Issuu on Google+

HERRIKO ERREKAK ETA IBAIAK AZTER DITZAGUN!! Irakaslearen MATERIALA


AURKIBIDEA

1 SARRERA

3

2 HELBURUAK

3

3 HARTZAILEAK

3

4 PROGRAMAREN EGITURA

4

- Mapa kontzeptuala

4

- Kronograma

5

5 TXERTAKETA CURRICULARRA (LOE)

6

6 IKASLEENTZAKO MATERIALAK

8

- Aurrelana

8

- Landa-lana

8

- Jarraipen-lana

8

7 IKASLEENTZAKO MATERIALAK (OSATUTA)

8

8 GAINONTZEKO INFORMAZIOA

13

9 LANFITXAK

16

- LH

-Aurrelana -Landa-lana -Jarraipen-lana - DBH

- Aurrelana -Landa-lana -Jarraipen-lana -Uraren kalitatea neurtzeko fitxa


Irakaslearen MATERIALA

1. SARRERA Ibaiak ez dira ubide hutsak, baizik eta gizakiarentzat oso garrantzitsu diren hainbat funtzio betetzen dituzten balio handiko ekosistemak dira. Erreka-ibaien azterketak aukera handiak ematen ditu hezkuntza mailan irakaskuntzako material gisa, ikasleentzat oso erakargarria gerta daitekeena. TIZ-en -Tolosako Ingurumen Zentroan- programa bat dedikatu nahi izan diogu gure historian garrantzi handia duen ekosistema honi, zuentzat ere erakargarria izango delakoan.

2. HELBURUAK Beharrezko tresnak eskaini nahi dizkizuegu ingurumen-heziketak lortu nahi dituen jarreren aldaketa gauzatzeko. Hauek dira ekintza honekin lortu nahi ditugun helburu orokorrak: Ezagupenerako: ibaiei eta errekei dagokien ikuspuntu interdisziplinarioa azaltzea, ingurune soziokulturalari egokitua. Jarreren aldaketarako: naturguneak errespetatu behar direla kontzientziaraztea baliabideen ustiapenean oreka bat lor dadin, batez ere, ura, erreka eta errekaingurunea kontutan harturik. Eta helburu zehatzak: Erreka-ibaiek jasaten dituzten ingurumenaren gaineko eragin nagusiak identifikatu. Erreka-ibaien egoera aztertzeko adierazle biotiko nagusiak ezagutu. Erreka-ibaien ibarretako landare eta zuhaitz esanguratsuenak ezagutu. Erreka-ibaietako hegazti arruntenak ezagutu. Ingurumenarekiko loturak indartu behaketaren bitartez. Gainera: Bio-adierazleak, uraren kalitatea ezagutzeko tresna ezagutu Hegaztien bioaniztasuna ingurumenaren hobekuntzaren ondorio bezala ikusi. Ibaiaren sare trofikoa ezagutu. Ibaietako landarediaren garrantzia ibaiak berreskuratzeko.

3. HARTZAILEAK Alde batetik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleentzat prestatu da materiala eta, bestetik, DBH 1go eta 2. ikasleentzat. Nahiz oinarrian berdinak izan, adinari egokitutako materialak dira. 3


Irakaslearen MATERIALA

4. PROGRAMAREN EGITURA a. Kontzeptu mapa Mapa honetan ikus daitezke zein kontzeptu landuko diren eta zein diren beren arteko harremanak. Baliabidea , erabilera ezberdinak Kontsumoa

URA

Egoerak Ziklo naturala Ziklo artifiziala Ezaugarri fisiko- kimikoak

Goi ibilgua

ZATIAK

Erdi ibilgua

Behe ibilgua

IBAIA

UR EMARIA UBIDEA UHOLDEAK EURI- BIDE Historia – bilakaera

UDAL ARTXIBOA

Erliebea

PAISAIA

NATURALA

Fauna eta landaretza Kutsadura

ARTIFIZIALA

Giza eragina

Kanalizazioak Presak/urtegiak

Metodologiari buruz, baliabide desberdinak aurkezten ditugu: fitxak, behaketak, tailerrak, irakurketak, jokoak. 4


Irakaslearen MATERIALA

b. Kronograma Programa 3 ataletan banatzen da: 1.go atala: Aurrelana Gelan lantzeko atala da, irakasleak lagunduta. Ikasleei gaiari buruzko interesa piztea da atal honen helburuetariko bat, horretarako ibaiaren arlo desberdinak lantzea proposatzen da: historia, literatura, herri kultura, aisia ... Noraino sakondu nahi da? Bai aurrelana, bai hausnarketarako lanaren kasuan, denbora gutxiago edo gehiago eskain daiteke, irakaslearen esku gelditzen da (interesa, denbora, programazioa ,‌) 2.go atala: Landa-lana TIZ-ekin garatuko diren ekintzak. Ekintza hauek TIZeko hezitzaileek gidatuko dituzte. Oinarrizko ekintzak 3 ordutan, hau da, goiz batean egiteko diseinatu dira: Artxibategiko bisita: udaleko artxibategira joan eta bertan kontsultatu argazki zaharrak, obra-proiektuak, bandoak edo ibaiaren historia irudikatzeko balioko duten beste bitxikeria batzuk. Analisiak: ibaitik zeharkaldi bat egin eta ezaugarri fisiko eta kimikoak neurtu ( Ph, amonio, tenperatura, zabalera, hondakinak, ‌). Landaretza eta fauna: Ibaiaren ubidetik zeharkaldia egin eta bertako animaliak eta landareak identifikatu. Herritarrei inkesta egin ibaiari buruz. Egindako lanetik ondorioak atera. Jardunaldi osoko egitaraua aukeratzen dituzten taldeekin, bazkaldu ondoren ekintza osagarriak egingo dira: Urari buruzko Trivial jokoa (LH) Lurraren antolaketari buruzko ariketa (DBH). Lana errazteko, aurretik erabaki behar da ibaiaren zein puntutan egingo den azterketa. 3.go atala: Jarraipen lana Gaian gehiago sakondu nahi izanez gero, interesgarriak iruditzen zaizkigun materialak eta ideiak proposatzen dizkizuegu: Uraren kontsumoa (neurketak eta faktura baten azterketa). Uraren erabilera eta trataera. Uraren hiri zikloa. 5


Irakaslearen MATERIALA

LH

5. TXERTAKETA KURRICULARRA (LOE)

Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera irakasgaiaren helburu gehienek dute harremana guk proposatzen dugun programa honekin, eta batik bat hurrengo hauekin: Euskal Herriko natura, gizarte eta kultura, ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea; ingurunearen antolaketa, ezaugarriak eta harremanak aztertzea eta ingurumenari zein bizi-kalitateari buruzko erabakiak hartu eta ulertzea, gero eta konplexuagoak diren espazio-eremuen ezagueran aurrera egiteko. Gizakiak ingurunean egindako esku-hartzeen zenbait adierazpen aztertzea, eta horiek iraunkortasunaren parametroetatik kritikoki balioestea, betiere, eguneroko bizitzan oreka ekologikoa defendatzearen eta berreskuratzearen, eta kultura-ondarea zaintzearen aldeko jokabideak bultzatzeko. Ikaslearen inguruko natura, gizarte eta kultura, ingurunean denboraren poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak hautematea eta kritikoki balioestea eta aldaketa horien aldiberekotasun eta segida harremanak aztertzea, hortik eratorritako ezagutzak gainerako une historikoak ulertzeko unean aplikatzeko. Hirugarren zikloa

Euskal Herriko eta Espainiako paisaien aniztasuna eta aberastasuna aintzat hartzea, eta beste toki batzuetako paisaiak ezagutzeko interesa agertzea. Paisaia zaintzea eta berreskuratzea. Proposamenak egitea. Gure natura-ingurunea: Euskal Herriko eta Espainiako erliebea, flora eta fauna. Ura naturan, kutsadura eta neurrigabeko erabilpena.Ura babesteko eta ustiatzeko jarduerak. Uraren ezaugarriak,egoerak eta erabilerak. Gizakiak ingurumenaren osagai dira eta naturarekin harremanak izateko gaitasuna dute. Giza eraldaketak balioestea: urbanizazioa, industrializazioa, komunikabideak, materialen erauzketa... Kanpoko lanak taldean egitea. Bizitzaren aniztasuna balioestea. Gizakia eta biodibertsitatea. Espezieak desagertzea. Iraunarazteko neurriak. Euskal Herriko zenbait ekosistema: belardia, aintzira, basoa, itsasbazterra..., hiria eta izaki bizidunak.

6


Irakaslearen MATERIALA

DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, gaitasun hauek lortzea da Naturaren Zientziak irakaskuntzaren helburua: Ekosistemen funtzionamenduari buruzko ezaguera zientifikoa erabiltzea. Sortzen diren interakzioak azaltzen dira, bai eta oreka eta oreka nahasten duten alderdiak ere, natura balioesteko, kudeatzeko eta naturaz gozatzeko, zientziak eta teknologiak gizartearekin eta ingurumenarekin dituzten interakzioak kritikoki aztertzeko, eta garapen iraunkorraren alde aktiboki eta arduraz parte hartzeko. Lehenengo maila

Uraren propietateen azterketa esperimentala. Uraren garrantzia kliman, paisaiaren konfigurazioan eta izaki bizidunengan. Ur geza, baliabide mugatua: Lurreko ur gezaren erreserbak eta ur hori zaintzearen eta neurriz erabiltzearen garrantzia. Uraren kutsadura, arazketa eta zaintza. Ura eta osasuna. Airearen eta uraren kutsadura eta arazketa zenbatekoa den jakiteko teknika errazak. 5. eduki multzoa. Izaki bizidunak eta beren aniztasuna Bioaniztasunaren sarrera. Euskal Herriko espezie bereziak. Bioaniztasunaren galera. Izaki bizidunen aniztasunari eustearen garrantzia. Aniztasuna galtzearekin lotura duten arazoen azterketa. Bigarren maila

Gertakari naturalak eta egoera errealak behatzeko irizpideak. Gertakari naturalak ezagutzeko jakin-nahia eta interesa. Eguneroko bizitzan baliabideak arduraz erabiltzeko eta ingurumena zaintzeko irizpideak. Gizakiak bizitzeko natura beharrezkoa duela aitortzea. Biosfera, ekosfera eta ekosistema. Ekosistema baten osagaiak. Faktore abiotikoek eta biotikoek ekosistemetan duten eragina eta faktore horien interakzioak. Ur gezako eta itsasoko ekosistema urtarrak. Lurreko ekosistemak: biomak. Euskal Herriko ekosistema garrantzitsuak. Ekosistemen mehatxuak eta bioaniztasunaren galera. Euskal Herriko eremu babestuak. Inguruko ekosistemaren bati buruzko kanpoko azterketa errazak egiteko arauak eta teknikak.

