera.

p11:00.Meza nagusia. p12:00. L. Txirrindulari Igoera Jexus Nazabalen omenez. p18:00. Apustua.

O

rendainen Ama Birjinaren jaiak abuztuaren 14an, asteartean, hasiko dira eta ostegunera arte luzatuko dira. Jaien hasiera lau haizetara zabaltzeko, txupinazoa behin botatzearekin nahikoa ez eta aurtengoan bi aldiz jaurtiko dute: lehenik eta behin txikienen txanda izango da, eta gero, arratsaldean, suziri ofiziala botako dute. Saiheski afaria Behin suziria bota ondoren, saiheskiak janez afalordu atsegina igarotzeko aukera izango dute.

Gaua borobiltzeko Imultzo eta Beloki trikitilari apartekin dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek. Preso eta iheslariak, gogoan Preso eta iheslarien aldeko egunean, gure inguruko herrietan nahikoa arrakasta duen zahagi ardoa izango da; bertan, ardoa edan nahi duenak bost euro ordaindu beharko ditu. Arratsaldean izango diren hainbat ekitalditan, herri kiroletan eta afarian, hain zuzen ere, Iñaki Apalategi eta Alaia Martinen bertsoak entzuteko aukera

izango da. Ostegunean, ekitaldi dibertigarri bat baino gehiago izango da: bizikleta lasterketa, txapa lehiaketa, gaztelu puzgarriak ere izango dira txikienen gozamenerako... Arratsaldeko zortzietan patata tortilla lehiaketa egingo dute, eta lanak erraztu asmoz, lehiaketan parte hartu nahi duenak sua bertan lortuko du, etxetik eraman beharrik ez da izango, beraz. Ondoren, Iñaki Perurena harrijasotzaile ospetsuak, bere harriekin erakustaldia eskainiko die herritarrei; jaiak amaitzeko Unsain Anaiak izango dira plazan.

ABUZTUAK 16, OSTEGUNA p11:00. Meza nagusia. pOndoren adinekoentzat hamaiketakoa. p12:00. Herri mailako toka txapelketa eta herri mailako maratoia. pOndoren, patata tortilla lehiaketa . p18:00. Tatxin Tatxan pailazoak eta haurrentzat puzgarriak. p21:00. Herri afaria. pOndoren, Mozorro Gaua eta jaiei amaiera emateko Bide Batez taldea .

G Egitaraua ABUZTUAK 14,ASTEARTEA

Festa astean zehar

pOndoren, herri kirolak ezkondu eta ezkongabeen artean. p23:00. Pilota Txapelketako finala. pOndoren, Unsain taldearekin dantzaldia.

MOZORRO GAUA p11:00. Umeen pregoia eta txupinazo txikia. pOndoren, haur jolasak eta eskulanak. p13:30. Bazkaria. p16:00. Haur jolasak eta eskulanak. p20:00. Txupinazoa eta trikitilarien poteoa. p21:00. Saiheski jatea. pOndoren, Imultzo eta Belokirekin dantzaldia.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA PRESO ETA IHESLARIEN ALDEKO EGUNA p11:00. Meza nagusia. p11:30. Suziriak. p12:30. Sagardo dastatzea.

p18:00. Herri kirol saioa: Aizkoran Jexux Mari Lasa eta Unai Otaño. p20:00. Bertso poteoa. p21:00. Zahagi ardoa. p23:00. Txerri harrapaketa eta kuadrillen arteko jolasak.

ABUZTUAK 16, OSTEGUNA p11:00. Suziriak. p12:00. Txirrindulari lasterketa. pOndoren, II.Txapa Lehiaketa. p14:30. Herri bazkaria, Eltxon. pOndoren, gaztelu puzgarriak haurrentzat. p17:30. IX. Toka Txapelketa. p20:00. Patata tortilla txapelketa. pOndoren, afaria. p22:00. Iñaki Perurena. p22:30. Pilota partidak. pOndoren, parran Unsain Anaiekin.


tolosaldeko eta leitzaldeko hitza • 2012ko uztailaren 26a, osteguna

VI Jaiak Hernialde eta Aduna Hernialden festak hasteko sagardoa nahiz ardoa dastatzeko aukera egongo da, aurten.

Lau egunez jai giroa

A

urtengoan ere abuztuaren 12an hasiko dira Hernialden Andre Mari jaiak; igandean hasi eta asteazkenera arte luzatuko dira. Festei hasiera emango dien suziria igandean, 11:30ean botako dute eta eguerdian zehar hainbat sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango da bertan. Arratsaldean, herriko dantzariek ikuskizuna eskainiko dute eta dantzarako gogoarekin gelditzen denak aukera izango du gorputza mugitzeko, ondoren izango den trikitilarien festan. Asteartean umeek ez dute aspertzeko ere denborarik izango: goiz guztian jolasean aritu ondoren bazkaria izango dute eta, horrez gain, arratsaldean Poxpolo eta Konpainiaren ikuskizunarekin ondo pasatzeko aukera ere bai . Asteartean mozorroak jantzita aterako dira kalera; iluntzean hauen aurkezpena egin-

go dute; bertsoez gozatuz afaldu eta Kupela taldearekin, nahi duenak behintzat, gaupasa egiteko aukera bikaina izango du. Azken egunean, asteazkenean, herriko bi talde, herri kiroletan elkarren aurka lehian ikusteko aukera izango da eta jaiei amaiera emateko suzirien petardo soka entzungo da herriko bazter guztietan.

Herritarren artean lehiatzen diren herri kirolak urteroko hitzordu bilakatzen ari dira. HITZA

G Egitaraua ABUZTUAK 12, IGANDEA p11: 30. Txupinazoa eta suziriak. p12: 00. Meza nagusia. pOndoren, XXI. Sagardo Dastatzea Gaztañaga, Elutxeta, Barkaiztegi, Petritegi, Lizeaga, Rezola, Sarasola, Otsua-enea eta Izeta sagardotegien eskutik. p18: 00. Herriko dantzarien emanaldia. p21: 00. Zahagi ardoa. pOndoren, trikitixa Izer, Astiazaran II.a eta Larrañagaren eskutik.

ABUZTUAK 13, ASTELEHENA Gazteenak ere mozorroturik. HITZA

Jaiak abuztuaren 11n hasiko badira ere, erretiroa hartuta duten adunarrak egun batzuk lehenago hasiko dira festan.

Festa luzeak izango dituzte Adunan

ABUZTUAK 14, ASTEARTEA p11: 00. Frontenis Txapelketako finalak. MOZORRO GAUA

A

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA p12: 00. Meza nagusia. Ondoren, hamaiketakoa banatuko dute elkartean. p18: 30. Herritarren herri kirolak. Ondoren, festa amaierarako trikitia Laja eta Larrañagarekin. p00: 00. Festa amaierako traka.

ABUZTUAK 4, LARUNBATA

ABUZTUAK 13, ASTELEHENA

p14:00. Erretiroa hartuta dutenen bazkaria. p17:30. Transernio Pilota Txapelketa.

PINTXO EGUNA p12:30. Patata tortilla txapelketa. p16:30. Mus Txapelketa. p19:00. Bertso-poteoa etxean ez ditugunen alde. p22:30. Korrontzi eta Oinkari.

