Issuu on Google+

ALDABA AUZOA Alegia, Albiztur, Ikaztegieta eta Legorreta herriek inguratzen duten auzoa dugu. Jose Migel Barandiaranen gidaritzapean Aranzadi Zientzi Elkarteak burututako arkeologi indusketek (1957tik 1959ra) agerian utzi dute Aldaban K.a. IV.mendeko kastroa izan zela. Bertan mintzagai dugun auzoko populaketaren lehen lekukotzak aurkitu dituzte, etxebizitza hondakinen aztarnak agertu baitira. Edonola ere, badirudi orduko eskualdeko biztanleen behin-behineko babesleku izan zela eta ez behin betiko bizileku. Geroztik, hots, Antzinarotik, ezer gutxi dakigu bertakoez zein bertako historiaz XIII. mendera arte. 1290eko apirilaren 22an Aldaba Tolosako zati izatera igaro zen Tolosako herriak Gaztelako Antso IVa erregeari egindako erosketaren ondorioz. Izan ere, ordura arte ez zen jatorrizko Tolosako udal barrutiko eremu. Honek ez gaitu harritu behar, Aldaba Tolosakoak ez diren herri desberdinetako udal terminoez inguratua baitago, alde batetik izan ezik. 1547. urtean, mendiz inguratuta zegoen Aldaba auzoan, lehendik eraikita zegoen ermitan konponketa batzuk egin zituztela dirudi. Kontuak kontu, Aldabako ermitaren berpiztea inguruko elizei zor zaie. Izan ere, prozesioei amaiera emateko leku sakratu baten beharra sentitzen zuten. Modu honetara, eta batik bat ermita mantentze aldera, inguruan baserriak sortu ziren, Aldaba landa-auzo bilakatu zen arte. Irailaren 29an ospatzen dituzte auzoko festak, bertsolariak, trikitixak, toka-txapelketak, meza, kirol-lehiaketak, herri-bazkaria etab. lagun. Egun auzoa bitan banatzen da, Aldaba edo Aldabaaundi deritzona, antzinako Aldaba hartzen duena, eta Aldabatxiki. Auzo izen honen etimoa ez da batere argia. Baliteke oinarrian aldapa hitza egotea, baina hipotesi hutsa besterik ez da. Aipuak ikus. Aldaerak: Aldabaaundi

Ahozko aldaerak: Aldaba (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911), Aldaba, Aldabaaundi (Joxe Mari Lasa / Isastegi 1924) Dokumentazioa:

Aldava Aundia (Mayor) (1290 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Sancho IV de Castilla vendió a esta villa los montes de Aldava mayor (83) .1290/04/22) Aldaba (Tolosako Udal Artxiboa 126v por orden del letrado de la villa acuse a los que han cortado maderamiento en Aldaba y Aldaba chipia) Aldava (1547 Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 245 la yglesia de Aldava 1547/09/06) Aldaua la Grande (Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 314r 1549/02/23) Aldaua (1556 Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 106v se pongan mojones claros e altos e que para los poner se llamen para Aldaua a Aluiztur e Vidania e Legorreta e para Loaçu a Ybarra Amasa e Yrura e Berroui 1556/10/09) Aldaba la Mayor (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa -Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Aldava la Mayor (1668 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 115 v Los pastos de los montes de Aldava la mayor se remataron en...1668/09/04) Aldava (1669 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 185 Se franquea robles en Aldava para la ejecución de la sacristia de la parroquia a cuenta de lo que debía la villa a las memorias de Anton Arsuaga 1669/10/12) Aldava (1716 P.Gorosabel “Bosquejo…de la villa de Tolosa” 1853 La villa prohibió al convento de San Francisco la Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 1


saca de leña concedida en el monte de Aldava (147) Aldava (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 131 Reconocimiento de mojones. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico. 1719/09/27) Aldava (1725-1729 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Edificó la villa en el barrio de Aldava las caserías Lopetedi, Jangoein, Ugarangoyena, Ugaran barrena, Arizmendi y Lasarte (88)) Aldava (1821 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853) Aldava (1852 Tolosako Udal Artxiboa D-7-19 desde el puente de Ycasteguieta a los caserios del Barrio de Aldava en el punto llamado Munsayo 1852/08/14) Aldaba Aundi (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Aldaba-Aundi (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional) Aldaba (1990 I. Goikoetxea “Montañas de Gipuzkoa”) Aldaba, Barrio (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia) Aldaba (Gipuzkoako Foru Aldundia (1:100))

Abadegaztañadia (-a) lur saila

Abade, konposatuetan abat- (abatetxe, esaterako) formarekin agertu ohi dena, eta gaztañadi (gaztaina + -di) hitzez osatutako leku izena. Abade Gipuzkoan gehiago erabiltzen den apaiz hitzaren baliokidea da; bizkaitarrek maizago darabilte bestea. Dokumentazioa:

Abadegaztañadia (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Abileku bizkarra

Ahoz bildutako aurkintza honen osagaiak ahabi “arándano” eta leku hitzak dira. Ezagunak dira abi izenarekin eratutako toponimoak: Abieta, Abiega edo Abitza, besteak beste. Ahozko Aldaerak: Abileku (Lasa, J. M. / Isastegi 1924)

Aingiraerreka erreka

Erreka izen honen lehen osagaia aingira (Angilla angilla) `itsasuge´ adiera duen aingira more hitz konposatuan ere ageri da eta baita eskuarki goi-nafarreraz erabiltzen den aingira-belar (“verdín”) hitz elkartuan. Bigarren osagaia argia da, erreka hitza, hain juxtu. Oria ibaian isurtzen ditu bere urak, Ikaztegietan. Ahozko Aldaerak: Aingira-erreka (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939) Dokumentazioa:

Aingira-erreka (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

2 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Aingiraerreka lur saila

Ikus aurreko sarrera. Dokumentazioa:

Aingiraerreka (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Aingeruerreka (Aingiraerreka) (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 19381950 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Aingeruerreka (Aingiraerreka ?) (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Aldaba auzoa

Ikus kapitulu honen hasierako testua.

Aldabaaundi auzoa

Aldaba auzoaren baliokide den aldaera honetan deigarria da Aldabaaundi oso-osorik ahoskatzea eta ez Aldabaundi, ohikoa den bezala. Ikus Aldaba auzoa.

Aldabaerreka erreka

Aldabaerreka bezalako osaketak ohikoak dira Euskal Herriko erreka izenetan. Izan ere, gramatikalagoak diren izena + -ko + erreka egituren ondoan arruntagoak dira izena + erreka moduko deizioak. Hots, nongo kasua jateko ohitura dago gurean. Sarritan azentua ere aldatzen da eta bakarra hartzen du. Ahozko Aldaerak: Aldaba erreka (Iturriotz, J. / Udaletxea (Legorreta) 1928), Aldaba erreka (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939) Dokumentazioa:

Aldaba erreca (1889 Tolosako Udal Artxiboa C5- I Lib.2 Exp.10 Actas de amojonamiento de Tolosa con otros R.D.de 30.08.1889 1889/10/20) Aldaba Erreka (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Aldabako saila otadi eta iradia

Aldaba izena, -ko atzizkia, sail hitza eta artikuluaz osatutako toponimoa. Sail hitzak adiera desberdinak izan ditzake: “eremua”, “zatia” edota “alorra”. Honen haritik, aipagarria da “artalde” adiera moduan ere erabili izan dela inoiz ardisail hitza. Dokumentazioa:

dabakosaila (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 3


Aldabazarra (-a) baserria

Antzina, haritzez betetako mendia zen, oro har, Aldaba, eta bertan ez zen inor bizi. Garai bateko inguruko prozesioei amaiera emateko leku sakratu baten beharrak ekarri zuen, ezbairik gabe, Aldabako Done Mikel elizaren berpiztea. Berau mantentze aldera, laborantza-baserri bat baselizatik gertu eraikitzea erabaki zuen herriak 1691. urtean. Gorosabelek bere liburuan dioenez, “la Villa hizo en el año 1691 una casa de habitación para el ermitaño o cuidador, donde hoy día existe la casería Aldavazarra” (Bosquejo… 130.or). Zernahi gisaz, badirudi ermitauarentzako bizileku baino gehiago, maizter ezberdinei alokatutako laborantza-baserri bihurtu zela. Esperientziak arrakasta izan zuela ikus dadin, 1725. urtean Ugaranbarrena, Ugarangoiena, Jangoain, Arizmendi, Lasarte eta Lopetedi baserriak eraikitzeko hargintza- zein zurgintza-lanak kontratatu zituzten. Pixkanaka, landa-auzo bilakatu zen Aldaba, XVIII. mendearen bueltan. Dokumentazioa:

Aldabazarra (1753 Tolosako Udal Artxiboa A-1-19 23 v Basilica de San Miguel y cassa que a de serbir para havitacion y ospedaje de los señores sacerdotes que han de ir a celebrar misa en ella y que esttan contiguas a dicha casseria Aldabazarra 1753/09/02) Aldavazarra (XVIII-XVIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia.) Aldaba Zar (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Aldaba-Zar (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Aldaba Zarra (1956 Pedro Elosegi. “Perímetro del Término Municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 pasaremos a unos 300 metros al S.O. de la cumbre de Miraleku o Marrubitako gaña siguiendo el lindero a continuación el borde del camino carretil que procedente de Olarrain e Isastegui se dirige a aldava Zarra) Aldaba Zar (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

Aldabazarreko borda borda

Aldabazarra baserritik hurbil dagoen borda hau aurri egoeran dago.

Ahozko Aldaerak: Aldaba zarreko borda (Emanalde, P. / Elizondo 1933), Aldaazarreko borda (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Aldaba Zarreko borda (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Amizuri leku izena

Badirudi toponimo honen osagaiak `zikoin´ adiera duen ami (amiamoko) hitza edo agian lanpo sabelmarraduna izena eta zuri izenondoa direla. Dena den, XVIII. mendekoa da jasotako aipu bakarra.

4 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Dokumentazioa:

Amizuri (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 129 Bajando para las cassas de Berassivia hasta el paraje que llaman Amizuri Reconocimiento del parttido de Aldava echa el dia 18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico. 1719/09/27)

Andresoro labore lurra

Izen gardena, andre eta soro hitzez osatua. Dakusagunez, gizonezkoen aipamenak ez ezik, emakumezkoenak ere ez dira falta toponimian. Andre hitzaren aipamen zaharrenak erromatar garaiko hilobietako izenenak ditugu. Andre (bizkaieraz andra) eta andere-ren arteko bereizketa egiten da. Izan ere, lehena, gaztelaniazko “señora” hitzaren baliokidea litzateke eta, bigarrena, berriz, “señorita” hitzarena. Dokumentazioa:

Andresoro (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 12 ord. zenb. L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Apaizetxea etxea

Done Mikel Goiaingeruaren eliza eta frontoiaren artean dagoen etxea. Ahozko Aldaerak: Apaiz etxea (Elizondo baserria) Dokumentazioa:

Apaizetxea (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Argaianea etxea

Berasibiaundia baserriaren ondoan kokatutako etxea dugu. Esanahia argia da, Amezketakoa den Argaia deitura eta–(e)nea atzizkia. Jatorriz atzizki hau jabetzarena da, baina pertsona izen, deitura zein lanbideei eransten zaie etxe izenetan –ren etxea adierarekin: “Argaiaren etxea”. XX. mendearen hasierako berpiztean gaizki sortutako Ajuria-enea hitzarekin topo egiten dugu, aurreko izena bokalez amaitzen denez Ajurianea behar baitzuen. Bizkaian –ena da gehien erabiltzen den aldaera, Mikelena edo Peruena, esaterako eta Nafarroan, aldiz, ohikoagoak dira –(r)ena, -enea eta –baita. Ahozko Aldaerak: Argañanea (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939), Argayanea (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Argayanea (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Argayanea (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Argayanea (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Argainenea (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 5


Arizmendi baserria

Jada aurrez azaldu dugu, Aldabazarra baserriaren deskribapenean, hain juxtu, Aldabako Done Mikel eliza mantendu eta sustatzeko nahiari zor zaiola Aldaba auzoko baserrien sorrera. Ermitatxo hau garai bateko inguruko elizek beraien prozesioei amaiera emateko leku sakratu bilakatu zenez, herriak inguruan laborantza-baserri bat eraikitzea erabaki zuen 1691. urtean. Modu honetara, eta baserriak ematen zituen errentak medio, ermitaren zainketa ahalbidetu zen. 1725.urtean herriak baserri berri gehiago eraikitzeko erabakia hartu zuen. Aztergai dugun Arizmendi baserria horietako bat izan zen. Osagaiak, bestalde, argiak dira: Haritz (Quercus robur) zuhaitz izena eta mendi hitza. Ahozko Aldaerak: Aizmendi (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Arizmendi (1706 Tolosako Udal Artxiboa A-1-11 416 v 1706/05/09) Arizmendi (XVIII-XVIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia.) Arizmendi (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Harissmendy (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Arizmendi (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas” RIEV XIII (1922) – XXVII (1936)) Arizmendi (1956 Pedro Elosegi. “Perímetro del Término Municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Arizmendi (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Arizmendi (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)

Arkaizbazterra (-a) sagastia

Lopetedi baserriaren inguruko sagastia. Izen gardena da, harkaitz, bazter eta artikuluaz osatua. Ahoz ohikoa da –er > -ar bilakatzea, gure kasuan, bazter >baztar. Dokumentazioa:

Arkaizbaztarra (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 ....manzanal y castañal del punto Lopetedialdecoespalda conocido con el nombre de Arcaizbaztarra. Confina por Oriente con los pertenecidos de la otra mitad de la misma casa...L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Artxuri lur saila

Osagaiak harri, konposatuetan ar- eta txuri izenondoa dira. New York-en argitara emandako Toponimia en Apellidos Hispánicos tesian egileak antzeko den Atxuri izenerako honakoa proposatzen du: “de txuri blanco y el artículo (A-): Lo blanco” Argi dago ikerlearen ausardia ez zela jakintzaren mailakoa. Bizkaian arrunta den toponimo honen etimoa bestelakoa da, Atxuri-ren azpian Atx (haitz) baitugu. 6 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Dokumentazioa:

Archuri (1928 Tolosako Udal Artxiboa A-8-2 terreno llamado Archuri, de Aldaba, el argomal y zarzal que existe en el mismo)

Astabidetako tontorra tontorra

Ikus Errotazargain izen adierakidea.

Basabe leku izena

Izenaren osagaiak baso, konposatuetan basa- bihurtzen dena, eta be(he). Behe, oro har, atzizki moduan erabiltzen da: Altube, Etxabe, Olabe… eta bi adiera ditu, egun arrunta den “behekoa” eta leku izenetan lexikalizatuta, hots, hilda, ageri den “txikia”. Beraz, kontuak kontu, litekeena da `beheko basoa´ adiera baino `baso txikia´ esan nahi izatea. Dokumentazioa:

Basabe (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)

Basabeerreka erreka

Egoabil paraje inguruko baso-errepide partikularretik gertu jaiotzen den erreka honek Tolosa eta Legorreta bereizten ditu. Aurrerago, Ugaranerreka izena hartzen du, Udane baserriaren lurrak bustitzen dituela. Basabe eta erreka hitzez osatutako izena. Ikus aurreko toponimoa. Ahozko Aldaerak: Basabe erreka ( Iturriotz, J. / Udaletxea (Legorreta) 1928), Basabe erreka (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939) Dokumentazioa:

Basabe (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano Jose Antonio de Maiz 1708/10/23) Basabe Erreca (1889 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.1 Exp.10 Actas de amojonamiento de Tolosa con otros R.D. de 30.08.1889 1889/10/14) Basabeco erreka (1889 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib. 1Exp.10 Actas de amojonamiento de Tolosa con otros R.D. de 30.08.1889 1889/10/24) Basabe erreka (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 Desciende el lindero con Albiztur, en dirección Suroeste, atravensando una carretera forestal particular eb término de Egoabil, hasta dar con la regata llamada Basabe erreka...(36)) Basabe Erreka (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea) Basabe Erreka (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 7


