Issuu on Google+

Uxola Sariak 2012 TOLOSALDEKO ETA LEITZALDEKO

info

Asteazkena, 2012ko ekainaren 13a

ETORKIZUNEKO LITERATURA SORTZAILEEN BILGUNEA

Astelehenean Topic zentroan bildu ziren argitalpen honetan dauden lan guztien egileak Sari Banaketa ekitaldian parte hartzeko. I. URKIZU

Hutsik egin gabe datoz Uxola Sariak 2012 Urtero bezala, hemen da, ikasturte amaierarekin batera, literatura lehiaketako sari banaketa. Eskualdeko gazteek berriz ere erakutsi dute irudimen handia dutela eta maila altuko lanak aurkeztu dituzte. Aurten lehen mailan 113 partaide izan dira, bigarren mailan 254, hirugarren mailan 113 eta laugarrengoan 88. Ez dute lan erraza izan epaimahaiko kideek, hau da, Juan Kruz Igerabide, Agustin Amiano, Bittor Madina eta Karlos Linazasorok. Maiatzaren 3an bildu ziren sari banaketa erabakitzeko.


II tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko ekainaren 13a, asteazkena

Uxola Sariak 2012 ›

Nerabeen artean erabat zabaldu da sare sozialen erabilera, gazteenen artean Tuenti delarik jaun eta jabe. Interneteko euskararen erabilera, hala ere, lantzen jarraitu beharreko kontua da.

Sare sozialak eta euskara

G

aur egun, Interneteko sare sozialek bete betean harrapatu dute 12 eta 18 urte artean dituzten nerabeen belaunaldia, hori ondorioztatu zuten behintzat, Soziolinguistika Klusterrak eta Kultur Kabia-Topaguneak, pasa den urteko irailean kaleratutako txostenean. Baina euskaraz egiten al dute gazteek sare sozialetan? Orokorrean, euskara bigarren hizkuntzatzat duten euskaldunen proportzioa geroz eta altuagoa dela diote, baina, aldi berean, hiri-inguruneetan bizi diren euskaldunak ere gero eta gehiago dira. Zentzu horretan, oso garrantzitsua da hezkuntza sistema, izan ere, euskararen ezagutza bermatu du, baina sare sozialetan, eta es-

Gazteek Tuenti erabiltzen dute beren artean komunikatu ahal izateko kolaz kanpo, orokorrean, gaztelaniazko joera nabarmena da oraindik. Aipatu azterketa Bilbo inguruko nerabeekin osatu zuten, eta beraz, ezin daiteke bere osotasunean ekarri Tolosaldeara, eskualdea euskaldunagoa delako. Joerak, dena den, errepikatu egiten omen dira; Tuenti bezalako sare sozialean gaztelania erabiltzen da gehiago, nahiz eta zoriontzeko, adibidez, euskara darabilten gazteek. Arrazoia, Asier Basurto Soziolinguistika Klusterreko kidearen hitzetan, hauxe litzateke: nerabeek euskara formula estan-

darren bidez erabiltzen dute. «Ez da erraza jakitea zergatik dagoen horrenbesteko aldea euskararen eta gaztelaniaren artean. Ikusi dugu maila sinbolikoan euskara darabiltela, eta euskaraz egiteko gaitasuna ere badutela, baina ez freskotasuna. Hori euskara ez erabiltzearen ondorio da, baina baita arrazoia ere. Ez baduzu erabiltzen, ez duzu freskotasun hori lortzen, eta ez baduzu freskotasunik, ez duzu erabiltzeko gogorik», esan du. Baina hala ere, era berean, euskarazko formulak barneratuta dituzte gazteek, eta hortaz zoriontzeko euskara erabiltzen dute ia beti. Freskotasuna Maite Goñi blogari eta irakasleak ere freskotasun hori aipatu zuen Berria egunkarian eginiko elkarrizketa batean. «Ez dut uste sare sozialetan euskara mota bakar bat erabiltzen denik. Mota askotako sare sozialak daude, eta horietan erabiltzen den hizkuntza mota ere ezberdina da. Irudipena dut sare batetik bestera aldatu egiten dela egiten den euskara hori. Hori bai, euskarak freskotasuna bilatzen du Interneteko sare sozialetan», esan zuen. Era berean, Interneten euskararen presentzia bermatzea oso garrantzitsua dela dio, «testu motzetan izan edo artikulu landuagoetan». Irakaslea izanik badu gazteekin kontaturik eta lan egiten duen ikastolan ia gazte guztiak Tuentin daudela dio; «beren artean komunikatzeko, solasean aritzeko, argazkiak eta bideoak partekatzeko eta gauzak antolatzeko erabiltzen dute, batik bat.

G 2012ko sarituak LEHEN HEZKUNTZAKO 3.ETA 4.MAILAK (8,9 ETA 10 URTE) pHizlaua. 1- Txomin Iztueta Karrera, Munduari bira (Laskorain ikastola). 2- Janire Telleria Txintxurreta, Maria eta bere elur panpina majikoa (Samaniego ikastetxea). 3- Irati Calvo Aguirrezabala, Abentura zoroa (Samaniego ikastetxea). pOlerkia. 1-Aimar Ugartemendia Mariñelarena, Udazkena (Ibarrako Uzturpe ikastola). 2- Inge Bastarrika Arozena, Mundua eta biderketa (Ibarrako Uzturpe ikastola). 3- Garoa Lizartza Ormaetxea, Sahara (Ibarrako Uzturpe ikastola).

Tuenti da nerabeek gehien erabiltzen duten sare soziala.

Eta solasean aritzeko erabiltzen dutela diodanean, esan nahi dut euren kontuei buruz aritzeko erabiltzen dutela, baina euren kon-

analisi dinamikotik begiratuta lana burutu zuen 2010ean eta Gazteak eta sare sozialak izeneko atalean, bitan banatzen ditu gaz-

Sare sozialak hezkuntzarako oso baliagarriak izan daitezke

Gazteek argazkiak, bideoak eta informazioa partekatu ohi dute Internet bidez

tuak eskolako etxerako lanak ere izan daitezke, ez bakarrik aisialdirako gorabeherak». Goñik, era berean, sare sozialak hezkuntza prozesuan txertatzearen aldekoa da: «Sare sozialak hezkuntzarako oso baliagarriak izan daitezke, besteak beste, informazioa kudeatzeko, edukiak partekatzeko, eta komunikazioa areagotzeko». Gorka Julio teketen.com blogaren sortzailea, hacktibista eta web garatzailea denak ere Interneteko sare sozialak, sare sozialen

teak: 12 eta 16 urte artekoak, eta 16 eta 18 urte bitartekoak. Lehen taldekoen artean sare trinko askotan daudela dio (familia, eskola, zenbait talde...), baina behar bada, ez dituzte sare sozialak horrenbeste erabiltzen. Bigarren taldean, aldiz, talde gehiagotan sartzeko aukerak ugaritzen zaizkie (aisialdi taldeak, kirola...) eta era berean, ordura arteko guneetan arazoak sortu daitezke sare sozialetarako saltoa ematen lagunduz.

LEHEN HEZKUNTZAKO 5.ETA 6.MAILAK (10,11 ETA 12 URTE) pHizlaua. 1- Laida Mendiluze Ormaetxea, Sukaldeko koadroa (Hirukide Jesuitinak ikastetxea). 2- Irati Arroyo Ascaray, Ardi txantxazaleak (Laskorain ikastola). 3- Xabier Galarza Larrarte, Udako oporraldia (Laskorain ikastola). pOlerkia. 1-Inko Lasa Melo, Estatuaren bihotza (Hirukide Jesuitinak ikastetxea). 2- Izaskun Vallejo, Sentimenduak (Laskorain ikastola). 3- Jone Miren Telleria del Tio, Negu maite (Hirukide Jesuitinak ikastetxea).

DBH-KO 1.ETA 2.MAILAK (12,13 ETA 14 URTE) pHizlaua. 1- Miren Izagirre Elizaran, Ramon (Laskorain ikastola). 2- Maider Aldazabal, Bizitzaren aldaketak (Orixe BHI). 3- Beñat Urkola, Gauaren orroa (Laskorain ikastola). pOlerkia. 1- Jon Eusebio Hidalgo Delgado, Nire jaiotza (Orixe BHI). 2- Maria Magro Izagirre, Heriotzaren begiak (Orixe BHI). 3- Uxue Ezeiza Alkorta, Gauak mezuak dakartza (Orixe BHI).

DBH-KO 3.ETA 4.MAILAK (14,15 ETA 16 URTE)

Gazteen artean geroz eta ohikoagoa da sare sozialak erabiltzea, euskararen erabilera, hala ere, ez da erabat zabaldu. NAIARA GARZIA

pHizlaua. 1- Leire Azkue Liceaga, Arraza erasotzailea (Hirukide Eskolapioak). 2- Hebe Aguilar Lasa, Goldaugen (Hirukide Eskolapioak).


2012ko ekainaren 13a, asteazkena

tolosaldeko eta leitzaldeko hitza III

‹ Uxola Sariak 2012

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila: hizlaua

T

xurruka dut izena, eta orain kontatu behar dizuedan istorioa benetan gertatu zitzaidan 17 urte nituela. Orain ordea, 71 urte ditut, atton xarra. Lau semealaba ditut: Ander, Xabier, Mikel eta Miren. Emaztea ere badaukat, Maite, eta hark ere 71 urte ditu. Orain istorioa kontatuko dizuet. Dena 14 urte nituela hasi zen, igande goiz batean. Postariak gutunazal bat emanez galdetu zidan: - Zu al zara Txurruka Etxebeste? - Bai jauna –erantzun nion gizalege handiz. - Gutun hau zuretzat da –esan zuen eta alde egin zuen gero. Gutunazala ireki nuenean… hau sorpresa! Lana eman zidaten marinel bezala! Nire bizitzako egunik zoriontsuena izan zen hura eta pozaren pozez jauzika hasi nintzen eta gero gurasoei esatera joan. Amak besarkatu ninduen, begietatik malkoak zeriola. Aita berriz, nahiko odol hotzekoa zenez, zorionak eman eta bere gelara joan zen, etxeen plano batzuk egitera, arkitektoa baitzen. Horrela bada, arratsalde horretan bertan irten nintzen etxetik, maletak egin eta betiko agurtu nituen nire guraso eta anai-arrebak. Familiak tren geltokiraino lagundu ninduen eta gero, zorte ona opa zidaten denek. Handik egun batetara, Donostiako portuan nengoen, nire adineko beste marinelgai batzuekin eta nire kapitainarekin, Joan La-

Txomin Iztueta Karrera 11. saria

‘Munduari bira’ rrañagarekin, Joantxo ezizenarekin ezagutua. Honek denoi honela hitz egin zigun: -Egun on. Gaur, dakizuenez, marinel izateko entrenamendua eta ikastaroa hasiko dugu. Zuen izenak esan ahala etorri horko etxolara eta zuen jantzia emango zaizue. - Joanes Arozmendi, Unai Bengoetxe, Txurruka Etxebeste, Jon Goikoetxea… Sartu nintzen etxolara eta bertan marinel bat ari zen jantziak banatzen. - Tori txikito –esan zidan eta bere lanean jarraitu zuen. Ondoren entrenamendua hasi zen eta kapitaina honela mintzatu zitzaigun: - Badakizue bi urte barru, hau da, ikastaroa amaitu ondoren, zuetako hiru marinelgai onenek kapitain titulua aterako duzuela eta itsasontzia emango zaizuela. Ni gero eta urduriago nengoen, gauzak gero eta zirraragarriagoak baitziren, edota nik kapitain titulua ateratzeko izugarrizko gogoa nuen. Hori bai, gu 15 ikasle ginen eta titulua hiruk bakarrik aterako bazuten… Hala ere, ni asko saiatuko nintzen eta kitto. Entrenamenduan, lehenik eta behin beroketak egin genituen: korrika saioak, sokatira, 10 kiloko zakuak eraman batetik bestera… Jarraian bi mastako goleta batean hasi ginen trebatzen: belak

zabaldu, lema zaindu… horrela igaro zitzaizkigun bi urte luze eta 17 irtereki Getariako udaletxean geunden 15 ikasleak aukeratuen izenak entzuteko irrikaz. Hasi zen alkatea izenak esaten: - Joanes Arizmendi, Unai Bengoetxea eta Txurruka Etxebeste. Igo ginen podium antzeko ohol batera eta domin moduko bat eman ziguten, eta gero kapitainak zorion beroak eman zizkigun. Hunkiturik nengoen, ia-ia negarrez hasi nintzen baina eutsi egin nion. Alkateak portura eraman gintuen eta han hiru itsasontzi eder zeuden bere izen eta guzti. Niri ertain bat egokitu zitzaidan. Nahiz eta oso handia ez izan balio zuen arrantzarako baina niri abenturak bizitzea gustatzen zitzaidan eta munduari bira eman nahi nion eta, itsasontzi hark ez zuen balio. Honela bada, irakasle lanetan jardun nuen lau urtez eta gero itsasontzi berria erosi eta tripulazio bat bildu nuen 21 urte nituela 25 marineleko tripulazioa zen, sukaldaria eta ni barne. 1675. urteko abuztuaren 27an tripulazioak Getariko taberna batean afaldu ondoren gure abentura hasiko zen. Afaltzen amaitutakoan tabernariari ordaindu eta ontziratu egin ginen. - Askatu amarrak eta zabaldu oihalak! – oihu egin nuen eta itsasoratu egin ginen.

Gure itsasontzi berria sekulakoa zen: hiru masta zituen, lau kanoi alde banatan, lema, soto handia, begiralekuak, sukaldea, armategia, logelak … Lehenengo hiru egunak ezer apartekorik gabe igaro genituen, baina laugarren egunean ekaitz handi batek harrapatu gintuen Atlantiko Ozeanoaren erdian. Bost marinel hil ziren txalupatik erorita eta han marrazoen janari bilakatu ziren. Beste bi itsasoko gaitzak jota hil ziren eta bat bere buruaz beste eginda. Itsasoratu ginenetik hilabete batetara Amerika aldean ni oso gaixorik jarri nintzen eta marinelek Kariben lur hartu behar izan zuten. Astebete egon nintzen gripe larri batekin eta gero Hego Amerikarantz jo genuen, handik Indiar Ozeanoan sartzeko asmoz. Bidaia ezer aipagarririk gabe joan zen, noizbehinka ekaitzak, zenbait harkaitz eta uharri … Hala ere, begiraleak, urriaren 12an, urrutira itsasontzi bat begiztatu zuen eta bandera beltza zeraman. Argi zegoen, pirata talde bat zen guri erasotzeko asmoz. Kanoiak kargatu genituen eta marinel bakoitzak fusil eta sable bana hartu zuen eskuan. Pirata ontzia gero eta gertuago geneukan. Kanoiak prestatu eta tiroka hasi ginen, bidea oztopatzen bai ziguten eta gure abentura artean bukatu gabe zegoen. Gu kanoika hasi orduko beraiek ere erasoan hasi zitzaizkigun. Abordatzera zetozen baina guk aurre hartu genien, abordaketan ezustean harrapatu genituen eta bertan akabatu ere bai.

Beraien ontziari su eman aurretik, zeukaten urre apurra kendu genien eta gero bidaian jarraitu genuen. India igaro ondoren, Afrikaraino joan ginen geldiunerik egin gabe. Hala ere, Afrikan lehorreratu ginenean bertako tribu basati batek erasotu gintuen, baina aise menderatu genituen. Hobeto esanda, beraietako bati fusilaz tiro egin ondoren, beste guztiek izuak jota ihesari eman zioten. Egipton igaro genituen lau aste indarberritzeko eta erabat osatzeko. Berriro itsasoratu ginenean 15 marinel besterik ez geunden, baina ez genuen amore eman. Handik bi astetara Iberiar Penintsulan geunden, Espainian, baina guk Euskal Herrian lehorreratu nahi genuen eta aurrera jarraitu genuen geldiune txikiak eginez. 1677. urtean iritsi ginen Getariko portura leher eginda eta nekeak jota. Ostatu batean pasa hurrengo egunak eta gero Tolosarako bidea hartu nuen. Martxoaren 4ean iritsi nintzen Tolosara eta bertan ezkondu nintzen Plaza Zaharreko udaletxean Maiterekin, eta berarekin bizi izan naiz gaur arte. Tira ba, orain joan egin beharra dut. Hurrenarte eta ondo ibili!