KUADRILLEN EGUNA p12:00. Txupinazoa. p12:30. Poteoa. p14:00. Kuadrillen arteko bazkaria. pArratsaldean, Iraunkorrak Txaranga. p21:00. Ogitarteko jatea. Ondoren, Gabezin taldearen kontzertua izango da.

ABUZTUAK 12, IGANDEA

Herriko dantzariak axeri dantza egiten. HITZA

p19: 30. Mozorroen aurkezpena. p21: 00. Herri afaria bertsolariekin. pOndoren, Kupela taldearekin gaupasa. Atsedenaldian txerri harrapaketa egingo dute.

G Egitaraua

ABUZTUAK 11, LARUNBATA

urten ere festak hasi baino astebete lehenago erretiroa hartuta dutenen bazkaria eta Transernio Txapelketa izango dira Adunan. Gero, abuztuaren 11n, larunbatean, kuadrillen egunarekin, helduko diete, berriz ere, festei, eta asteazkenera arte nahi duen guztiak izango du ongi pasatzeko aukera. Egun asko, hamaika aldarrikapen Adunan ere, egun bakoitza izen batekin izendatzeko ohiturari eutsi diote: lehenengoa kuadrillen eguna izango da; ondoren txekor jate eguna etorriko da; jarraian pintxo eguna ospatuko dute; oilasko biltze eguna ere egingo dute gero; eta azkena Ama Birjinari eskainitakoa izango da.

UMEEN EGUNA p11: 30. Jolasak goizean zehar. p14: 00. Umeen bazkaria. p16: 00. Herritarren goitibehera jaitsiera, plazatik haizelekura. p18: 00. Poxpolo eta Konpainiaren ikuskizuna. pOndoren, herritarren patata tortilla lehiaketa. Jarraian, zahagi ardoa eta herritarren III. Mus Txapelketa. pGauean, musika.

TXEKOR JATE EGUNA p11:00. Herri krosa. p12:30. Sagardo dastatzea. p14:00. Txekor jatea. p18:00. Asto lasterketa. p21:00. Txekor jatea. pOndoren, Gugaz taldearen emanaldia.

ABUZTUAK 14, ASTEARTEA OILASKO BILTZE ETA UME EGUNA. p06:00. Oilasko biltzaileen irteera. p11:00. Ume jolasak. p14:00. Umeen eta Oilasko biltzaileen bazkaria. p15:30-18:30. Ume jolasak. p21:00. Bertso afaria. Ondoren, Laket taldea.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA AMABIRJIN EGUNA p07:00. Diana. p11:00. Meza nagusia. p12:00. Umeen dantza emanaldia. p18:00. Herri kirolak. p22:30. Iratzar.


2012ko uztailaren 26a, osteguna • tolosaldeko eta leitzaldeko hitza

Gaztelu eta Zizurkil Gora Jaiak VII azteluko Andra Mari jaiak abuztuaren 14an eta 15ean izango dira aurten. Jaiak preso eta iheslarien alde horma bat margotuz hasiko dute; goiz guztia ariko dira pintaketa lanetan. Arratsaldean, Zurrumurru antzerki taldeak Zirko eskola txikia antzezlana eskainiko du herriko txikienentzat. Festen bigarren eguna, berriz, hainbat ekitaldiz beterik etorriko da: herriko pilotari gazteen txapelketa ospatuko dute, parte hartzaileak Naia Gabirondo, Eider Tejeria, Urtzi Goñi, Ander Garcia, Maddi Bonilla eta Arkaitz Gabirondo izango dira. Arratsaldean, Axier Lopetegi, bere zaldi karroarekin, Jon Boliren aurka lehiatuko da, azken hau bizikletan ariko delarik. Ondoren, bertso pilota ospatuko dute. Bertako pilotariak, Mikel Belloso herriko alkatea eta Joseba Senperena izango dira. Bertsolari eta botillero lanak egitea Iñaki Artola eta Mattin De La Sotillaren esku geratuko da. Aurtengo jaiei amaiera emateko Iratxe eta Enara trikitilariekin erromeria izango da, gorputzak irauten duen arte.

G

Gazteluarrek abuztuaren 14 eta 15ean ospatuko dituzte herriko jaiak. Asteartean preso eta iheslarien alde horma bat pintatuko dute; asteazken arratsaldean bi herritarren arteko apustua ikusteko aukera izango da.

Herritarren parte hartze handia

G Egitaraua ABUZTUAK 14, ASTEARTEA p10:00. Preso eta iheslarien aldeko hormaren pintaketa. p11:00. Jaiei hasiera emateko suziria. pOndoren, haur eta gaztetxoentzako zaldi-karroan ibiltzeko aukera. p13:30. Hau eta gaztetxoentzako bazkaria. p17:00. Zurrumurru zirko eskola txikiaren eskutik emanaldia. p21:00. Herri afaria. p23:00. Itzartu taldearekin erromeria. Gauerdian, helduentzako jolasak.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA pGoizean, meza nagusia. pOndoren, hamaiketakoa. p12:00. Herriko pilotari gazteen txapelketa. pOndoren, Toka Txapelketa. p18:30. Bi herritarren arteko apustua. Ondoren, bertso-pilota. pJarraian, Iratxe eta Enara trikitilariekin erromeria.

Hainbat emakume, segan hasi aurretik, desfilean . HITZA

Usadioari jarraituz, festak 07:00etan hasiko dituzte Zizurkil Goran; urteroko moduan baserriz baserri oilaskoak bilduz ibiliko dira herriko neska-mutilak; festak amaitzeko, berriz, aurten ere Mozorro Gaua ospatuko dute eta sariak ere banatuko dituzte.

Goizean goizetik jai giroa, aurten ere izurkilgo Goiko festak abuztuaren 14an hasiko dira eta bost egunetan zehar giro aparta izango da bertara hurbiltzen den guztiarentzat. Asteartean, 07:00etan herritarrak bilduko dira festei hasiera emateko asmoz: baserriz baserri oilaskoak biltzen ibiliko dira. Bertan parte hartu nahi duenak alkandora eta txapela edota baserritar jantziarekin hurbildu beharko duela oroitarazi dute antolatzaileek. Jai hauetan herritarren arteko herri kirol lehia ikusteko aukera ere berriz izango da; astearte arratsaldean izango da hau eta bi taldeek proba bat baino gehiago egin beharko dute. Osteguneko Pilota Txapelketan, lehenengo partidan 3. eta 4. postuak lehiatuko dira; ondorengoan, finala izango da jokoan. Ostiralean, Mus Txapelketa izango da eta bertan izena eman nahi duen bikoteak 15 euro ordaindu beharko ditu. Gauean, etxean falta direnak oroituz, preso eta errefuxiatuen gaua ospatuko dute. Magia gustuko duenak larunbat goizean herriko plazan hitzordua du: Txan Magoa bere ikuskizun berria aurkeztera etorriko baita, eta gauean mozorrotzeko aukera ere izango da.

Z

G Egitaraua ABUZTUAK 14,ASTEARTEA

ABUZTUAK 16,OSTEGUNA

p07:00. Oilasko biltzea, baserriz baserri. p13:00. Festen hasiera. Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia. p19:00. Katerik gabeko bizikleta jaitsiera. p21:00. Herri afaria. Ondoren, Laiotz taldea.