7


Irakaslearen MATERIALA

6. IKASLEENTZAKO MATERIALAK - Aurrelana/Fitxak - Landa-lana TIZ-eko hezitzaileekin landuko duzuen atala da. 3 orduko saioan ibaia aztertzera aterako gara: •1. Zatia: artxibategira bisita bat egin eta bertan ibaiaren historia islatzen di-

tuzten hainbat dokumentu eta irudi ikusiko dituzte ikasleek, eta denon artean komentatu eta interpretatu egingo dituzte. •2. Zatia: fitxak betez, ibaiaren alderdi ezberdinak aztertuko ditugu:

- Paisaia: Ibaiaren ubidetik zeharkaldia eginez bertan ikus daitekeen landaretza eta fauna aztertuko ditugu. - Gizakiaren eragina: Landaretza eta fauna aztertzen ditugun heinean ibaian gizakiak eragindako inpaktu ezberdinak aztertuko ditugu. - Ibaiaren ezaugarri fisiko-kimikoak: (pH, amonio, tenperatura, zabalera, ,…). •Hamaiketakoa: 15 minutu izango dira hamaiketakoa hartzeko. •3. Zatia:

- Herritarrei inkesta. - Emaitzak batu eta ondorioak atera. •4. Zatia:

- Trivial jokoa. - Jarraipen-lana/Fitxak

7. IKASLEENTZAKO MATERIALAK LH

(OSATUTA)

Aurrelana - IKERTZAILEAREN LANA Etxean, liburutegian, artxibategian... herriko ibaiaren inguruko argazki zaharrak bilatu, gelara eraman eta jasotako guztiak sailkatu, proposatutako 4 multzoetako batean sartuz. Ikasleek eramandako argazkia interpretatu egin beharko du besteen aurrean: zer ikusten da, noizkoa den argazkia, zein zen argazkiaren testuingurua, … Zutabe bakoitzeko bi argazki esanguratsuenak aukeratu eta proposatzen den taula beteko dute ikasleek. 8


Irakaslearen MATERIALA

- URA ETA ESAERA ZAHARRAK Ariketa honen bitartez herri kulturaren zati bat landuko da, ura edota ibaiarekin erlazionatutako “esaera zaharrak” herri mailako esaldi zehatzak, belaunaldiz belaunaldi ahoz aho transmititzen direnak, historian zehar uraren eta ibaiaren garrantziaren isla izaki. Batzuk herri-ustetan oinarrituta daude, beste batzuk berriz aholkuak dira … denak, kultura desberdinetan errepikatzen diren adierazpenak dira. - HIZKI ZOPA L A Z T I Z I B S A

A H A R R I A I K R

N A N P E B Z U A R

D T U E Z A T R I I

A E M R U S L I O T

R A E Z A X A O A E

E R T D B I H N R Z

D S U T A E K E R I

I R E B O J E K E N

A O I D L O R O G P

Hizki zopan ibaiekin erlazionatutako 11 hitz aurkitu beharko dituzte eta jarraian beraien esanahia idatzi beharko dute. HITZAK: Landaredia, ibaia, harria, goroldioa, haltza, igela, ahatea, kaioa, kutsadura, bizitza, ura. Hausnarketarako lana - Fitxak - ZENBAT UR KONTSUMITZEN DUGU? Helburua: Ikasle bakoitzak garbiketa pertsonalarekin loturiko eguneroko ekintzetan zenbat ur kontsumitzen duen kalkulatzea. Nola: Eguneroko ekintza desberdinak aurkezten dizkigu, denak uraren kontsumoarekin lotuak. Ikasleek egunean zer egiten duten pentsatu eta ekintza horiek aukeratu beharko dituzte ondoan “X” bat jarriz. Horretaz gain, egunean ekintza hori zenbat aldiz egiten duten pentsatu eta fitxan idatzi beharko dute. Ondoren, zenbat ur kontsumitzen duten jakiteko kalkuluak egin beharko dituzte (biderketak eta batuketak). Azkenik, lortutako ur-kopurua alderatu beharko dute batez besteko ur-kontsumo orokor batekin.

9


Irakaslearen MATERIALA

- ZERTARAKO ERABILTZEN DUGU URA? Helburua: Norberaren garbiketa pertsonalaz aparte, urari etxean ematen zaizkion erabilpenak ezagutu eta egunerokotasunean duen garrantziaz ohartu. Ura zentzuz kontsumitu behar dugula barneratu. Ura erabiltzen dituzten ekintzak aukeratu beharko dituzte. - NOLA BUELTATZEN DUGU URA ERABILI ETA GERO? Helburua: Norberaren etxean, eguneroko ekintzen ondorioz, ura kutsatzen dela ohartaraztea. Zenbait etxetan hautsontziko edukia (errautsak, zigarrokinak...) komunetik behera botatzen dira, baita janaria prestatzean soberan geratzen diren erabilitako olio eta janari hondarrak ere. Erabilitako olioa, Garbigunera eramatea komeni da bigarren erabilpen bat eman ahal izateko eta ez kutsatzeko. Bestalde, janari hondarrak, zigarrokinak eta abar, uretara bota beharrean zaborrontzira botatzea gomendatzen da. - URAREN ZIKLOA Helburua: Ikasleak kontsumitzen duen uraren ibilbidea ezagutzea da ariketa honen helburua, eta, aldi berean, ibilbide honetan ikusiko dituen instalakuntzen izenak ezagutuko ditu (depositua,edateko uren araztegia, ur zikinen araztegia, kolektorea...), baita zertarako diren ere. - ETXEKO URAREN ORDAINAGIRIA AZTERTUZ Ur fakturaren azterketa egiteko, ikasle bakoitzak bere familiako norbaiten laguntzaz, ur faktura bat lortu beharko du ondoren ikasgelan lantzeko. Saneamendu sarea: Herrietan ur edangarriaren hornikuntza eta ur zikinen eta euri-isurbideak kaleetatik doan sare batetik bideratzen dira, lur azpitik doan kanalizaziotik. Ura hornikuntzaren banaketa-sarera ematen da altu daude depositu batzuetatik, aldi berean presioa erregulatzen delarik; zisterna edo lur azpiko depositu batzuen bidez ere bai, zuzenean ponpatuz. Ur zikinen isurketa, kolektore-sareen bidez egiten da herri eremuetan, gero araztegira eramateko edo isurketa zona apropos batera. Lehenago euri urak eta ur zikinak batera isurtzen ziren, gaur egun berriz banatuta isurtzen dira, sareak ezberdinduta. - HERRITARREI INKESTA Helburua: Uraren gaiarekiko herritarrek duten iritzia ezagutu. Nola: Ikasle bakoitzak norbaiti egin beharko dio inkesta. Ondoren, gelan eta irakaslearen laguntzaz, inkesten emaitzak bateratuko dira eta ondorioak aztertuko dituzte, egoera hobetzeko proposamenak egiten. Ondo legoke inkesta egin aurretik gelan irakurtzea. Ikasleek jakin dezaten:ibaia/ erreka non jaiotzen den, edaten duten ura nondik datorren ‌

10


Irakaslearen MATERIALA

DBH

Aurrelana - IKERTZAILEAREN LANA Etxean, liburutegian, artxibategian... herriko ibaiaren inguruko argazki zaharrak bilatu eta gelara eraman , jasotako guztiak proposatutako 4 multzoetako batean sartuz. Ikasle bakoitzak multzo bakoitzeko bi argazki aukeratuta taula beteko du. - TEXTUAK IRAKURRI Uholdeak saihesteko, neurri orokorrei buruzko atala lantzeko informazio lagungarria: Uholdeak saihesteko neurriak: • Uholdeen arriskuak saihesteko edo, gertatuz gero, gutxitzeko neurriak 3 taldetan biltzen dira: iragarri daitezkeenak, prebentiboak eta zuzentzaileak. Iragartzen diren neurriak: neurri hauen bitartez saiatzen da jakiten uholdeak non eta noiz gertatuko diren, arriskua saihesteko. Horretarako eguraldi iragarpenak erabiltzen dira, radarren parteak, simulazio ereduak ,…. o Neurri prebentiboak: hauen bitartez saiatzen da jakiten uholdeak non gertatuko diren eta horrela pertsonen eta ondasunen arriskua gutxitu egiten da. Neurri hauek aldi berean, egiturazkoak diren ala ez kontutan hartuz, bi taldetan desberdintzen dira, segun eta egiturak edo herri lanak egin behar diren: ----- Egiturazkoak diren neurrien artean hauek daude: presak eraikitzea, dikek eta malekoi artifizialak eraikitzea, ibilguen garbiketak eta dragatze lanak, kanalizazioak, biderapen lanak, … hau da eraikuntzak edo bestelako obrak egitea. ----- Egiturakoak ez direnen artean hauek daude: lurraren antolamendua (urpean gelditzeko arriskuan dauden zonaldeak identifikatzea), arro hidrografikoen kudeaketa eta baso-hidrologiko zuzenketak, herri babesaren prebentzio plangintza eta jarraikako segurtasun sistemak. o Neurri zuzentzaileek, uholdeak gertatu ondoren, ondorioak gutxitzea besterik ez dute helburu, horretarako herri babesaren neurriak erabiltzen dira (larrialdia, erreskate eta ebakuazioa),aseguru-polizen ordainketak, kaltetutako guneen adierazpenak eta kalte-ordainketa bereziak. •Iragartzen diren neurriak eraginkortasun eskasekoak dira eta oso gutxi garatuta daude, neurri zuzentzaileak bakarrik aplikatzeak berriz, sortzen duen gizarte atsekabearen ondorioz herri administrazioen jokaera batez ere neurri prebentiboetara hartzera zuzentzen dira eta egiturakoak ez diren neurrietara zehazki, garapen jasangarriaren ildotik doazelako. Herri mailan uholdeak eta euri gogorren ondorengo arazoak saihesteko lan prebentibo batzuk erregulartasun batekin egitea komenigarria da, hauen artean hauek izan daitezke: 11