Berasibi baserria

Bigarren osagaia argia bada ere, ibi, “vado”, ilunagoa da lehenengoa. Aspaldidanik –s- agertzeak argi adierazten du ez dela “belardi”-ren kidea “beratza” eta nekez “berasa” “ondasunak ugari edukitzea”. Ondorioz Beraxa pertsona izena dugula pentsatu behar dugu eta adiera “Beraxaren ibia” izango litzateke. Jasotako toponimo guztien artean aipamen zaharrenetako bat biltzen duen izena dugu hauxe. XI.mendekoa dugu lehen aipamena, hain juxtu. Mendeetan zehar, Berasibia forma errepikatzen bada ere, XX.mendean Berazubi (ibi>zubi herri etimologia) agertzen da dokumentatua. Edonola ere, bilakaera aintzat hartuta, badirudi Berasibi forma zaharra berreskuratzea dela zuzenena eta ez duela gutxi sortutako aldaera berria mantentzea. Artikuludun eta artikulurik gabeko aldaeren artean bigarrena hautatu dugu, jadanik 1871tik gabe ageri baita. Bestalde, Berasibi izeneko hiru baserri agertzen dira, eta toponimian ohikoa den legez, bereizketa ezaugarri bereizle baten bitartez gauzatu zen: Berasibiaundia, Berasibi (Berasibierdikoa) eta Berasibitxikia. Azken hau ez da Tolosako barrutiko baserria, Alegiakoa baizik. Mintzagai dugun Berasibi baserriari Berasibierdikoa ere deitu izan zaio. Azken izen honen lehenengo aipuan oso izen bitxia dugu jatorrizko –s- mantendu arren, herri etimologiak lagunduta, ibi izatetik subi izatera igaro baita. Ahozko aldaeran artikulua galtzeaz gain, erdiko > erdi aldaketa arrunta gertatu da. Aldaerak: Berasibierdikoa

Ahozko Aldaerak: Berasui, Berazuierdi (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939), Beasubi (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Uerasibia (1025 Escritura de donación del Monasterio de San Salvador de Ollazabal a San Juan de la Peña RIEV 22 (1931) 368) Verasibia (1556 Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 78r 1556/02/27) Berasibia (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos públicos concejo villa de Tolosa-Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Berasivia (1656 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 21 seis robles junto a la casseria de Berasivia 1656/07/01) Berassivia (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 129 Reconocimiento de mojones del parttido de Aldava echa el dia 18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico... de aquí hasta las casas de Berassivia hace division un arroio 1719/09/27) Berasubi Erdicoa (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Berasubi Erdicoa (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Berasivi (1871 Tolosako Udal Artxiboa C5-1 Lib.1. Exp.9. Actas deslinde y amojonamiento de Tolosa con Ibarra, Leaburu, Gaztelu, Altzo, Billabona y otros. 1871/05/09) Berazubi-Erdikoa (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Berazibi Erdi (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Berazubi (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional) Berazibi (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

8 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Berasibiaundia (-a) baserria

Argaianea baserriaren ondoan dago kokatua, trenbidetik oso gertu. Berasibi izena, haundi izenondoa eta artikuluaz hornitutako izena. Ahozko Aldaerak: Beasubiaundi (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Berasibia la Mayor (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos públicos concejo villa de Tolosa-Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Berasibia-Andia (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano Jose Antonio de Maiz 1708/10/23) Berassivia Andia (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 129 v Reconocimiento de mojones del parttido de Aldava echa el día 18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico...Los confinantes con Berassivia Andia 1719/09/27) Berasubi Aundía (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Berazubi-Aundi (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Berazibi aundi (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa. VII Centenario. 1256-1956) Berazubiaundia (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Berazubi Aundi (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Berasibierdikoa (-a) baserria

Ikus Berasibi izen adierakidea.

Berroeta leku izena

Toponimo honetan berro (sastraka, sasi) hitzarekin batera –eta atzizkia ageri zaigu. Atzizki honek bi adiera izan ditzake: ugaritasuna edo, besterik gabe, lekua. Nolanahi dela ere, bi esangurak batera ere har ditzake. Ohikoak dira berro hitzarekin osatutako toponimoak gurean: Berrobi, Berrozpe, Berrogain… Dokumentazioa:

Berroeta (?) (1657 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 47v *Lbto al fiel por trasplantar más de 2000 castaños y robles en Aldaba, plantar otros tantos castaños y examinar un pedazo de jaral y maleza vendido en los términos de Urdaneta y Berroeta (?) 1657/09/24) Berroeta (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 331v 634 en los partidos de Berroeta, Erraizaga y Jangoain 1771/12/24)

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 9


Done Mikel eliza eliza

Ez dago zehazki jakiterik zein urtetan eraiki zen eliza hau estreinakoz, baina 1547an bertan konponketa batzuk egin zirenez, pentsatzekoa da urte batzuk lehenago sortutakoa izatea. Ermita honen berpiztea, ordea, inguruko elizetako prozesioei amaiera emateko leku sakratu bihurtu ahala gauzatu zen. Horrela, 1691. urtean, herriak ermita mantentzeko laborantza-baserri bat eraiki zuen, egun Aldabazarra bezala ezagutzen duguna eta ermitaren ondo-ondoan zegoena, hain juxtu. Pixkanaka, baserri gehiago sortu ziren inguruan, Aldaba landa-auzo bilakatu zen arte. Garai bateko eraikina desagertu eta, 1962an, Jose Iradi parrokoak bultzata, sortu zen egungo ermita dagoen lekuan tenplu berri bat eraiki zen 1821ean. Aldabako erlijio-, kultura- eta kirol-konplexu berria ez zen 1964. urtera arte inauguratu. Aldarearen atzean Txindoki mendia eta Aitzgorriko mendilerro zoragarria ikus daitezke. Paretetan, bi esaldi dakusagu: batetik, “NOR JAINKOA AIÑA?”eta bestetik, “ZERU LURRAK ZURE DIRDAIEZ BETEAK DAUDE” (“Zeru lurrak zure loriaz beteta daude”). Egun bikote asko ezkontzen dira eliza honetan eta jaiegunetan ere meza-elizkizunak ospatzen dira. Pertsona izenari dagokionez, bestalde, hebreerako Mikha`el (`nor Jainkoa bezala´) grezierako eta latineko itzulpenetan Michael bihurtu zela esan dezakegu.VI. mendean Italiako Gargano mendian azaldu zenetik zabaldu zen beraren alderako jaiera Europan. Euskal Herrian ere mendi batean agertu zen, Aralarren, Teodisio salbatuz herensugearengandik. Jaieguna irailaren 29an da. Euskarazko aldaerak: Mikele eta Mitxel. Ahozko Aldaerak: San Miel eliza (Emanalde, P. / Elizondo 1933), San Miel (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

San Migel (1555 Tolosako Udal Artxiboa A-1-1 33r 1555/03/18) San Miguel de Aldaba (1661 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 148* Lbto por obras de canteria en la ermita de San Miguel de Aldaba 1661/09/26) San Miguel de Aldava (1668 Tolosako Udal Artxiboa A-1-8 108 Arrendamiento de la cassa de la hermita de San Miguel de Aldava 1668/05/14) San Miguel (1753 Tolosako Udal Artxiboa A-1-19 23 v Basilica de San Miguel y cassa que a de serbir para havitacion y ospedaje de los señores sacerdotes que han de ir a celebrar misa en ella y que esttan contiguas a dicha casseria Aldabazarra 1753/09/02) San Miguel (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64)

Egoabil leku izena

Leizaundieta parajetik hurbil, Albiztur mugakide duela. Azaleko begiradan hitz honen osagaiak argiak izan daitezkeela iruditu arren, hego eta bil, ez da horrela eta uste baino ilunagoak dira. Badirudi bigarrena bil hitza dugula, toponimoetan arrunta eta biribil-borobil hitzen iturburua dena. Ondorioz, egoa zer izan daitekeen ilun geratzen da; oinarrian hego hitza balego, egobil beharko bailuke eta ez egoabil. Dokumentazioa:

Egoabill (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos públicos concejo villa de Tolosa-Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Egoabil (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano Jose Antonio de Maiz 1708/10/23) Egoabil (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 Desciende el lindero con Albiztur, en dirección Suroeste, atravesando una carretera forestal particular en el término de Egoabil, hasta dar con la regata llamada Basabe erreka...(36)) 10 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Elizondo baserria

Izenak berak salatzen du aztergai dugun baserriaren kokapena. Elizaren ondoan egoteaz gain, egungo frontoiaren parean dago, hain juxtu. Eliza hitza latineko “eclesiam”-etik dator eta gaur egun mendebaldeko euskalkietan, bereziki Debarroan, eleiza formak ere bizirik dirau. Ahozko Aldaerak: Elizondo (Emanalde, P. / Elizondo 1933), Elizondo (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911), Elizondo (Elizondo baserria Imanol Goikoetxea 1984/08/01) Dokumentazioa:

Elizondo (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Elizondo (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Elizondo (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Erraizaga leku izena

Toponimoaren atzizkia –aga dela argi badago ere, lehen zatia ilun samarra da. Gaztelaniazko “cuervo” adiera duen erroi (Corvus corax) hitza egon liteke oinarrian, baina atzizkiaren aurrean dagoen tarteko –z-k zalantza pizten du. Baliteke, halaber, erroi-ren atzean dagoena (h)aitz hitza izatea eta hala balitz, honek azalduko luke –z-ren agerrera. Arrigorriagan badira Erroi eta Erroaitx toponimoak. Dokumentazioa:

Erraizaga (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 331v 635 en los partidos de Berroeta, Erraizaga y Jangoain 1771/12/24)

Errekea erreka

Deigarria da erreka izen honen amaierako ahozko ebakera. Izan ere,Tolosa aldean erreka bezalakoak dauden-daudenean ahoskatzeko ohitura dago eta ez –a > -ea bilakatzekoa. Nolanahi dela ere, lekukoak Goierri ingurukoak direla kontuan hartzekoa da, inguru horietan ohikoagoak baitira gisako ebakerak. Aldaerak: Errekaundia

Ahozko Aldaerak: Errekea (Esnaola Etxezarreta, J. (1914); Arimasagasti (Idiazabal), Errekea (Zeberio Zurutuza, Mª. / Irurregaraikoa (Olaberria) 1936), Errekea (Katarain Urteaga, L. / Aritzeder (Idiazabal) 1926), Errekea (Aldasoro Mujika, A. / Egileor (Idiazabal) 1925)

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 11


Errotaberri baserria

Errotazar baserritik gertu dago. Izen gardena, azalpenik apenas behar duena. Duela asko utzi zion errota izateari. Ahozko Aldaerak: Errotaberri (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939), Errotaberri (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Errota berri (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Errotaberri (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Errota Berri (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 12561956) Errota Berri (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)

Errotazar baserria

Errotaberri baserritik hurbil, Legorreta eta Ikaztegieta ditu mugakide. Aipuek garbi erakusten duten bezala, mendeak pasatu ahala artikulua jateko ohitura izan da gurean, Errotazarra > Errotazar, kasu. Ildo honetatik, gaizki erabiltzen ditugun Donosti, Donostiko edo Donostitik bezalakoak sortu dira analogiaz. 1734an proposatu zen Aldaba auzoan errota hau egitea. Jakin badakigu, 1764an egungoa baino pixka bat beherago eramatea erabaki zela eta badirudi 400 urte baino gehiago direla errota izateari utzio ziola. Ahozko Aldaerak: Errotazar (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Errotazarra (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia.) Errota Zar (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Errotazarra (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Errota Zar (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Errotazarra (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Errotazar ( 1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Errotazargain tontorra

200 metro inguruko garaiera duen Errotazar baserriaren mendi gainaldeko tontorra, izenak dioen legez. Astabidetako tontorra ere deitzen zaio, asto, bide, -eta, -ko eta tontorra, alegia. 12 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Villasante zenak “la elipse es el alma del euskera” idatzi zuen legez, begi-bistakoa da euskaraz izen luze eta korapilotsuak sortzeko aukera dugula, gaztelaniaz ez bezala. Ahalmen honi esker, euskal deitura luzeak ditugu, sarri toponimo batek aurreko izena (errota kasu honetan) eta beste ezaugarri bat biltzen baititu bere baitan. Aldaerak: Astabidetako tontorra

Ahozko Aldaerak: Errotazargain (Joxe Mari Irazusta), Astabietako ttonttorra (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939) Dokumentazioa:

Errotazar Gain (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Ezeiza hariztia

Ikus Auzotxikiko Ezeiza sarreran esandakoa. Aldaerak: Eraitzaga

Dokumentazioa:

Ezeiza edo Eraizaga (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Gaztañabakarra (-a) leku izena

Leku izen honen osagaiak gaztaina zuhaitz izena, Castanea sativa, eta ez fruitua, bakar eta artikulua ditugu. Honen parekoa da Arespakotxaga, kasu honetan haritz, mendebaldean aretx, eta bakotx hitzak biltzen dituena. Dokumentazioan jasotako aipu bakarra XVIII.mendekoa dugu. Hizpide dugun toponimoa zehazki kokatzerik ez dugu izan. Dokumentazioa:

Gastañabacarra (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 129 paraje que llaman Gastañabacarra. Reconocimiento de mojones del parttido de Aldava echa el dia 18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico. 1719/09/27)

Gaztañadi leku izena

Lopetedi baserriaren inguruko aurkintza. Osagaiak begibistakoak dira: gaztaina zuhaitz izena (Castanea sativa) eta –di atzizkia. Ezaguna denez, –di atzizkia multzokaria da eta zuhaitzekin lotutako izenei eransten zaie, eskuarki. Eballeta eta Sekorretagaña bezala ere ezagutzen den parajea dugu. Aldaerak: Eballeta, Sekorretagaña

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 13


Dokumentazioa:

Gaztañadi (1929 Tolosako Udal Artxiboa A-8-2 “...en las inmediaciones del caserío Lopetegui del Barrio de Aldaba... Reconocimiento de mojones del parttido de Aldava echa el dia 18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico. 1719/09/27)

Igeratxulo errota

Antzina, dirudienez, errota hau erre egin zen.. Ondorioz, 1747ko urtarrilaren 31an herriak erabaki zuen etxebizitza zuen beste errota bat eraikitzea Aldaba auzoan . Horretarako, Ikaztegietako Iturrioz etxeko jabeen zenbait lur erosi zituen. Euskal Herri atlantikoan ohikoak dira etxebizitzak dituzten errotak, baina badira errota hutsak direnak ere, azken hauek Araba eta Nafarroan ugariagoak. “a consecuencia de esta perdida, en 31 de enero de 1747 acordó la villa construir un nuevo molino con casa de habitación en el barrio de Aldava, adquiriendo para ello 5 posturas de tierra de los dueños de la casa de Iturrioz de Icazteguieta, como se realizó en el mismo año. Las obras de canteria costaron 11617 reales; las de carpintería, sin incluir el valor del maderamen, que era de los montes concejiles, 2040 reales. Con motivo de la construcción de este molino se suscitó por parte de la villa de Legorreta un pleito sobre haberse internado en su jurisdicción y uso de las aguas con que debía moverse. Pero se transiguió por medio de una escritura que se otorgó en 7 de enero de 1749 ante Joaquín Antonio de Sasiain, escribano numeral de Tolosa. Indica la celebración de este convenio la acta de 19 de abril del mismo año.También enagenó la villa este molino en la epoca de la guerra de la independencia”. Osagaiak *igera eta txulo “zulo” dira. Historian zehar, latineko rotam –etik datorren formaz gain, ei(h)o, e(h)o, i(g)o –tik (erdarazko moler –etik) eratorritako i(h)ara, igara, *i(h)era, *igera bezalakoak erabili izan dira (eta erabiltzen dira Iparraldean), errotari erreferentzia egiteko: Igeratxulo edo Igeralde, kasu. *I(h)era eta *igera formetan agertzen den –era atzizkiak, bestalde, toki adiera du. Beraz, egungo euskaraz errotatxulo esango genuke, gauza bera adierazteko. Dokumentazioa:

Iguerachúlo (P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Antiguamente. Peretenecia a la villa de Tolosa la tercera parte del Molino de Iguerachulo existente en Icazteguieta. Parece se germó y no se reedificó (378).)