Janire Telleria Txintxurreta 1 2. saria

‘Maria eta bere elur panpina majikoa’

B

azen neskatxa bat Maria izena zuena. Oso lotsatia zen, baina, bihotz onekoa. Ilea hondartzako area bezain horia zuen, begiak itsasoaren ura baino urdinagoak eta ezpainak esponja bezain lodiak eta odola baina gorriagoak. Oso gustuko zuen udaberria, udaberriko haize gozoa, lore politak, tximeletak... Baina negua etorri zen, negu tristea, hotza, zuria. Maria tristuraz beteta atarira irten zen elur panpina bat egitera. Elur panpina egiten bukatu ondoren, bere sekretuak kontatu zizkion. Eta bai, Maria bihotz onekoa zen, baina lo-

tsatia. Horregatik ez zeukan lagunik, ez zen ausartzen. Panpinari sekretuak kontatu eta handik pixka batera elur panpinari esan zion lagunak eduki nahi zituela, orduan elur panpinak esan zuen: - Zure aurrean duzu bat, ni neu. Mariak beldurra zuen, baina aldi berean poza. Lagun bat zeukan bizitzan lehenengo aldiz. Franki jarri zion izena elur panpinari. Oso lagun onak egin ziren. Jolasten ari zirela etorri zen Mariaren ama, Elena. - Afaltzera Maria, afaltzera! - Itxaron pixka batean ama!– erantzun zion Mariak. Frankiri esan zion afaria ekarri-

ko ziola. Denbora joan eta denbora etorri Franki urtzen zihoan. Orduan, Mariak pentsatu zuen etxe barruan sartzea. Amak elur panpina etxean ikusi zuenean haserretu egin zen. Maria azaltzen saiatu zen, baina amak ez zion sinetsi. Pentsatzen egon ondoren ideia bat etorri zitzaion burura: lau gona eta bost alkandora jantzi zizkion Frankiri, [galdetuko duzue ea zergatik jantzi zion hainbeste arropa, ezta? Ba, elurrak busti egiten duelako, zergatik bestela?] Mariak, etxera sartu zenean, hauxe esan zion amari: - Begira ama lagun berri bat dut

begira, begira. - A ze poza Maria! Lagun bat egin duzu azkenean! – esan zion amak. - Ama, nire laguna geratu al daiteke hemen egun batzutan? - Bai noski, baina nola izena du zure lagunak– erantzun zion amak. - Franki izena du ama, Franki. - Bale oso ondo Maria, ondo zaindu Franki. Nik bitartean afaria prestatuko dut –Esan zion amak Mariari. Afalondoan ohera joan zen familia osoa. Hurrengo egunean Mariak ez zuen Franki aurkitzen, sutondoan zegoen aulki batean

bere arropa eta elur urtu guztia. Maria negarrez hasi zen eta ezin zuen lasaitu. Egun asko pasa zituen negarrez Mariak, berriz ere lagunik gabe baitzegoen. Azkenean, denbora joan eta denbora etorri lasaitu zen. Eskolara joan zenean erabaki bat hartu zuen, lagunak egiten ausartzea. Hortik aurrera, eta bere lagun Franki panpinari esker, lagun asko egin zituen eta bere lagunik onenak Laiene eta Nora izeneko neska batzuk ziren. Handik aurrera oso ondo pasa zuen bere bizitza osoan.


IV tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko ekainaren 13a, asteazkena

Uxola Sariak 2012 ›

B

azen behin, estralurtar txiki bat eta Marten bizi zen. Berak Fermin izena zuen. Robota zen. Begi beltzak, ile zuria, metalezko gorputza eta bastoi bat zeuzkan, oso zaharra baitzen. Txikia zenean oso abenturazalea izan zen eta asko gustatzen zitzaizkion misterioak Skobidoori bezala. Marten bazegoen kondaira bat eta esaten zuen nonbait ezkutatuta gaztetasunaren iturria zegoela. Mapa etxe abandonatu baten azpian omen zegoen, zizare baten barruan. Gaztetasunaren iturriaz pentsatzen ari zen une batean, Ferminek triku bat ikusi zuen. Martin zen, triku ospetsua. Orduan, Ferminek Martini eskatu zion maparen bila joateko, bera oso zaharra baitzen. Martinek onartu egin zuen eta maparen bila joan zen. Zailtasun batzuk izan zituen, baina, azkenean, zizarearengana

Irati Calvo Aguirrezabala 13. saria

‘Abentura zoroa’ iritsi zen. Zizarea lotan zegoela aprobetxatuz Martin zizarearen barruan sartu zen, zizare ama begira zuela konturatu gabe. Mapa lortu eta zizare barrutik ateratzean Martinek zizare ama ikusi zuen eta beldurtuta arrapaladan joan zen zizare ama begiz galdu arte. Atera zenean Fermin lotan aurkitu zuen. Hain aspertuta zegoenez Fermin lo geratu zen. Martinek nahiko lan izan zuen Fermin esnatzen. Fermin esnatu zenean Martinek, aberatsa eta eskuzabala zenez, elefante hegalari bat oparitu zion Fermini, eta Fermin elefantearen gainean abiatu zen hegan iturriaren bila. Elefante gainean zihoala, Fermin konturatu zen iluntzen ari

zela eta baso batean lurreratu zen gaua pasatzeko. Biharamun goizean, Fermin ez zen konturatu mutiko behartsu bat elefante hegalariaren gainean zegoela eta panpina zela pentsatuz hor joan ziren biak atsekabearen oihanera, mapan jartzen zuen bezala. Atsekabearen oihanera iristear zeudela, Fermin konturatu zen ume behartsuarekin zegoela eta hala esan zion: - Baina zer arraio egiten duk hemen, Marten? - Ba ni, galdu egin nauk, aizak utziko al didak hirekin geratzen?– galdetu zuen umeak. - Ongi da, baina egon hadi txintxo atsekabearen oihana oso arriskutsua baituk –esan zion Ferminek.

- Aizak eta nola izena dik? - Ni Fernando nauk, eta hi?– esan zuen Fernandok. - Ni Fermin nauk, atsegin diat hi ezagutzea –esan zuen Ferminek. Ferminek bazekien ume batekin bidaiatzea ez zela erraza izango, lan asko emango baitzion umea zaintzea. Hala ere, bazekien nola edo hala lortuko zuela. Fermin oso adoretsua zenez erraz egin zien aurre atsekabearen oihanaren arriskuei eta oihanaren bukaeran 2 tunel ikusi zituen. Batek, kobazulo ilunera eramaten zuen, eta besteak gaztetasunaren iturrira. Mapan jartzen zuenez, ezkerreko tunelak eramaten zuen gaztetasunaren iturrira eta eskuineko zuloak, be-

rriz, inoiz atera ezinezko kobazulo ilunera. Horrexegatik, ezkerreko tuneletik aurrera egin eta gaztetasunaren iturria ikusi zuen. Ferminek tanta bat edan zuen, baina, ume txiki bihurtu zen. Orduan, Fernandok, magia egiten ikasia zenez, Ferminentzat edabe bat egitea erabaki zuen. Ferminek edabea edan zuen eta 24 urteko mutil ederra bihurtu zen eta etxera itzuli ziren biak poz-pozik elefante hegalariaren gainean Etxera iritsi zirenean, Ferminek opariak erosi zizkien, bai Martin trikuari eta baita Fernandori ere. Hala ordutik aurrera zoriontsu bizi izan ziren.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila: olerkia Aimar Ugartemendia Mariñelarena 1 1. saria

‘Udazkena’ Hamabi dama elkarren ondoan hirurak elkartzen dira jolas bihurrian lauko txanda sortu nahian.

Bakoitzaren lana bestea bukatzean gurea hirugarrena hostoekin jolasean. Udaren bukaera eta negu atarian.

Garoa Lizartza Ormaetxea 1 3. saria

‘Sahara’ Egunez hondar haize eta eguzki azpian, palmondoen itzal bila. Gauez ohiturei jarraituz, haimen babesean, zaharrek gazteei kondairak kontatuaz bizitza ematen dien basamortuan bizi den herria. Artzainak abereak zaintzen baserrietan bezala, plaza erdian dantzariak eta jendea txaloka. Haurrak elkarrekin jolasten futbolean, ezkutaketan, eta harrapaketan, guretzat hutsik dagoen basamortuan bizi den herria.

Inge Bastarrika Arozena 1 2. saria

‘Mundua eta biderketa’ Bi bider bi badakizu lau dela, baina ez dakizu mundua nolakoa den. Badakizu borobila dela, baina ez bertan zer dagoen. Badakizu koloreak daudela, baina ez zein diren. Badakizu pertsonak daudela, baina ez zein hizkera duten. Badakizu idatzi egiten dutela, baina nik ez dakit nola. Munduan gauza asko gertatzen dira, baina ez dakizu zeintzuk diren. Badakizu sumendiak pizten direla, baina ez zein hondamendi gertatzen diren. Badakizu animalia eta gizakiak oihuka joaten direla, baina ez nora joaten diren. Baina hori natura da, eta nik ezin dut geldiarazi, baina zuk?


2012ko ekainaren 13a, asteazkena tolosaldeko eta leitzaldeko hitza V

‹ Uxola Sariak 2012

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila: hizlaua Laida Mendiluze Ormaetxea 1 1. saria

‘Sukaldeko koadroa’

G

o iz batean ohetik jaiki eta, goizero bezala, sukaldera joan nintzen gosaltzera. Eskolara joan beharreko egun guztietan bezala, aho zabalka eta begiak ireki ezinik. Goiz hura,ordea, ez zen besteak bezalakoa izango. Hasieran, mahaian eseri eta esnea edaten ari nintzela, uff! Asteartea oraindik! Pentsatu nuen… baina, ez, apirilaren 19 hura berezia izan zen. Gosaltzen ari nintzen bitartean arropa eskegitzeko pintza bat erori zitzaidan laranja zukuaren edalontzi barrura; ez nekien nondik erori zen, oraindik ere erdi lotan nengoela besterik ez nuen pentsatu. Geroxeago beste pintza bat erori zen, eta orduan bai, haserretu egin nintzen nire ahizparen kontua zela pentsatuta… Nire ahizpa eskolan zegoela kontura-

tu nintzen arte eta beldurtu egin nintzen. Arropa eskegitzeko pintza bat? Nire gainean ez dago horma besterik, beno, horma eta amak ni jaio aurretik egin zuen koadro bat, betikoa. Nondik erori ziren pintzak? Geldi-geldi geratu nintzen, pentsatu ezinik… Ama! Oihu egitera nindoala, ahots arraro bat entzun nuen «hemen nago» xuxurlatu zidan neskatila ahots leun batek. Neska nire amak egindako sukaldeko kuadroan zegoen niri arreta handiz begira eta ordurarte ez nintzen konturatu ere egin. Soineko hori bat zeraman jantzita eta txapel handi eta dotore bat. Arropa eskegitzen ari zela, pintza bat erori omen zitzaion nire gosarira, eta ni ikusi ninduela esan zidan. Hitz egiten hasi ginen. Hasieran beldurtuta

nengoen, baina berehala, konfiantza osoz hasi ginen hizketan. Gauza asko kontatu zizkidan. Bere izena Katrin zela eta sukaldeko kuadroan bizi zela esan zidan, arropa eskegitzen. Nik ere gauza pila bat kontatu nizkion, nahiz eta berak bazekizkien, txikitatik ezagutzen ninduen eta . Minutu batzuez hitz egin eta gero,eskolara joateko prestatu nintzen dena lagunei kontatzeko asmoz. Katrinek ea nora nindoan galdetu zidan. Nik besteei kontatzera nindoala esan nionean inori ez kontatzeko esan zidan. Gu bion arteko sekretua izango zela , Katrinena eta nirea, eta gustatu egin zitzaidan ideia. Handik aurrera, goizero joaten nintzen sukaldera inor ez zegoenean Katrinekin hitz egitera. Oporretara joaten nintzenean ere, Katrin nire motxilan izkuta-

tuta etortzen zen, guraso eta ahizpak ikusi gabe. Hiru urte pasa genituen elkarrekin. Baina goiz batean berarekin hitz egitera joan nintzenean ez zegoen. Etxe guztia goitik beZure etxeko kuadroan bakarrik sentitzen nintzen.Gaur mundua ezagutzera eta lagun berriak egitera atera naiz ez zaitut gehiago ikusiko baina beti izango zaitut gogoan. hera arakatu nuen baina ez zen inon azaldu. Berriro ere sukaldera itzuli nintzenean, ohar bat zegoen Geizitxo, nire pelutxe gustokoenaren ondoan. Hau jartzen zuen: Ez nuen ezer ulertu, hain gustura egoten ginen elkarrekin, malkoek nire begietatik ihes egin zuten. Itzuliko zelakoan sukalde-

ko kuadro hutsari begira geratu nintzen. Nire ama itzuli zenean kuadroko neskatila falta zela ikusi zuen eta koadroa hondatu egin zelako, zakarrontzia botako zuela esan zuen. Nik, sekretua gorde nahian, nik jasoko nuela esan nion eta nire gelan daukat jasota. Egunero begiratzen dut kuadro hutsa, egunero hitz egiten diot, baina Katrin ez da itzuli. Ez dakit munduan bidaiatzen ibili ondoren itzuliko den ala ez, baina geroztik arretaz begiratzen ditut etxeko eta kanpoko kuadro guztietan ageri diren pertsonak. Oraindik inork ez dit hitz egin, baina, auskalo!

Irati Arroyo Ascaray 1 2. saria

‘Ardi txantxazaleak’

B

azen baserri batean artalde erraldoi bat eta txakur bat. Artaldean denak zuriak ziren, txakurra berriz, beltza zen eta Ikatz zuen izena. Artalde osoa txantxazalea zen txakurra berriz harroa. Ikatzek bere etxetxoa zuen eta nahi adina jaten zuen. Artaldea banandu gabe mantentzen zen hotzik ez edukitzearren. Batzuetan hain zuriak ziren kotoi zatiaren itxura hartzen zuela artaldeak urrutiko tontorretik ikusita. Beste askotan bezala artzainak artaldea zaintzeko eskatu zion txakurrari eta joan egin zen. Eguna lasai pasatzeko asmoz txakurra, artaldea ukuiluan sartzen saiatu zen,baina inoiz baino umoretsuago zeuden eta ezin zituen sartu, izan ere, udaberria zetorren eta aukera zegoen eguzkitan geratzeko. Ikatz ukuiluan sartu zenean atea itxi zioten eta han gelditu zen amorru bizian. Ondoren bi taldetan banatu ziren.Talde bat mendira joan zen eta, bestea, herrira. Herrian dendetako barazkiak janez, bihurrikeriatan, bapo gelditu eta baserri-

ra itzuli ziren tripa beterik eta mendian eguzkitako krema eman eta turistak bezala eguzkia hartzen gelditu ziren betaurreko ilunak jantzita. Gero beste ardiekin bildu eta bainu bat hartu zuten. Bitartean artzaina itzuli eta han aurkitu zuen Ikatz giltzapean. Ardiak bilatzeko agindu zion. Joan zen haserre, ile beltza harrotuta, eta aurkitu zituen; baina, ardiak jostaketan uretara gonbidatu zutenean baietz erantzun zien. Artzaina, Ikatz ez zetorrela ikusirik, bere bila joan zen. Han aurki-

tu zituen artaldea eta txakurra uretan zilipurdika parrez lehertzen eta sututa zigortu egin zituen. Ardiak ukuiluan sartu, atea itxi eta argia itzalita utzi zituen. Ikatz lotuta eta afaririk gabe gelditu zen. Hurrengo egunean agindu berdina eman zion, baina oraingoan ardiak hesiz inguratu zituen. Ardiek esan zioten Ikatzi: - Atea ireki eta hemezortzi txuleta izango dituzu opari – eta txakurrak atea ireki zien. Orduan esan zien: - Eta nire txuletak?