Irakaslearen MATERIALA

o Estolderia eta burdin sareen errebisioa eta garbiketa, arazoak maiz gertatzen diren tokietan hauek areagotuz. o Herriko estolderia sarea hobetu, eta euri urak jasotzeko sistemak jarri eurite handiekin arazoak sortzen diren puntuetan. o Kolektoreen garbiketak egin. o Herritarren laguntza sarearen arazoak identifikatzeko. Hausnarketarako lana - URA, GENERO ETA EKITATE GABEZIA • Zama, emakume eta neskatilen gainean Helburua: Konturaraztea garapen bidean dauden herrialdeetan emakumeek eta neskatilek neurriz gain jasaten dituztela uraren eta oinarrizko saneamenduaren krisiaren ondorioak. Uraren eta emakumeen arteko erlazioa ezagutu eta honen inguruan datu esanguratsuak ezagutu eta aztertu. Nola: Testu, argazki eta albisteak irakurri. Datu hauek guztiak aztertu ondoren, galderen bitartez hausnarketa egingo dute. Batetik, garapen bidean dauden herrialdeetan uraren eta emakumearen egoera ezagutuz, errealitate gordin horrek dakartzan ondorio ezberdinak ezagutu eta egoera hobetzeko zer egin daitekeen aztertu eta proposamenak egingo dituzte. Bestetik, inkesta baten bitartez, gure gizartean egoera zein den aztertuko dute. • Sormena landuz. Helburua: Plastika, komunikabideak, teknologia eta beste ikasgaietan txertatzea. Fitxak landu ondoren egindako hausnarketan sakontzea. Ikasleek egoera ezberdinak islatu behar badituzte, horretarako egoerak ondo aztertu beharko dituzte. Nola: Lanak ikastetxeko baliabideen arabera egingo dira. Argazki kamerak, bideokamerak... baliatzeko aukeraren arabera. Ipuin, poesia, artikulu eta antzeko lanei dagokienez, lehiaketa moduan egin daitezke. Argazki eta filma laburrek, berriz, “Ura eta emakumea” gaia ildo nagusitzat hartuta errealitatearen egoera ezberdinen isla izaten saiatu behar dute. (Adib: antzeztuz emakumeak garapen bidean dagoen herrialde batean ura garraiatzen, edo gure gizartean etxean berdintasun gabezia erakusten duen egoera bat, etab.) Lan hauekin guztiekin erakusketa bat egin dezakete ikastetxeko guraso, langile eta beste ikasleei zuzenduta.

12


Irakaslearen MATERIALA

8. GAINONTZEKO INFORMAZIOA BALIABIDEAK INTERNETEN www.imta.mx/otros/tedigo/home.html

Ur Teknologiaren Institutu Mexikarraren web gunea da, ikasleek zuzenean erabiltzeko moduko bitarteko bihurtu dena. Oso gune erakargarria da, urarekin loturiko jokoak, esperimentuak, igarkizunak eta abar eskaintzen dituena. http://usuarios.tripod.es/rioseneuskadi

Kantauriar isurialdeko ibaiak Gazte zein helduei (euskaraz eta gaztelaniaz) zuzentzen zaien web gune honetan, kantauriar isurialdeko ibaiak aurkituko dituzu: Bidasoa, Urumea, Oiartzun, Oria, Urola, Deba, Artibai, Lea, Oka, Butroe, Asua, Ibaizabal, Kadagua, Galindo, Barbadun. www.ecologistasenaccion.org/accion/agua

Ecologistas en Acción Ecologistas en Acción erakundearen web gunean urari buruz mintzatzen dira. Plan Hidrologiko Nazional (PHN) deritzanari eta aurreikusitako obrek eragingo lituzketen inpakturik larrienei kritikoki begiratzeaz gain, luze mintzatzen dira PHNren garapenak izango lukeen eraginaz katamotz, igaraba eta desagertzeko zorian dauden beste espezie batzuengan. http://obrasocial.caixacatalunya.es/osocial/idiomes/2/fitxers/medi_ambient/ educacio_ambiental/index.html

Orrialde honetan Nazio Batuek kaleratutako txosten batzuetan oinarrituta baliabide hezigarri batzuk eskaintzen dira, Kataluniako Unesco Zentroarekin batera egindakoak. HELBIDE INTERESGARRIAK Ura tratatzeko instalazioak ezagutzeko bisitaldiak

Instalazio horietan, presa baten edo araztegi baten funtzionamendua ikus daiteke. Uraren tratamendu ezberdinak ezagutzeko aukera ere badago: ura edangarri bihurtzeko, edo zikina dagoenean ibaira bueltatu ahal izateko kutsatzeko arriskurik gabe. Gipuzkoako Ur Partzuergoa

Bisitaldi bakoitzari astegun bat dagokio, ondoko taulan adierazten den bezala. Taldeak 20 eta 50 ikasle bitartekoak izango dira eta, gutxienez, bi irakaslek joan beharko dute haiekin. Bisitaldiak 60-75 minutu irauten du. BISITA EGUNAK

Astelehena ARRIARAN urtegia eta araztegia (Beasain). Asteartea AIXOLA urtegia (Eibar), eta KILIMON (Mendaro), ARRONAMENDI (Deba) eta IÑURRITZA araztegiak (Zarautz). Asteazkena BARRENDIOLA urtegia eta araztegia (Legazpi). Osteguna URKULU urtegia eta araztegia (Aretxabaleta). Ostirala IBAI EDER (Nuarbe) eta LAREO (Ataun) urtegiak. IBAI EDER (Azpeitia) eta BADIOLEGI (Azpeitia) araztegiak. Tfnoak : 943 67 06 37 / 943 67 02 49 (Mikel Urruzola). 13


Irakaslearen MATERIALA Mendukilo kobak

Ingurumen hezkuntzako programak dituzte maila guztiei zuzenduak. (Lekunberri) http://www.mendukilo.com,telf:948396095,mendukilo@mendukilo.com, Ordutegia: asteartetik -ostiralera : 10:00-14:00. (astelehenetan itxita). Egutegia: martxoan, apirilean, maiatzan, ekainean, irailean, urrian eta azaroan irekia. Leizarango ur interpretazio zentroa

Bereziki LHko 3.zikloa eta DBH. Tel.: 943 300 929 leitzaranbisitarienetxea@leitzaran.org, http://www.leitzaran.org/itinerarios.php Donostiako AQUARIUM-a

(http://www.aquariumss.com/eu/index.htm)(943440099)

BESTE BALIABIDE BATZUK: Dokumentalak, pelikulak, DVD,.. Uraren ametsa: UNESCO Etxea; Bausan Films, 2008 . Erdaraz eta ingeleraz. DVDak,

53 min. Gaia: Garapenerako Heziketa Ura, Pobrezia, Ingurumen Heziketa.

Uraren ametsa istorio bat da munduko 5 leku desberdinetako 5 umek euren herrialdeetan urarekin egunero zein arazo dituzten kontatzen diguna: Ura garbitzen (14 min.). Benineko Crepinek azaltzen digu aintziraren kutsadurak haren familiaren ogibide den arratza murrizten duela. Naturaren legeak (10 min.). Holandako Murielek erakusten digu, itsasotik babesten dituen dikea indartzeko lanak direla eta, euren etxea utzi beharrean daudela. Ur bila (9 min.). Bombayko Nandinik hitz egiten digu bere familia urez hornitzeko eguneroko zailtasunez. Gatazken Iturria (10 min.). Palestinako Gazan bizi diren Isamek eta Anathek kontatzen digute lurreko eremu ezegonkorrenetariko bat den herrialde horretan edateko uraren banaketak tentsioa nola areagotzen duen. Laino azaleak (8 min.). Txileko Atakama basamortuan bizi den Juliok erakusten digu lehorteari irudimenarekin aurre egiteko modua. ĂœBER WASSER. MENSCHEN UND GELBE KANISTER (2007)

Ura da dokumental honetako protagonista erabatekoa: munduko hiru tokitan uraren arazoak gizakion bizian duen eragina kontatzen duten hiru istorio dira. Ura izan arren. Urik gabe. Urarekin. Bangladeshen Brahmaputra ibaiko deltan uztak eta etxeak urtero suntsitzen dituzten uholdeetatik, behiala Aral itsasoaren ertzean arrantzaz bete-betean bizi zen eta orain Kazakhstango eremu mortuen erdian dagoen Aralsk hiriraino, tartean Kibera dela, Nairobiko txabola-auzorik handiena, non upel horietan saldu eta garraiatutako ur edangarria lortzeko egunero borrokatu behar baita. Uraz mintzo diren hiru istorio. http://www.cineyderechoshumanos.com/2008/uber.php http://www.documentalesonlinegratis.com/2009/05/adictos-al-plastico.html (80’) DBH. Dokumentala. Plastikoaren arrastoei jarraituz, hiru urtetan , 5 kontinenteetako 12 herrialde desberdinetan egindako filmaketak biltzen dira. Plastikoen kutsadura ekiditeko irtenbideak aztertzen dira. Gaiarekin erlazionatutako pertsonaia desberdinak elkarrizketatzen dira.

14


Irakaslearen MATERIALA

http://www.youtube.com/watch?v=cRTXwB9PBtI&hl=es (10’) LH. DBH.Izugarrizko

irudiak. Izaki bizidunak nola egokitzen diren uretara eta lurretara. Adibide interesgarriak. BBC-ko “El viaje del agua” dokumental-tik ateratakoa.

http://www.youtube.com/watch?v=e18G-ingD9U&hl=es (8’30’’) DBH. Pablo Motos.

Monologoa: El agua.

http://www.youtube.com/watch?v=Bi0hPN6m7w4&hl=es (8’) LH. Uraren kutsadura.