AMA BIRJINAREN BIGARRENA p12:30. Herri kirolen erakustaldia. Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Xabier Aranburu. Aizkolariak: Arkaitz Jauregi-Joseba Otaegi eta Jon Irazu- Iñaki Azurmendi. p14:30. Erretiroa hartuta dutenen eta herri-kirolarien bazkaria. Ondoren, Maialen, Ane eta Garazik alaituriko bazkalondoa. p18:00. Idi probak, plaza Berrian. pOndoren, barrikotea. p22:30. Eskuz binakako X. Zimiterioko Pilota Txapelketa. pOndoren, Ingo al deu? taldea.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA AMA BIRJINAREN EGUNA p11:00. Meza nagusia. p12:00. Umeen pilota partidak zimiterioan. p17:00. Herritarren arteko herri kirol lehia. pSegidan, sagardo dastatzea, plazan. Bien bitartean, Maialen, Ane eta Garazi, herriko musikariek, alaituko dute giroa. p23:00. Bertsolarien saio nagusia: Egaña, Lujanbio, Irazu, A. Agirre, Estiballes, A. Arzallus. Gai-jartzailea: Igotz Alkorta. pOndoren, goizaldera arte, Gugaz taldearen emanaldia, plazan.

p15:30-19:30. Puzgarriak, kart pista eta jolasak haurrentzako. p16:00. XXII. Mus Txapelketa. PRESO ETA ERREFUXIATUEN GAUA p23:00. Ze esatek! eta 3Gabe2 taldeak.

ABUZTUAK 18, LARUNBATA p12:30. Txan Magoa, plazan. p17:30. Trikiti Txapelketa. MOZORRO GAUA p21:00.Oilasko afaria. pGauerdian, Trakets eta mozorro onenen sari banaketa.

ABUZTUAK 17,OSTIRALA UMEEN EGUNA p11:45. Kroserako izen-ematea zabalduko dute. p12:00. Krosa . p12:30. Buruhandiak. Ondoren, jolasak. p14:00. Bazkaria herriko umeentzat.

Iaz herriko plazan motozerrarekin egindako erakustaldia. HITZA


tolosaldeko eta leitzaldeko hitza • 2012ko uztailaren 26a, osteguna

2012ko uztailaren 26a, osteguna • tolosaldeko eta leitzaldeko hitza

VIII Jaiak Areso

Amezketa Jaiak IX

Amezketako elbiak ere festan hasiko dira Elbia jaitsi eta lurperatu bitartean festa giroan ibiliko dira amezketarrak abuztuaren bukaeran

A

Haurrek eta gazteek ederki pasatu zuten jolasean; aurten ere kuadrillen egunean izango dute jolasean aritzeko aukera. HITZA

Aurtengoan ere aresoarrek izango dute jolastu, lehiatu, jan, edan , dantzatu, musika entzun eta beste hainbat gauza egiteko aukera festetan zehar. Abuztuaren 14an, arratsaldean, botako dute suziria, eta abuztuaren 18an bukatuko dituzte jaiak.

Aurten ere pesta ederrak aurretik

A

urtengoan ere Ama Birjinaren festak abuztuaren 14an hasiko dira Areson eta bost egunetan zehar iraungo du festa giroak. Asteartean, festa bezperan, 18:00etan udaletxetik botako den suziriak emango die festei hasiera. Jarraian patata tortilla lehiaketa egingo dute; herri afaria eta eguna lasai-lasai bukatzeko herritarrek musean jokatzeko aukera izango dute. Amabirjinaren Eguna dianarekin hasiko dute eta goizeko musika horrek arratsaldetik aurrera

izango du bere jarraipena Xabi Olazabalen eta bere lagunen akordeoi kontzertuarekin; gauean, berriz, bi Ohiana aurtiztarrek dantzaldia eskainiko dute. Natura zaintzeko deia Umeen egunean, Patata Tropikala konpainiak Mendiko Altxorra antzezlana eskainiko du. Antzerki honekin haurrengan natura zaintzeko kontzientzia areagotu nahi dute. Protagonistak Izar, Kaioa eta Tximista dira; hauen helburua lehengo bizitzara bueltatzea izango da, metalezko gizon batek bizitza hura arris-

kuan jarri eta gero. Egunak, ekitaldi honetaz gain, izango du zer eskaini: puzgarriak, haurren txapel tiraketa, umeen arteko pilota partidak, trikitixa emanaldia... Gauean, herriko gazteek izango dute musikan dituzten abileziak herritarren aurrean erakusteko aukera, eskainiko dituzten kontzertuetan. Kuadrillen txanda Ostiralean kuadrillen txanda izango da; goizean apustuan ariko dira eta ondoren Jaiak txarangarekin batera kalejiran ibiltzeko aukera izango dute. Kalejiraren

ondoren kuadrillek eskainitako hamaiketakoa izango da eta eguerdian, berriz, kuadrilla guztientzat paella eskainiko dute. Arratsaldean, kuadrillen arteko jolasak egingo dituzte; ziur, urtero bezala, aurtengoan ere primeran pasako dutela. Goseak geratu denak, berriz, iluntzean izango du ogitarteko jatean asetzeko aukera. Gauean, Andoain herrian sortutako eta sortu zenetik herriz herri, festarik festa, dabilen Ingo al Deu? taldeak eskainiko du dantzaldia. Azken egunean, oraindik inda-

rrak gordeta dituenak, izango du festan jarraitzeko aukera. Eguna dianarekin hasiko dute eta eguerdian bazkaria izango da. Bazkalondoan, tripak ongi betetakoan, sariak banatzeari ekingo diote. Arratsaldean, Soto, Gaztelumendi, Egaña eta Arzallusek eskainitako bertso saioa entzuteko aukera izango da. Ondoren, jan-edanean ibiltzeko nahia duenak, sardina eta txistorra janez, sagardoa dastatzeko aukera izango du. Festei amaiera emateko ardura, Gugaz eta DJ Imanolek izango dute.

mezketako jaiak abuztuaren 23an hasiko dira eta egun batzuetan festan ibili ondoren, abuztuaren 26an esan beharko diete agur bertako sanbartolomeei. Aurten herritarren XII. Pilota Txapelketako finalak jokatuz emango diete festei hasiera. Ondoren, paella lehiaketa izango da eta paellak 14:30erako prest egon beharko du. Lehiaketan parte hartu nahi duenak etxetik eraman beharko ditu osagaiak eta sua. Arratsaldean, ohiturari jarraituz, elbiaren jaitsiera egingo dute eta ondoren zahagi ardoa izango da. Aurten ere udalak ogia, ardoa, gazta eta kafea eskainiko die herritar guztiei. San Bartolome egunean, ostiralean, 12:30ean herriko gazteak herri kiroletan lehiatuko dira, bitartean, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariek alaituko dute giroa. Pilotazaleak bat baino gehiago

ABUZTUAK 14,ASTEARTEA PESTA BEZPERA. p17:00.Haurrentzat askaria plazan,guraso elkarteak antolatuta. p18:00.Suziria botako da udaletxetik,festei hasiera emateko. p18:30.Jokoak,guraso elkarteak antolatuta. p19:30.Patata tortilla lehiaketa.

p21:00.Herri afaria. p21:30.Herritarren mus txapelketa,udaletxean.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA AMA BIRJINAREN EGUNA p09:30. Diana. p11:00. Meza nagusia.

pOndoren, hamaiketakoa udalak eskainita. p12:30. Haurrek dant ingurutxoa. p13:00. Pilota partida. p18:30. Aizkolarien saioa. pOndoren,ingurutxoa dantzatuko da. p20:00. Akordeoi kontzertua, Xabi Olazabal eta bere lagunekin.

p23:00. Dantzaldia Ohiana eta Ohiana aurtiztarrekin.

