Page 1

Uzturren bertako basoa berreskuratzeko proiektua

UZTURREN BERTAKO BASOA BERRESKURATZEKO PROIEKTUA.

1.orrialdea


Uzturren bertako basoa berreskuratzeko proiektua

Aurkibidea Aurrekariak Egungo egoera Proposatutako jarduerak Aurrekariak Berreskuratu nahi den lur saila gaur egun Tolosako udalarena da baina lehenago Miserikordia edo San Inazio Erietxearen lursaila izan zen. 1966an Miserikordia etxeak Estatuko baso ondarearekin kontsortzio bat sinatu zuen, bertan landaketa egiteko. Kontsortzio horren iraupena landaketaren aprobetxamendu nagusia egin artekoa da.

1. irudia: Miserikordia zaharreko lursaila Uzturreko gurutzetik

1966ko neguan Estatuko Baso Ondareak lursail horietan landaketa egin zuen, 24,4 hektarea dituen lursailean. Gutxi gora behera, heren batean radiata pinua landatu zuen eta beste guztia larizio pinuarekin. 1989an baso garbiketa bat egin zen, radiata pinuko 10 Ha-tan eta Larizio pinuko 6 Ha-tan. Ordutik gaur arte, ez da beste lanen berririk izan.

2.orrialdea


Uzturren bertako basoa berreskuratzeko proiektua Egungo egoera 56 urte pasa dira landaketa egin zenetik eta egoera desberdina da eremuaren eta espeziearen arabera. Radiata pinuaren egoera orokorrean txarra da. Bere garaia pasa da eta leku askotan hildako edo gaixo dauden pinu asko ikusi daiteke. Horietako batzuk erortzeko arriskuarekin. Beste batzuk aldiz, egoera onean daude oraindik eta ateratzea komeniko litzateke berandu baino lehen. Larizio pinuaren egoera ere desberdina da lekuaren arabera. Puntu batzuetan egoera onean aurkitzen diren multzoak daude beste leku batzuetan aldiz, pinuen azikulak horituta daude eta ez dute oso itxura onik ematen. Aipatu behar da, ohianpea indarrez datorrela pinuen artetik eta hau espezie anitzetakoa dela. Espezie hauek identifikatu ahal izan dira: Quercus robur Quercus pubescens Fraxinus excelsior Prunus avium Ulmus glabra Castanea sativa Fagus sylvatica Taxus baccata Sorbus aria Sorbus aucuparia Sorbus torminalis Acer campestre

Tilia platyphyllos Betula pubescens Ilex aquifolium Populus tremula Rhamnus alaternus Laurus nobilis Rhamnus cathartica Corylus avellana Crataegus monogyna Prunus spinosa Cornus sanguinea

Lursailaren erdigunean muino bat dago eta bertan garoa, larrea, otea eta txilarra aurkitu daitezke hektarea erdia duen gunean. Gune honetan badirudi ganadua ere ibiltzen dela.

2. Irudia. Lursailean bista ederrak dituen muino bat dago 3.orrialdea


Uzturren bertako basoa berreskuratzeko proiektua Lursail honetara iristeko bide sarea zabala da, Santa Luzia auzotik herri bide bat dago nahiko egoera onean. Lursailaren barruan bide sare bat ere badago zuhaitzak ateratzeko erabili daitekeena.

3. Irudia. Lursaila eta bide sarea

Aipatu behar da, Uzturre mendira igotzeko bidea ere badela. Gaur egun jende gehiena Uzturrera Izaskunetik igotzen bada ere, Miserikordia zaharraren lursailetatik doan bide hau mendi honetara igotzeko alternatiba oso interesgarria da. Uzturre eta Belabieta artean eratzen den mendikatea Gipuzkoako erdiguneko korridore ekologikoaren parte da. Uzturreko gune honetan baso autoktonoa berreskuratzeak biodibertsitatean eragin positiboa izango du. Bertan eta eremu zabalago batean. Beste alde batetik, Tolosarrentzat Uzturre mendia oso garrantzitsua da, Tolosa beraren imajina edo sinboloa da. Proiektu honetan proposatzen den jarduerak epe ertainera Tolosatik Uzturreko ikuspegia aldatuko du, pinudiaren ordez baso autoktonoa ikusi ahal izango delarik.