Irudiak.

http://www.youtube.com/watch?v=SS00-Kl8cMU&hl=es (4’) HH. Ura zaintzen. Ani-

mazioa.

http://euskaltube.com/play.php?vid=4410 (2’41’’) LH- DBH. Zikinkeriaren arrantza-

leak.

http://euskaltube.com/play.php?vid=3235 (25’) DBH. Batx. Dokumentala. Garapen

jasangarria.

http://www.euskalnatura.net/index.php?option=com_content&task=blogcategory&i d=63&Itemid=603 (3’) LH. Uraren zikloa http://www.rtve.es/mediateca/videos/20091007/mundos-agua/600882.shtml (27’)

DBH. El Mundo del agua. Las voces del agua.

http://www.rtve.es/mediateca/videos/20090905/calle-del-agua/579258.shtml?s1 =programas&s2=documentales&s3=calle-del-agua&s4= (28’) LH. DBH. Calle del

Agua: Lamemoriadelagua

http://www.rtve.es/mediateca/videos/20080809/calle-del-agua-historia-delagua/248107.shtml?s1=programas&s2=documentales&s3=calle-del-agua&s4=

(26’) Calle del Agua: La historia del agua http://www.rtve.es/mediateca/videos/20080520/jugando-debajo-del-agua/85256. shtml?s1=programas&s2=infantiles&s3=pocoyo&s4= http://www.youtube.com/user/GreenCrossSpain#p/a. DBH- Batxil (5´). Crisis Mun-

dial del Agua

http://www.rtve.es/noticias/20110131/comando-actualidad-cuando-rio-suena/399911.shtml

Zer suposatzen du ibai baten ondoan bizitzea? esperientzia desberdinak aztertzen dira: uholdeak, arrantza, merkataritza, aisialdia ,…. Guadalquivir, Miño eta Ebro ibaiaren inguruko biziak.

9. LANFITXAK

15


Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!! IKASTURTEA

LH AURRELANA

Izena: Ibai eta errekak urteetan bainuleku, ur iturri, garraiobide... izan ditu gizakiak. Ordainetan, gizakiok uretara ur zikinak isuri ditugu, ibai ertzak soro bihurtu ditugu eta, azkenean, ibai-ekosistema ugari suntsitu dugu. Hori al da zure herriko kasua? Zer egiten diegu gaur egun ibai eta erreketako ekosistemei? Hori guztia jakiteko, gaur ibai/erreka ingurua ongi behatuko dugu. 1


AURRELANA

Etxean, liburutegian, artxibategian... herriko ibaiaren/errekaren argazki zaharrak ba ote dituzten galdetu, kopia bat ekarri... eta ondorengo multzoetan ipini:

Garbiketarako

Aisiarako

Lanerako

Edateko

Zenbat? Zer ikusten da?

(multzo bakoitzeko argazki pare bat aukeratu)

Gaur egun horretarako aukerarik ba al dago?

1 2 1 2

Bai

Bai

Bai

Bai

Ez

Ez

Ez

Ez

Bai

Bai

Bai

Bai

Ez

Ez

Ez

Ez

1

Zergatik?

2 URA ETA ESAERA ZAHARRAK Urarekin zerikusia duten esaera zaharrak, hizkuntza desberdinetakoak, bilatu. Gelan irakurri eta bere esanahia aztertu. Ea denon artean bilduma polit bat egiten duzuen! ESAERA ZAHARRA

HIZKI ZOPA Ibaiaren ekosistemarekin zerikusia duten 11 hitz aurkitu hizki zopan eta, ondoren, bakoitzaren esanahia edo definizioa aurkitu eta idatziz ipini.

ESANAHIA

L A Z T I Z I B S A

A H A R R I A I K R

2

N A N P E B Z U A R

D T U E Z A T R I I

A E M R U S L I O T

R A E Z A X A O A E

E R T D B I H N R Z

D S U T A E K E R I

I R E B O J E K E N

A O I D L O R O G P


Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!! IKASTURTEA

LH Erreka aztertzen dugunean ura ez da garrantzia duen elementu bakarra. Erreka animalia eta landare desberdin ugariren bizilekua denez, zein egoeratan dagoen jakiteko, garrantzitsua da bertan zein bizidun dagoen jakitea.

LANDALANA

• Guzti hau egiteko egun batez esploratzaile lanak egingo ditugu. Ireki ongi begiak eta kuadernoa

eskuan, azter dezagun gure herriko ibaia. Errekaren izena: Gaurko data:

Giroko tenperatura:

Azken egunetan euririk egin al du?

Bai

ÂşC

Ez

• Zuzenean ura aztertu aurretik ikus dezagun nolakoak diren ibaiaren

ezaugarriak:

Ibaiaren zein ataletan gaude?

Goi ibilgua

Erdi ibilgua

ZABALERA

SAKONERA

1

Behe ibilgua


LANDALANA

KORRONTEAREN ABIADURA Bi pertsona ibaiertzean kokatu, zuen artean 10 m-tara. Ibaian gora dagoen pertsonak hosto bat botako du uretara eta bere taldekidea ohartaraziko du. Honek hostoak bereganaino heltzeko behar duen denbora neurtuko du. Korrontearen abiadura =

10 m Denbora

=

m/s

• Zer aurki dezakegu ibai ondoan? (Aukeratu gehienez 2)

Lohia

Hartxintxarra

• Bideratuta al dago ibaia?

Zerez?

Ez

Harriak

Behin uraren bidea ikusita azter ditzagun uraren ezaugarriak:

Harea

Harri kozkorrak

Bai

Haitzak

Erdizka

Horma

KOLOREA

TENPERATURA ºC

Oinarrizkoena dagoeneko aztertu badugu ere badira aztertzaile on batek kontuan izan behar dituen hainbat gauza: Honako soinurik entzuten al duzue?

ERREPIDEA

PRESA

JENDEA HITZ EGITEN Besterik?

TRENA

LANTEGIA

Ibaian dauden hondakin eta kutsatzaileak aztertuko ditugu orain. begiratu ongi ur eta ibai ertza ea halakorik aurkitzen dugun. • Ur azalak distira berezirik ba al dauka?

• Aparrik ba al dago?

Ez

Bai

Bai 2

Ez


LANDALANA • Uretan edo ur ertzean zaborrik ikusten al duzue?

ZORIONAK! Honaino iritsi bazara errekaren alderdi bizigabea oso ongi ezagutzen duzun seinale. Ikus dezagun zer aurkitzen duzuen bizidunen inguruan.

LANDAREDIA Ibai ertzetako landareek animaliei babesa, urei udan itzala eta lurrari euslekua ematen diete. Gaur egun ordea ibai inguruko basoak suntsitu egin dira leku askotan. Azter dezagun zer gertatu den gure herriko ibaian! Platanoa

Hurrengo landareetatik zein aurkitzen duzu?

Haltza

Lizarra

Haritza

Azeribuztana

Iratze arrunta

Orein Mihia

Hepatikak

Goroldioak

Likenak

3


LANDALANA ANIMALIAK

Zaila da ibaietako hainbat animalia ikustea baina badira erraz aurki ditzakegunak ere. Adi egon edozein mugimenduri eta aurki ezazu hurrengo animalietakoren bat. Ikusten baduzu, borobildu.

Uhandrea

Igela

Apoa

Sagua

Buztanikara txuria

Kaioa

Lertxuna

Ahatea

Uroiloa

ONDORIOAK

Datu guzti hauek azkenean gure herriko errekaren egoera nolakoa den jakiteko balio digute. Bildutako informazioaren arabera erantzun hurrengo galderei eta aztabaidatu errekaren kalitatea hobetzeko zer egin beharko genuke guztiok.

• Errekari loturiko landare mota asko topatu al dituzue? Eta animaliak?

• Zer egin beharko genuke gehiago egoteko?

• Errekari zer gertatuko litzaioke landareak eta animaliak desagertuko balira?

4


LANDALANA ADOS AL ZAUDETE ONDOKO ESALDIEKIN? 1. Euskal herriko erreka guztien inbidia da! 2. Udan bainatzeko toki aproposa da. 3. Asko sufritu arren, ez dago hain gaizki! 4. Ez da harritzekoa bertako biztanleek beste ur batzuetara alde egin behar izatea! 5. Guk ez ditugu ibaiak zikintzen, industriek baizik. 6. Bere egoera hobetzea denon esku dago. Gure inguruko erreka eta ibai ugari kutsatuta daude. Zergatik?

Argi dago gure erreka eta ibaiak ez daudela egoerarik onenean. Ubideratu egin ditugu, landaredia suntsitu dugu, urak kutsatu ditugu... Bada garaia egoerari aurre egiteko. Zuk, nik, guk... denek egin dezakegu zerbait hala izan dadin.

Pentsa ezazue, eta egin denen artean zerrenda bat, erreka eta ibaiak garbi mantentzeko norberak egin ditzakeen ekintzekin:

5


LANDALANA HERRITARREI INKESTA Dakizuen bezala, ura beharrezkoa da bizitzeko, gure eguneroko gauzetarako ezinbestekoa. Baina nahiz eta hain garrantzitsua izan, uraren hainbat ikuspegi ezezagunak dira askorentzat. Herritarren ikuspegia aztertu ahal izateko, inkesta bat egingo diozue zuen inguruko norbaiti. Ondoren, inkestak osatuta eramango dituzue gelara eta emaitzak aztertu. 1 Ba al dakizu gure herriko ibaia/erreka non jaiotzen den? 2 Adierazi, mesedez, gure herriko ibaia/erreka pasatzen den beste herriren izenak. (Gehienez 3) 3 Nondik dator gure etxeetara iristen den ura? 4 Ba al dakizu gure ibaiak/errekak nora isurtzen dituen urak?

5 Gure herrian noizbait ura faltako zaigula uste al duzu?

BAI

EZ

Zergatik? 6 Ba al dakizu uraren prezioa zenbatean dagoen (m3-ko )? 0-1

1-2

2-5

Merkea ala garestia iruditzen zaizu?

Merkea

Garestia

7 Ura ordaintzeak, nahi dugun guztia gastatzeko eskubidea ematen digula uste al duzu? BAI

EZ

8 Zerbait egiten al duzu ur kontsumoa murrizteko?

BAI

EZ

Eman adibide bat mesedez. Praktikan jartzen saiatzen al zara?

BAI

EZ

9 Badakizu uraren lege berri bat onartu dela eta asko kontsumitzen duenak gehiago ordaindu beharko duela? Zer iruditzen zaizu?

Eskerrik asko erantzuteagatik 10 Emaitzak laburbildu itzazu zure taldekideekin eta komentatu:

6


Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!! IKASTURTEA

LH Hausnarketarako Lana

ZENBAT UR KONTSUMITZEN DUGU?

Goazen gutxi gora behera egunean zenbat ur kontsumitzen duzun kalkulatzera! EKINTZAK

ZENBAT ALDIZ?

DENERA

Bainua hartu

300 litro

.................

............. litro ur

Dutxa hartu

100 litro

.................

............. litro ur

Komuneko kataiari tira egin

10 litro

.................

............. litro ur

Haginak garbitu iturria itxi gabe

20 litro

.................

............. litro ur

Eskuak garbitu

3 litro

.................