ABUZTUAK 16,OSTEGUNA UMEEN EGUNA p09:30. Diana. p11:00. Puzgarriak. p13:00. Gaztetxoen arteko pilota partidak. p16:00. Herritarren arteko plater tiraketa, Uso elkarteak antolatuta. p17:00. Antzerkia, Patata Tropikalaren eskutik. p18:00. Haurren txapel tiraketa. p18:30. Umeen arteko pilota partidak: Aimar-Hegoa eta Julen-Aitor. pBitartean, trikitixa emanaldia. pOndoren, musika Gorka eta Leireren eskutik. p21:30. Herri afaria, Guraso elkarteak antolatuta. pOndoren, musika herriko gazteen eskutik.

ABUZTUAK 17,OSTIRALA KUADRILLEN EGUNA. p09:30. Diana. p10:00. Kuadrillen arteko apustua. p11:00. Kalejira Jaiak txarangarekin eta kuadrillek eskainitako hamaiketakoa. p15:00. Paella jatea kuadrilla guztientzat. p17:30. Kuadrillen jokoak. p19:00.Asto lasterketa. p21:30. Ogitarteko jatea. p23:00. Dantzaldia Ingo al deu? taldearekin.

ABUZTUAK 18,LARUNBATA p09:30. Diana. p14:00. Bazkaria. pOndoren, sari banaketa. p18:00. Soto, Egaña, Gaztelumendi eta Arzallus bertsolariak. p19:30. Sagardo dastatzea, sardinak eta txistorrarekin. p23:00. Dantzaldia Gugaz eta DJ Imanolekin.

eta bigarrena, berriz, 13 urtetik 16 urtera arte. Ondoren, Juan de la Peñak Trial-bike erakustaldia eskainiko du; arratsaldean, berriz, erakustaldia emateko ardura txapeldun hezitako txakurrena izango da. Gauerdian elbiaren ehorzketa egingo dute, eta antolatzaileek oroitarazi dute bertara hurbiltzen direnak beltzez jantzita joan behar direla. Tristuren ondoren, txekorra zozketatuko dute.

p12:30. Poteoa. p14:30. Bazkaria. Ondoren, joko-poteoa. p20:30. Zahagi sagardoa. Ondoren, karaokea. pGauean, herriko DJ-ak ariko dira giroa jartzen. UMEEN EGUNA pEgun guztian zehar, parkean jolasteko aukera izango dute haurrek, parke hau goiko eskoletan egongo da. pEguerdian, bazkaria. pArratsaldean, askaria izango da.

ABUZTUAK 26,IGANDEA

Eulia nola jaisten den begira, adi adi, herritarrak. HITZA

G Egitaraua ABUZTUAK 23,OSTEGUNA

G Egitaraua

ere badirenez herrian, ezin falta, aurtengoan ere, afizionatu eta profesionalen pilota partidak. Gauean, berriz, leku berean, bertso saioa izango da eta gauean, berriz ere, Ostolaza eta Narbaiza izango dira erromeria eskaintzeko prest. Larunbatean kuadrillen eta haurren eguna izango da. Kuadrillek poteoarekin hasiko dute jaia; ondoren, bazkaria izango dute eta arratsaldean, beste poteo bat egiteari helduko diote, baina honetan, edateaz gain, jolasean ere ibiliko dira. Ondoren, zahagi ardoa izango da eta abestea gustuko duenak karaokean kantatzeko eta doinu gozoekin herritarrengana iristeko aukera izango du. Gauean herriko DJ-ak ariko dira Amezketako bazterrak alaitzen eta girotzen. Umeek ere, noski izango dute non gozatu: egun guztian zehar, festetarako muntatuko duten parkean ibiltzeko aukera izango dute. Bazkaria ere izango dute eta arratsaldean, berriz, askariaz gozatzeko aukera ere izango dute. Azken eguna elbiarena izango da eta honi hasiera emateko haur eta gaztetxoen bizikleta igoera izango da San Martinen. Igoerarako bi maila bereiziko dira; lehenengoa 12 urtera arte izango da

FESTEN HASIERA p10:30. XII. Pilota Txapeketaren finala. pOndoren, paella lehiaketa eta hau bukatzean poteoa trikitilariekin. p18:00. Buruhandi eta txistulariekin kalejira. p20:30. Elbiaren jaitsiera. p21:00. Zahagi ardoa. p23:30. Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria.

ABUZTUAK 24,OSTIRALA p10:00. Diana. p11:00. Meza nagusia. p12:30. Herri kirolak. p17:·00. Afizionatu eta profesionalen pilota partidak. pOndoren, Ostolaza eta Narbaizarekin dantzaldia. p22:30. Bertso saioa. p23:00. Erromeria plazan Ostolaza eta Narbaizarekin.

ABUZTUAK 25, LARUNBATA KUADRILLA EGUNA

ELBIARI EGUNA p12:30. Haur eta gaztetxoen bizikleta igoera San Martinera. p13:00. Juan de la Peñaren eskutik Trial-bike erakustaldia. p18:30. Txapeldun hezitako txakurren erakustaldia, beltzaren plazan. p23:00. Erromeria Obaneuke taldearen eskutik. p00:00. Elbiaren ehorzketa. pOndoren, txekorraren zozketa.


tolosaldeko eta leitzaldeko hitza • 2012ko uztailaren 26a, osteguna

X Jaiak Berrobi Abuztuaren azken egunetatik irailaren hasiera bitartean ospatuko dituzte San Agustin jaiak Berrobin.