Eta erantzun zien: - Hesiaren barruan lurperatuta daude kaxa batean. Hesian sartzerakoan atea itxi zioten berriz, eta han gelditu zen oraingoan ere amorru bizian zaunkaka eta keinuka. Artalde osoa hondartzara joan zen lau taldetan banatuz: lehenengoa arrantzara, bigarrena hondartzara, hirugarrena belaontzietara eta, azkena, uretara igerian egitera. Ondoren izozkiak jan eta bi talde osatuz boleibolean jolastu ziren. Nagusia iritsi zenean Ikatz ba-

karrik zegoen hesi barruan. Txakurrari berriro begiratzeko agindu zion eta baita laster honek aurkitu ere. Baina hain gustura zeuden eguzkitan eta gainera izozki batera gonbidatu zutenez, han geratu zela boleibol partidua ikusten. Bat batean, ardi guztiak ezkutatzen ikusi zituen. Hasieran harritu egin zen, baina gero konturatu zen bere atzetik zetorrela nagusia. Etxera itzuli zenean txakurra zigortu zuen eta oraingoan zigor moduan ardiei oparitu zien Ikatzen etxea eta nahi adina belar fresko jan zuen artaldeak. Beste behin Ikatz amorru bizian geratu zen zaunkaka eta keinuka. Nagusia joan zenean, ardiak barrez algaraka geratu ziren eta hurrengo abenturan pentsatzen hasita: batzuk parapentean, besteak, urpekari, bizikletan edo astronauta... ibiliko zirela. Aspertuta zeuden beti mendian belarra jaten egoteaz!


VI tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko ekainaren 13a, asteazkena

Uxola Sariak 2012 ›

I

kasturtea amaitu berria zen eta oporrak hartzeko zain geunden familia guztia. Bazirudien uda honetako oporrak ez zirela ohikoak izango, ez gindoazen Salouko hotel eder hartara urtero egiten genuen bezala. Nire aitaren ideia izan zen Afrikako basamortura oporretara joatearena; berak zioen bere bi seme-alabek hoteletako erosotasuna eta luxuaz aparte munduko beste errealitatea ere ezagutu behar zutela. Lehenbizi amaren jarrera ez zen baikorra, Afrikako lurralde horietara gurekin joateak ez zuen gehiegi konbentzitzen, gu handitzean joango ginela esaten zion aitari; bera beti beldurtiagoa da eta hasi zen alderdi arriskutsuak azaltzen, bidaia luzea eta agian oso deserosoa, gaixotasun arriskuak eta abar. Nire arreba txikia, Luisa, beti bezala, bere iritzia azaldu nahian zegoen, berak Port Aventura joatea izugarri gustatzen zitzaiola zioen eta Afrika deritzon horretan ea zer egin behar ote genuen. Nik, egia esan, ez nekien zer pentsatu ere, leku berriak ezagutzea gustukoa egiten zait, bainan amak esaten zituenekin beldur pixka bat ere ematen zidan, dena den aita ere oso zentzuduntzat nuen eta horrek konfidantza ematen zidan. Beste urtetan ez bezala, oporrak aldez aurretik prestatzen hasi ginen. Etxeko laurok bizpahiru hilabete aurretik txertoa hartu genuen, Luisak eta nik larritasun ederra pasa genuen, baina gurasoek zioten derrigorrezkoa zela Afrika lurraldeko gaixotasunak saihesteko. Aita, berriz, liburu potolo bat erosia zuen, gida zela zioen, eta ia egunero edo asteburuan behintzat, hori irakurtzen eta azpimarratzen aritzen zen. Joan aurreko egunetan maletak egiten hasi ginen eta hori ere aurreko urteetakoaren desberdina zen. Luisak eta nik beti hondartza edo igerilekurako bainujantzi eta jostailuak sartzen genituen, baina aurten amak esan zigun berak egingo zituela prestaketa lanak eta egia esan armairuan genituen jantzi zaharrenak maletan jartzen ikusi nuen, ez zuen aurreko urteetako soineko eta arropa dotorenik jarri; egun batean Decathlon dendara ere joan ginen txapel moduko batzuk eta safari baterako moduko beste osagarriak erostera. Nere barnean kezka txiki bat ere sortzen ari zitzaidan, nora ote gindoazen pentsatuz, dena den, gurasoak oso pozik ikusten nituen eta horrek konfidantza ematen zidan. Eta prestaketa lanak bukatzeko joan bezperan azken txertoa hartu genuen. Azkenean, iritsi zen eguna eta goiz goizetik mugimendua hasi zen etxean, denok urduri geunden. Amak esan zigun bezala gosari sendoa egin behar zen, gero egun guztian bidaiari aurre egite-

Xabier Galarza Larrarte 1 3. saria

‘Udako oporraldia’ ko. Nere arreba oso ixilik zegoen, ez zen batere ohikoa eta gosaldu, berriz, izugarrizko fundamentuarekin egin zuen, lehenbizi fruituak eta gero esnea zerealekin. Gurasoak han zebiltzan batetik bestera etxean, maleta bat itxi, bestea ireki falta zen zerbait sartzeko... Azkenik, 8:00etan maletak eta motxilak hartu eta laurok etxetik atera ginen Bilboko aireportura joateko; osaba Mikelek eraman behar gintuen bertara eta eskaratzan zegoen gure zain. Osabak, guk ez bezala, lo aurpegia zuen, izan ere asteburua izanik gu eramateko goiz jaiki behar izan baitzuen. Aireportura berehala iritsi ginen eta nere arreba eta ni hegazkinak hain gertu ikustean emozionatu ginen, izan ere, horrelako hegazkin batean sartzen ginen lehen aldia izango baitzen. Bertara hegazkinan sartzeko

joateko autobus geltokian itxaroten jarri ginen. Ia ordubete egon eta gero, autobus hori ez zelako etortzen aita information booth jartzen zuen leihatila batera joan zen. Bueltan esan zigun laster zetorrela ibilgailua. Nere harridura autobusa ikusitakoan! Zahar zaharra zen, pelikuletan azaltzen diren horietakoa, jendez gainezka zetorren, ateak irekita zituenez, batzuk zintzilik zetozen eta gainean traste eta fardelez beteta; traste hark edozer gauza ematen zuen. Nire lehenengo jarrera aitari protesta egitea izan zen, ni han ez nintzela sartuko esanez; Luisak berriz, begiak zabal zabalik zituen eta erabat ikaratuta zirudien. Berehala aitak erreakzionatu zuen eta amari begiratuz isiltzeko esan zidan eta beraiek esandakoa egin behar nuela, ez ginela Saloura joan, Afrikan geundela eta han gauzak horrela zirela

beste ibilgailu bat hartu behar genuela basamortura iristeko. Azkenengo bidaiariak jaitsi ginen eta txabola moduko batean sartu eta bertan gelditu; nere gurasoek ez zekiten noiz etorriko zen gu basamortura eramateko ibilgailua, han horrela funtzionatzen omen du, ez omen dute ordutegi finkorik. Gau erdia zen eta izugarrizko beroa egiten zuen eta itxaron bitartean maletetan genituen arropa arinenak jantzi genituen. Halako batean etorri zen 4x4 ibilgailu bat, hura ere autobusaren modukoa, zaharra eta zikina. Laurok eseri ginen eta aitak inglesez esan zion nora eman behar gintuen. Gaua zenez ez zen gehiegi ikusten, baina safari itxura zuen. Halako batean iritsi ginen oporrak igaro behar genituen lekura, ni erabat desilusionatuta gelditu nintzen, txabola batzuk besterik

pasa behar zen pasiloa guretzat berria zen eta hain toki juxtuko eserlekuak barregurea eman zigun Luisa eta niri; gurasoek txorakeria gutxi egiteko eskatu ziguten eta motxilan sarturiko ipuin eta jokoak atera zituzten denbora pasatzeko, bidaia zazpi ordukoa baitzen. Lehendabizi leihotik begira oso entretenitua joan nintzen, baina bi edo hiru ordu pasa zirenerako ni erabat aspertuta nengoen, ez nekien zer egin eta azkenean lo hartu nuen. Esnatu nintzenean gurasoek urduritasun puntu bat zuten, Afrikako lurraldean sartuak ginen eta laster aireportura iritsiko ginen. Gure maletak eta trasteak jasotzeko zalapartan ibili ginen familia guztia, izan ere hainbeste jende zegoen bertan, hori bai, ia denak beltzak, baina oso beltzak gainera, nabari zela Afrikan geundela. Aitari begiratzen nion, ea ze jarrera zuen, lasai zirudien. Berak esan zigun dena kontrolpean zuela eta gu lasai egoteko. Maletak hartu eta aireportutik kanpora atera eta basamortura

eta horregatik joan ginela bertara. Besotik heldu zidan eta eta autobusean sartzen hasi ginen; bultza eta bultza, halako batean sartu ginen eta autobusa zarata galantarekin abiatu zen. Aitak zioenez gaua bertan pasa beharko genuen; nik jendea pixka bat gutxitzea nahi nuen eta eserlekua hartzea. Hori, herrixka ugari pasa eta gero gertatu zen. Eserita ginenean gose nintzela ohartu nintzen eta amari motxilako zerbait emateko eskatu nion, honek almendra eta txokolatina batzuk atera zituen eta lauren artean banatu, hori izango zen gure afarimerienda; edateko, berriz, gure etxetik hartutako kantinploran genuen ura, epel epela zegoen, baina ez genuen aukeratzekorik. Eta gure nekearen ondorioz, Luisa eta ni azkenean lokartu egin ginen, autobusaren hots eta dardara eta guzti. Halako batean amak astindu egin ninduen esnazteko, autobusaren azken geltokira iristen omen ginen eta nik galdetu nion hori al zen oporrak pasa behar genituen tokia. Aitak ezezkoa erantzun zidan, berriro

ez zeuden. Gaua zenez inor ez zegoen txaboletatik kanpo, gu somatzean gizon beltzaran bat atera zen guregana hurbilduz; aitak esan zuenez, bera izango zen gure gidaria oporraldian. Txabola moduko haietako batera eraman gintuen eta bertan gelditu ginen laurok; ezertxo ere ez zegoen, sukalde antzeko txoko bat eta maindire edo manta batzuk lurrean. Han egin behar genuen lo eta horrelaxe egin genuen. Dena den, goizen goiz eguzki izpiak berotzen hasi ziren eta gu ohituta ez gauden beroa sartzen hasi zen gure babeslekuan. Niretzat oporrak ametsgaizto baten itxura hartzen hasi ziren; gauean harrera egin zigun gizon beltzaran bera berriro etorri zen eta arropa zurizka batzuk ekarri zizkigun denontzat; gurasoek elkarri begiratu eta laurok arropa hauek jantzi behar genituela esan zuten. Luisa eta ni segituan protestatzen hasi ginen, arropa haiek ukitzeak ere nazka ematen zigun, baina nere aitak jarri zuen aurpegia ikusita ez zitzaigun beste erremendiorik gelditu. Nik gosea

nuen eta zer gosaldu behar genuen galdetu nion aitari; berehala atera ginen gure kanpamendutik eta beste batera joan ginen, gure taberna baten parekoa omen zen. Denak beltzaranak ziren eta gure jantzi berdinak zituzten. Aita zuzendu zen bertako langile batengana eta gosariak eskatu zituen. Ez genekien zer emango zigun. Halako batean Cola-Cao antzeko edari bat eta tostada moduko (ez dakit zer esan ere) janari gozo-gozoa ekarri ziguten. Ez zuten itxura onik baina gose handia genuenez jan genituen. Luisa eta ni segidan kanpora atera ginen eta hori poza hartu nuena, gure antzeko ume batzuk baloiarekin zebiltzan eta. Ni zuzenean joan nintzaien eta ea beraiekin jolasterik nuen galdetu nien, inork ez zidan ulertu, baina keinukin ulertarazi nien zer nahi genuen. Beraiek ere poztu zuren gu beraiekin jolasteaz. Ni nirean hasi nintzen, baloia hartu eta futbolean, baina porteriak eta kanpoa oso gutxi markatuta zeuden; nik ez nien ulertu arazi, hala ere, han inguruan zeuden harri koxkor, egurrak ‌.. hartu eta atea behar bezala markatzen hasi nintzen; denek harrituta begiratzen zuten eta elkarrekin bere hizkuntzan hitzegiten zuten, segidan niri laguntzen zidaten; ni beti bezala, baloia hanka artean hartu eta poz pozik jolasten ibili nintzen hurrengo ordubete baino gehiago. Bertako umeek harriturik begiratzen ninduten, ez zuten futbola ezagutzen. Ume guztien artean mutiko erren batek atentzioa eman zidan, Khali izenekoa, gure artean sartzen zen jolastera, bainan ezintasun handia zuen jolasteko, hanka bat erabat geldituta zeukan. Lehenengo egun hura halaxe pasa zen, gurasoak berriz, bertako kanpamenduen inguruan ibili omen ziren bertakoak ezagutzeko asmoz. Iluntzean aita pentsakor ikusi nuen eta zer moduz zegoen galdetu nionean, herrixka hartako herritarrek zuten bizitza egoerak sortu ziola egonezin hura erantzun zidan, ez zela juxtua gu bizi ginen moduarekin alderatuz. Garbi zegoen gurasoen oporrak oso bereziak izango zirela, aita lanbidez sendagilea da eta ama berriz erizaina, eta bazirudien beren ezagutzak bertan erabiltzeko asmoa zutela.

(VII. orrian jarraitzen du)


2012ko ekainaren 13a, asteazkena

tolosaldeko eta leitzaldeko hitza VII

‹ Uxola Sariak 2012

Ondorengo egunetan Luisak eta nik hango ume beltzaran gehienak ezagutu genituen, gutxi hitz egiten genuen, ez baikenuen elkar ulertzen, baina zeinu bidez ahal genuena egin genuen. Egunero Khali mutikoa gure inguruan zegoen, begiratu besterik ez zigun egiten. Azkenean lagun talde bat egin genuen eta futbola, harrapaketa eta beste joko batzuetan jolasten pasatu genituen ondorengo egunak. Janariak lehen

egunean bezalaxe nazkagarriak ziren, Luisak eta nik sudurra itxita irensten genituen. Eta halako batean gure gurasoek hurrengo goizean etxeratu behar genuela esan ziguten, oporrak amaitu zirela. Nire barruan izugarrizko poza hartu nuen, baina baita hala-moduzko tristura ere. Azken egunotan herrixka xume hartako bizitzari txispa ematen zion gure familiak, Luisak eta nik haurrei berri kutsua ematen genielako

eta gure gurasoek bertako hainbat gaixoei eskaini zieten laguntzarengatik. Iluntzean kanpamendura bildu ginen familia guztia eta zerbait afaltzen ari ginen bitartean kanpoaldean nire izenagatik deitu ziten norbaitek; laster kanpora atera nintzen eta bertan Khali zegoen; irrifarre txiki bat egin zidan eta bere hizkuntzan zerbait adierazten zidan. Ulertu ezina genuen eta azkenean, Khali kanpamenduaren atze-

aldera joan eta bertatik poltsa txiki bat ekarri zuen. Bertan jantzi bat edo beste eta oinetako zahar batzuk zituen eta behin eta berriz bere keinuekin zerbait esaten zidan; segidan biok barrura sartu ginen eta han nire gurasoek konturatu ziren Khaliren nahia gurekin handik alde egitea zela. Familia guztiari egin zitzaigun korapiloa. Ziur nago gurasoek gau guztian ez zutela lorik egin, Khalirekin zer egin pentsatuz. Goize-

an Luisa eta ni esnatu orduko biek argitu ziguten Khali gure etxera ekarri behar genuela eta horrelaxe adierazi zioten berari eta bere familiari. Khali mutikoari bizitza erosoago baten aukera eman nahi zioten. Eta halaxe izan zen, oporretara lau lagun joan baginen ere, buelta bost lagunek egin genuen. Nola ez esan opor bereziak izan zirela, gure aurreko bizitzaren aldaketa suposatu baitzuten.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. maila: olerkia Inko Lasa Melo 1 1. saria

‘Estatuaren bihotza’ Han zegoen estatua harrizkoa, bere txapelan hostoa; han dago, lorategian. Inoiz ez dut ikusi bizian: ez da mugitzen, ezta posturaz aldatzen. Hara joan eta begiratu nuen, baina geldi geratu zen,

eta nik hau bota nion: Hor zaude geldi, ez duzu lagunik on. Hor zaude geldi, itxoiten noiz aterako. Hor zaude geldi bizi berria noiz izango. Biziaren sentimendu gogorra, hau da hau biziaren orroa; bertsoa botata esan nion: Kanpotik arroka zara, ez dakit bihotzik duzun

Jone Miren Telleria del Tio 13. saria

Zuk baituzu jantzi zuri dotore, zu besarkatu nahi zaitut merezi baitu zutaz gozatzea; batzuetan, hotz, besteetan, ez hainbeste. Ez dakit asko zutaz, baina gerturatzean, hunkitu egiten nauzu.

Orain egin esandakoa: Bidali mugimendua gorputzera, bidali odola bihotzera? Bidali gogoa leku guztietara…

Baina orduan, bai gauza miresgarria, estatua bizira bueltan. Ni, harrituta, eskutik hartu eta… neu ere harrizkoa.