............. litro ur

Aurpegia garbitu

3 litro

.................

............. litro ur

30 litro(*)

.................

............. litro ur

1 litro

.................

............. litro ur

Txorrota ondo itxi gabe Ura edan

(*) egun osoan gastatuko litzatekeena. Zure etxean ondo itxi ezin daitekeen txorrota badago aukeratu ezazu bakarrik.

Egin hemen eragiketak:

1


Hausnarketarako Lana Egunean .......... litro ur kontsumitzen ditut gutxi gora behera Egokia al da ur kontsumo hori? Hurrengo zein tartetan kokatuko litzateke? 0-89 litro ur: ohitura zuzenak dituzu, ur-kontsumoa eraginkorra izanez. 90-122 litro ur: komenigarria litzateke zure ohiturak berraztertu eta ahalegin txiki bat egitea ura aurrezteko! 122tik gora: zure kontsumoa hiriko batez bestekoa baino handiagoa da, ohiturak aldatu eta etxeko txorrotak eta komun-ontziak berraztertu behar dituzu.

ZERTARAKO ERABILTZEN DUGU URA? Ura ekintza askotarako erabiltzen dugu. Zure burua garbi mantentzeko ekintzez gain, zertarako erabiltzen da ura etxean? Arropa garbitzeko

Kotxea garbitzeko

Plater garbigailuan

Landareak ureztatzeko

Ontziak garbitzeko

Maskotarentzat

Janaria prestatzeko

Lorategia ureztatzeko

Barazkiak garbitzeko

Etxeko garbiketetarako

Laburbilduz Kontsumitzen dugun ur guztia benetan beharrezkoa zaigu edo gutxiagorekin konpon gaitezke? .- .................................................................................................................... Zer proposatzen duzue zuen etxean ura aurrezteko? .- .................................................................................................................... .- ....................................................................................................................

.- .................................................................................................................... 2


Hausnarketarako Lana NOLA BUELTATZEN DUGU URA ERABILI ETA GERO? Uraz aparte, zer doa etxeko komunetik edo arraskatik behera? Kaka

Xaboiak

Janari hondakinak

Papera

Ur beroa

Lixibak

Errautsak

...................................

Pixa

Olioa

Zigarrokinak

Laburbilduz Gure etxeetatik ateratzen den ura jasotzen dugun ura bezain garbia al da? .- ......................................................................................................................... Zer egin dezakezu etxean ura horrenbeste ez kutsatzeko? .- ......................................................................................................................... .- ......................................................................................................................... .- .........................................................................................................................

URAREN ZIKLOA

Jarraian urak gure etxera iristeko eta handik irtetean egiten duen ibilbide orokorra adierazten da. Goazen aztertzera! Margotu kolore bakoitzarekin uraren ibilbide ezberdinak, zuk erabaki kolore bakoitza.

3

Ur garbia

Ur zikina

Ur edangarria

Ur depuratua


Hausnarketarako Lana

Instalakuntza bakoitzari izena jarri (depositua,edateko uren araztegia, ur zikinen araztegia, kolektorea). Bakoitzak zertarako balio du?

Orain badakizue zein den urak egiten duen ibilaldi orokorra, baina gure etxeetara iristen den ura nondik datorren badakizue? eta zikindu ondoren nora joaten den? Bada hori dena jakiteko, ikerlari lana egin beharko duzue eta ondorengo galderen erantzuna lortu: Galdetegia: Herrian kontsumitzen dugun ura, nondik dator? Edangarria izan dadin, nola tratatzen da? Ura zikindu ondoren, non garbitzen da? 4


Hausnarketarako Lana ETXEKO URAREN ORDAINAGIRIA AZTERTUZ Ikasle bakoitzak bere etxeko uraren ordainagiri bat lortu beharko du eta gelara eraman, bertan aztertu ahal izateko. Lehenengo, etxeko bakoitzak egunean zenbat ur kontsumitzen duen kalkulatu beharko duzue. Ariketaren bigarren zatian, berriz, ordainagirian azaltzen diren kontzeptuak ezagutu eta bakoitzak duen kostua aztertu beharko duzue.

A Uraren kudeaketan, urtea periodo edo alditan banatzen da: Tolosaldeko herri gehienetan, urtea 4 alditan banatzen da; beraz ,etxeko uraren ordainagiria 3 hilabetean behin iritsiko da zuen etxeetara. Baina adi! Baliteke herriren batean 2 hilabetean behin iristea; hortaz, kalkuluak egiteko garaian, ondo begiratu zenbat hilabeteri dagokion ordainagiria. Zure etxeko ordainagirian zure familiak azken hilabeteetan 3 kontsumitu dituen m -ak azaltzen dira. Kalkula ezazu zenbat litro ur kontsumitzen duen zure familiako bakoitzak, batez beste, egun batean. (m3 = 1.000 litro)

Kontsumoa X hilabetetan etxeko pertsonen kopurua

=

m3 pertsona bakoitzeko

(*)

(*) = familiako bakoitzak X hilabetetan kontsumitu duen m3 kopurua (*) _egun (X hilabetetako egun kopurua)

= m3 (*�)

(*) = familiako bakoitzak egunean kontsumitzen duen m3 kopurua

Egunean .................... litro ur kontsumitzen ditut gutxi gorabehera. Hurrengo zein tartetan kokatzen da? Egokia al da ur kontsumo hori? 0-89 litro ur: ohitura zuzenak dituzu eta ur kontsumoa eraginkorra da. 90-125 litro ur: komenigarria litzateke zure ohiturak berraztertzea eta ahalegin txiki bat egitea ura aurrezteko. 125tik gora: zure kontsumoa Euskadiko batez bestekoa baino handiagoa da. 5


Hausnarketarako Lana B

Jarraian, uraren ordainagirian azaltzen diren kostuak eta kontzeptuak aztertuko ditugu. Hiru kontzeptu azaltzen dira eta banaka aztertzen saiatuko gara.

URA m3 bakoitzeko zenbat ordaindu behar dugu? ....................................... Eta litro ur bakoitzeko (m3 = 1.000 litro)? ........................................... Dendan zenbat balio du litro batek? ............................................. Zergatik dago horrenbesteko aldea? Uraren kalitateagatik. Garraio eta materialen kostuengatik. Besterik......................................... Jasangarria iruditzen zaizu botilako ura edatea?

Bai

Ez

Zergatik? ................................................................................................................................................. Kontsumoaz aparte, gutxieneko bat ordaintzen da? Zenbat? .............................................

ARAZKETA Ura gure etxeetara iritsi aurretik, edangarri bihurtu behar da. Azaltzen den arazketa kontzeptua horri dagokio. Hau ere kontsumoaren arabera ordaintzen al da?

Bai

Ez

SANEAMENDU PLANA Ba al dakizu zer den saneamendu sarea? ..................................................................................................................................................................... Zertarako behar da saneamendu sarea? .....................................................................................................................................................................

Ondorioak Zer egin dezakezu eguneroko bizitzan ura neurriz kontsumitzeko? .................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................... ...................................................................................................................................................... 6


Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!! IKASTURTEA

DBH AURRELANA

Izena: Ibaiek eta errekek hiri eta herrien garapenari gauza asko eman izan dizkiote: garraioa, uraren mugimenduaren indarra, elikagaiak, ureztapena, hustubideak... baita ura bera ere. Baina zein eragin izan dute hiri eta herriek ibai eta erreketan? Azter ezazu zure herrian egoera nola dagoen. Arazoa identifikatzea da lehen pausoa irtenbideak aurkitzeko. 1


AURRELANA

Etxean, liburutegian, artxibategian... herriko ibaiaren inguruko argazki zaharrak ba ote dituzten galdetu, kopia bat ekarri eta ondorengo multzoetan ipini:

Garbiketarako

Aisiarako

Lanerako

Edateko

Zenbat? Zer ikusten da?

(multzo bakoitzeko argazki pare bat aukeratu)

Gaur egun horretarako aukerarik ba al dago?

Zergatik?

1 2 1 2

Bai

Bai

Bai

Bai

Ez

Ez

Ez

Ez

Bai

Bai

Bai

Bai

Ez

Ez

Ez

Ez

1 2

TESTUAK IRAKURRI Uholdeei buruz, ba zenekien … ? • Uholdeak dira hondamendi natural ohikoenak eta zabalduenak.. • Datozen urteetan, klima aldaketaren eraginez, uholdeak maizago gertatu daitezkeela diote ikertzaileek. • Uholdeetako urek zuhaitzak erauzi, zubiak suntsitu eta arrokak mugitu ditzakete. • Uholdeetako urek isurtegi eta estolderien tapak mugitu ditzakete, ezusteko arriskuak sortuz. • Egunkari bateko berria uholdeei buruz (euskaraz): http://eu.wikipedia.org/wiki/1983ko_uholdeak http://eu.wikipedia.org/wiki/1953ko_Gipuzkoako_uholdeak

“Soinujolearen semea” Bernardo Atxaga - Pamiela argitaletxea 136 orrialdea “Erreka jaio berria. Ur xirripa bat bezala azaltzen zen basoko pago-lizarren artean,, eta haranean behera abiatzen zen kizkurka, bizkor, “itsasora lehenbailehen iristeko erabakia hartu izan balu bezala”, Redinen hitzetan, edo “azelerazio optimoarekin”, Cesarrenetan. Berehala, ordea, egokitu aurrez aurre harkaitz handi batekin, eta guk Sansonen putzua deitzen genion ur-bildua sortzen zuen haren oinean, txikia eta sakona, igeri egiteko baino gehiago bainua hartzeko baliatzen zitzaiguna. Putzuaren jarraian urak beste ehun bat metro egiten zituen sastraka eta ihi artean, bizi-bizi orduan ere, zaplaztaka ildo harritsuan, harik eta haraneko errepidearen hasierara iristen zen arte. Puntu hartan, zabaldu eta lasaitu egiten zen. Kilometro bat beherago, mendi maldetatik iristen zitzaion ur guztia bildu eta gero, beste erreka bate ematen zuen, indartsua eta zabala. Halaxe pasatzen zen zerrategiaren paretik, eta halaxe jarraitzen zuen istorioaren bila. Urtza izeneko presa hartan geldiune bat egin ondoren.” 2


“El Jarama” Rafael Sánchez Ferlosio. Premio Nadal 1955 Ediciones Destino. Volumen 16. - Pag.272