Abuztuan hasi eta irailean amaitu

O

hikoa ez bada ere, aurten Berrobin irailean festa giroan murgildurik ibiliko dira oraindik. Izan ere, festak abuztuaren 27an hasi eta irailaren 2ra arte luzatuko dira. Festak ondo hasteko sagardo dastatzearekin gozatzeko aukera izango dute herritarrek; ondoren, beste behin ere, Izer eta Alabier izango dira herria alaituko dutenak. San Agustin egunean, arratsaldean, giroa berotuko duen kirol saioa izango da: Joseba Esnaola Perras eta Xabier Aranburu harri jasotzen ibiliko dira, elkarren aurka norgehiagokan. Gauean, berriz, Alurr dantza talde ibartarrak emanaldi paregabea eskainiko du. Abuztuaren azken egunean umeak eta jubilatuak izango dira protagonistak: adinekoek hamaiketakoa eta opariak jasoko dituz-

te, eta haurrentzat jolasak eta puzgarriak izango dira. Gazteek futbolean lehiatzeko aukera ere izango dute eta iluntzean herritar guztientzat afaria izango da. Afalostean Joxe Mendizabalekin dantzatzeko aukera izango da; festarako gogoarekin jarraitzen duenarentzat, berriz, aurtengoan Gaztetxean karaokea eta txokolatea prestatuko dituzte, ea berrobitarrak animatzen diren mikrofonoaren aurrean jartzen. Larunbatean erraldoia bezain

goxoa egongo den paella prestatuko dute frontoian. Arratsaldean, gazteen arteko herri kirolak izango dira eta ondoren «Toka spress» txapelketa ospatuko dute, saio honetan Peñagarikano eta Irazu arituko dira bertsotan. Azken egunean,energia duenak, herri krosean laster egiteko aukera izango du. Arratsaldean, trikitilari txapelketa izango da eta trikitixarekin jarraitzeko Izer eta Alabier izango dira plazan festei amaiera emateko.

Iraila paella erraldoia jaten hasiko dute. HITZA

G Egitaraua ABUZTUAK 27, ASTELEHENA p17:00. Txupinazoa eta buruhandiak. p18:00. Sagardo dastatzea, Izer eta Alabierrekin. pGauean, trikipoteoa.

ABUZTUAK 28, ASTEARTEA

Urtero izaten da jai giroa, Berrobin. Azken irudian, Izer eta Alabier bikotea Azpeitiko Ardo Egunean. HITZA

p10:00. Diana herriko musikariekin. p10:30. Meza eta dantzariak. p11:30. Urreburu pilota elkarteari omenaldia eta ondoren pilota partidak. p17:00. J. Esnaola Perras eta X. Aranburu harri-jasotzailea. p18:30. VII. Trikiti Txapelketa.

p22:30. Alurr dantza taldearen emanaldia.

ABUZTUAK 31,OSTIRALA UMEEN ETA JUBILATUEN EGUNA p1O:30. Meza, hamaiketakoa eta opari banaketa. p11:00. Puzgarriak eta jolasak haurrentzat. p16:30. Umeentzako askaria eta jolasak. p18:30. Gazteen arteko futbol partidak. p21:00. Herri afaria. p23:30. Joxe Mendizabalekin erromeria. p04:00. Karaokea egingo dute lehenik, Gaztetxean eta ondoren, txokolate jatea.

IRAILAK 1,LARUNBATA KUADRILlEN ETA IDE ONAREN EGUNA p12:30. Paella erraldoia. p14:00. Kuadrillen bazkaria eta Bide Ona elkartean bazkaria. p18:00. Herri kirolak gazteen artea. pOndoren, Toka spress eta bertsolariak. p23:00. Ekilibristak eta Manillares Iturriaga.

IRAILAK 2,IGANDEA p10:00. Herri krosa. p18:00. Harri tira saioa: Berrobi-Errezil-Urretxu. p21:00. Zahagi ardoa. p22:00. Izer eta Alabier.


2012ko uztailaren 26a, osteguna • tolosaldeko eta leitzaldeko hitza

Bidania eta Goiatz Jaiak XI Lau egunetan zehar ospatuko dituzte amabirjinak Goiatzen, tartean atsedena ere hartuaz.

Festa, atsedena eta festa gehiago

G

Jaiei hasiera emateko suziria jaurtitzen dute udaletxeko balkoitik. HITZA

Bidaniarrek Goiazko festei gogotsu hartuko diete lekukoa abuztu bukaeran; aurten herri afaria frontoian egingo dute.

Hilabetea bukatzeko, jaiak Bidanin

B

idaniako San Bartolome jaiak abuztuaren 23tik 26ra izango da, eta aurten lehenengo aldiz herri afaria frontoian egingo dute. Abuztuaren 23an izango da eta txartelak salgai daude Kontseju eta Dendale tabernetan. Helduek 25 euro ordaindu behar dituzte eta haurrek 12 euro. Afaria Anjel Peñagarikano eta Julio Soto bertsolariek alaituko

dute eta gero Gugaz taldea ariko da. Giza proba Jaien egitarauaren ekitaldi nagusienetakoa Bidaniaren eta Errezilen arteko giza proba izango da. Abuztuaren 24ean izango da hori. Era berean, larunbatean, abuztuak 25, pilota partidak izango dira, gauean, eta ondoren, Ingo al deu? taldearen emanaldia izango da .

Egitarauaren beste ekitaldi interesgarria zaldi gainean abilezia erakustearekin zerikusia du, izan ere, abuztuaren 26an Euskal Herriko Zaldi Team-Penning Txapelketa izango baita. Bi saio izango dira: lehenengoa goizez eta bigarrena arratsaldez. Arraltsaldeko saioa eta gero, gainera, goiaztarrak Bidaniko gazteen aurka lehiatuko dira herri kiroletan. Eguna eta festak amaitzeko Lidia eta Aipurutxo izango dira.

p15:00. Suziriak eta ezkilak. Ondoren, herritarren txikiteoa Baltzola Anaiak trikitilariek alaiturik. p20:00. Salbea. p21:00. Herri afaria izango da. Afarian zehar, Peñagarikano eta Soto bertsolariak ariko dira bertsotan. pOndoren, Gugaz taldea.

ABUZTUAK 24,OSTIRALA p11:00. Meza nagusia. pOndoren, herriko dantzari eta helduentzako hamaiketakoa. Goiz guztian zehar ganadu feria ere izango da. p17:30. Herriko gazteen pilota partidak. p22:30. Giza proba: Bidaniko gazteak Errezilko gazteen aurka lehiatuko dira.

pOndoren, Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariek dantzaldia eskainiko dute.

ABUZTUAK 25, LARUNBATA p11:00. Meza nagusia. pOndoren, toka txapelketa eta

helduentzako hamaiketakoa izango da Saiaz elkartean. p16:30. Ume jolasak egingo dituzte. p18:00. Sagardo eta pintxo dastatzea. p22:30. Pilota partidak: E.Labaka-I.Arratibel eta I. Artola- X.Tolosa, batetik, eta X. Urbieta eta O. Apezetxea, bestetik. pOndoren, Ingoaldeu? taldearen kontzertua.

te; bigarrenek 300 euro eta garaikurra; hirugarren gelditzen direnentzat 200 euro eta ardoa ere izango dira; eta laugarrengoentzat 100 euro eta baita ardoa ere. Bosgarren gelditzen diren bikotetik zortzigarrenera arte, bikote bakoitzari 30 euroko dirusaria banatuko zaie. Bada ohiko egitarauetan aurkitu ohi ez den ikuskizunik ere egun horretan bertan; gauean traktore igoera ospatuko baitute Goiazko maldetan barrena. Hemen ere sariak banatuko dituzte. Igande arratsaldeko herri kiroletan Otaegi eta Otaño ariko dira aizkoran; herriko gazteak berriz, trontzan, korrika, lokotx biltzen eta harria jasotzen ibiliko dira. Aurten ere, noski, bidaniarrak goiaztarren aurka lehiatuko dira. Astearte gauean jotzearekin nahikoa ez, eta, festei amaiera ematera Izer eta Alabier izango dira beraien trikitiarekin.