Izaskun Vallejo 1 2. saria

‘Negu maite’ Beroaren gorrotoa, zuhaitz biluzien lagun; maite zaitut, Negu, zurekin ezkondu nahiko nuke; ni senar, zu emazte.

edo jabeak jarri zizun beltza, morea edo koloretakoa.

Negu maite; urtearen bihotza, laztana, maitia; goizeko eztia, eta gaueko amets gozoa. Leihotik ikusten zaitut, gau eta egun. Zu beste leku batera joatean, faltan botatzen zaitut. Ai, zenbat botatzen zaitudan faltan! Negu maite, agur esateko garaia da, baina ez nazazu ahaztu; beti egongo naiz eta zure alboan.

‘Sentimenduak’ Buruan hainbat sentimendu poza, tristura, beldurra, lotsa bakoitzak aurpegi bat ahoa eta begiekin adierazpen bat. Tristura sentimendu itsusia ekintza txar baten ondorio nagusi triste zaudenean malkoak isuri sentimendu hau uxatzea da nire nahi nagusi. Poza, gora poza! Hau bai sentimendu ona aurpegi irribarretsu bihotza barrez alaitsu bihotza tristeak nahiago baztertu nigandik gertu nahiago poza, zatoz nirekin poza! Beldurra lasaitasunaren agurra Beldurra iritsi da urduritasun eta malkoz betea zoaz beldurra zoaz hemendik munduan ez dugu zure beharrik.

Lotsa sentimendu mingotsa iritsi da lotsa urduritasun eta beldurrez betea jendeak ez zaitu gertu nahi, halere, gure barnean loreztatzen zara barkatu didazu baina zoaz hemendik hara. Haserrea eztabaidaren hasiera ekintza guztien nahastea ederra dena itsusi bilakatzen duena zu gabe sentitzen naiz hobea nire lana izango da zu uxatzen ikastea.


2012ko ekainaren 13a, asteazkena tolosaldeko eta leitzaldeko hitza IX

VIII tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko ekainaren 13a, asteazkena

‹ Uxola Sariak 2012

Uxola Sariak 2012 ›

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila: hizlaua Miren Izagirre Elizaran 11. saria

‘Ramon’

R

amonen herrian ez zegoen bakerik. Egunero entzuten zituzten tiro hotsak eta eztanda hotsak; izan ere, gerran zeuden. Ramon zazpi urteko ume txiki eta azkarra zen. Sahara Iparraldean bizi zen bere guraso eta anaiarekin. Gurasoak nahiko gazteak zituen, eta gerra zela eta, oso kezkatuta bizi ziren. Anaiak, bi urte besterik ez zituen eta egun osoa negarrez igarotzen zuen. Familia guztia etxe txiki eta kaxkar batean bizi zen, gerratik babesteko inor gabe. Horrela, egunak eta egunak gosez igaro ondoren, gerra beraien etxera gerturatu zen, eta etxetik alde egitea erabaki zuten. Baina zoritxarrez, bonba handi eta zaratatsu horietako batek ama eta anaia harrapatu, eta bertan geratu ziren. Ramonek atsekabetuta negar egiten zuen, bere amaren eta anaiaren gorpuak, beste ehunka bezala, lurrean botata ikusiz. Arratsalde horretan bertan hartu zuten hegazkina aitak eta Ramonek. Pasaporte faltsuak erabili zituzten bidaiatzeko eta paperik gabe Europara ihes egin zuten. Aitak, Nahil izana zuen, eta 37 urte zituen. Gogo biziz zegoen Europako herri txiki batean bizitzen jarri, lanean hasi eta bere semearekin bizitza berri bat hasteko. Aireportua izugarria iruditu zitzaien. Inoiz ez zuten hegazkin haiek bezalako garraiobide handirik ikusi. Txartelak hartzerakoan, nahiko galduta ibili ziren, baina aireportuan zegoen jendeari galdetu, eta, azkenean, arratsaldeko seietako hegazkinerako txartela hartzea lortu zuten. Oraindik lauak ziren eta, beraz, aireportuko kafetegi batean eseri, bi coca-cola eskatu eta inguruan korrika zebilen jendeari begira egon ziren ordu bete, aspertu ziren arte. Bostetan, jaiki eta hegazkineruntz abiatu ziren. Hemen ere nahiko galduta ibili ziren, baina lehen bezala jendeari galdetuz, hegazkinera iristea lortu zuten. Iritsi zirenean ez zegoen ia inor hegazkin barruan, pare bat gazte izan ezik. Baina denbora pasa ahala, jendea hegazkinean sartzen joan zen eta segituan bete zen hegazkina. Batzuk, beren umeekin bidaiatzen zuten, Ramon eta Nahil-ek bezala, beste batzuk bikote moduan bidaiatzen

zuten, eta bazeuden bakarrik bidaiatzen zutenak ere. Seietan puntuan hasi zen hegakzina mugitzen. Hasieran, Ramon-ek eta Nahil-ek beldur apur bat zuten baina ondokoak lasai zeudela ikusita, beraiek ere lasaitu egin ziren. Hegazkina abian zegoen eta neska lirain batzuk azalpenak ematen hasi ziren. Ramonek ez zien inolako kasurik egiten. Nahil-ek, aldiz, adi-adi entzuten zuen neskek esaten zutena. Aita-semeak lo egon ziren bidaia osoan eta konturatzerako, Paris-eko aireportura iritsi ziren. Aireportu hura aurrekoa baino handiagoa eta dotoreagoa zen. Hegazkinetik jaitsi eta maletak hartu ondoren, kanpora irten ziren. Kanpoan jendez beteta zegoen autobus bat hartu eta Pariseko erdigunera joan ziren. Bertan, lan bila hasi ziren, eta sekulako zortea eduki zuten. Segituan kanpotarren taberna bat aurkitu zuten. Denak Afrikakoak ziren, eta gehienak, Ramon eta Nahil bezala, ilegalki zeuden Europan. Nagusiak ez zirudien oso atsegina, baina Ramon eta Nahili gela bat eskaini zien, aita semeek berarentzako lan egiten bazuten. Nahil-ek, noski, onartu zuen eskaintza beraz, gau horretan, nagusiak utzitako logela zatar batean lo egin zuten, beste kanpotarrekin. Goizean goiz jaiki ziren, eta gosaldu bezain laster, lanean hasi ziren. Nahil-ek sukaldean laguntzen zuen. Sukaldea ez zen oso txukuna, eta, beraz, aitak egun osoa sukaldea garbitzen igaro zuen. Bitartean, Ramon-ek, herri-

ko elizara joan behar izaten zuen egunero, pakete batzuen bila, eta jabeak zioenez, pakete haien barruan, Ramon eta Nahil-entzako pasaporteak egiteko paperak zeuden. Horrela, egunero bide eta lan berdinak eginez, bi aste igaro zituzten Ramon-ek eta bere aitak etxe zatar hartan beste lau kanpotarrekin bizitzen. Egun batean, ohera sartu eta lo hartu ezinik zebilen Ramon, eta, bat-batean, kotxe soinuak entzun zituen; kanpotik zetozten. Orduan, ohetik altxa eta leihora hurbildu zen, kanpoan bi gizon ikusi zituen, baina gaua zenez, ez ziren beraien aurpegiak garbi ikusten. Hala ere, gizon haietako baten ibilera ezaguna egiten zitzaion, eta tabernako jabea zela konturatu zen. Ondoan zuen gizona ez zitzaion ezaguna egiten, ordea, Ramoni. Pakete handi batzuk kotxera garraiatzen ari ziren. Ramonek, zer gertatzen ari zen argitu nahi zuen eta, beraz, isil-isilik logelatik atera, etxeko atea ireki eta kanpora irten zen. Beheran, gizon haiek garraiatzen zituzten paketeak Ramonek egunero elizan jasotzen zituenak zirela konturatu zen. Kotxea guztiz kargatu zutenean, kale ilun eta luze hartan, aurrerantz abiatu ziren gizonak. Ramonek bizikleta hartu eta kotxeari jarraitu zion. Hogei minutuz kotxearen atzetik ibili ondoren, azkenean, kotxea zelai baten ondoan geratu zen. Ramon, zuhaitz handi baten atzean ezkutatu zen, gizon haiek ikusi ez zezaten. Gizonak, kotxetik atera eta zelai hartan zulo handi bat egin ondoren,

paketeak zuloan sartzen asi ziren. Ez zuten denbora asko iraun hori egiten, eta pakete guztiak kotxetik atera eta zuloan sartu zituztenean, zuloa itxi eta tabernaruntz abiatu ziren. Ramonek atzetik jarraitu zien, eta iristean, logelan sartu, ohean etzan eta lo hartu zuen. Hurrengo goizean, jakina, normalean baino gehiago kostatu zitzaion Ramoni esnatzea; izan ere, aurreko gauean, oso berandu joan zen ohera eta gainera, hainbeste kilometro bizikletan egin ondoren, oso nekatuta zegoen. Kostata, baina azkenean esnatu zen. Logela ondoan zuten sukaldean esne apur bat berotu, gaileta eskukada bat hartu, eta bi egun lehenagoko egunkaria irakurriz gosaldu zuen. Basoko azken esne ondarrak edan zituenean, tabernara jaitsi zen. Bertan zeuden Nahil, eta gainontzeko kanpotarrak. Segituan, bizikleta hartu eta herriko elizara abiatu zen. Bertan, betiko paketea hartu eta berriro ere tabernako bidea hartu zuen. Baina, aurreko gauean gertatu zena ikusi ondoren, pakete barruan zer zegoen jakiteko gogoa piztu zitzaion. Horregatik, paketea hartu bezain laster, ezkutatuta zegoen txoko batera joan eta paketea kontu handiz ireki zuen. Barruan armak zeuden, modu guztietakoak: pistolak, metrailetak... Ramonek hori ikusi zuenean, zeharo beldurtu zen eta bizikleta hartu eta ziztu batean Nahil-engana joan zen. Aita, tabernako sukaldean zegoen, beti bezala, eta Ramonek berehala nagusia non zegoen galdetu zion aitari. Aitak, ohean buruko minez zegoela erantzun zion eta orduan, Ramonek, aitari paketea erakutsi eta aurreko gauean ikusi zuen guztia kontatu zion. Aitak adi-adi entzuten zion mutikoak esaten

goa, gutxi gorabehera. Leire zuen izena, eta parkean zebilen bere amarekin. Ramon eta bera hitz egiten aritu ziren. Ramonek bere istorioa kontatu zion eta ondoren, Leirek berea Ramoni. Oso pozik zebiltzan biak, Ramon, batez ere. Alai zegoen lagun berri bat egin zuelako. Baina momentu horretan, zubia arakatu zuen polizia

talde hura ikusi zuen bere aurrean Ramonek. Poliziak, Ramon ikusi orduko, korrika hasi ziren. Ramonek Leireri joateko esan eta bera ere korrika hasi zen. Ziztu batean zihoan. Ez zekien nora joan, ez zekien zer egin. Orduantxe, bere bizitzak ez zuela ezertarako balio pentsatu zuen; azken batean, poliziengan-

dik ihes egiten bazuen, ezingo zuen beste umeek bezalako bizitza normal bat eman, eta poliziek harrapatzen bazuten, adin gutxikoen kartzela moduko batera eramago zuten. Beraz, azken bidean, bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Baina ez zekien non zegoen eta ez zuen leku hura ezagutzen. Hala ere, korrika jarraitu zuen eta

Maider Aldazabal 1 2. saria

‘Bizitzaren aldaketak’

A

zionari eta zer egin jakin ezinik geratu zen. Momentu horretan bertan, soinuak entzun zituzten taberna barruan. Sukaldetik atera eta beraien aurrean polizia talde bat ikusi zuten, eskuetan sekulako armak zituztelarik. Gainerako kanpotarrak paretaren kontra eskuak altxatuta zeuden, eta poliziek hori egitea behartu zien Nahil eta Ramoni. Aitak, korrika alde egiteko esaten zion Ramon mutikoari. Hasiera batean, Ramonek ez zuen aita bakarrik polizia haien eskuetan utzi nahi, baina, hobeto pentsatu zuen, eta berak alde egitea guztientzat hobea izango zela erabaki zuen; beraz, berehala, korrika atera zen tabernatik. Hiru bat polizia bere atzetik zihoazten, baina segituan nekatu ziren eta Ramon libre geratu zen. Ez zekien nora joan; ez zekien zer egin. Lekuren bat bilatu behar zuen bertan lo egiteko. Zubi bat ikusi zuen orduan, eta bi aldiz pentxatu gabe, zubi horren azpira joan zen. Lekua ez zen oso atsegina, baina ez zuen beste aukerarik, bertan geratu beharko zuen egun batzuetan gutxienez. Inguruan bazeuden sagarrondoak, intxaurrondoak eta beste zenbait fruitu ematen zituzten zuhaitzak eta, beraz, bazuen nahikoa janari. Ura, nahiz eta ez izan oso garbia, bazuen; azken batean, ibai txiki bat pasatzen zen zubi azpitik eta bertan bazegoen nahikoa ur. Egunak igaro zituen bertan, ur zikin hura edanez eta betiko jakiez nazka-nazka eginda. Noizbehinka, alde egin behar izaten zuen zubi azpitik; bi egunez behin gutxienez, polizia talde bat pasatzen baitzen bertatik eta txoko guztiak arakatzen baitzituzten, Ramonen bila. Egun batean, polizien bisita zela eta zubitik alde egin zuen batean, inguruko parkera joan zen, eta zuhaitz baten atzetik bertako umeek nola jolasten zuten ikusten egon zen. Batbatean, atzetik norbaiten hotsak entzun zituen. Neska txiki bat zen, Ramon baino bi urte txikia-

ireportuan nago, bai, baina ez tarteka ikusten dudan senide bati itxaroten. Hau oso desberdina da, duela 10-12 urtez geroztik ikusten ez dudan pertsona bati ari naizelako itxaroten; txikitako nire lagunik hoberena izan zen Marisa. Jada bi aste igaro dira Marisak dei egin zidanetik, esanez, Argentinan igaro zituela azken sei hilabeteak eta ea prest al nengoen Loiuko aireportura bere bila joateko, era horretara familiakoek ezer jakin gabe, etxean azalduko zela sorpresa bat emateko. Nik ez nuen ezer ulertzen. Zergatik ni aukeratu ninduen bere bila joateko eta ez azken urte hauetan bere ondoan izan duen lagun bat? Tira! Ez nion inportantziarik eman, hura ikusteko irrikitan nengoen-eta. Horrexegatik nago hemen, Loiuko aireportuko tabernan denbora egiten Marisa dakarren hegazkinak lurra hartzen duen bitartean. Milaka galdera datozkit burura. Beti bezain umoretsu

jarraituko al du?, Mutil-lagunik izango al du? Zertan lan egingo du? Hau jakin mina! Gogoratzen dut Marisa eta biok eskolako patio orduetan, futbol zelaiaren aurrean zegoen banku batean eserita pasatzen genituela minutu eta segundo guztiak mutilei begira. - Hau mutil puska, hau! –esaten zidan Marisak. Niri beltzaranak eta altuak gustatzen zitzaizkidan; ez nuen askorik eskatzen. Marisari aldiz, rubioak, begi urdinak, altuak eta kirolariak gustatzen zitzaizkion. Horrelaxe igarotzen genituen egunak, asteak eta hilabeteak, mutil perfektuaren zain. Zoritxarrez ez genuen zorte handirik izan. Gaztaro aspergarria eduki genuen. 17 urterekin izan nuen nire lehen mutil-laguna, Mikel. Ez zen nik amestutakoa, baina konformatu beharra izan nuen! Hegazkin baten zaratak nire pentsamenduetatik errealitatera ekarri nau. Seinale da Marisa dakarren hegazkina lurra hartzen ari dela.