AURRELANA

“Miró Paulina detrás de Sebastian: río arriba, la sombra del puente, los grandes arcos en tinieblas; ya una raya de luna revelaba el pretil y los ladrillos. Sebas estaba vuelto en el otro sentido. Sonaba la compuerta, aguas abajo, junto a las luces de los merenderos. Paulina se volvió. - Lucita. ¿Qué haces tú sola por ahí? Ven acá con nosotros. ¡Luci! - Si está ahí, ¿no la ves ahí delante? ¡Lucita! Calló en un sobresalto repentino. - ¡¡Lucita … !! Se oía un débil debatirse en el agua, diez, quince metros más allá, y un hipo angosto, como un grito estrangulado, en medio de un jadeo sofocado en borbollas. - ¡Se ahoga …! ¡¡Lucita se ahoga!! ¡¡Sebastián!! ¡¡Grita, grita …!! Sebas quiso avanzar, pero las uñas de Paulina se clavaban en sus carnes, sujetándolo. - ¡Tú, no!, ¡tú no, Sebastián! - le decía sordamente-; ¡tú, no; tú, no; tú, no … ! Resonaron los gritos de ambos, pidiendo socorro, una y otra vez, horadantes, acrecentados por el eco del agua. Se aglomeraban sombras en la orilla, con un revuelo de alarma y vocerío. Ahí cerca, el pequeño remolino de opacas convulsiones, de rotos sonidos laríngeos, se iba alejando lentamente hacia el embalse. Luego sonaron zambullidas; algunas voces preguntaban: “¿Por dónde, por dónde?” Ya se oían las brazadas de tres o cuatros nadadores, y palabras en el agua: “¡Vamos juntos, tú, Rafael, es peligroso acercarse uno solo!” Resonaban muy claras las voces en el río. “¡Por aquí! ¡más arriba!”, les indicaba Sebastián. “

BURDINOLAK BURDINOLA HIDRAULIKO BATEKO LANA

BURDINOLA HIDRAULIKOEN AGERPENA ETA HEDAPENA

Oinarrizko lehengaiak egur-ikatza eta burdin mea dira ... Burdinolako barnelabea ikatz eta xehekatutako mea geruzez kargatzen zuten, geruzak txandaka jarriz, eta su emanik hauspoetatik airea sartzen zioten. Burdin mea ore itxura hartzen hasten zenean, eragin eta, behar izanez gero, zulo batetik zehar kentzen zizkioten ezpurutasunak edo zepak, izerdia aterako baliote bezala. Haga luze batzuez masa hori atera eta gabipean jartzen zuten, eta honek ingudearen kontra ematen zituen kolpeez burdin eta ikatz partikulak trinkotu egiten ziren, aldi berean ezpurutasunak sakabanatu eta rauziz. Lan horien guztien emaitza burdin metal gordina izaten zen, “totxo” esaten zioten horixe hain zuzen. Honetatik abiatuta erdi landutako elementuak egiten zituzten, hala nola hagak, zumitzak etab. Ondoren, produktu hauek errementariek erabiltzen zituzten, beren lanak egiteko.

Burdinaren lanketan eta manipulazioan uraren indarra aplikatzea izan da industria honek ekin dion lehenbiziko iraultza tekniko handia, Erdi Aroaren eta Aro Modernoaren arteko denboran. Lehen unetako ekarpen nagusia gurpil hidrauliko bertikalaren erabilera izan zen; hura ardatz bati behar bezala doitzen zitzaion, burdinari ezpurutasunak kentzeko eta fintzeko erabiltzen zen gabiari eragitearren… XIII. mendearen amaiera aldetik XIV.aren hasiera bitartean, sistema berria sartu eta esperimentatu zuten Gipuzkoan, lurraldeko bi muturretan, biak baitziren meatoki onekin lotuak -Zerain, Zegama eta Mutiloarekin lehena eta Arditurri eta Aiako Harriarekin bigarrena. BURDINOLA HIDRAULIKOA OSATZEN DUTEN ELEMENTUAK Funtsean burdinolaren osagarriak hurrenak dira: presa bat ura hartzeko, naza bat ura bideratzeko, antepara edo ur-biltegia, tunel hidraulikoa -honetan daude gurpilak- eta burdingintzako tailerra bera. Oinarrizko instalazio hura osatzeko, baziren labea edo mea aurrez xigortu eta kaltzinatzeko ingurua, zelaigunea, beharbada teilapetxo batzuk bertan mea bildu eta zatitzeko, etab. Burdinolaren barnealdean espazioaren antolaketa bitxia da. Han gabia eta sua aurrez aurre daude.

Burdinolako lanaldiak ere kontu garrantzitsua dira. Energia hidraulikoaren mendean egonik, aldi baterako ustiapen sistema bat ezarri behar izan zuten, betiere erreketako emariaren eta urte-sasoi euritsuen arabera. Normalean, urritik ekaina bitartean egiten zuten lan, urteko udazken edo udaberriaren lehor mailaren araberako aldaketez. Edonola ere, lanik egin gabe pasatu beharreko hilabeteak presa, hagun edo ziri, eraikin edo makinerian behar ziren konponketetarako erabiltzen zituzten, eta bide batez tratu onak lortzeko eta instalazioaren aldamenean lehengaiak biltzeko.

Iturria: BERTAN, Burdinaren industria. Gipuzkoako Foru Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua 3


AURRELANA • Zein izan duzu gustukoena? Zergatik?

• Bertan azaltzen diren jardueretatik zein iruditzen zaizu harrigarriena?

• Zein erabilpen industrial eman zaio ibai eta erreketako urari? Zeintzuk dira erabilpen honen ondorioak?

• Ze motatako fabriketan erabiltzen da ura gaur egun? Ze ondorio ditu?

• Uholdeei aurre egiteko bururatzen zaizkizuen neurriak aipatu:

• Denak al dira ingurumenarekiko errespetagarriak?

4


Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!! IKASTURTEA

DBH

Erreka aztertzen dugunean ura ez da garrantzia duen elementu bakarra. Erreka bera animalia eta landare desberdin ugariren bizilekua denez, zein egoeratan dagoen jakiteko garrantzitsua da bertan zein bizidun dagoen jakitea.

LANDALANA

• Azterketa ahalik eta sakonena egiteko hurrengo ordenean burutuko dugu.

Ibaiaren ibilgua Uraren ezaugarri kimikoak Landaredia Animaliak • Hau guztia gaurko egunez beti gertukoa baina ezezaguna den erreka bazterrera gerturatu eta hurrengo datuak bilduz Ondorioak hasiko dugu. Errekaren izena: Gaurko data:

Giroko tenperatura:

Azken egunetan euririk egin al du?

Bai

Ez

IBAIAREN IBILGUA

Ibaiaren zein ataletan gaude?

Goi ibilgua

Erdi ibilgua 1

Behe ibilgua

ÂşC


LANDALANA Emandako tresnak erabiliz neur ezazue errekaren zabalera eta sakonera. Emaitza ahalik eta zehatzen izan dadin hartu 3 lekutan neurria eta batez bestekoa atera ZABALERA

SAKONERA

KORRONTEAREN ABIADURA Bi pertsona ibaiertzean kokatu, zuen artean 10 m-tara. Ibaian gora dagoen pertsonak hosto bat botako du uretara eta bere taldekidea ohartaraziko du. Honek hostoak bereganaino heltzeko behar duen denbora neurtuko du. Korrontearen abiadura =

Distantzia Denbora

m

=

s

m/s

=

• Zer aurki dezakegu ibai ondoan? (Aukeratu gehienez 2)

Lohia

Hartxintxarra

• Bideratuta al dago ibaia?

Zerez?

Harriak

Ez

Harea Bai

Harri kozkorrak

Haitzak

Erdizka

Horma

Oinarrizkoena dagoeneko aztertu badugu ere badira aztertzaile on batek kontuan izan behar dituen hainbat gauza: Honako soinurik entzuten al duzue?

ERREPIDEA

PRESA

JENDEA HITZ EGITEN

Besterik?

TRENA

LANTEGIA 2


LANDALANA Inguruko erabilera nagusiak. Gehienez hiru mota markatu. Nekazaritza Abeltzaintza Basogintza Hiri erabilera Aisialdiko lekua (parkeak, kirol-eraikuntzak) Industriala Berezko egoeran dagoen eremua Zona degradatua Bide azpiegiturak Bestelakoak. Zehaztu Ingurura begiratu duzuen bitartean ikusi al duzue hondakinik? URETAN ERTZETAN Poliestirenoa (kortxo txuria) Pilak Aparrak Paperak, kartoiak, egurrak Elikagaien hondakinak Uzta-hondarrak Olioa/Koipea (latak) Gai kimiko arriskutsuen edukiontziak Latak (aerosolak, kontserba-latak) Higiene-gaien hondakinak Ehunen hondakinak (jantziak, oinetakoak) Bestelakoak (zehaztu)

3


LANDALANA URAREN EZAUGARRI KIMIKOAK Parametro fisiko-kimikoak

Behin uraren bidea ikusita azter ditzagun uraren ezaugarriak

Egokia

pHa

Datuak

5.5 - 8.5

Nitratoak (NO3)

10 - 40 mg/l

Nitritoak (NO2)

0 mg/l

Gogortasuna (GH)

6º - 16º

Karbonato Gogortasuna (KH)