G Egitaraua ABUZTUAK 14,ASTEARTEA p14:00. Jaien hasiera suziri eta ezkilekin. p17:00. Ume jolasak. pOndoren, txokolate jatea.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA

G Egitaraua ABUZTUAK 23,OSTEGUNA

iazko Ama Birjin jaiak abuztuaren 14an hasiko dira eta igandera arte, 19ra arte, luzatuko dira. Amabirjin egunaren bezperan festak hasi, Amabirjin eguna ere festa giroan igaro eta bi egunetako atsedenaldia izango dute herritarrek, ostegunerako eta ostiralerako ez baita ezer antolatu. Larunbatean IX. Mus Txapelketarekin gogotsu helduko diete herritarrek, berriz ere, festei. Txapelketan parte hartu nahi duenak 15:30ak eta 16:30ak bitartean frontoitik pasatu beharko du; edo bestela 619 44 81 29 telefono zenbakira deitu. Bikoteko 30 euro ordaindu beharko dira; jokoa lau erregetara, bost hamarrekotara eta hiru usteletara izango da. Sariak ere ez dira nolanahikoak izango, ez horixe: lehenengo gelditzen direnek 500 euro eta txapela lortuko dituz-

p11:30. Meza nagusia. pOndoren, helduentzat hamaiketakoa. p12:00. Pilota partidak: O. Senperena-Aburuza, Urdanpilleta-Otaegi eta Senperena/Belloso. p19:00. Sagardo dastatzea Alberro, Lizeaga, Bereziartua, Saizar, Zabala eta Zapiainen sagardoarekin. Pintxoak doan.

p23:00. Izer eta Alabierren emanaldia.

ABUZTUAK 18,LARUNBATA p16:00. IX. Mus Txapelketa. p22:00. Bertsolariak: Agin Rezola, Josu Oiarzabal, Beñat Iguaran eta Beñat Lizaso. Gaiak jartzeaz gazte goiaztarrak arduratuko dira.Jarraian, traktore igoera. pOndoren, Kupela taldea.

ABUZTUAK 19,IGANDEA p11:00.Meza nagusia. Ondoren, herriko dantzariak. Jarraian, herritarren poteoa. p19:00. Herri kirolak. p23:00. Izer eta Alabier.

ABUZTUAK 26,IGANDEA p09:00-13:00. Rodeoaren lehen saioa. p11:00. Meza nagusia. pOndoren, herriko haurren trikiti jaialdia. p17:00. Rodeoaren 2. saioa. pOndoren, goiaztarrak Bidaniko gazteen aurka lehiatuko dira herri kiroletan, p22:30. Lidia eta Aizpurutxo.

Goiazko plaza beteko da, jaietan, pasa den iraileko azokan bezala. S. GOMEZ


tolosaldeko eta leitzaldeko hitza • 2011ko uztailaren 28a, osteguna

XII Jaiak Leitza

Leitzan ingurutxoa dantzatzeko hamaika aukera izaten dituzte, Kultur Aroan esaterako; jaietan ere dantzatuko dute beste hainbat ekitaldiren artean. I. TERRADILLOS

Leitzan abuztuaren 4an hasiko dituzte San Tiburtzio jaiak, tartean lau egunetako atsedenaldi bat egingo dute eta abuztuaren 15ean amaituko da jai giroa.

Zortzi egun eta ekitaldi asko eitzako santiburtzioak aur ten ere bete beterik datoz. Abuztuaren 4an hasiko dira eta 15ean bukatu. Festen lehenengo egunean, reparto egunean, izenak berak dioen bezala, izaten da zer banaturik: herritarrak, musikarien konpainian, auzoz auzo plazaola aldizkaria banatzen ibiltzen dira. Aldizkaria borondatearen truke banatzea aspaldiko ohitura da, bertan festetako egitaraua izateaz gainera, aldizkariak herritarren idatziak, pasarteak, eskerrak...biltzen ditu. Igandean umeen eguna ospa-

L

tuko dute; eguna ondo hasteko udalbatza txikiak udaleko ordezkariekin batera gosaltzeko aukera izango du; ondoren, behin indarrak harturik, udaletxetik gaztetxoenek txupinazoa botako dute. Haurren ingurutxoa Egun horretako protagonistak haurrak izango direnez, hauek ere izango dute, Leitzan horren gustukoa duten ingurutxoa dantzatzeko aukera, arratsalde partean. Jaietako lehenengo ingurutxoa dantzatzen ikusteak bati baino gehiagori dantzan hasteko gogoa piztuko dio ziurrenik; hauek ondorengo egu-

netan zehar izango dute aukera ingurutxoaren erritmoan mugitzeko: lehenengo saioaren atzetik, larunbatekoa, hilaren 11koa etorriko da, 21:00etan; hurrengo egunean, 03:00etan, dantzatuko dute ingurutxoa herriko plazan; eta asteazkenean, ezkondu eta bikoteen egunean, azken hauen txanda izango da. Incansables Txaranga Ingurutxoa, ordea, ez da jaien egitaraua behin eta berriz betetzen duen ekitaldi bakarra; aurtengoan ere hor baitatoz, nekatzeko inongo asmorik gabe Incansables Txarangakoak.

Musikari hauek, jaietan, ia egunero ibiliko dira beraien abesti alai eta dibertigarriekin Leitzako kaleetan zehar herritarrak inguruan saltoka jartzeko asmoz. Abuztuak 10, ostirala, festa bezpera izango da eta egunari hasiera emateko kuadrillen arteko lehia piztuko da, herri kiroletan indarrak neurtuko baitituzte. Nahiz eta txikienek egun batzuk aurretik txupinazoa jada botata izan, ostiral arratsalde honetan, 18:00etan, botako dute ofiziala. Txupinazoaren zirrararen ondoren, lehenengo egunean banatutako Plazaola aldizkariaren azalaren egilea saritua izango da.

Taberna irikita egunero!!! Pesta onak pasa!!!

Elbarren 12 Telf/Fax: 948510187 Sakelekoa: 608789293 aurrerake@hotmail.com

Ezpata dantza Festa egunean ere gustu guztiak asetzeko egitaraua aurreikusi dute aurtengoa ere: Aurrerako dantzariek ezpata dantza eskainiko dute eguerdian; arratsaldean, plazan, zezenak izango dira eta ondoren herri kirolen txanda izango da . Jarraian, dastamenaren mesedetan, gozokiak banatuko dituzte. Incansables Txarangaren errondaren aurretik, festa egunean, Elektrotxarangak ere izango du inguruak astintzeko aukera; gauean Tximeleta erromeri taldea izango da, baita Atekabeltz gaztetxean kontzertuak ere. DJ ugari Aurtengoan, ordea, kontzertuen gainetik, DJ-ak gailenduko dira Gaztetxean, gautxoriek festan jarraitzeko aukera izan dezaten: Dj Atekabeltz, DJ PATT eta bestelako DJ-ek izango dute Atekabeltz gaztetxeko gaua luzeak ederki girotzeko ardura. Gaupasa egin eta festan jarraitu nahi duenak, edota, festa goizean goiztik hasi nahi duenak, festa egunetik aurrera, 09:00etan entzierroa ikusi edo bertan parte hartzeko aukera izango du, baita plazan behiekin jolasean aritzeko ere; hori bai, beti ere, abereak errespetatuz eta zainduz. Horrenbeste egun festetan igaro ondoren, izango da bikotekiderik aurkituko duenik ere: hauena eta ezkondu nahiz bikoteena izango da jaietako azken eguna.