4.orrialdea


Uzturren bertako basoa berreskuratzeko proiektua

4. Irudia. Proposatzen den jarduera, ezkerreko pinudian eragingo luke.

Proposatutako jarduerak Inguru hau berreskuratzeko eta duen balioa jendeari helarazteko ondoko jarduera hauek proposatzen dira: -

-

Pinuak, bai radiata pinuak bai larizioak atera eta hauen ordez landarea autoktonoa landatu horretarako egokiak ikusten diren lekuetan. Hurrengo fase batean, bertan aurkitzen diren balio kulturalak berreskuratu eta ikusgarriak bihurtu: Miserikordia zaharreko baratzak harriz egindako terrazetan, Telegrafo optikoa eta Erietxe zaharreko arrastoak‌. Erabilera publikorako egokitu, seinaleak, panelak eta abar.

Jarduera, ondorengo lur sail katastral hauetan burutuko da: 02-108, 02-90, 02128 eta 02-125. Guztira, 24,4 Ha. Lursail hauen jabetza Tolosako udalarena da eta Nekazaritza Ustiategien Erroldan alta emanda daude, “udalaren basoak� deituriko ustiapenean eta 200710070290 kodearekin. Pinuak botatzea Mendi konsortziatua denez, Diputazioko Mendi sailari, Estatuko Baso Ondarearen oinordekoa denez, pinudiaren azken aprobetxamendua burutu dezan eskatu behar zaio. Aprobetxamendu hau baso autoktonoa berreskuratzea helburu duenez, baldintza batzuk bete beharko ditu:

5.orrialdea


Uzturren bertako basoa berreskuratzeko proiektua -

Radiata pinuak neurtu eta atera, azpitik datozen kimu eta zuhaixkentzat onuragarriak direnak salbu. Atera gabe ere utziko dira, ingurugiroan hauek ateratzeko kalte handiak sortu badaitezke. Radiata pinuen %90a aterako da gutxienez.

-

Larizio pinuak markatu eta gehienak atera, azpitik datozen kimu eta zuhaixkentzat onuragarriak direnak salbu. Zutik uzten diren zuhaitzak naturalki eboluzionatzen utziko dira hil eta deskonposatu arte. Pinudi hau osatzen duten pinuen %75 –a atera beharko da gutxienez.

-

Pinuak ateratzeko lanetan gaur egun indarra hartu duten zuhaixka autoktonoak errespetatu beharko dira.

-

Udalarekin adostu beharko da ateratzen den egurraren garraioa nola egin. Inguruarekiko eragin kaltegarri gutxien duen modua aukeratu beharko da, bide berrien eraikitzea ekidinez eta erabiltzen direnak ondoren konponduz.

-

Lan hauetan, interes kulturala duten elementu guztiak errespetatu beharko dira.

Landaketa berria -

Pinuak atera ondoren landaketari ekingo zaio. Horretarako espezie egokiak aukeratuko dira gune desberdinetarako. Landaketa ez da eremu guztian egin beharko. Soilik naturalki datorren birsorkuntza nahikoa ez den guneetan egingo da.

-

Erabiliko diren espezieak bertan jada aurkitzen direnak izango dira. Lurra eta orientazioaren arabera aukeratuko dira.

-

Lehen aipatu dugun muino horretan ez da landaketarik egingo. Bertako belar eta txilarrak mantenduko dira, paisai aniztasuna bultzatzeko eta harkaitz lekua begiratoki bezala erabili ahal izateko. Bertatik ikuspegia aparta da. Uzturre aldera zein Tolosa eta Oria bailara aldera.

-

Landaketa lanak irauten duten bitartean konzientziazio eta parte hartze ekimenak egingo dira proiektua Tolosarrei ezagutarazteko eta berreskuratze lanetan parte hartzeko, horretarako Zuhaitz Eguna edo Aste Berdea bezalako ekimenak aprobetxatuz.