3º - 10º Dh

Oxigeno disolbatua

X>5

Tenperatura X > 1m

Uhertasuna

PHak soluzioko azidoen kontzentrazioa adierazten du, 1etik 14ra. 7ko pHa neutroa da; 4tik beherakoa, berriz, oso azidoa; eta 10etik gorako pHa oso alkalinoa. Nitratoak ezinbestekoak dira landareak hazteko, kopuru txikian agertzen bada murriztu egiten da landare kopurua; gehiegizkoa bada kopuruan eta tamainan handitu egiten dira eta eutrofizazioa eragiten du. Gizakien kontsumorako gomendatutako gehienezko kopurua 50 mg/l-koa da. Nitritoak oso toxikoak eta kaltegarriak dira arrainentzat (0,5 mg/l-ko kontzentrazioek arazoak eragin ditzakete). Nitritoa beti egon izan da naturan, baina gaur egun asko ugaritu da; horren arrazoia nekazaritzan ongarriak eta ibilgailuetan erregai fosilak erabili izana da, besteak beste. Gogortasun orokorra: gogortasun orokorra (GH) kaltzio eta magnesio gatzen kontzentrazioak mugatzen du, eta arrain, landare eta mikroorganismoen zelulen funtzioan zuzenean eragiten du. Karbonatoen gogortasuna: bikarbonatoak, askotan kaltzioarekin eta magnesioarekin batera konbinaturik agertzen diren osagai kimiko garrantzitsuak dira. Bikarbonatoek pH-aren aldaketak erregulatzen ditu eta pH-aren gorabehera bortitz eta bat-batekoak galerazten dituzte. Oxigeno kontzentrazioa: oxigenoa ezinbestekoa da ibaian bizia egon dadin. Uraren abiadura eta zurrunbiloen, tenperaturaren, eta ibilguan isuritako substantzia oxidagarrien kopuruaren araberakoa da. Animalia eta landareek arnasteko hartzen dute. Tenperatura: uraren bat-bateko tenperatura aldaketen eragile nagusiak isurketa industrialak, nekazaritzakoak edo urbanoak izaten dira. Tenperatura altuek (adibidez udakoek) arazoak eragiten dituzte. Horietako bat oxigenoa temperatura altuagotan gutxiago disolbatzen dela da, eta beraz izaki-bizidunek arazoak dituzte oxigenoa behar baitute bizitzeko. Uhertasuna: uraren gardentasunari egiten dio erreferentzia. Uhertasun maila altuak uretan esekitako partikulek, - lurra, hondakin-urak, planktona…-,sor dezakete. Uhertasuna handia bada eguzki-argia blokeatu, eta landareek fotosintesirako behar duten argia har dezaten oztopatuko dute. Landareek oxigeno gutxiago ekoiztuko dute eta, ondorioz, Oxigeno Disolbatuaren (OD) mailak jaitsi egingo dira. Uhertasun-maila neurtzeko, Secchi-ren diskoa erabil dezakezue. 4


LANDALANA Behin ibai ekosistemen biotopoa aztertu ondoren biozenosia azter dezagun.

LANDAREDIA Ibai ertzetako landareek animaliei babesa, urei udan itzala eta lurrari euslekua ematen diete. Gaur egun ordea ibai inguruko basoak suntsitu egin dira leku askotan. Azter dezagun zer gertatu den gure herriko ibaian!

Platanoa

Hurrengo landareetatik zein aurkitzen duzu? Haltza

Lizarra

Haritza

Azeribuztana

Iratze arrunta

Orein Mihia

Hepatikak

Goroldioak

Likenak

Gehienez hiru markatu

EZKERRA ESKUINA

Ibaiertzeko berezko landaredia (haltzak, zumeak, lizarrak, makalak...) Bestelako hostozabalak (haritza, pagoa...) Landaketak (pinua, eukaliptua, makala, platanoak...) Laborantza Belardiak Sasitza (txilarra, otea, iratzea, sasia...) Padurako landaredia (ihiak, ezpata belarra...) Bestelakoak (zehaztu) 5


LANDALANA ANIMALIAK Zaila da ibaietako hainbat animalia ikustea baina badira erraz aurki ditzakegunak ere. Adin egon edozein mugimenduri eta aurki ezazu hurrengo animalietakorenbat. Ikusten baduzu borobildu.

Uhandrea

Igela

Apoa

Sagua

Buztanikara txuria

Kaioa

Lertxuna

Ahatea

Uroiloa

Baina gaur animalia hauek baina txikiagoak diren animalietaz baliatuko gara gure errekaren kalitatea neurtzeko. Animalitxo hauek harri azpitan egoten dira babesturik, jaso lagina eta identifikatu fitxa honekin batera doakizuen taularen laguntzaz. Adi! Harri bat altxa ondoren, zegoen lekuan utzi! Taula horrren arabera nolako kalitatea du urak?

Oso ona

Ona

Ertaina

Txarra

6

Oso txarra


LANDALANA

URARI BURUZKO HERRITARREN IRITZIA 1.- Zure etxean, ba al dago ura aurrezteko sistema berezirik? Bai

Zein?

Ez

Zergatik?

2.- Denbora pasa ahala uraren kontsumoa handitu edo gutxitu egiten da zure etxean? Handitu

3.- Komunek ba al dute ura aurrezteko sistemarik?

Gutxitu

Bai

Ez

• Zein?

4.- Ur iturriak nolakoak dira? Bakarrik eteten direnak Ur beroa eta hotza aparte dituztenak Aginte-palanka bakarrekoak 5.- Eta arropa garbigailuak erabiltzerakoan: Beteta daudenean erabiltzen saiatzen naiz

Programa ekonomikoak erabiltzen ditut

Behar ditudanean erabiltzen ditut besterik gabe 6.- Ura berotzeko sistemari buruz: • Zer erregai mota erabiltzen du?

Gas naturala

Elektrizitatea

Propano, butano

Energia berriztagarria

• Mantenimendu zerbitzua kontratatuta duzu? • Zer tenperatura erabiltzen duzu?

BAI

EZ

Ahalik eta beroena

Neurrizko tenperatura

Tenperatura kontu handiz neurtzen dut • Zenbatetan erabiltzen duzu ur beroa egunean (dutxak, harraskan, arropa eta ontzi garbigailuak...)? 7.- Edateko zer erabiltzen duzu?

Iturriko ura

Ur botila

• Zergatik? 8.- Zure garbitasunean, zer erabiltzen duzu?

Bainua

Dutxa

9.- Ura horrenbeste ez kontsumitzeko eta ez kutsatzeko zer egiteko prest zaude?

EMAITZAK LABURBILDU ITZAZU ZURE TALDEKIDEEKIN 7


LANDALANA ONDORIOAK

Datu guzti hauek azkenean gure herriko errekaren egoera nolakoa den jakiteko balio digute. Bildutako informazioaren arabera erantzun hurrengo galderei eta eztabaidatu errekaren kalitatea hobetzeko zer egin beharko genuke guztiok.

• Errekari loturiko landare mota asko topatu al dituzue? Eta animaliak?

• Zer egin beharko genuke gehiago egoteko?

• Errekari zer gertatuko litzaioke landareak eta animaliak desagertuko balira?

Gure inguruko erreka eta ibai ugari kutsatuta daude. Zergatik?

Zure iritziz herritarrok ura kontsumitzean zuzen jokatzen al dugu? Non ikusi dituzu hobetzeko puntuak?

Argi dago gure errekak ez daudela egoerarik onenean. Ubideratu egin ditugu, landaredia suntsitu dugu, urak kutsatu ditugu... Bada garaia egoerari aurre egiteko. Zuk, nik, guk... denek egin dezakegu zerbait hala izan dadin. Pentsa ezazue, eta egin denen artean zerrenda bat, errekak garbi mantentzeko egin daitezkeen ekintzekin.

8


Herriko errekak eta ibaiak azter ditzagun!! IKASTURTEA

DBH Hausnarketarako Lana

URA, GENEROA ETA EKITATE GABEZIA «Gaur egungo munduan, ura bizi-iturri baino zerbait gehiago da. Ura eskuratu ezin izateak pobrezia, desoreka eta gizarte-injustizia eragiten ditu, bai eta alde handiak ere bizitza-aukeretan. Ur-eskasia garrantzitsua da, ura giza eskubidea delako, eta inork ez luke ez ikusiarena egin behar giza eskubideak urratzen direnean. Halaber, ez genuke onartu behar munduan milioi bat haur hiltzea, baso bat ur ez dutelako edo komunik ez dutelako; izan ere, funts-funtsean, arrazoi doilor horiek daude hainbat eta hainbat haur-heriotzaren atzean.»

Kevin Watkins Zuzendaria, Giza Garapenari buruzko Txostenerako Bulegoa Irakurri jarraian gazte batzuk laburtutako Giza Garapenari buruzko 2006ko txostenetik ateratako “Emakumea eta Ura” lantzen duen puntua: Testuan zehar milurteko helburuen erreferentzia egiten da: 2000. urtean, Nazio Batuen Milurtekoko Gailurrean, estatuburuek eta gobernuburuek zenbait helburu ezarri zituzten, pobrezia gorria desagerrarazteko eta giza askatasuna areagotzeko. Helburuak 2015erako lortu behar dira, hauek dira: ZORTZI ERRONKA, MUNDUA ALDATZEKO 1) Pobrezia gorria eta gosea errotik desagerraraztea 2) Lehen Hezkuntza unibertsala erdiestea 3) Generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia sustatzea 4) Haurren heriotza-tasa murriztea 5) Amen osasuna hobetzea 6) GIB/HIES-ari. malariari eta beste gaixotasun batzuei aurre egitea 7) Ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea 8) Garapenerako munduko itun bat sustatzea

1


Hausnarketarako Lana ZAMA, EMAKUME ETA NESKATILEN GAINEAN Mundu osoan, emakumeek eta neskatilek neurriz gain jasaten dituzte uraren eta oinarrizko saneamenduaren krisiaren ondorioak. Herrialde askotan, kulturak ezartzen du emakumeek eta neskatilek hartu behar dutela beren gain etxearen ardura; beraz, beraien eginbeharra da familia osoarentzat ura bilatzea eta ekartzea. Neskatilek, etxetik gertu ur garbiko eta oinarrizko saneamenduko instalaziorik ez badute, eskolara joateko aukerak galtzen dituzte, eta, horren ondorioz, baita beste zenbait aukera ere: beren komunitateetan erabat parte hartzeko aukerak, eta ahalmenak ikasi eta merkaturatzekoak. Oso arazo sinplea da: emakumeek eta neskatilek, ura biltzera eta garraiatzera joan behar badute, edo komunera joateko lekuren baten bila oinez distantzia luzeak egin behar badituzte, ez dute astirik beste zeregin batzuetan aritzeko; hala nola, eskolara joateko, seme-alabekin jolasteko eta lan egiteko. Loturak argiak dira: “Nola ez dut, bada, eskolan egon nahiko?”, azaldu du Yenik, 10 urteko neskatila batek, El Alton, Bolivian.“Baina, nola egin dezaket? Gure amarentzat beharrezkoa da nik ura jasotzea, eta kanila 10:00etatik 12:00etara dago irekita. Oso goiz jarri behar da ilaran, jende asko etortzen baita ura hartzera”. Tanzanian, neskatilak iturburutik 15 minutu baino gutxiagora bizi direnetan, ehunetik 12 aldiz gehiago joaten dira eskolara.Iturburu batetik zenbat eta gertuago bizi, orduan eta aukera gehiago dute neskatilek eskolara joateko. Ur bila joan behar izatea ez da oztopo bakarra emakumeek hezkuntza jasotzeko; eskolara joateko zortea dutenek ere etxera itzuli behar izaten dute sarri, eskolan komunik ez dagoelako edo egoera txarrean daudelako. Guraso askok, eskolako komunetako higiene, segurtasun eta pribatutasun faltarekin kezkatuta, eskolatik atera egiten dituzte alabak, behin nerabezarora iristen direnean. Bangladeshen, UNICEFen programa baten bidez eskolako komunen instalazioak hobetu ondoren, %11 igo zen eskolara joaten ziren neskatilen kopurua. Emakumeek eta neskatilek edateko ura eta oinarrizko saneamendua eskura dutenean, onurak iraunkorrak dira. Hezkuntza jaso duten emakumeek ahalmen handiagoa dute etxean, komunitatean eta herrialdean erabakietan parte hartzeko. Hezkuntza jasotzen duten neskek joera dute geroago ezkontzeko eta umeak ere geroago izateko; haien familiak txikiagoak eta osasuntsuagoak dira, hezkuntzarik jaso ezin izan duten emakumeen familiak baino. Milurtekoko hirugarren helburua,genero-berdintasuna sustatzea eta emakumeei bultzada emateari buruzkoa, asko aurreratuko da, garapen-bidean den munduan uraren eta oinarrizko saneamenduaren hornidura lehentasun bihurtzea lortzen badugu. Denbora galdua, etorkizun galdua Egunean 40.000 milioi ordu galtzen da Saharaz hegoaldeko Afrikan ura hartzen; hau da, Frantziako lan-indar guztiaren urtebeteko lanaldia