Iruntxur mendia

Madariagagañatik hurbil, Oriako arroaren zati handi bat eta haran honen eta Urolakoaren arteko berezko igarobidea ikusten dira. Punturik garaienak 745 metro ditu eta oso gertu iturri bat dago. Leku hau Iruntxur bezala ezagutzen da. Aro aldaketa gertatu aurreko lehen milurtean, Europan ez ezik gure lurraldean ere Burdin Aroko herrixka legez defini genitzakeen gotortutako lekuak izan ziren, hizpide dugun hau kasu. Harresiz zein zuloz inguratutako 17 hektareako barrutia zen eta bertan baratza, artegi, lantegi eta egurrezko nahiz pezozko etxebizitza handiak zituzten. Jakin badakigu, halaber, karlistaldian ere babesleku izan zela. Formarik zaharrena Yrunchur da, 1598an azaltzen da idatzita. 1719an, Yrunchun agertzen da dokumentatua eta 1956tik aurrera erabiltzen den forma Intxurre da. Izenaren bilakaera argia da Iruntxur > Intxur > Intxurre, azken hau deklinatzean erabiltzen den –e izenari atxiki zaiola (Iruntxurren, Iruntxurretik, Iruntxurrera…) Kontuak kontu, egia da oso zabaldu dela Intxurre hitza. Aranzadik berak ere, esaterako, Intxurre izeneko liburua argitaratu du. 14 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Aztergai dugun toponimoan bezala, Nafarroako Iruñea, Arabako Iruña eta Bizkaian arrunta den Ilunzar toponimoetan errepikatzen den irun osagaiak tontorretan egoten zen desagertutako hiri gotortua esan nahi du. Begi-bistakoa da kastroak egon diren lekuetan ageri den osagaia dela. Bizkaiko Ilunzar toponimoak, bestalde, irun osagaiaren jatorrizko forma islatzen du. Izan ere, l > r bilakaera ohikoa da euskaraz. Bigarren osagaiak gailur edo tontor esangura duen txintxur hitza ezkutatzen duela dirudi. Ahozko Aldaerak: Intxurre (Arrue, P. / Muñaburuazpi (Albiztur) 1928), Intxurre (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Yrunchur (1598/10/06 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 XX 170, 171Yten otro mojón más arriba a tiro de piedra del otro en el puesto llamado Yrunchur...Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa -Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Yrurchun (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 129 v ...y desde el alto Yrunchun ay nueve mojones, y desde aquí Jangoayn...Reconocimiento de mojones del parttido de Aldava echa el 18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico. 1719/09/27)

Iruntxurgaña (-a) tontorra

Iruntxur, gain eta artikuluaz osatutako izena. Bustidura medio, gain + -a > gaña bilakatu da. Ikus Iruntxur. Aldaerak: Mugarrizarraga

Ahozko Aldaerak: Intxurre (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911), Intxurreko gañe (Arrue, P. / Muñaburuazpi (Albiztur) 1928) Dokumentazioa:

Yrunchurgaña (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 XX 170, 171 Yten otro mojón mas adelante a tiro de ballesta del otro en lo alto y hultimo del cerro en el puesto llamado Mugarriçaarraga por otro nombre Yrunchurgaña...Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa -Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Mugarriçaarraga (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos públicos concejo villa de Tolosa –Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Mugarrizarraga (1708 Declaración…vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa –Escribano Jose Antonio de Maiz 1708/10/23) Intxurre (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 se alcanza la cumbre de Intxurre o Intxur-gain.) Intxur-Gain (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 se alcanza la cumbre de Intxurre o Intxur-gain.) Intxurre (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea) Intxur (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 15


Iztingorri baserria

Egun Iztingorri izeneko baserri bakarra ezagutzen dugun arren, antzina bi baserri ziren: Iztingorriaundia eta Iztingorritxikia. Hizpide dugun baserriak hauetako zeini egiten dion erreferentzia ez dugu jakiterik izan. Osagaiak ilunak dira, izan liteke Istingor txoria edo bestela istinga ‘padura’ amaieran gorri adjektiboa hartu duena. Ahozko Aldaerak: Iztingorri (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939), Istingorri (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Iztingorri (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Iztingorri (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

Iztingorri basoa

Ikus Iztingorri baserria. Dokumentazioa:

Iztingorri (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Iztingorrialdea (-a) gaztainadi eta pagadia

Ikus aurreko sarrerak. Dokumentazioa:

Iztingorrialdea (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Iztingorriaundia (-a) baserria

Ikus Iztingorri baserriaz esan dena. Dokumentazioa:

Istingor Aundia (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Istingor-Aundi (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Istingorriaundia (Iztingorriaundia) (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

16 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Iztingorribazterra (-a) lur saila

Toponimo honen osagaiak Iztingorri, bazter (bazter >baztar) eta artikulua dira. Ikus Iztingorri baserriaren sarreran aipatutakoa. Dokumentazioa:

Istingorribaztarra (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Iztingorritxikia (-a) baserria

Ikus Iztingorri baserriaz esan dena. Dokumentazioa:

Istingor Chiquia (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Istingor-Txiki (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Istingorritxikia (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Jangoain baserria (des)

Desagertutako baserria.Ugaranbarrena, Ugarangoiena, Jangoain, Arizmendi, Lasarte eta Lopetedi baserriak eraikitzeko erabakia hartu zuen herriak 1725. urtean. Ikus Aldabazarra baserriaz esan dena. Izen honen osagaiak ilunak dira. Badirudi lehenengo osagaia jaun dela eta azkena jabetza adierazten duen –ain atzizkia, baina tarteko zatian zer dagoen ez dago garbi. Pentsa liteke goi hitza dagoela, baina bildutako lehen aipuan -gi-(Jaunguiayn) dugu eta ez gerora nagusitu den –go-. XI. mendean jada dokumentatzen dira –ain amaieradun Lizassoain edota Larrassoain gisako toponimoak, -gain atzizkiaren adiera dutela. Ahozko Aldaerak: Jangoain (Aldalur, A. / Lopetedi 1958) Dokumentazioa:

Jangoain (1725-1729 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Una de las caserlas fabricadas por la villa en el barrio de Aldava (88).) Jangoain (1862 P. Gorosabel “Diccionario Histórico-geográfico de Guipuzcoa”) Jangoain (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia.) Jangoain (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Jangoain ordeka

Ikus aurreko izena.

Dokumentazioa:

Jaunguiayn (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa -Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06)

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 17


Jangoain (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 331 v 636 en los partidos de Berroeta, Erraizaga y Jangoain 1771/12/24) Jangoain (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Jangoaingaña (-a) tontorra

Leizaundieta parajetik gertu, 616,80 metroko garaiera duen mendia. Ikus Jangoain izena eta Iruntxurgaña sarreran –gaña-z esan dena. Dokumentazioa:

Jaunguiayn Gaña (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa -Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06)

Langamuturreko soroa ortua

Osagaiak langa, soro edo landetako sarrera, mutur, -ko atzizkia, soro eta artikulua ditugu. Mutur hitza kontsonantez amaitzen denez, -ko atzizkiaren aurrean –e- bokala tartekatzen da. Dokumentazioa:

Langamuturrekosoroa (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 35 ord. zenb. L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Lasarte baserria

1725. urtean herriak Ugaranbarrena, Ugarangoena, Jangoain, Arizmendi, Lasarte eta Lopetedi baserriak eraikitzeko erabakia hartu zuen. Ikus Aldabazarra baserriaz esan dena. Badirudi lats (`erreka, urlaster txikia´) eta arte osagaiak direla aztergai dugun baserri izenaren oinarrian daudenak. Izan ere, Lasarteerreka eta Ulangaerreka erreken artean kokatua dago. Gipuzkoako herri ezagunaz gain, Araban, Gasteizen, hain juxtu, bada izen hau duen herrixka bat.