6.orrialdea


Uzturren bertako basoa berreskuratzeko proiektua Telegrafo dorrea berreskuratu Lursail honetan, telegrafo optiko baten aztarnak daude. Auzolandegien bidez, eraikin hau txukundu izan da. Geratzen diren paretak kontsolidatzea, panel informatiboak jartzea eta ingurunea garbitzea aurreikusten da. Telegrafo honi buruz informazio hau azpimarratuko genuke. IX. mendearen erdialdera telekomunikabideen bilakaeran aurrerapauso handi bat eman zen. Telegrafo optikoari esker mezuak Madriletik Irunera ailegatzeko bi ordu besterik ez zuten beharko. 1845. urtean guda Karlistaren ondoren eraiki zen Uzturreko dorrea. Madril eta Irun arteko distantzian 52 dorre kateak lotzen zuen. Tolosakoa 48. da. 5. irudia: Auzolanean gazteak dorrea txukuntzen

Dorre hauek kalitate handiko harlanduz osatuta daude bere hertz eta leihoetan eta beheko plantan gezi-leihoak irekitzen ziren defentsarako. Goiko plantan egurrezko egituren bidez Ollaun menditik bidalitako mezuak jasotzen ziren (Usabal eta Altzo-n artean) eta Andoaingo Buruntzako dorrera bidaltzen ziren. Dorre hauek urte gutxitan egon ziren martxan, berehala, harizko telegrafia optikoa gainditu zuelako.

6. irudia: Dorreak garai batean izango lukeen itxura

7.orrialdea


Uzturren bertako basoa berreskuratzeko proiektua Erietxe zaharraren ingurua erabilera publikorako egokitu Inguru honetan harriz egindako bankada batzuk daude, erietxeko baratzak zeuden bertan. Bestalde aska bat ere badago mendizaleak ura hartzeko leku aproposa delarik. Bertatik bistak ikusgarriak dira.

7. irudia: Miserikordiako Erietxearen arrastoak eta ingurua

Inguru honetan ondokoa proposatzen da: -

Erietxe zaharreko paretak kontsolidatu eta ingurua garbitu. Aska konpondu ura berriro ekarriz. Inguruan dauden baratzetako batzuk garbitu eta harrizko pareta ikusgarrienak egonkortu. Lur eremu honetan mendizaleentzat atsedenleku txiki bat egokitu aulki eta mahaiekin. Seinaleztapen mahai bat jarri, hortik ikusi daitezkeen elementu geografiko eta urbanistiko garrantzitsuenak identifikatzeko, Iurramendiko egoitza esate baterako.

Panel informatiboak Gune esanguratsuenetan, ( erietxe zaharra, telegrafoa‌) panel informatiboak jarri nahi dira , eraikinen eraikuntza eta erabilerari buruzkoak. Puntu estrategikoetan ondare naturalari buruz informatuko duten panelak ere jarri nahi dira. Bertan aurkitu daitezkeen landa eta animali espeziak, ekosistemak eta Gipuzkoa mailan eremu honek erdiguneko korridore ekologiko gisa duen garrantzia azpimarratuz.

8.orrialdea


Uzturren bertako basoa berreskuratzeko proiektua

Ibilbide laburreko (PR) bide bat definitu eta egokitu Mendi federazioarekin batera, Uzturreko igoerarako bide alternatiboa izan daitekeena egokitu. Gaur egun Izaskun auzotik igotzen den bidea jendez gainezka egoten da eta hemen proposatzen den ibilbide honek Uzturrera igotzeko aukera emateaz gain, bidetik interes handiko guneak ikusi ahal izango dira. Oinezkoentzat bide sarea egokia da. Ekintza puntual gutxirekin egokitu daiteke helburu honetarako. Hala ere, bide honen erabilera zabaltzeko baso lanak bukatzea derrigorrezkoa izango da, egurra ateratzeko bideak igoerako bideekin bat etorriko bai dira puntu askotan.

8. irudia: Uzturrera bidean, telegrafoaren dorrea.

I単igo Mu単oz Lopez Ingurumen Teknikaria

9.orrialdea


Uzturreproiektua  
Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you