U

Beñat Urkola 13. saria

rtarrilaren hasiera da, izotz kapa finak estaltzen ditu kaleak, noizean behin elur apurra egiten du, baina denek nahiago dute etxean, sutondoan, geratu. Hiri handi honek ez du izenik, ezin baitute hiritik atera ere egin, baso itxiak inguratua baitago, eta behin basoan sartzen dena, ez da inoiz itzultzen. Jon Ugarte hamahiru urteko mutil bat da. Bere hamar urteko arreba Sara eta bere gurasoekin bizi da izenik gabeko hirian. Arratsaldeko zortziak dira, kalean haize hotza dabil, eta Jon, etxean dago bere familiarekin telebista ikusten eta txokolate beroa hartzen, etxeko goxotasunean. Albisteak ikusten ari dira, albisteak amaitzear daude, azken gertakaria falta da. Albistea Jonen familia bizi den auzoko zoo-ari buruzkoa da, lehoi batek alde egin omen du. Lehoi hori basotik atera zen animalia da, eta animalia hori harrapatzeko hamar pertsonak galdu zuten bizia, eta lehoi horrek Joni oroitzapenak ekartzen diz-

Laster edukiko dut nire besoetan hain laguna izan nuen neska hura. «Hara, hor dator!», esan dut nire kolkorako. Bere irripar irekiarengatik antzeman dut Marisa dela. Ni ikusi nauenean eskua luzatuz dei egin dit. Neska bat, gure adinekoa gutxi gorabehera, darama gerritik helduta. Baina gauza bitxi bat sumatu dut. Bata besteari gerritik helduta datoz. Baina ez lagun batek beste bati heltzen dion moduan, ez, neska batek bere mutil-lagunari heltzen dion bezala baizik. Tira! Ez naiz hasiko gauza arraroak pentsatzen! Lagun-minak izango dira! Tipi-tapa, tipi-tapa... gero eta hurbilago gaude bata bestearengandik. Nire bihotz taupadak abiadura handiko trena bezain azkar doaz. Bata bestearen aurrera iritsitakoan, besarkada handi bat eman dit. Agurtu egin gara. - Kaixo, aspaldiko! –esan dit irribarretsu. - Kaixo..., bai..., egia esan..., zenbat urte ez garela ikusi! –erantzun diot nik.

atzera begiratu zuenean, poliziak oraindik atzetik zituela ikusi zuen. Orduan, zubi altu eta handi bat ikusi zuen. Berak lo egiten zuena baino askoz ere altu eta handiagoa. Gainera, honek, ez zuen azpian ez erreka ez ibairik. Azpian arkaitzak zeuden, tamaina desberdinetakoak, eta hai-

zeak gogor jotzen zuen. Orduan, bere bizitzari agur esan eta zubi gainera iristean, arnasa sakon hartu eta bere gorputza zubitik erortzen utzi zuen. Horrela bukatu zen Ramonen bizitza pobre eta desatsegina. Eta bere aitak, kartzelan jarraitu zuen, azkenean, bera ere, Ramon bezala, hil arte.

Isiltasuna nabari da giroan, nik moztu dudan arte: - Beno, eta ... ez al didazu zure laguna aurkeztu behar? - Oh, barkatu, hau burua! Katixa du izena, nire neska-laguna da. KO geratu naiz. Neska-laguna? Txantxa bat da, ezta? Baina dirudienez, nik txantxa dela uste dudana errealitatea da. Inork ez luke pentsatuko txikitan mutilen atzetik arrastaka ibiltzen zen neska hura, azkenean neska batetaz maiteminduko zenik! Hau notizia! - Zer, ez duzu ezer esan behar, ala? –bota dit. - Barkatu, gertatzen dena da... ba... beno... –ez nekien zer esan– Zeharo harrituta utzi nauzuela. Beno esan nahi dut, askotan ez direla ikusten horrelako kasuak, nolabait esateagatik! - Kasuak? Akaso besteen desberdinak gara, ala? Entzun behar dena! –esan dit minduta. Haien aurpegietan sufrimendua eta desilusioa islatzen da. Beste erantzun bat espero dutela konturatu naiz. Aitortzen dut. Min egin diet, asko gainera. Nola izan naiz hain krudela!? Pentsatzen hasita, agian urteen poderioz aldatu dena ez da Marisa izan, ni neu baizik. Agian Marisak ni aukeratu ninduen bere

neska-laguna aurkezteko, nik bere egoera ulertuko nuelakoan. - Barkatu...benetan, ez nuen hori esan nahi. Oso gaizki jokatu dut zuekin – esan diot nik. - Lasai. Egia esan nik ere gaizki jokatu dut zurekin. Gertatzen dena da, jende askok, kaletik eskutik helduta goazenean, gaizki begiratzen digula eta horrek min handia egiten digu. Elkarri begiratu diogu. Pauso bat aurrera eman eta besarkada handi-handi batean egin dugu bat. - Hoberena gertatu den guztia ahaztea izango da, ados? –esan diot nik. - Ados, ez gara ondo hasi, egia esan -erantzun dit berak. Orduan bere neska-lagunari bi musu eman eta hau esan diot: Ongi etorria!

‘Gauaren orroa’ kio; zoo-ra azken aldiz joan zirenekoak. Jonek hamar urte zituen, zoora bisitan joan ziren larunbat hartan, eta Joni zoo-tik bakarrik ibiltzen utzi zioten (askotan izan baitziren bertan), eta lehoiaren habitatera joatea erabaki zuen. Begietara begiratu zioten elkarri, eta bat-batean lehoia zerraldo erori zen lurrera sufrimenduzko orroak eginez. Jon beldurtu egin zen eta zoo-ko guardien bila hasi beharrean, handik korrika alde alde egin zuen. «Lehoiak horregatik mendekua hartu nahiko du?», esan zuen bere baitarako. Eta ohera joan zen buruko mina zuela esanez. Korrika zihoan, korrika zihoan basoan barna bere arrebari eskutik helduta, korrika zihoan bere atzetik zetozen bi begi gorriek ez harrapatzeko. Ilargi betea zeruan, korrika basoko itzaletatik,

korrika basoko adar eta sustraiak saihestuz, korrika iluntasunetik. Lurretik kanpo zegoen sustrai batekin estropezu egin zuen arte, orduan bukatu zen beretzat korrikaldia. - Korri Sara korri!!! Eta ez begiratu atzera!!! –oihukatzen dio Jonek. Sarak korrika jarraitzen du atzera begiratu gabe, eta Jonek atzera begiratzean, ziztu bizian bereganantz zuzen-zuzenean ikusten du begi gorriak dituen piztia. Jauzi ikaragarri bat eginez oldarten zaio eta... Oihu batekin esnatzen da izerditan blai eginda, eta bat-batean, orro ozen bat entzuten da gaueko isiltasuna urratuz, tristura orroak barneko saminari dei egiten dio. Hurrengo egunean bere ametsa kontatu zien bere guraso eta arrebari, eta orroarena ere bai, baina inork ez omen du entzun,

eta dena amesgaiztoa izan dela diote. Berak badaki orro hori benetakoa izan dela. Harrez gero, gauero-gauero amets bera izaten du, eta orroa, gero eta ozenago entzuten da iluntasunean Jonek gero eta gehiago desiratzen du eguna inoiz ez bukatzea, amets gaiztoaren bisita ez dezan jaso, baina berak badaki hori ezinezkoa dela, eta lehenago edo beranduago, tristuraren orroa entzun beharko duela. Gau batean, bere bizitzaren kontrola berreskuratu nahi du, eta amets gaiztoaren bisita ilunaren ondoren, ohetik jauzi egin eta aterantz abiatzen da, eta ateratzera doanean, ahots bat entzuten du bere atzetik, ahots oso ezagun bat. - Nora zoaz anaiatxo? – esan dio Sarak, ahots lasai eta sakonaz, bere zain egon balitz bezala – Zure

ametsetako piztiaren bila? – jarraitu du. - Ez dizu axola ni nora noan, eta zoaz ohera gurasoak etorri aurretik – berak badaki Sarak gurasoak erraz engainatzen dituela, eta pentsamendu sakonak eta bere adinerako oso azkarrak dabiltzala bere buruan, eta horregatik


2012ko ekainaren 13a, asteazkena tolosaldeko eta leitzaldeko hitza IX

VIII tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko ekainaren 13a, asteazkena

‹ Uxola Sariak 2012

Uxola Sariak 2012 ›

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila: hizlaua Miren Izagirre Elizaran 11. saria

‘Ramon’

R

amonen herrian ez zegoen bakerik. Egunero entzuten zituzten tiro hotsak eta eztanda hotsak; izan ere, gerran zeuden. Ramon zazpi urteko ume txiki eta azkarra zen. Sahara Iparraldean bizi zen bere guraso eta anaiarekin. Gurasoak nahiko gazteak zituen, eta gerra zela eta, oso kezkatuta bizi ziren. Anaiak, bi urte besterik ez zituen eta egun osoa negarrez igarotzen zuen. Familia guztia etxe txiki eta kaxkar batean bizi zen, gerratik babesteko inor gabe. Horrela, egunak eta egunak gosez igaro ondoren, gerra beraien etxera gerturatu zen, eta etxetik alde egitea erabaki zuten. Baina zoritxarrez, bonba handi eta zaratatsu horietako batek ama eta anaia harrapatu, eta bertan geratu ziren. Ramonek atsekabetuta negar egiten zuen, bere amaren eta anaiaren gorpuak, beste ehunka bezala, lurrean botata ikusiz. Arratsalde horretan bertan hartu zuten hegazkina aitak eta Ramonek. Pasaporte faltsuak erabili zituzten bidaiatzeko eta paperik gabe Europara ihes egin zuten. Aitak, Nahil izana zuen, eta 37 urte zituen. Gogo biziz zegoen Europako herri txiki batean bizitzen jarri, lanean hasi eta bere semearekin bizitza berri bat hasteko. Aireportua izugarria iruditu zitzaien. Inoiz ez zuten hegazkin haiek bezalako garraiobide handirik ikusi. Txartelak hartzerakoan, nahiko galduta ibili ziren, baina aireportuan zegoen jendeari galdetu, eta, azkenean, arratsaldeko seietako hegazkinerako txartela hartzea lortu zuten. Oraindik lauak ziren eta, beraz, aireportuko kafetegi batean eseri, bi coca-cola eskatu eta inguruan korrika zebilen jendeari begira egon ziren ordu bete, aspertu ziren arte. Bostetan, jaiki eta hegazkineruntz abiatu ziren. Hemen ere nahiko galduta ibili ziren, baina lehen bezala jendeari galdetuz, hegazkinera iristea lortu zuten. Iritsi zirenean ez zegoen ia inor hegazkin barruan, pare bat gazte izan ezik. Baina denbora pasa ahala, jendea hegazkinean sartzen joan zen eta segituan bete zen hegazkina. Batzuk, beren umeekin bidaiatzen zuten, Ramon eta Nahil-ek bezala, beste batzuk bikote moduan bidaiatzen

zuten, eta bazeuden bakarrik bidaiatzen zutenak ere. Seietan puntuan hasi zen hegakzina mugitzen. Hasieran, Ramon-ek eta Nahil-ek beldur apur bat zuten baina ondokoak lasai zeudela ikusita, beraiek ere lasaitu egin ziren. Hegazkina abian zegoen eta neska lirain batzuk azalpenak ematen hasi ziren. Ramonek ez zien inolako kasurik egiten. Nahil-ek, aldiz, adi-adi entzuten zuen neskek esaten zutena. Aita-semeak lo egon ziren bidaia osoan eta konturatzerako, Paris-eko aireportura iritsi ziren. Aireportu hura aurrekoa baino handiagoa eta dotoreagoa zen. Hegazkinetik jaitsi eta maletak hartu ondoren, kanpora irten ziren. Kanpoan jendez beteta zegoen autobus bat hartu eta Pariseko erdigunera joan ziren. Bertan, lan bila hasi ziren, eta sekulako zortea eduki zuten. Segituan kanpotarren taberna bat aurkitu zuten. Denak Afrikakoak ziren, eta gehienak, Ramon eta Nahil bezala, ilegalki zeuden Europan. Nagusiak ez zirudien oso atsegina, baina Ramon eta Nahili gela bat eskaini zien, aita semeek berarentzako lan egiten bazuten. Nahil-ek, noski, onartu zuen eskaintza beraz, gau horretan, nagusiak utzitako logela zatar batean lo egin zuten, beste kanpotarrekin. Goizean goiz jaiki ziren, eta gosaldu bezain laster, lanean hasi ziren. Nahil-ek sukaldean laguntzen zuen. Sukaldea ez zen oso txukuna, eta, beraz, aitak egun osoa sukaldea garbitzen igaro zuen. Bitartean, Ramon-ek, herri-

ko elizara joan behar izaten zuen egunero, pakete batzuen bila, eta jabeak zioenez, pakete haien barruan, Ramon eta Nahil-entzako pasaporteak egiteko paperak zeuden. Horrela, egunero bide eta lan berdinak eginez, bi aste igaro zituzten Ramon-ek eta bere aitak etxe zatar hartan beste lau kanpotarrekin bizitzen. Egun batean, ohera sartu eta lo hartu ezinik zebilen Ramon, eta, bat-batean, kotxe soinuak entzun zituen; kanpotik zetozten. Orduan, ohetik altxa eta leihora hurbildu zen, kanpoan bi gizon ikusi zituen, baina gaua zenez, ez ziren beraien aurpegiak garbi ikusten. Hala ere, gizon haietako baten ibilera ezaguna egiten zitzaion, eta tabernako jabea zela konturatu zen. Ondoan zuen gizona ez zitzaion ezaguna egiten, ordea, Ramoni. Pakete handi batzuk kotxera garraiatzen ari ziren. Ramonek, zer gertatzen ari zen argitu nahi zuen eta, beraz, isil-isilik logelatik atera, etxeko atea ireki eta kanpora irten zen. Beheran, gizon haiek garraiatzen zituzten paketeak Ramonek egunero elizan jasotzen zituenak zirela konturatu zen. Kotxea guztiz kargatu zutenean, kale ilun eta luze hartan, aurrerantz abiatu ziren gizonak. Ramonek bizikleta hartu eta kotxeari jarraitu zion. Hogei minutuz kotxearen atzetik ibili ondoren, azkenean, kotxea zelai baten ondoan geratu zen. Ramon, zuhaitz handi baten atzean ezkutatu zen, gizon haiek ikusi ez zezaten. Gizonak, kotxetik atera eta zelai hartan zulo handi bat egin ondoren,

paketeak zuloan sartzen asi ziren. Ez zuten denbora asko iraun hori egiten, eta pakete guztiak kotxetik atera eta zuloan sartu zituztenean, zuloa itxi eta tabernaruntz abiatu ziren. Ramonek atzetik jarraitu zien, eta iristean, logelan sartu, ohean etzan eta lo hartu zuen. Hurrengo goizean, jakina, normalean baino gehiago kostatu zitzaion Ramoni esnatzea; izan ere, aurreko gauean, oso berandu joan zen ohera eta gainera, hainbeste kilometro bizikletan egin ondoren, oso nekatuta zegoen. Kostata, baina azkenean esnatu zen. Logela ondoan zuten sukaldean esne apur bat berotu, gaileta eskukada bat hartu, eta bi egun lehenagoko egunkaria irakurriz gosaldu zuen. Basoko azken esne ondarrak edan zituenean, tabernara jaitsi zen. Bertan zeuden Nahil, eta gainontzeko kanpotarrak. Segituan, bizikleta hartu eta herriko elizara abiatu zen. Bertan, betiko paketea hartu eta berriro ere tabernako bidea hartu zuen. Baina, aurreko gauean gertatu zena ikusi ondoren, pakete barruan zer zegoen jakiteko gogoa piztu zitzaion. Horregatik, paketea hartu bezain laster, ezkutatuta zegoen txoko batera joan eta paketea kontu handiz ireki zuen. Barruan armak zeuden, modu guztietakoak: pistolak, metrailetak... Ramonek hori ikusi zuenean, zeharo beldurtu zen eta bizikleta hartu eta ziztu batean Nahil-engana joan zen. Aita, tabernako sukaldean zegoen, beti bezala, eta Ramonek berehala nagusia non zegoen galdetu zion aitari. Aitak, ohean buruko minez zegoela erantzun zion eta orduan, Ramonek, aitari paketea erakutsi eta aurreko gauean ikusi zuen guztia kontatu zion. Aitak adi-adi entzuten zion mutikoak esaten

goa, gutxi gorabehera. Leire zuen izena, eta parkean zebilen bere amarekin. Ramon eta bera hitz egiten aritu ziren. Ramonek bere istorioa kontatu zion eta ondoren, Leirek berea Ramoni. Oso pozik zebiltzan biak, Ramon, batez ere. Alai zegoen lagun berri bat egin zuelako. Baina momentu horretan, zubia arakatu zuen polizia

talde hura ikusi zuen bere aurrean Ramonek. Poliziak, Ramon ikusi orduko, korrika hasi ziren. Ramonek Leireri joateko esan eta bera ere korrika hasi zen. Ziztu batean zihoan. Ez zekien nora joan, ez zekien zer egin. Orduantxe, bere bizitzak ez zuela ezertarako balio pentsatu zuen; azken batean, poliziengan-

dik ihes egiten bazuen, ezingo zuen beste umeek bezalako bizitza normal bat eman, eta poliziek harrapatzen bazuten, adin gutxikoen kartzela moduko batera eramago zuten. Beraz, azken bidean, bere buruaz beste egitea erabaki zuen. Baina ez zekien non zegoen eta ez zuen leku hura ezagutzen. Hala ere, korrika jarraitu zuen eta