Ahozko Aldaerak: Lasarte (Emanalde, P. / Elizondo 1933), Lasarte (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Lasartte (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 138 Arboles corttados en el parttido de Lasartte en Aldava 1719/09/27) Lasarte (1725-1729 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Lasarte (1725-1729 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Casería edificada por la villa en Aldava (88).) Lasarte (XVIII-XVIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia) Lasarte (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Lasarte (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) 18 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Latsarte (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Lasarte (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Lasarte (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Lasarte (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

Lasarteerreka erreka

Lasarte baserritik hurbil dagoen erreka. Troskaerreka bezala ere ezagutzen da. Ikus aurreko izena. Aldaerak: Troskaerreka

Ahozko Aldaerak: Lasarteerreka,Troskaerreka (Emanalde, P. / Elizondo 1933) Dokumentazioa:

Lasarte erreka (1989 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea 1983-1986)

Leizaundieta leku izena

Jangoain eta Egoabil parajeen arteko lekuari deritzo. Izenaren osagaiak leize eta handi hitzak dira, amaieran lekua edota ugaritasuna adierazten duen –eta atzizkiaz horniturik. Euskaraz badugu leize esateko beste modu bat, koba, hain juxtu. Honen lekuko, leizezulo zein kobazulo formak, esaterako. Ahozko Aldaerak: Leizaundieta (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Leiceandieta (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa -Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Leizaundieta (1993 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)

Lopetedi baserria

Lope pertsona izena latineko lupus “otsoa”-tik sortu eta Erdi Aroan iberiar penintsula osoan asko erabili zen izena dugu. Lope de Vega antzerkigileari esker da ezaguna. Baserri izen honen bigarren osagaia “etxe” esangura duen –tegi/tedi atzizkia da. Dokumentazioari erreparatzen badiogu, begi-bistakoa da –tedi atzizkia duela jatorrizkoa eta ez –tegi. 1725. urtean herriak, besteak beste, Lopetedi baserria eraikitzeko erabakia hartu zuen. Ikus Aldabazarra baserriaz esan dena, azken kontu hau argitzeko.

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 19


Ahozko Aldaerak: Lopetegi (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Lopetedi (1725-1729 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Casería edificada, con otras, por la villa de Tolosa en Aldava (88).) Lopetegui (XVIII-XVIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia) Lopetedi (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 331v de las casas de Arizmendi y Lopetedi por espinar el presente año 4346 arboles, a saber 1771/12/24) Lopetedi (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Lepetegui (1871 Tolosako Udal Artxiboa C5-1 Lib.1 Exp.9 Actas deslinde y amojonamiento de Tolosa con Ibarra, Leaburu, Gaztelu, Altzo, Billabona y otros 1871/06/03) Lopetedi (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Lopetegui (1929 Tolosako Udal Artxiboa A-8-2) Lopetegui (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Loperedi (Lopetedi) (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Lopetegi(Lopetedi) (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Lopetegi (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Lopetedieskubikoa (-a) baserria

Lopetedi, eskubi eta –ko atzizkiaz osatutako izena, artikulua gaineratuta. Euskaraz ohikoa den legez, baserri izenari ezaugarri bereizleren bat erantsita sortutakoa dugu hau ere. Egun hobesten den forma eskuin da eta ez eskubi. Ikus Lopetedi. Ahozko Aldaerak: Lopetegi eskubikoa (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Lopetedieskubikoa (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Lopetediezkerrekoa (-a) baserria

Lopetedi izenari ezker ezaugarria gehituta osatutakoa dugu. Ikus Lopetedieskubikoa. Ahozko Aldaerak: Lopetegi ezkerrekoa (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Lopetediezkerrekoa (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

20 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Madariaga baserria

Madariaga <>Mareaga formekin ikusten da izenen ibilbidea nolakoa izan daitekeen. Argi dago Mareaga izena Madariaga-tik atera dela. Gertaera honen arrazoia ahozkotasunean datza: tarteko –d- kontsonante ahula galdu egin da mendez mendeko ahozko erabileraren poderioz. Bestalde, Mareaga eta Marea ahozko formen arteko alternantzia ez da harritzekoa. Izan ere, oso ohikoa da –aga-dun izenetan ahozko aldaeretan –g-ren galera eta ondorioz –aa eta –a ahoskatzea. Honen adibide garbia da Marearreka. Madari izenaren atzean artikulua balego Mareerreka behar baitzuen, eta ez Marearreka, konposatuetan ez baita artikulua gorde behar. Kontuan izan behar dugu –aga atzizkiak toponimo batez ari garela baino ez duela adierazten. Azkoitia eta Elgoibar artean bada izen hau duen mendate bat, ahoz Madarixa moduan ezagutzen dena. Harrigarria bada ere, euskal izentzat Madarixa jo duenik izan da, Madariaga erdarazkoa delakoan. Pagadi izenaz ere ezagutzen da hizpide dugun baserria. Aldaerak: Pagadi

Ahozko Aldaerak: Marea, Mareaa (Emanalde, P. / Elizondo 1933), Marea (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Madariaga (1714 P. Gorosabel “Bosquejo…de la villa de Tolosa” 1853 Existen declaraciones explicando los puntos en que se hallaban colocados los mojones divisorios de to concejil y propiedades particulares en Madariaga y otros partidos (101).) Mareaga (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Madariaga leku izena

Ikus aurreko izena.

Ahozko Aldaerak: Marea, Pagari (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Madariaga (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa –Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Madariaga (1.714 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Madariaga (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 129 v Reconocimiento de mojones del parttido de Aldava echa el dia 18 de Septiembre de 1719. Josseph Anttonio de Uzcudun, síndico.1719/09/27) Madariaga (1853 P. Gorosabel “Bosquejo…de la villa de Tolosa” 1853 Existen declaraciones explicando los puntos en que se hallaban colocados los mojones divisorios de to concejil y propiedades particulares en Madariaga y otros partidos /101)) Pagari (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Madariaga (1889 Tolosako Udal Artxiboa C5-Ilib.1Exp.10 Actas de amojonamiento de Tolosa con otros R.D.de 30.08.1889 1889/10/24) Madariaga (1927 Tolosako Udal Artxiboa A-8-2) Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 21


Madariaga (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 hasta llegar nuevamente al llano Zelaicho de Madariaga (37)) Madariaga (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 terreno llano y punto llamado Zelaicho en el collado de Madariaga (36)) Marea (1932 Tolosako Udal Artxiboa A-8-2) Pagadi (Mareaga) (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Mareaga (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Marea (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Madariaga eta Bekobasoa (1989Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-195078 ord. Zenb.L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Pagadi (Mareaga) (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Madariagaburua (-a) leku izena

Izenaren osagaiek, Madariaga eta buru “gainalde” hitzek, argi esaten digute non dagoen paraje hau. Dokumentazioa:

Madariaga-Burua (1708 Declaración…vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa –Escribano Jose Antonio de Maiz 1708/10/23)

Madariagaerreka erreka

Ahoz jasotako toponimoa dugu.

Ahozko Aldaerak: Mareaerreka, Mareakoerreka (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939)

Madariagagaña (-a) tontorra

Madariaga baserriaren gainaldeko tontorra, Aldaba eta Aldabatxiki auzoak bereizten dituena. Osagaiak argiak dira: madari hitza,–aga atzizkia, gain eta artikulua (gain + -a > gaña).