2012ko uztailaren 26a, osteguna • tolosaldeko eta leitzaldeko hitza

Leitza Jaiak XIII G Egitaraua ABUZTUAK 4, LARUNBATA REPARTO EUNE p14:00. Eskelarien bazkaria Aurreran. Torreren XVIII. urteurreneko bazkaria. p16:00. Auzoz auzo Plazaola aldizkariaren banaketa musikariek alaiturik. p19:30. Leitzako batukadarekin kalejira. p00:00. Dj Atekabeltz gaztetxean.

p19:00. Elektrotxaranga kalez kale. p19:30. Incansables Txaranga eta buruhandiak. p21:00. Leitzako ingurutxoa, dantzatu nahi duenarentzat. p22:00. Zezen suzkoa. p00:00. Tximeleta taldea, plazan. Kontzertuak Atekabeltz gaztetxean.

p13:00. Aurreratik Incansables Txaranga. p18:00. Zezenak plazan. p19:00. Aurrerako dantzarien emanaldia, plazan. Ondoren, gozokiak banatuko dituzte. p20:30. Incansables Txaranga aterako da Aurreratik. p22:00. Zezen suzkoa. p23:00.Garraxi taldea plazan.

p11:30.Sardina jatea eta txakolin dastatzea herriko bertsolariekin. p13:00. Aurreratik Incansables Txaranga. p18:00. Bertsolariak. Gaiak jartzen Leitzako bertso eskola. Ondoren, gozokiak banatuko dituzte. p19:30. Incansables Txaranga

ABUZTUAK 5, IGANDEA UMEEN EGUNA p08:00. Diana txistulariekin. p10:00. Udalbatza txikiaren eta udaleko ordezkarien gosaria. p11:00. Umeen txupinazoa. Ondoren, Aurrerako Pilota Eskolako gazteak plazan. p11:30-14:00. Puzgarriak eta jokoak. p16:30-18:30. Puzgarriak. p18:30. Aurrerako dantzari txikien ikuskizuna eta umeen ingurutxo irekia plazan. p20:00. Buruhandiak. p20:00-00:00. Gabenara taldea plazan.

ABUZTUAK 10, OSTIRALA PESTA BEZPERA p12:00. Kuadrillen arteko herri kirolak plazan. p14:00. Bazkaria Kuxkuxtu txarangarekin. p14:30. Erretiroa hartuta daudenen bazkaria. p18:00. Txupinazoa. Plazaola aldizkariaren azalaren egileari saria emango diote. Ondoren, Incansables Txaranga, txistulariak, erraldoiak, gaiteroak, buruhandiak... Gero, La Chingalera Aurrera atarian. p22:00. Zezen suzkoa. p23:00. Trikidantz taldea, plazan. p01:00. Incansables Txarangaren erronda. p02:00. DJ PATT.

ABUZTUAK 11, LARUNBATA p08:00. Diana txistulariekin. p09:00. Entzierroa eta behiak plazan. p10:30. Meza eta ondoren hamaiketakoa karrapen. p12:00. Aurrerako ezpata dantzak plazan. Ondoren, pilotari afizionatuen partidak. p13:00. Aurreratik Incansables Txaranga. p18:00. Zezenak plazan. p19:00. Herri kirolak. pOndoren, gozokiak banatuko dituzte.

ABUZTUAK 14, ASTEARTEA p08:00. Diana txistulariekin. p09:00. Entzierroa eta behiak plazan. p12:00. Nesken pilota partida, plazan. pOndoren, aparra plazan. p13:00.Incansables Txarangaren irteera Aurreratik. p18:00. Zezenak plazan. Ondoren gozokiak banatuko dituzte. p19:00. Musika plaza zaharrean. p19:30. Erraldoiak. p22:00. Suzko zezena. p00:00. Kontzertuak. pOndoren, DJ-a Gaztetxean.

ABUZTUAK 15, ASTEAZKENA

p01:00. Incansables Txaranga.

ABUZTUAK 12, IGANDEA p08:00. Diana txistulariekin. p09:00. Entzierroa eta behiak plazan. p11:00. Paella lehiaketa eta Oxabi txarangarekin kalejira. p12:00.Ametsen Fabrika, umeentzako antzerkia.

p01:00. Incansables Txaranga. p03:00. Leitzako Ingurutxoa, plazan.

ABUZTUAK 13, ASTELEHENA p08:00. Diana txistulariekin. p09:00. Entzierroa eta behiak, plazan p10:00. Plater tiraketa baztarlan.

eta buruhandiak, kalez kale ariko dira. p20:00. Break dance saioa, plazan. p21:30. Suzko zezena. p22:00. Herri afaria. pAfalostean, Incansables Txaranga aterako da erronda egitera. p00:30. Atekabeltz gaztetxean herriko taldeen kontzertuak. p02:00. Zezenak plazan.

EZKONDU ETA BIKOTEEN EGUNA p08:00. Diana txistulariekin. p09:00. Entzierroa eta behiak, plazan. p12:00. Herri kirolak plazan. p13:00.Aurreratik Incansables Txarangaren kalejira. p14:30. Aurrerako bazkideen bazkaria. p18:00. Bikote eta ezkonduen entzierroa eta ondoren, zezenak plazan. p19:00. Ezkondu eta bikoteen ingurutxoa, plazan. pOndoren, Incansables Txaranga aterako da Aurreratik. p22:00.Suzko zezena. p23:00. Imultzo eta Beloki. pOndoren, Pobredemi, Incansables-en laguntzarekin.


tolosaldeko eta leitzaldeko hitza • 2012ko uztailaren 26a, osteguna

XIV Jaiak Orrialde honetan pasa den urteko jaietan ateratako hainbat argazki ikusi ahal da. Aurten ere, giro ederra izango da Tolosaldeko eta Leitzaldeko hainbat herritan, eta seguru, irudiak errepikatuko direla.

Iazko festek utzitakoa

Goitik behera eta ezkerretik eskuinera, Ikaztegietako, Leitzako, Amezketako, Aresoko, Baliarraingo, Gazteluko, Larraulgo, Orendaingo eta Berastegiko jaietako argazkiak. HITZA


2012ko uztailaren 26a, osteguna • tolosaldeko eta leitzaldeko hitza

Ibarra Jaiak XV Parte hartzea eta gastuak murrizteko helburuarekin jai batzordearen funtzionamendua aldatu dute aurtengoan.