Maider Aldazabal 1 2. saria

‘Bizitzaren aldaketak’

A

zionari eta zer egin jakin ezinik geratu zen. Momentu horretan bertan, soinuak entzun zituzten taberna barruan. Sukaldetik atera eta beraien aurrean polizia talde bat ikusi zuten, eskuetan sekulako armak zituztelarik. Gainerako kanpotarrak paretaren kontra eskuak altxatuta zeuden, eta poliziek hori egitea behartu zien Nahil eta Ramoni. Aitak, korrika alde egiteko esaten zion Ramon mutikoari. Hasiera batean, Ramonek ez zuen aita bakarrik polizia haien eskuetan utzi nahi, baina, hobeto pentsatu zuen, eta berak alde egitea guztientzat hobea izango zela erabaki zuen; beraz, berehala, korrika atera zen tabernatik. Hiru bat polizia bere atzetik zihoazten, baina segituan nekatu ziren eta Ramon libre geratu zen. Ez zekien nora joan; ez zekien zer egin. Lekuren bat bilatu behar zuen bertan lo egiteko. Zubi bat ikusi zuen orduan, eta bi aldiz pentxatu gabe, zubi horren azpira joan zen. Lekua ez zen oso atsegina, baina ez zuen beste aukerarik, bertan geratu beharko zuen egun batzuetan gutxienez. Inguruan bazeuden sagarrondoak, intxaurrondoak eta beste zenbait fruitu ematen zituzten zuhaitzak eta, beraz, bazuen nahikoa janari. Ura, nahiz eta ez izan oso garbia, bazuen; azken batean, ibai txiki bat pasatzen zen zubi azpitik eta bertan bazegoen nahikoa ur. Egunak igaro zituen bertan, ur zikin hura edanez eta betiko jakiez nazka-nazka eginda. Noizbehinka, alde egin behar izaten zuen zubi azpitik; bi egunez behin gutxienez, polizia talde bat pasatzen baitzen bertatik eta txoko guztiak arakatzen baitzituzten, Ramonen bila. Egun batean, polizien bisita zela eta zubitik alde egin zuen batean, inguruko parkera joan zen, eta zuhaitz baten atzetik bertako umeek nola jolasten zuten ikusten egon zen. Batbatean, atzetik norbaiten hotsak entzun zituen. Neska txiki bat zen, Ramon baino bi urte txikia-

ireportuan nago, bai, baina ez tarteka ikusten dudan senide bati itxaroten. Hau oso desberdina da, duela 10-12 urtez geroztik ikusten ez dudan pertsona bati ari naizelako itxaroten; txikitako nire lagunik hoberena izan zen Marisa. Jada bi aste igaro dira Marisak dei egin zidanetik, esanez, Argentinan igaro zituela azken sei hilabeteak eta ea prest al nengoen Loiuko aireportura bere bila joateko, era horretara familiakoek ezer jakin gabe, etxean azalduko zela sorpresa bat emateko. Nik ez nuen ezer ulertzen. Zergatik ni aukeratu ninduen bere bila joateko eta ez azken urte hauetan bere ondoan izan duen lagun bat? Tira! Ez nion inportantziarik eman, hura ikusteko irrikitan nengoen-eta. Horrexegatik nago hemen, Loiuko aireportuko tabernan denbora egiten Marisa dakarren hegazkinak lurra hartzen duen bitartean. Milaka galdera datozkit burura. Beti bezain umoretsu

jarraituko al du?, Mutil-lagunik izango al du? Zertan lan egingo du? Hau jakin mina! Gogoratzen dut Marisa eta biok eskolako patio orduetan, futbol zelaiaren aurrean zegoen banku batean eserita pasatzen genituela minutu eta segundo guztiak mutilei begira. - Hau mutil puska, hau! –esaten zidan Marisak. Niri beltzaranak eta altuak gustatzen zitzaizkidan; ez nuen askorik eskatzen. Marisari aldiz, rubioak, begi urdinak, altuak eta kirolariak gustatzen zitzaizkion. Horrelaxe igarotzen genituen egunak, asteak eta hilabeteak, mutil perfektuaren zain. Zoritxarrez ez genuen zorte handirik izan. Gaztaro aspergarria eduki genuen. 17 urterekin izan nuen nire lehen mutil-laguna, Mikel. Ez zen nik amestutakoa, baina konformatu beharra izan nuen! Hegazkin baten zaratak nire pentsamenduetatik errealitatera ekarri nau. Seinale da Marisa dakarren hegazkina lurra hartzen ari dela.

U

Beñat Urkola 13. saria

rtarrilaren hasiera da, izotz kapa finak estaltzen ditu kaleak, noizean behin elur apurra egiten du, baina denek nahiago dute etxean, sutondoan, geratu. Hiri handi honek ez du izenik, ezin baitute hiritik atera ere egin, baso itxiak inguratua baitago, eta behin basoan sartzen dena, ez da inoiz itzultzen. Jon Ugarte hamahiru urteko mutil bat da. Bere hamar urteko arreba Sara eta bere gurasoekin bizi da izenik gabeko hirian. Arratsaldeko zortziak dira, kalean haize hotza dabil, eta Jon, etxean dago bere familiarekin telebista ikusten eta txokolate beroa hartzen, etxeko goxotasunean. Albisteak ikusten ari dira, albisteak amaitzear daude, azken gertakaria falta da. Albistea Jonen familia bizi den auzoko zoo-ari buruzkoa da, lehoi batek alde egin omen du. Lehoi hori basotik atera zen animalia da, eta animalia hori harrapatzeko hamar pertsonak galdu zuten bizia, eta lehoi horrek Joni oroitzapenak ekartzen diz-

Laster edukiko dut nire besoetan hain laguna izan nuen neska hura. «Hara, hor dator!», esan dut nire kolkorako. Bere irripar irekiarengatik antzeman dut Marisa dela. Ni ikusi nauenean eskua luzatuz dei egin dit. Neska bat, gure adinekoa gutxi gorabehera, darama gerritik helduta. Baina gauza bitxi bat sumatu dut. Bata besteari gerritik helduta datoz. Baina ez lagun batek beste bati heltzen dion moduan, ez, neska batek bere mutil-lagunari heltzen dion bezala baizik. Tira! Ez naiz hasiko gauza arraroak pentsatzen! Lagun-minak izango dira! Tipi-tapa, tipi-tapa... gero eta hurbilago gaude bata bestearengandik. Nire bihotz taupadak abiadura handiko trena bezain azkar doaz. Bata bestearen aurrera iritsitakoan, besarkada handi bat eman dit. Agurtu egin gara. - Kaixo, aspaldiko! –esan dit irribarretsu. - Kaixo..., bai..., egia esan..., zenbat urte ez garela ikusi! –erantzun diot nik.

atzera begiratu zuenean, poliziak oraindik atzetik zituela ikusi zuen. Orduan, zubi altu eta handi bat ikusi zuen. Berak lo egiten zuena baino askoz ere altu eta handiagoa. Gainera, honek, ez zuen azpian ez erreka ez ibairik. Azpian arkaitzak zeuden, tamaina desberdinetakoak, eta hai-

zeak gogor jotzen zuen. Orduan, bere bizitzari agur esan eta zubi gainera iristean, arnasa sakon hartu eta bere gorputza zubitik erortzen utzi zuen. Horrela bukatu zen Ramonen bizitza pobre eta desatsegina. Eta bere aitak, kartzelan jarraitu zuen, azkenean, bera ere, Ramon bezala, hil arte.

Isiltasuna nabari da giroan, nik moztu dudan arte: - Beno, eta ... ez al didazu zure laguna aurkeztu behar? - Oh, barkatu, hau burua! Katixa du izena, nire neska-laguna da. KO geratu naiz. Neska-laguna? Txantxa bat da, ezta? Baina dirudienez, nik txantxa dela uste dudana errealitatea da. Inork ez luke pentsatuko txikitan mutilen atzetik arrastaka ibiltzen zen neska hura, azkenean neska batetaz maiteminduko zenik! Hau notizia! - Zer, ez duzu ezer esan behar, ala? –bota dit. - Barkatu, gertatzen dena da... ba... beno... –ez nekien zer esan– Zeharo harrituta utzi nauzuela. Beno esan nahi dut, askotan ez direla ikusten horrelako kasuak, nolabait esateagatik! - Kasuak? Akaso besteen desberdinak gara, ala? Entzun behar dena! –esan dit minduta. Haien aurpegietan sufrimendua eta desilusioa islatzen da. Beste erantzun bat espero dutela konturatu naiz. Aitortzen dut. Min egin diet, asko gainera. Nola izan naiz hain krudela!? Pentsatzen hasita, agian urteen poderioz aldatu dena ez da Marisa izan, ni neu baizik. Agian Marisak ni aukeratu ninduen bere

neska-laguna aurkezteko, nik bere egoera ulertuko nuelakoan. - Barkatu...benetan, ez nuen hori esan nahi. Oso gaizki jokatu dut zuekin – esan diot nik. - Lasai. Egia esan nik ere gaizki jokatu dut zurekin. Gertatzen dena da, jende askok, kaletik eskutik helduta goazenean, gaizki begiratzen digula eta horrek min handia egiten digu. Elkarri begiratu diogu. Pauso bat aurrera eman eta besarkada handi-handi batean egin dugu bat. - Hoberena gertatu den guztia ahaztea izango da, ados? –esan diot nik. - Ados, ez gara ondo hasi, egia esan -erantzun dit berak. Orduan bere neska-lagunari bi musu eman eta hau esan diot: Ongi etorria!

‘Gauaren orroa’ kio; zoo-ra azken aldiz joan zirenekoak. Jonek hamar urte zituen, zoora bisitan joan ziren larunbat hartan, eta Joni zoo-tik bakarrik ibiltzen utzi zioten (askotan izan baitziren bertan), eta lehoiaren habitatera joatea erabaki zuen. Begietara begiratu zioten elkarri, eta bat-batean lehoia zerraldo erori zen lurrera sufrimenduzko orroak eginez. Jon beldurtu egin zen eta zoo-ko guardien bila hasi beharrean, handik korrika alde alde egin zuen. «Lehoiak horregatik mendekua hartu nahiko du?», esan zuen bere baitarako. Eta ohera joan zen buruko mina zuela esanez. Korrika zihoan, korrika zihoan basoan barna bere arrebari eskutik helduta, korrika zihoan bere atzetik zetozen bi begi gorriek ez harrapatzeko. Ilargi betea zeruan, korrika basoko itzaletatik,

korrika basoko adar eta sustraiak saihestuz, korrika iluntasunetik. Lurretik kanpo zegoen sustrai batekin estropezu egin zuen arte, orduan bukatu zen beretzat korrikaldia. - Korri Sara korri!!! Eta ez begiratu atzera!!! –oihukatzen dio Jonek. Sarak korrika jarraitzen du atzera begiratu gabe, eta Jonek atzera begiratzean, ziztu bizian bereganantz zuzen-zuzenean ikusten du begi gorriak dituen piztia. Jauzi ikaragarri bat eginez oldarten zaio eta... Oihu batekin esnatzen da izerditan blai eginda, eta bat-batean, orro ozen bat entzuten da gaueko isiltasuna urratuz, tristura orroak barneko saminari dei egiten dio. Hurrengo egunean bere ametsa kontatu zien bere guraso eta arrebari, eta orroarena ere bai, baina inork ez omen du entzun,

eta dena amesgaiztoa izan dela diote. Berak badaki orro hori benetakoa izan dela. Harrez gero, gauero-gauero amets bera izaten du, eta orroa, gero eta ozenago entzuten da iluntasunean Jonek gero eta gehiago desiratzen du eguna inoiz ez bukatzea, amets gaiztoaren bisita ez dezan jaso, baina berak badaki hori ezinezkoa dela, eta lehenago edo beranduago, tristuraren orroa entzun beharko duela. Gau batean, bere bizitzaren kontrola berreskuratu nahi du, eta amets gaiztoaren bisita ilunaren ondoren, ohetik jauzi egin eta aterantz abiatzen da, eta ateratzera doanean, ahots bat entzuten du bere atzetik, ahots oso ezagun bat. - Nora zoaz anaiatxo? – esan dio Sarak, ahots lasai eta sakonaz, bere zain egon balitz bezala – Zure

ametsetako piztiaren bila? – jarraitu du. - Ez dizu axola ni nora noan, eta zoaz ohera gurasoak etorri aurretik – berak badaki Sarak gurasoak erraz engainatzen dituela, eta pentsamendu sakonak eta bere adinerako oso azkarrak dabiltzala bere buruan, eta horregatik


X tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko ekainaren 13a, asteazkena

Uxola Sariak 2012 ›

ahots tonua igo gabe hitz egiten saiatzen da. - Bai, beno zuk nahi edo nahi ez ni zurekin joango naiz, bestela gurasoei esango diet ni zu gelditzen saiatu nintzela, baina zuk era guztietara alde egin zenuela. - Badakizu hori xantaia dela, eta nik ez dudala inondik inora onartuko- esan du Jonek seriotasunez. - Bai, baina badakizu ni gabe gaizki ibiliko zarela, nik gurasoak kontrola ditzaket, baino abentura honetan parte hartzen badut bakarrik. Orduantxe orroa entzuten da, eta Jonek denborarik ez galtzeko, berarekin etortzeko baimena ematen dio. Eta biak gaueko haize hotzaren kontra hasi dira korrika, farolen argi urrien artetik. Izotz kapa finaren karraska hotsa entzuten da oinen azpian, kantu iluna ekartzen du haizeak, eta Jon eta Sara, iluntasunean barna doaz.

Orroa zoo-aren barrutik zetorren, atea irekita dago, eta haizearekin atzera eta aurrera mugitzen da, anai-arrebei sartzeko gonbita eginez. Isiltasuna da nagusi, animalia batzuen zurrungak entzuten dira, baina Jonek badaki nora joan animalia atxilotuen labirinto hartan, senak aginduta edo, baina, lehoiaren habitatera doa pauso lasaiak emanez. Habitatari begiratzen dio, baina hutsik dago, Jonek gogoratzen du orain dela hiru urteko egun hura, lehoia lurrean uzkurtuta sufrimendu orroak eginez, eta bera korrika beldurrez. Eta negar malko bat atera zaio, eta «barkatu» esan dio lehoiari saminak hartuta, naiz eta bera ez egon hemen. Orroa entzuten da berriro, eta urrunetik ikusten da begi gorridun izakia beraiengana korrika. Anai arrebak korrika hasi dira farolek argiztatutako kale estuetatik, azkenean, beste aukerarik ez

eta, basoan sartu behar izan dute, baina horrek ez du izakia geldiarazi, pixka bat moteldu ere ez, eta Jonen ametsa betetzen hasi da. Korrika doa, korrika doa basoan barna bere arrebari eskutik helduta, korrika doa bere atzetik datozen bi begi gorriek ez harrapatzeko. Ilargi betea zeruan, korrika basoko itzaletatik, korrika basoko adar eta sustraiak saihestuz, korrika iluntasunetik. Lurretik kanpo dagoen sustrai batekin estropezu egin arte, orduan bukatu da beretzat korrikaldia. - Korri Sara korri!!! Eta ez begiratu atzera!!! – oihukatzen dio Jonek. Sarak korrika jarraitzen du bere anaiak esan bezala, atzera begiratu gabe , baina Jonek badaki negar malko bat erori zaiola bere anaia horrela utzi behar izatean, eta mutikoak irribarre egin du. Jonek atzera begiratzean, ziztu bizian bereganantz zuzen-zuzenean, begi gorriak dituen piz-

tia, baina oraingoan ez da ametsa, oraingoa benetakoa da. Jauzi ikaragarri bat eginez oldartzen da eta... Sasi baten atzetik bi sare azaltzen dira izakia lurrean mugitu ezinik utziz. Ilargiaren argiak azalduko du gaueko amets gaiztoaren benetako aurpegia, begi gorridun izakia izatez, lehoi arra da, zootik alde egindako lehoi arra, eta sareen jabeak zooko bi guardia dira. - Mila esker bihotzez, zuen laguntzarik gabe hilda nengoke, bizia zor dizuet. - Ez, eskerrak zuri eta zure arrebari, zuen bion laguntzarik gabe lehoi honek aske jarraituko luke, kaleetan izua zabaltzen – esan dio zoo-ko guardietatik zaharrena dirudienak. - Beno ez da ezer izan –dio pixka bat lotsatuta – baina itxaron..., nola dakizue nire arreba dela? - Gure lankide batzuk basoa lehoiaren bila ari zirela aurkitu dute, eta etxera eraman aurretik,

dena kontatu die gure lankideei, eta hauek guri walkie talkiaren bidez. Beno, etxera eramango zaitugu, leher eginda egongo baitzara – esan dio zoo-ko beste guardiak. Eta hala egin dute. Hurrengo egunean, goizean goizetik herritarren esker onezko opariak jaso zituzte Jon eta Sarak (batez ere, Jonek). Goizeko hamaika t’erdietan alkateak plaza nagusian domina bana eman die anai arrebei, eta hori gutxi balitz, eskolako ospetsuenak bihurtu dira, aldizkari eta egunkarietako lehen orrialdeak betez. Umeen nahiz helduen heroiak dira. Baina Jonek handik aurrera, eguinero-egunero bisitatzen du zooa, eta lehoiari egunero eskatzen dio barkamena bere samina inoiz itzaliko ote den esperoan, eta lehoiaren bihotzeko odol izoztua, teilatuetatik zintzilik dauden burduntzien moduan urtzen doa ur garbi eta purua sortuz.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. maila: olerkia Jon Eusebio Hidalgo Delgado 11. saria

‘Nire jaiotza’ Anaia, eskuinean aita, ezkerrean ama, erdian eta ni, sabelean. Anaia eskuinean ni ezagutzeko itxaropenean, aita ezkerrean nigatik geldirik egon ezinean, ama erdian ospitalera joateko zorian eta ni sabelean jaiotzeko irrikan.