Ahozko Aldaerak: Marea (Emanalde, P. / Elizondo 1933), Marea (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911), Mareagañe (Arrue, P. / Muñaburuazpi (Albiztur) 1928) Dokumentazioa:

Madariagagaña (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Madariaga, Alto de (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional) Mareako Gaña (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional) Mareagaña (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

22 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Madariagazelaia (-a) leku izena

Leku izen honen osagaiak Madariaga, zelai eta artikulua dira. Ikus aurreko izenak. Dokumentazioa:

Madariaga-Zelaia (1708 Declaración…vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa –Escribano Jose Antonio de Maiz 1708/10/23) Madariagako Zelaia (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Martinmotzena (-a) baserria

Toponimo honen osagaiak Martin pertsona izena, motz izenondoa, -en atzizkia eta artikulua dira. Martin izena latineko Martinus (`Marte jainkoari eskainia´) izenetik dator. Oso arrunta da izen hau Galian; kristauen arteko zabalkundeak Toursko San Martinen (316-387) ospe handian du iturri. Martin tribunoa zen Erromako armadan, baina soldadugoa utzi eta bataioa hartzea erabaki zuen. Apezpiku izatera iritsi arren, haitzulo batean bizi izan zen hil arte. Berehala hedatu zen berarenganako debozioa eta luzaz izenik erabilienetakoa izan zen. Jaieguna azaroaren 11an da. Aldaerak: Martie, Marti, Matxin eta Martiko. Baliokideak: Martin (gaz.) eta Martin (fr.). Bestalde, –en atzizkiak, “noren etxea” aditzera ematen du eta pertsona izenei eransten zaie eskuarki. Ikus Muñozabal izen baliokidea.

Mendiolatxarra leku izena

Izenaren osagaiak mendi, borda adiera duen ola eta txara “zuhaixka” direla dirudi. Amaieran txar izenondoa eta artikulua gordetzea ere ez da ezinezkoa. Dokumentazioa:

Mendiolacharra (1657 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 45 en el xaral de Mendiolacharra 1657/08/30) Mendiolachara (1657 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 47 v Venta de tres robles y un jaral en Mendiolachera 1657/09/24)

Mugarrizarraga tontorra

Mugarri (muga + harri) hitza, zahar izenondoa eta –aga atzizkiaz osaturiko toponimoa. Ikus Iruntxurgaña izen adierakidea.

Muñozabal baserria

Errepidez Alegia zeharkatu eta eskuinetara Aldabara igotzeko gurutzebidearekin topo egiten dugu. Muñozabal baserria igoera honetako lehena da, hain juxtu. Martinmotzena bezala ere ezagutzen da baserri hau. Toponimo argia, bustidura jasan duen muino hitzaz, eta zabal izenondoaz osatua. Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 23


Bitxikeria bat gordetzen duen baserria dugu hauxe. Izan ere,Txinako Pingliang herriko apezpiku eta Kaputxinoen ordenako jarraitzaile izan zen Ignazio Larrañaga monsinorea jaio zen 1892. urtean. Euskaltzaindiko kide ere izan zen eta, oro har, euskaraz idatzi zuen. 1953. urtean Txinatik bidali egin zuten eta Hondarribiko Amute komentura joan zen bizitzera, 1975. urtean hil zen arte. Aldabako ermitaren eskuinaldeko horman San Migelen irudia egoteaz gain, marmolezko plakatxo batean honakoa irakur daiteke bere omenez: “Pingliang-go gotzai kaputxinoa Larrañaga eta Lasa tar Inazio jauna 1892-X-4 Tolosako Aldaban jaioata kristautua 1919 Iruñan apaistua 1950 Txinan gotzaitua 1975-II-19 Ondarribin Jaunaren besoetan lokartu zen pistearen zai” “Agur, nik maite nuen euskaldun erria, agur, nere senide, agur, baserria, zur emanak nituen, jainko maitatia, pozik, zuk eskatuta, damaizut guztia” G. +B.”.

Aldaerak: Martin-motzena

Ahozko Aldaerak: Muñazabal (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911), Martinmotzena (Emanalde, P. / Elizondo 1933) Dokumentazioa:

Muñozábal (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Muñozabal (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Muñozabal (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Muñozabal (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 muy cerca del caserío Muñozabal, llamado también Martin-Motzena (37).) Martin-Motzena (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 muy cerca del caserío Muñozabal, llamado también Martin-Motzena (37).) Muñozabal (Muñazabal) (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Muñozabal (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional)

Muñozabal

belardi eta sagastia

Ikus aurreko izena.

Dokumentazioa:

Muñozabal (Muñazabal) (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

24 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Osinbarrengo osiña leku izena

Izen deigarria, zalantzarik gabe. Gure irudiko, osin hau beste batetik bereizteko Osinbarrena deitu zuten, hots, “Osinbekoa” edo “beheko osiña”. Denboraren poderioz, izenaren berezko adiera galdu zen barren hitzaren adiera galtzean, eta leku izen hau ingurua izendatzeko erabili zen. Azkenik, putzua bera deitzeko, bikoizturiko Osinbarrengo osiña toponimoa sortu zen. Dokumentazioa:

Osibarco Osiña (1871 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.2 Exp. 9 Actas deslinde y amojonamiento de Tolosa con Ibarra, Leaburu, Gaztelu, Altzo, Billabona y otros. 1871/05/09) Osibarren Osiña (1889 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.1 Exp.10 Actas de amojonamiento de Tolosa con otros R.D.de 30.08.1889 1889/10/20) Osinbarrengo osiña (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa. VII Centenario. 1256-1956 paraje conocido por Osinbarrengo osiña, confluencia de la regata Urkamendi con el río Oria (37))

Pagadi baserria

Ikus Madariaga izen adierakidea. Ohiko toponimoa, beronen osagaiak pago zuhaitz izena (Fagus sylvatica), konposatuetan paga- izan ohi dena, eta –di ugaritasun atzizkia. Ikus Madariaga izen adierakidea.

Pagadibarrena (-a) zuhaixka-basoa

Euskal toponimian erruz errepikatzen den egitura islatzen du izen honek: Basobarrena, Kalebarrena, Ezeizabarrena… Dena den, orain, barrena-ren ondoan arruntagoa eta ezagunagoa da behekoa. Dokumentazioa:

Pagadibarrena (1989 Amilaramendua. Finantza Ministeritzaren Ordezkaritza Artxiboa 1938-1950 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Pagadibarrena (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Portalpegastanadi mendialdea

Hirietako ateak izendatzeko euskaraz portal hitza erabili izan da eta horren lekukoak dira, besteak beste, Elgoibarko Portalea edo Magumako Portalea Muxikan. Gainontzeko osagaiak gardenak dira, behe, konposatuetan –pe, eta gaztainadi, hots “gaztain basoa”. Dokumentazioa:

Portalpegastanadi (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 25


Troskaerreka erreka

Ikus Lasarteerreka izen adierakidea.

Udane baserria

Itxuraz Ugaranerreka izenarekin lotu daitekeela dirudien arren, baserri izena denez, atzean –ena atzizkia egon daiteke. Ahozko Aldaerak: Uane (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Udane (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 por terrenos del caserío Urdaneta, denominándose más abajo dicha regata de Basabe, Ugaran erreka, que pasa bañando los terrenos del caserío Udane... (36))

Udaneerreka erreka

Ez dago ziurtasunez jakiterik, baina Ugaranerreka izan daiteke. Dena dela, ikusi aurreko izena.

Ahozko Aldaerak: Udane erreka (Iturriotz, J. / Udaletxea (Legorreta) 1928), Uane erreka (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Udane erreka (1979 Mapa Topográfico Nacional (1:25000) Instituto Geográfico Nacional) Udane Erreka (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Ugaranbarrena (-a) baserria

Errotaberri baserritik gertu, Ugaran (ur >ug- eta haran) eta barren “behekoa” osagaiez eraturiko izena. 1725. urtean eraikitako baserri honetan ez da inor bizi orain. Ahozko Aldaerak: Uganbarrena (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939), Uanbarrena (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Ugaran Barrena (1725-1729 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Caserta edificada por la villa, con otras varias en Aldava (88).)