Atseden hartzeko aukera gutxi

I

barrako Jai Batzordea gogotik aritu da lanean azken hilabeteetan. Aurten, berrikuntzen artean, batzordearen lan egiteko modua aipatu behar da. Herritarren parte hartzea bultzatzeko eta gastuak murrizteko helburuarekin, lau lantalde antolatu dituzte, egitaraua, musika, azpiegitura eta komunikazioa modu berezian lantzeko. Ibarrako jaiak abuztuaren 22an, asteazkenean, hasiko dira. Txupinazoa Xake Elkarteko kideek botako dute aurten, eta lehen eguneko berrikuntzen artean, Bartolaren lagun berria aipatu behar da. Jaietako erraldoia adiskide batekin jaitsiko da plazara, kiroldegitik behera. Antolatzaileek, haur guztiei etxean dituzten buruhandiekin agertzeko eskatu diete, izan ere, plazan maskuriak banatuko dituzte buruhandi txikien artean. Jaiari haurrek emango diote jarraipena, euren egun handia izango baita abuztuaren 22a, Haur eta Gaztetxoen Kuadrilla Eguna.

Bigarren egunean, abuztuaren 23an, herri festa, txekor jatea eta soka dantza egongo dira, besteak beste. Aurtengoan, herriko hainbat eragileren ordezkariek egingo dute dantza, herriko plazan. San Bartolome egunean, ostiralean, ohi bezala, piperrak eta tomateak dastatzeko aukera egongo da plazan. Iluntze aldera, bertso jaialdiaren ostean, helduen danborradaren soinuak zabalduko dituzte herri guztian barrena. Izena emateko zerrendak herriko taberna gehienetan jarri dituzte antolatzaileek. Larunbata, abuztuaren 25a, kirolen eguna izango da. XXXI. San Bartolome saria, eskalatzea, herri kirolak eta Mikel GoĂąi pilotariaren partida jokatuko dira, besteak beste. Azken eguna, igandea, herritarrentzat egun berezia izaten da: Kuadrilla Eguna. 700 lagun inguru elkartu ohi dira egun guztiko jaian. 00:00etan piparra erre ondoren, Trikizio taldeak emango die festei amaiera.

Errekan egindako kuadrillen arteko jokoei begira jende asko. HITZA

G Egitaraua ABUZTUAK 22, ASTEAZKENA p11:00. San Bartolome bozeto lehiaketako eta Emeterio Arrese Literatur lehiaketako sari banaketa, San Bartolome plazan. p11:30. Ibarrako Merkatarien Elkarteak eskainitako hamaiketakoa, San Bartolome plazan. p11:45. Haur eta gaztetxoek kuadrillak plazan elkartuko dira. p12:00.Jaien hasiera: Ibarrako Xake Elkartearen eskutik suziri jaurtiketa. Kiroldegitik Bartoloaren jaitsiera, erraldoien eta buruhandien konpartsarekin batera. Koadrilen kalejira txarangarekin eta herriko dultzaineroekin batera. p14:30. Haurren eta gaztetxoen bazkaria Sendi-Ekintza elkartean, herriko gurasoen eskutik. p16:00. Haurrentzako jokoak Txiribitu astialdi taldearen eskutik, San Bartolome plazan. p17:00. Loatzo Musika Eskolako trikitilarien kalejira. p18:00. Haurrentzako paseoak zalgurdian Axier Lopetegiren eskutik, San Bartolome plazan. p19:30. Preso eta iheslarien aldeko ekimen herrikoia, plazan. p21:00. Elkartasun afaria plazan, Emeterio Arrese pilotalekuan euria eginez gero. p22:30. Zezen suzkoa, plazan. p00:00. DBH36 taldea eta DJ DBH36, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 23,OSTEGUNA p9:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik . p11:30. Herri festa: kalejira herriko kaleetan zehar, Hauspoa kultur elkartearen eskutik. p14:30. Txekor jatea, Emeterio Arrese parkean, Sendi-Ekintza elkartearen eskutik. p16:00. Haurrentzat 3X3 futbol txapelketa, Emeterio Arresen, Lauburu kirol elkartearen eskutik. p19:00. San Bartolome bezperako salbea eta kanpai-jotzea, San Bartolome elizan. p19:30. Soka dantza, herriko eragileen eskutik, Alurren laguntzarekin. p23:30. Barrua Truk eta Itzartu taldeen emanaldia plazan.

ABUZTUAK 24, OSTIRALA p09:00. Diana herriko trikitilarien eskutik . p10:30. Meza nagusia. p11:30. Haurren danborrada. p12:00. Piparrak eta tomateak, San Bartolome plazan. p17:30. Xiba jokoak haurrentzat plazan. p18:00. Helduen danborradaren entsegua, Azkue auzoan. p19:30. Bertsolariak Emeterio Arresen: Alaia Martin, Sustrai Colina, Jon Maia eta Igor Gorostarzu. p22:00. Zezen suzkoa, plazan. p22:30. Helduen danborrada. p23:00. Los Rubi taldearen emanaldia, Bizi-Nahi elkartearen aurre aldean. p23:30. Glaukoma eta Iratzar taldeen emanaldia, plazan.

p16:00. Gazteentzako txirrindulari-lasterketa, XXXI. San Bartolome saria. p17:00. Pilota partidak, Mikel GoĂąiren partidarekin, Belabieta pilotalekuan, Sendi-Ekintza pilota eskolaren eskutik. p18:00. Helduen txapelketaren finala, Belabieta kiroldegian. p18:30. Patata tortilla eta edari dastatze lehiaketa, Bai Euskal Herriari taldearen eskutik, plazan. p19:00. Eskalatze txapelketako sari banaketa. p22:30. Alurr dantza taldearen 1512, Izanak dirau emanaldia, Emeterio Arrese parkean. p23:30. Jesus eta Luciano taldearen emanaldia, Txumitxa tabernaren atzealdean. p23:30. Stupenda Jones eta Laket erromeri taldea, San Bartolome plazan.

ABUZTUAK 25, LARUNBATA

ABUZTUAK 26,IGANDEA

p9:00. Diana herriko dultzaineroen eskutik . p11:00. Haurrentzako eskalatze txapelketa, Belabieta kiroldegian, Haitzetan Raju mendi taldearen eskutik. p11:00.Erretiratuentzako hamaiketakoa Bizi-Nahi elkartean. p11:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean. p11:30. Xake gunea: bat-bateko xake partiden erakustaldia, ikastaro txikia, xake erraldoia, eta abar. Ekitaldi guztiak Emeterio Arrese parkean izango dira, Xake Elkartearen eskutik. p12:30.Herri kirolak, plazan. p16:00. Helduen bloke eskalatze txapelketa, kiroldegian, Haitzetan Raju mendi taldearen eskutik.

KUADRILLEN EGUNA p9:00. Diana Giroarte dultzaina taldearen eskutik. p11:45. Kuadrillak plazan elkartuko dira. p12:00. Kuadrillen kalejira Bonberenea txaranga eta Giroarte dultzaina taldearekin. p15:00. Kuadrillen bazkaria, Emeterio Arrese Parkean. p18:00. Kuadrillen arteko jokoak, Emeterio Arresen eta plazan. p19:30. Kuadrillen kalejira eta pintxo poteoa. p00:00. Osasun etxetik San Bartolome plazaraino piparra erretzeko prozesioa. Ondoren, piperra erreko dute. p01:00. Trikizio taldearekin dantzaldia plazan.


tolosaldeko eta leitzaldeko hitza • 2012ko uztailaren 26a, osteguna

XVI Jaiak Komikia q

Nando


Abuztuko jaiak