Baietz espero dut horretarako daude eta… Leku ilun eta itxi horretan, ezin dudanez gehiago iraun bertan zulo txiki eta estu batetik hasi naiz argia ikusten. Anaia, eskuinean aita, ezkerrean ama, ohean eta ni, haren altzoan.

Sabeletik irtendakoan ezagutuko dut mundu berria. Zer nolakoa izango ote da ? Ez dakit baina orain horrek ez dio axola. Gurasoek maitatuko al naute ?

Maria Magro Izagirre 1 2. saria

‘Heriotzaren begiak’ Orain dela gutxi utzi gaituzu ilargiak gaua uzten duen antzera, kukuak beste habia hartzen duen bezala gure bihotzaren jabe egin zara.

Batzuetan nola edo hala neure barruan agertzen zara, baina goizeko ilargia bezala berehala agurtu beharra. Egun batean ezer esan gabe urrundu egin zinen, arima erori zitzaidan eta hutsune bat gelditu zen.

Azkenean gizaki hutsa zara bazenuen joan nahia, nire malkoak lurrun bilakatu beharra zugana iristeko ahal bada.

Itxaropena ez dut galduko zu berriz ikusteko, nonbait zaudela dakidalako galduta etxera bueltatzeko.

Nire oihurik ozenenean lerro hauek entzutean maitasunez jakinarazi nahi dizut beti egongo zarela nire bihotzean.

Uxue Ezeiza Alkorta 13. saria

‘Gauak mezuak dakartza’ Gauean, ilargiari begira jartzean, zu ere hari begira zaudela ohartzen naizenean, irribarre bat ageri zait aurpegian.

Izarrak kontatzen hastean, elkarren irudia ikusten dut haien artean.

Begiak itxi eta irekitzean, irudia desagertu dela ikustean, ilargiarekiko begirada galdu eta nitaz ahaztu zarela konturatu naizenean, euria hasi du nire bihotz barrenean.


2012ko ekainaren 13a, asteazkena

tolosaldeko eta leitzaldeko hitza XI

‹ Uxola Sariak 2012

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3.eta 4.maila: hizlaua Leire Azkue Liceaga 1 1. saria

‘Arraza erasotzailea’ 1. ATALA

K

ontuz! - Arin, mugitu! Honantz datoz! - Baina, zertan zabiltza?Arriskutsua da! - Edozer gauza nire aberriarengatik! Ah! - Gizon zauritua! Gizon zauritua! Oihuka esnatu zen, izerditan. Azken boladan halako amesgaizto ugari izaten zituen Augustek. - Maitea, berriz ere amesgaizto horien erruz esnatu al zara? Har ezazu berriz ere lo, bihar garbituko dizut pijama. - Ez kezkatu, Marlene, ez da hori izan, arraro xamar nabil Poloniara joan behar dudala agindu didatenetik… - Ongi da…mmmh… goizeko laurak direnez, gosaria prestatuko dizut. Egun gogorrak datozkizu, lo egitea komeni zaizu. Har ezazu berriz lo, maitea… Goizean goiz esnatu eta bere kanpamendura zihoan, atarian harrotasunez begiratzen zion andreari eskua eraginez. Aitortu nahi ez bazuen ere, urduritasun puntu bat sentitzen zuen bere barnean; baina gizonentzat sentsazio desegoki delako hori ezabatzen saiatzen zen begiak bortizki itxiz. Jenerala itxaronean zegoen denak iritsi arte, bekainak elkarren artean V forma zimurtua jarriz. Begiak hutsak zituen; baina inor ez zen konturatzen edo ez ziren konturatzera ausartu ere egiten. Zerbait falta zitzaion, maitasuna agian, itxaropena beharbada, zoriontasuna apika. Gizon serioa zen jenerala; baina egun hartan inoiz baino serioagoa zirudien, bortitzagoa. Soldadu guztiak oraindik ailegatzeke zeudelarik, sirena zaratatsu horrek jo zuen eta denak ilaran jarri ziren arrapaladan. - Fiiiiiirrrrrmeeeee! Gaurko eguna gogoangarria izango da zuentzat guztientzat, ziur egon, inoiz izan duzuen eta izango duzuen egunik onenetariko bat izango duzuela. Adolf Hitler, gure führer gorena, bisitan etorriko zaigu poloniarren azken erasoaren garaipenari buruz hitz egiteko. Augustek hotzikara sentitu zuen bere barnean, Adolf Hitler jaun txit gorena etorriko baitzen,

bere betidaniko mireslea alegia. Zer esango ote zuen? Nola hitz egingo ote zuen? Eta garrantzitsuena, Augustengan arreta jarriko ote zuen? Bere gurasoak judu batek hil zituenetik nahi izan du mendekua hartu. Hamazazpi urte zituela hil zitzaizkion gurasoak, judu bat kontzentrazio-eremu batetik ihesean zebilela bahitu zituen. Augusten gurasoak kalean zeuden eta beti bezala, ama

zuen berriz ere sirenak eta August korrika joan zen hara, Alemaniako hotz jasanezina joan zitzaion arte korrika egin zuen. Ilaran jarri, eta ate nagusia irekitzen hasi ziren. Lehenengo autoa, bigarrena, hirugarrena, laugarrena… denak militarren auto berde handiak ziren. Bakoitzean hamar soldadu eta jeneral bana, hamar errifle astunekin bakoitza. Augusten urdu-

zue, eta beraz, joan zaitezte zuen emakumeekin ospatzera, kideok. Baina, ez ahaztu, gero eta inbaditzaile gehiago paretik kendu, orduan eta boteretsuagoak izango gara. Aurrera gizonok! Oihu ikaragarriak entzun ziren, algarak, Hitlerren aldeko garrasiak… August pozik sentitzen zen; baina ez pentsatu zuen bezain ondo eta ez zekien ziur zergatik.

erosketak egitera eta aita tabakoa erostera joanak ziren elkarrekin. Soldaduengatik bere burua salbatzearren bikotea hil zuen bakoitzari laban bat sartuta. Ihes egin zuen eta inork ez zekien nora joan zen. Urduritasuna airean zegoen, ekintza berezietako jantziak janzten zihardutenean. Augusten jakin-nahia areagotzen ari zen heinean, führerra gero eta beranduago ailegatzen ari zela zirudien. Hortzen dar-darra ezkutatzen saiatzen zen, eta ahalegin itzelak egin zituen gizonak, dudarik gabe; baina ezinezkoa suertatzen zitzaion. Bere buruan biraka zebilkion kontuaz soldaduak ere txortxorrean ari ziren; beraz, aldendu egin zen pixka batean taldetik. Handik minutu gutxira jo

ritasuna gero eta handiagoa zen eta autoen desfile delako hori ez zen amaitzen. Azkenean, urrutian, kotxerik apain eta handiena ikusi zuen eta elurra bezain zuria bihurtu zen bere aurpegia, emozioaren emozioz. Hala, iritsi zenean, Adolf Hitler makina bat jeneralen artetik atera zen eta eszenatokira igo. Mikrofonoa aho txiki hartara hurreratu ondoren, soldadu guztiak agurra eskaini zioten. Azkenean, hasi zen hizketan: - Esan behar dizuedan lehen gauza, gizonok, gure arraza mundua menderatzen ari dela da. Hala ere, orain ezin dugu lasaitu, nahiz eta azken garaipena ikaragarri lagungarria izan, oraindik inbaditzaile asko ditugu gure herri handian. Baina, ez dizuet meriturik kendu nahi lan garbia egin baitu-

2. ATALA Goizero bezala, gosaldu, emazteari muxu bat eman, eta kanpamenturantz abiatu zen. Ez zen festara joan fürherrak agindu bezala, beraz, esna zegoen lanean jarduteko. Beste egun guztietan bezala, sirenak jo, eta denak ilaran jarri ziren jeneralari entzuteko. Hortxe zeuden denak, ikusmiran, ea jeneralak zer esango ote zuen arretaz begiratuz. Honek, judutarren kalera joateko eta bertako zordunei dirua eskatzeko agindu zion Augusten taldeari. Ilarak puskatu, errifleak prestatu eta kotxez harantz abiatu ziren. Lehenengo etxeko atea jo zuten. Inork ez zuen erantzun, baina nabaria zen jendea zegoela barnean. Atea bota zuen taldekide batek, eta erriflea buruan jarrita,

Augustek zorrak ordaintzeko eskatu zien. Armairu ezkutu batetik atera zuten billete-sorta hartu, eta kide baten eskuetara jaurti zuen etxeko gizonak. Amorru aurpegia jarriz, etxetik irten ziren. Bigarren etxean egoera berdin-berdina suertatu zitzaien, eta hala, azkenean dirua ordaindu zuten bigarren etxekoek ere. Auzoaren etxe erdi-erori batera iritsi ziren eta bertan sartu. Txirrina jo, eta erantzunik eman ez zutenean, atea bota eta zorrak ordaintzeko agindu zien berriz ere. Judutarrek diru hori ez zutela esan zieten, jatekorik ere ez zutela eta dirua lortu bezain pronto jakinaren gainean jarriko zituela. Augustek orduan segurtasun-puntua antzeztuz, arma gizonaren buruaren ondoan jarri zuen. Emakumeak oihu altu bat bota zuen eta umeen begiak itxi zituen negarzotinka. Kide-buruak tiro egiteko agindu zion Augusti, eta honek, uko egin zion. Ondoren, gurasoen irudiak etorri zitzaizkion burura eta mendekua hartzeko zina betetzeko unea iritsi zela otu zitzaion. Beraz, kolpekariari indarrez sakatuz gizona hilik utzi zuen lurrean. Emakumeak negar gorgarri bat bota zuen, senarraren oinetara eroriz. Umeak negarrez hasi ziren, emakumearen oihuak entzuten ez ziren adinako negarra eginaz. Taldea bizkor irten zen gelatik, eta kanpamentura itzuli ziren azkenean. Augustek hitzik ere ez zion esan andreari, eta segituan ohean sartu zen. Bere buruan familia judutar horren irudiak zebilzkion. Mendekua hartu zuen; baina ez zen izan espero zuen garaipen hura. Pertsona piloa hil zituen Augustek; baina inoiz ez zuen judutar bat hil. Sentsazio arraroak ziren gizonak sentitzen zituenak; alde batetik, gurasoei mendekua hartzea lortu zuen; baina, beste batetik, judutar familia hori konprenitzen zuen, familiarengatik hil ere egingo bailirateke.

(XII. orrialdean jarraitzen du)


XII tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko ekainaren 13a, asteazkena

Uxola Sariak 2012 ›

3. ATALA Egunak joan ahala, lehen zuen Alemaniarekiko grina galtzen joan zen, baina oraindik gogoan zituen bere bizitza osoan gurasoengandik zein emaztearengandik jasotako printzipioak. Hala ere, alemaniar sentitzen zen, eta hala izaten jarraitu nahi zuen. Astiroastiro, Poloniara joateko egunak hurreratzen hasiak ziren eta emaztea kaxetan haien bizitzako objektu txikiak jasotzen ari zen. Azkenean, iritsi zen bizilagunen estatura igarotzeko unea.

pamenduko etxe txiki hura, askoz ere handiagoa eta apainagoa zen, jada altzariz horniturik baitzegoen. Kaxak husten ari zirenean, atea jo zuten eta Augustek ireki zuen. Soldaduaren jeneral berria zen, ongi etorria ematera joana. Mokadutxo bat jan, hiriari eta aberri kuttunari buruz hitz egin, eta egunerokotasunean sartzen lagundu zion Augusti, beharra baitzuen. Judutarren kontzentrazio-eremua aurkeztu zien jeneralak lehen egunean, eta judutarren egoera tamalgarria iruditu zitzaion Augusti, hala ere, arraza berea

trazio eremuan sartu ziren, judutarrei hainbat zigor ezartzera. Orduan, jeneralak nahi zuten judua hiltzeko agindu zien. Augustek bat aukeratu zuen, beste soldadu guztiek bezala. Erriflea hartu, bere kolkoan ipini eta kolpekarian behatza jarri zuen. Juduaren gorputza zeharo uzkurtuta zegoen, eta irudi horrek familia juduaren irudiak ekarri zizkion burura. Azkenean, ezin izan zuen gizona hil eta lurrera jaurtitzeko keinua egin zion gaixoari. Gizonak obeditu egin zion, begien bidez eskerona azalduz. Kontzentrazio eremutik irtetear zeudela, Augustek

ote zegoen familia eta susmo txarra hartzen hasi zitzaion gertakariari. Behin barruraino sartu zirela, lasaitasun itzela hartu zuen Augustek bertan zeudela ikusita. Berriz ere aurrekoan juduak hil zituzten tokirantz abiatu ziren eta August taldetik urrundu zen. Familiarengana zihoazen bere hankak, ez zekien ziur zergatik. Familiako gizonari hitz egiten hasi zitzaion eta hasierako beldurrak kendu zitzaizkien. Laster hilko zituztela esan zioten Augusti, eta denbora gutxi geratzen zitzaiela beraien hiru seme-alabekin egoteko. Orduan, soldaduak

nak eman zizkioten. Korrika abiatu ziren Augusten begiradapean. Bat-batean, soldadu bat atera zen zuhaitz artetik, eta familia ezagutu bezain pronto, adiskideari dei egin zion eta familia tirokatu zuten, kide bakoitza lurrean odolez geratu zen arte. Augustek ikaragarrizko etsipena eta tristura sentitu zituen eta ondoko zuhaixka batean eseri zen. Orduan, Hitlerrek Alemanian esandako hitzak ekarri zituen gogora: «… oraindik inbaditzaile asko ditugu gure herri handian. Baina, ez ahaztu, gero eta inbaditzaile gehiago paretik

Emazteak prestaturiko kaxa eta maleta guztiak soinean hartu, eta militarren kotxean abiatu zen bikotea. Bidaia ez zen batere laburra izan, eta emaztearekin hitz egiteko astia bazuen. Augustek judutar familiarekin jazotakoa kontatu zion, eta Marlenek ederki egin zuela erantzun zion, harro. Senarrari ez zitzaion batere gustatu bere jarrera, beharbada, berdin pentsatzen ez zuelako. Autotik jaitsi bezain laster, hankak eta besoak luzatu eta etxe berria aurkeztu zieten August eta Marleni. Ez zen Alemaniako kan-

hobea zela pentsatzen zuen. Hilabeteak pasa ziren August Poloniara joan zenetik, eta emaztearekin liskarrak gero eta ugariagoak ziren. Egunak jasanezinak bilakatzen ari ziren senaremaztearentzat, eta Marlenek, gogaiturik, azkenean etxetik denboraldi batez joatea erabaki zuen, Augustek ideiak argi izan arte. Senarra bakarrik geratu zen, eta hala igaro zituen beste hainbat hilabete, Augustentzat gertakari ahaztezin bat iritsi zen arte. Hilabeteetan zehar hainbeste aldiz kanpotik ikusitako kontzen-

judutar familia bat ikusi zuen besarkatzen. Beraien azkena zela jakingo zutela pentsatu zuen soldaduak eta honek ikaragarri hunkitu zuen. Hurrengo egunetan, eremuaren ondotik igarotzen zen bakoitzean, familia triste eta itxaropenik gabe ikusten zuen.