“Afrikan ur eta egur beharren %90a emakumeek asetzen dute”

Mali: emakumeak putzutik ura ateratzen herrira eramateko. 2


Hausnarketarako Lana Maliko putzuen komunitate kudeaketa. Proiektu batek nola egin dezake porrot emakumeak ez badira inplikatzen bere plangintzan: Maliko Macinako putzuen proiektuaren plangintzan, alde batera utzi zuten genero ikuspuntua. Putzuen kudeaketa komunitateko buruzagiei (gizonezkoak) utzi zitzaien, errekurtso berriaren plangintzan eta jarraipenean emakumeei kontsultatu gabe. Ezarritako sistemak eta ekipamenduak erabilezinak suertatu zitzaizkien emakumeei, bilketaren arduradun nagusiak zirela kontutan izanda. Emaitza bezala, jende asko elkartzen zenean putzuaren inguruan, emakumeak ekipoak desmuntatu egiten zituzten eta aurreko bilketa erara bueltatzen ziren. Gainera zaintzaile bezala egon beharko luketen gizonezkoak ez zituzten beraien funtzioak bete, uraren kudeaketa eta saneamendua emakumeen lana zela pentsatzen zutelako. Tanzanian emakumeak ontziak kargatuz ur bila joaten dira.

Testua irakurri ondoren honako galdera hauek erantzun: • Nork kudeatzen du ura • Baina, zein arduratzen da ura lortu eta garraiatzeaz? • Zer iruditzen zaizu?

• Zure ustez nola banatu beharko lirateke zeregin hauek?

• Ba al dago ezberdintasunik emakumeek eta gizonek egiten dituzten zereginen artean? Zeintzuk dira?

• Garrantzitsuak al dira diferentzia horiek? Zergatik?

3


Hausnarketarako Lana • Emakumeak ur bila joan beharrak eta saneamendu faltak hainbat ondorio dakartza, zeintzuk dira?

• Egoera nola hobetu daiteke?

• Mali-ko proiektuaren esperientzia ezagutu ondoren, nola bultzatu daiteke emakumearen partaidetza?

• Garrantzitsua al da emakumeen iritzia kontutan izatea? Zergatik?

• Guk zer egin dezakegu egoera hobetzeko?

Ur hornikuntza eta saneamendu arazo larriak dituzten herrialde batzuen egoera pixka bat gehiago ezagutu dugu, eta arazo larri hauek batez ere emakume eta haurrengan dituzten ondorioak ere ezagutu ditugu. Maila ezberdinetan kudeaketa herrialde hauetan noren esku dagoen, hau da, noren esku dagoen erabakiak hartzea eta bestetik ura nork eramaten duen etxeetara, eta bertako erabilpena nola egin erabakitzen duena ere ezagutu ditugu.

4


Jarraian gure inguruko errealitatea aztertzen eta guk daukagun pertzepzioa antzematen saiatuko gara. GURE ETXEETAN • Etxeetan lanaren banaketa berdintasunean oinarritzen dela uste duzu? Zergatik? • Etxeko kide guztiak uraren erabilpen antzekoa egiten duzue? Zergatik? • Ezberdintasunik balego, jarraian idatzi zeintzuk diren eta nork burutzen dituen ekintza horiek.

• Zerbait aldatuko zenuke? Zer eta zergatik? • Etxean berdintasuna bultzatzeak, eraginik izan dezake uraren kontsumoan edo beste ikuspegiren batean? Zergatik?

GURE HERRIAN: Galdetegia Herriko kaleetan ondorengo galdetegia egin; bakoitzak gizonezko eta emakumezko bati egin galdetegia.

1.- Etxeko lanetan gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunik badagoela uste al duzu? BAI

EZ

Zertan?

2.- Etxeko uraren kontsumoan ardura maila bera al dute gizonezkoek eta emakumezkoek? BAI

EZ

3.- Ezberdina dela uste baduzu, nor eta zertan arduratzen da gehien? 4.- Ura kontsumitzerakoan gizonen eta emakumeen artean desberdintasunik ba al dago zure etxean? BAI EZ Nork eta zertan uste duzu gehien kontsumitzen duela? 5.- Noren izenean dago ur kontsumoaren faktura? Eta nork egiten dio kasu fakturari? 6.- Ur kontsumoa murrizteko neurriak hartzen al duzu etxean?

BAI

Nolakoak? Neurriak hartzen badituzue, nor arduratzen da neurri horiek betetzeaz? EMAITZAK LABURBILDU ITZAZU ZURE TALDEKIDEEKIN ETA KOMENTATU. 5

EZ


Hausnarketarako Lana SORMENA LANDUZ Aurreko ariketan ura aztertu dugu genero ikuspegitik, aztertutako egoera ezberdinak hobeto ulertzeko, besteei ikasitakoa erakusteko eta sormena landuz ondo pasatzeko ondorengoa proposatzen dizuegu. Emakumeak eta uraren arazoa azaltzen duen testuan hainbat testimonio azaltzen dira, horietan oinarritu, edota antzeko zerbait pentsatu, baita ere gure etxeetako eta herriko egoera islatu dezakezue. Guzti honekin egoera horiek transmititzen saiatu, ondoren proposatzen dizuegun aktibitate ezberdinekin. Gelakoak talde txikitan banatuta, ondorengo lanak burutu ditzakezue: • LABURMETRAIAK: Laburmetraia egiteko taldean lanak banatu beharko dituzue: gidoia, aktoreak, zuzendaria eta kamera izan daitezke beharrezko elementuak.

• ARGAZKIAK: Egoera ezberdinak irudikatzeko zuek azaldu zaitezkete argazkietan edo benetako egoera bati argazkia atera.

• KOMIKIAK: Komikien bitartez egoera ezberdinak deskribatu.

• ARTIKULU, IPUIN, ISTORIO, POESIA... Idaztea atsegin baduzu egoera ezberdinen inguruan gogoeta egin eta iradokitzen dizuna idatzi.

• BESTELAKO ARTE ADIERAZPENAK: Graffitiak edo beste arte adierazpenen bat bururatzen bazaizu, aurrera! Arteak ez du mugarik! 6


Plekopteroaren larba Efimera-ninfa zapala (Leuctra franzi) (gehienez 1 zm)

(Eedynorus) (16 mm arte)

Anfipodoa

Burduntziaren ninfa Efemeropteroaren larba

(Echinogammarus sp.) (gehienez 1cm) (Anax imperator) (gehienez 5 cm)

(Baetis sp.) (gehienez 1 cm)

Eiherazain

(Nepa cinerea) (3,5 cm)

Alboetako baten gainean oso Zangoek bi azkazal dituzte eta bi Zapala, buruak ilargi itxura du. 6 azkar egiten du igerian. Kolore Sabelaren amaieran hiru buztan Brankiak sabelaren alboetan Herrestan ibiltzen da eta landaretza buztan ditu. Perla edo harri-euli hanka eta 3 isats. Narrastaka aldakorra du, gorrixkatik grisera (punta) labur ditu. Herrestan ditu. 6 zango eta hiru buztan artean ezkutatuta ehizatzen du. ere deitzen zaie hobeto dabil igeri baino. ibiltzen da. Antena luze-luzeak ditu ditu. bitartekoa

Trikopteroaren larba

Gasteropodoa

Bibalbioa

Zapataria

Karramarro gorria

(Procambarus clarkii) (gehienez 18 cm)

(Odontocerus sp.) (gehienez 1 cm)

(Potamopyrgus jekinsi) (0,5 cm)

(Pisidium sp.) (<1 cm)

(Guerris sp.) (gorputza gehienez 1 cm)

Planaria

Lehenengo hiru zango pareek haginak dituzte. Ibaietan sartu dute eta bertako karramarroa ordezkatu du.

Maskor bikoitza du, kusku Hondar, haitz, adar txiki eta abarrez Maskor gogorra eta biribildua du. itxurakoa. Landare artean bizi Aurrera egiteko zango muturrak ur Higitzeko gaitasun handiko egindako kaxatan bizi da. Herrestan Landare artean bizi da, harri da, harri azpietan edo jalkinean gainean jarri eta arraun egiten du. animalia da. Gorputza ibiltzen da kaxa bizkarrean duela. segmentatua eta zapala du. azpietan edo jalkinean lurperatuta. lurperatuta. Batzuetan salto ere egin dezake.

(Dugesia sp.) (3 cm)

TOLESTU

TOLESTU

Zapataria

Burduntziaren ninfa Txarra Urria Egokia

Gasteropodoa

Efimeraren larba Karramarro gorria

Efemeropteroaren larba

Ez dago ANIMALIA BIZITZARIK

Bibalbioa

Ona Oso ona

Planaria Trikopteroaren larba

Anfipodoa

Eiherazain

Plakopteroaren larba

cm

MOZTU

1 2 3 4 5 6 7 8


IBAIAK - IRAKASLEAREN MATERIALA (LH - DBH)