Ugaranbarrena (1.725 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 1.725ean eraikitako baserria) Ugaran Barrena (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Ugaranbarrena (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia) Ugaran Barrena (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) 26 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Ugaran-Barrena (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Ugarambarrena (1932 Tolosako Udal Artxiboa A-8-2) Ugaran Barrena (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Ugaranbarrena (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Ugaranbarrena (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Ugaran Barrena (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Ugaranburu zuhaixka-basoa

Ugaran eta buru “gainalde” hitzez osatutako izena. Ikus Ugaranbarrena. Dokumentazioa:

Ugaranburu (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Ugaranerreka erreka

Izen hau deigarria da, neurri handi batean erredundantea delako. Izan ere, ugaran eta erreka hitzek antzeko esanahia izan dute, gaur egun lehenengoa Tolosaldean gehiegi erabiltzen ez bada ere. Ikus Ugaranbarrena baserria. Dokumentazioa:

Ugaran erreca (1889 Tolosako Udal Artxiboa C5-I Lib.2 Exp.10 Actas de amojonamiento de Tolosa con otros R.D.de 30.08.1889 1889/10/14)

Ugaran (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 siguiendo el curso de la regata Ugaran hasta su desembocadura en el río Oria (37)) Ugan Erreka (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea) Ugaran Erreka (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Ugaranetxeberri baserria

Ugarangoena baserriaren ondoan kokatuta dago. Izenaren osagaiak argiak dira, Ugaran eta etxeberri. Ahozko Aldaerak: Uanetxeberri (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911)

Ugarangoena (-a) baserria

Herriak, besteren artean, Ugarangoena eta Ugaranbarrena baserriak eraikitzeko erabakia hartu zuen 1725. urtean. Ugaran, goi, -en eta artikuluaz eraturiko baserri izena. Goien > Goen aldaketa diakronikoa da hizkuntzan. Ikus Ugaranbarrena.

Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 27


Ahozko Aldaerak: Ugangoena, Ugaangoena (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939), Uangoena (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911), Ugarangoena (D.Urretabizkaia) Dokumentazioa:

Ugarangoyena (XVIII-XIX Estado de los propios. Gipuzkoako Foru Aldundia) Ugaran Goyena (1725-1729 P. Gorosabel “Bosquejo...de la villa de Tolosa” 1853 Casería construida por la villa, con otras varias, en Aldava (88).) Ugarangoyena (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 332 v Del caserio Ugarangoyena 1771/12/24) Ugaran Goena (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Ugaran-Goena (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Ugarangoena (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Ugarangoena (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Ugaran Goena (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea) Ugaran Goena (1993 Mapa Topografikoa (1:5000) Gipuzkoako Foru Aldundia)

Urdaneta baserria

Orain inor ez da bizi baserri honetan. Urde “txerri” hitzetik sortutako urdan ‘txerritoki’ eta ugaritasuna zein lekua aditzera ematen duen –eta atzizkiaz osaturiko izena. Ahozko Aldaerak: Urdaneta (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Urdaneta (1657 Tolosako Udal Artxiboa A-1-7 47 v *Lbto al fiel por trasplantar mas de 2000 castaños y robles en Aldaba, plantar otros tantos castaños y examinar un pedazo de jaral y maleza vendido en los terminos de Urdaneta y Berroeta 1657/09/24) Urdaneta (1857 Nomenclátor de la Provincia de Guipúzcoa. Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratua 1857-64) Urdaneta (1860 Tolosako Udal Artxiboa D-3-2) Urdaneta (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Urdaneta (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa. VII Centenario. 1256-1956 por terrenos del caserío Urdaneta, denominándose más abajo dicha regata de Basabe, Ugaran erreka, que pasa bañando los terrenos del caserío Udane... (36)) Urdaneta (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Urdanetasarobea (-a) basoa

Izen honen osagaiak Urdaneta eta sarobe generikoa dira, artikulua gaineratuta. Ikus Urdaneta. Dokumentazioa:

Urdanetta Sarobea (1719 Tolosako Udal Artxiboa A-1-14 138 Cargas de carbon en leña que se le vendieron en el partido de Urdanetta sarobea 1719/09/27) 28 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Urkamendi erreka

Izenaren osagaiak urka hitza, berez jendea hiltzeko tokia izendatzen duena, baina toponimian horrelako itxura duten lekuak izendatzeko ere erabili izan dena eta mendi hitzak dira. Urkaerria Arabako Urkabustaizko auzo bat zen. Dokumentazioa:

Urcamendi (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano Jose Antonio de Maiz 1708/10/23) Urkamendi (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa. VII Centenario. 1256-1956 paraje conocido por Osinbarrengo osiña, confluencia de la regata Urkamendi con el río Oria (37))

Urtzain baserria

Ikaztegieta mugakide duela, trenbidetik oso hurbil kokatutako etxea. Oria ibaia azpiko aldean duen baserri izen honen osagaiak ur eta zain “zaindari” hitzak dira. Inoiz baserriaren lurra izendatzeko ere erabili izan da izen hau. Ahozko Aldaerak: Urtzain (Iturbe, M. C. / Muñoa 1947), Urtzain (Joxe Aldalur / Lopetedi 1911) Dokumentazioa:

Urza in (1771 Tolosako Udal Artxiboa A-1-23 331 v 530 en Urzain 1771/12/24) Ursain (1922-1936 Eleizalde, L. “Listas alfabéticas de voces toponomásticas vascas”) Urtzain (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa” Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956) Urzain (Urtzain) (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea) Urzain (Urtzain) (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989) Urtzain (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea)

Urtzainburu lur saila

Osagaiak aurrez azalduriko Urtzain eta buru (“gainalde”) dira. Dokumentazioa:

Ursainburu (1989 Tolosako Jabego Erregistroa. <1863 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea 1989)

Urtzaingo ubidea ubidea

Izen honen osagaiak Urtzain, -ko leku-genitiboaren marka eta ubide generikoa dira, artikulua gaineratuta. Ikus Urtzain. Aldaba auzoa

Tolosako leku izenak - 29


Ahozko Aldaerak: Urtzaingo kanala (Etxeberria, J. J. / Ugarangoena 1939) Dokumentazioa:

Urtzaingo ubidea (1993 Deiker/E.J. normalizatua)

Zelaitxo leku izena

Iruntxur-eko parajeetatik gertu, Albiztur du mugakide. Izenaren osagaiak zelai eta –txo atzizki txikigarria dira. Aipuek salatzen duten legez, izen honek hiru aldaera izan ditzake: Zeloaitxoaga, zaharrena eta osatuena; zelaitxoa, agian amaieran –a artikuluaren ordez -a(g)a duena; eta egungoa Zelaitxo. Zelai hitzak egun laua eta belartsua den lekua adierazten badu ere, antzina belardia besterik ez zuen adierazten. Mexikon bada Celaya izeneko herria, leku lau batean sortu zelako izen hori hartu zuena. Aldaerak: Zelaitxoaga

Dokumentazioa:

Celaychoaga (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa -Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Celaychoa (1598 Gipuzkoako Artxibo Orokorra PT-IPT 103 170, 171 Bisita mojones términos publicos concejo villa de Tolosa -Escribano Domingo de Iriarte 1598/10/06) Zelaichoa (1708 Declaración...vista y reconocimiento de los mojones y términos de Tolosa -Escribano Jose Antonio de Maiz 1708/10/23) Celaicho (1862 P. Gorosabel “Diccionario Histórico-geográfico de Guipuzcoa”) Zelaicho (1956 Pedro Elosegi . “Perímetro del Término municipal de Tolosa”. Libro-homenaje a Tolosa.VII Centenario. 1256-1956 hasta llegar nuevamente al llano Zelaicho de Madariaga (37)) Zelaitxo (9) (1986 Gipuzkoako Toponimia Aranzadi Zientzi Elkartea) Zelatxo (1989 L.M.Mujika Euskal toponimiazko materialeak II Alea)

Zelaitxoaga leku izena

Ikus Zelaitxo izen adierakidea.

30 - Tolosako leku izenak

Aldaba auzoa


Aldaba - Tolosako leku izenak