kontzentrazio eremuko giltza eman ziotela gogoratu zuen, eta handik aterako zituela esan zien. Ondoren, korrika ihes egingo zuten; inor ez zen konturatuko handik aste bete barrura arte behintzat, haien faltaz, orduan zenbatzen baitzituzten juduak. Hauei arropak kentzeko eskatu zien, eta barruko arroparekin honi jarraitzeko. Beraz, umeak hartu eta isilean ate nagusira joan ziren. Augustek atea ireki zuen, eta juduei igarotzen utzi. Azkar ihes egiteko erregutu zien eta familiak bere eskerrik beroe-

kendu, orduan eta boteretsuagoak izango gara». Zergatik izango ote ziren, bada, juduak inbaditzaileak? Judutarrak inbaditzaileak baziren, bera ere zergatik ez zen izango, beste herrialde batera joan izango balitz? Gorputza errendituta zuen eta burua pentsamendu jasanezinez betea… Orduan, bere errifle kuttuna hartu zuen Augustek bere esku artean. Arnasa sakon hartu eta etsipenaren poderioz hitzak airera bota zituen: «Alemaniar inbaditzaile, munduaren erasotzaile…»

(XI. orritik dator)

4. ATALA Arratsalde batean, jeneralak kontzentrazio-eremura berriz ere sartuko zirela agindu zien soldaduei eta hala egin zuten. Augustek ez zuen familia ikusi sartu zenean. Kezkatzen hasia zen non


2012ko ekainaren 13a, asteazkena tolosaldeko eta leitzaldeko hitza XIII

‹ Uxola Sariak 2012 Hebe Aguilar Lasa 12. saria

‘Goldaugen’ I Iluntasunak zeharo hartu zuen gela hartan, kandela baten argi izpiak nabari zitezkeen. Liburutegiko txoko guztietan itzalak agertzen hasi ziren. Milaka aurpegi ilun, argiaren beldur izango balira bezala. Argi horren babespean, Haizea liburu bat irakurtzen ari zen. Kondairaz betetako liburua. Gustuko zituen halako gauza misteriotsuak. Atal batean zera zioen: Antzinako kondaira batek dio, ilargi beteko gauetan, piztia anker eta basati bat agertzen dela gose irrikaz. Behinola, gizon bat aurkitu zuten basoan hilda. Odolez beterik zegoen, hainbat hozkada jaso izanaren seinale. Baina okerrena haren aurpegia zen. Mamu bat ikusi balu bezalako keinua zuen. Gainera, ezin izan zuten jakin zer motatako animaliak egin zezakeen horrelako sarraskia. Baina ez zen azkena izan. Biktima gehiago egon ziren. Harrezkero, debekatuta dago basoan zehar ibiltzea ilargi beteko gauetan. Bertan dago oraindik izaki hura, ilargiari uluka odol gehiago eskatuz. Haizeak hotzikara bat sumatu zuen bere bizkarraldean. Jada berandu zen, kaletik joana zen egunaren argia. Negua izanik, azkarrago iluntzen zuen eta azken boladako elurteek ez zuten askorik laguntzen. - Oraindik hemen al zaude? – ate ondotik zetorren ahots batek ustekabean harrapatu zuen Haizea. - Rudoph… Sentitzen dut, ez naiz orduaz konturatu. Rudolph Kaiser 32 urteko liburutegi baten jabea zen. Duela bi urte, Haizearen ama hil zenean, Alemaniara etorri zen bizitzera, bere aitaren jaioterrira, Gengenbachera, hain zuzen. Garai har-

tan zekien aleman eskasarekin ez zuen lanposturik aurkitu. Baina Rudolph ezagutu zuenean berehala proposatu zion bertan lan egiteko eta beti anaia nagusi baten antzera portatu zen, nahiz eta hamar urteko aldea izan. - Azkenaldi honetan lanez gainezka nabil eta ez dut asti handirik izan hona etortzeko. Horregatik laguntzera etorri naiz, baina badakizu, liburu bat ikusi eta irakurtzen hasi naiz – esan zuen Haizeak aurpegi nekatuaz. - Niri ez zait axola, nahi duzunean etor zaitezke laguntzera edo irakurtzera. Baina, hala ere zure osasuna zaindu behar duzu. Nekatu itxura duzu. Lo gutxi egin duzun seinale. Kasu berriagatik da, ezta? Haizeak aitaren pausuak jarraitzea erabaki zuen eta detektibe bihurtu zen. Orain, poliziari hainbat kasutan laguntza emanez ateratzen zuen bizimodua aurrera. Baina aurreko hilabetean gertatutako hilketa baten erruz, ez zuen betarik izan laguntzera etortzeko. - Zeuk esan duzu. Azaroan gertatu zen hilketak kezkatuta nauka. Ez zen ezer berezirik aurkitu gorpuan, eta horrelako hainbat hilketa gertatzen dira lurralde guztietan, baina… – isilune luze bat egin zuen. Bere buruko ideiak ordenatu behar zituen. - Tira, lasai zaitez. Hobe duzu etxera joan eta lo egitea. Polizia ari da lanean, beraz, ez kezkatu. Utzi dena beraien eskuetan, zerbait gertatzen bada, segituan deituko dizute – Rudolphen begi urdinak samurtasunez beteriko begirada batean bihurtu ziren. Ez zuen sekula inorengan halakorik ikusi. Benetan gizon miresgarria zen, metro eta laurogei ingurukoa, begi urdinak eta ilehoria,

adeitsua eta beti besteei laguntzeko prest. Mahaiko liburua hartu eta zegokion apalean utziz, kandela itzali zuen eta gela hartatik irten zen. Berokia jantzi ondoren, elkarri bi musu eman eta Haizea kalera irtetera zihoan. - Zaindu zaitez. Auf Wiedersehen! - Baita zu ere. Agur! Kalean barrena zihoala, jendea ikusi zuen harat-honat. Hotza ez zitzaien axola, bakoitza bere mundu txikian sartuta zebilen, ingurukoei erreparatu gabe. Haizea oraindik ez zegoen guztiz ohituta klima hain hotzera. Erritmoa bizkortu zuen lehenbailehen etxera iristeko. Etxera iritsi eta berehala, arropak erantzi, afari on bat hartu eta oheratu egin zen. Nekatuegi zegoen hilketari buruzko informazioa berrikusteko.

**************************** Goiz jaiki zen hurrengo egunean, ederki egin zuen lo eta ez zuen gehiagoren premiarik. Liburu bat irakurtzen aritu ondoren, dutxa bat hartu eta gosaltzen hasi zen. Segituan telefonoak jo zuen. Harrituta, ordulariari begiratu zion. Goizeko bederatziak ziren. - Nor demontre ote da… Aulkitik altxa eta telefonoa hartu zuen. - Bai, nor da? - Eisenberg andereñoa? Daecher naiz. - Egun on, inspektorea. Zer berri, zerbait jazo al da? –harridura disimulatzen saiatu zen. Daecher inspektorea inguruko poliziaren burua zen. - Ba, bai. Gaur goizaldean beste gorpu bat aurkitu dute basoan.

- Zer?! - Sentitzen dut zu eragoztea, baina hobe duzu hona etortzea. Zerbait ikusi behar duzu lehenbailehen. - Bai inspektore, oraintxe irtengo naiz. Agur! Hau oso arraroa zen, inspektorearen ahotsa normalean baino sakonagoa zen, eta gainera bi hilketa bi hilabetetan. Haizeak susmo txarra hartu zion honi.

II Gengenbachetik bizpahiru kilometrora dagoen baso batean gertatu zen hilketa, Oihan Beltzean. Alemaniako hego-mendebaldean kokatua, Alemaniako basorik ikusgarrienetakoa dela esan daiteke. Batez ere, neguko garai haietan. Orduerdi beranduago, Daecher inspektoreak esandako lekura iritsi zen. Basoa isiltasun osoan zegoen, ez zen bizirik sumatzen polizia gutxi batzuk kenduta. - Egun on, inspektore. - Guten Morgen, Eisenberg andereñoa. Pozten naiz zu berriz ikustea, nahiz eta horrelako egoera batean izan –gogorik gabeko irribarre bat erakutsi zion Haizeari. Hainbat ikerketa lanetan lagundu izan zion. Antza denez, hildakoa kopetan emandako tiro batez hil zuten, bart gauean, gauerdi inguruan. Ez dugu orbanik aurkitu bere eskumuturretan, beraz, biktima bere kabuz etorri zen hona. - Eta zer zen nik ikustea nahi zenuen hori? - Hobe duzu zuk zeuk ikustea. Zatoz. Ikertzaile gutxi batzuk zeuden lekura abiatu ziren. Denek seriotasunez aritzen ziren bere lanean, roboten moduan.

- Hemen duzu. Hildakoa lurrean botata zegoen ahoz behera. Burua eskuinerantz zuen bueltatua, eta bertan, kopetaren erdi-erdian tiro baten seinalea ikus zitekeen. - Aurkitu dugun polbora arrastoaren arabera, hiltzaileak metro bateko tartean tirokatu zuen kopetan. Baina ez zen momentuan hil, hiru minutu geroago baizik. Denboratarte horretan biktimak mezu bat utzi zigun. Haizeak biktimaren eskuineko besoari begiratu zion. Gorputzaren alde batera zegoen luzatuta eta eskuaren bukaeran, hatz erakusleaz biktimak letra kaskarrez idatzitako mezu bat seinalatzen zuen. - Hemen zera jartzen du… Wolf. Ez al da izen bat? - Bai, oso ohikoa da hemengo gizonezkoei izen hori jartzea. Zure hizkuntzan otsoa esan nahi du. Baina oraindik ez dakigu zergatik idatzi zuen hori. - Nire ustez, argi dago. Hauxe da hiltzailearen izena –esan zuen Haizeak oso konbentzituta. - Ni ez nintzateke hain ziur egongo. Bestalde, milaka pertsona egongo dira izen horrekin inguruko herrialdeetan.

(XIV. orrialdean jarraitzen du)


XIV tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko ekainaren 13a, asteazkena

Uxola Sariak 2012 ›

- Ziur naiz gure hiltzailea Gengenbachen ezkutatzen dela. - Bai? Eta nola dakizu zuk hori? – inspektoreak burlazko begirada batez begiratu zion Haizeari. - Erraza da. Egia da Oihan Beltza oso handia dela eta hainbat herriz inguraturik dagoela. Baina kontuan izan gorpua hemen aurkitu dutela eta bere autoa metro gutxitara dagoela aparkatua. Hori jakinda, autoz hona iristeko bi bide daude. - Orduan ezin zara ziur egon. Hiltzailea beste bidetik etor zitekeen. - Inspektore oraindik ez dut amaitu. Arrazoi duzu, hiltzaileak beste bidetik etortzeko aukera zuen, baina ez ahaztu azkeneko egunetan egondako elurteen ondorioz, bide hori itxita dagoela, ezin baita bertatik igaro. Beraz, datu guztiak kontuan hartzen baditugu, geratzen zaigun bide bakarra hauxe da, hiltzaileak nahitaez erabili behar izan zuena. Inspektorea guztiz txundituta geratu zen. Noizbait entzun zuen

III Inspektoreak bidalitako informazioa ez zen nahikoa Haizearen usteak egia zirela frogatzeko. Susmoa zuen bi hilketa haiek zerikusia zutela beraien artean, baina ez zekien zer zen bi hilketak lotzen zituena. Hildakoa mendizale batek aurkitu omen zuen abenduaren 21ean. Agustin Arbeloa zuen izena, eta abokatua zen. Dirudienez, oporretan zegoen Alemanian, berez Madrilen bizi zen. Gaueko bederatzietan irten zen Gengenbacheko ostatutik eta hortik aurrera, inork ez zuen gehiago ikusi. Informazioarekin batera, Daecher inspektoreak biktimaren pare bat argazki bidali zizkion. Ondo begiratu zituen, baina ezin izan zuen ezer berririk atera. Orduan, mahaiko bigarren tiradera ireki eta karpeta urdin bat atera zuen. Behin irekita, kasu bateko txostena atera zuen. Aurreko hilabetean gertatu zen hilketari buruzkoa zen. Biktimak Eñaut Uribe zuen izena eta handik gertuko herrialde bateko komisarian lan egiten zuen. Poli-

sartu zuen. Liburutegia bere etxetik hamar minutura zegoen. Udaberrian, gogoko zuen handik joatea. Kalearen alde batean lorategi eder bat ikus zitekeen lorez beteta. Orain, ordea, elurteen ondorioz, lore guztiak zimelduak ziren. Bestalde, kale hartan kafe usaina nabaritu zitekeen. Denda txikia zen, baina, hala ere, oso ezaguna zen bere kafearengatik. Egunero kafe mota desberdin bat prestatzen zuten eta Gengenbachera etortzen ziren turistek bertara joan behar zuten hori probatzera. Haizeari inbidia eman zion, eta azkenik bi kafe erosi zituen. Dendara iritsi zenean, berehala irten zen Rudolph. Liburuak txukuntzen aritu omen zen arratsalde osoa. - Arratsaldeon, Rudolph. Kafetxo bat ekarri dizut. Laguntzarik behar? - Mila esker, beste bi eskuren premia nuen. - Noski, zahartzen hasia zaude jada. - Aizu, barre gutxi gero! – biak barre algaraka hasi ziren. Kafea amaitu ondoren, biak lanean hasi ziren. Liburu berriak

gehiago izango zituen, ile beltza eta kalitate oneko arropak. Hitz egiteko eta ibiltzeko era dotoreak zituen. Baina bertara etortzen zen bakoitzean, eguzkitako betaurrekoak jantzita eramaten zituen, berdin zitzaion eguzkia egon edo ez. Begirada ezkutuan mantentzen zuen beti eta kristal ilun haietan ezinezkoa zen begiradarik irudikatzea. Azkenean, ez zuen ezer erosi eta alde egin zuen. - Gizon susmagarria dirudi… Berehala, jabea irisi zen eta tipo hori nor zen jakin nahi zuenez, zuzenean galdetu zion Rudolphi. - Uste dut herrialdearen beste puntan dagoen gazteluko jabea dela. Lehen bere aitarena omen zen, Alemaniako konde garrantzitsu bat, baina orain dela gutxi hil zela entzun dut. Beraz, bere oinordekoa izanik, bera dugu konde berria. - Kondea? Bada, mafiako zirudien. Kendu al ditu inoiz eguzkitako betaurreko horiek? - Auskalo. Gutxitan etortzen da inguru hauetara. Orain har ezazu atsedena. Zer moduz afaltzera

neska gazte hark aitaren tankerako trebezia zuela, baina ez zuen sekula aurrez aurre egiaztatu. - Tira, arrazoi duzu. Gure ikerketarekin jarraituko dugu, oraindik biktima nor den jakin behar dugu. Bi ordu beharko ditugu gutxienez, emaitzak lortu ondoren bidaliko dizut txostena. Orain hobe duzu hemendik joatea, lekua behar dugu ikerketarekin jarraitzeko. Haizea autorantz abiatu zen. Ezin izan zuen saihestu irribarre egitea. Bere gaitasuna erakusteko gai izan zen gizon haren aurrean. Baina orain ez zen horretan pentsatzeko momentua. Autoa martxan jarri eta Gengenbachera abiatu zen.

zia zen. Hura ere Oihan Beltzean aurkitu zuten azaroaren 21ean. Lepoa soka batez bihurrituta hil zen. Ez zuten hiltzailearen arrastorik. Haizeak pentsatu zuen bi hildakoak 21ean hiltzeak zerbait esan nahi zuela, baina berehala nekatu zen. Hildakoak bi modu desberdinez hil zituzten, eta normalean horrelako hiltzaile batek modu berean hiltzen ditu bere biktima guztiak. Ezinezkoa zen bi kasu horiek lotzea. Denbora librea zuenez, liburutegira joatea erabaki zuen. Gainera, bi kasu horiek burutik kendu nahi zituen ordu gutxi batzuetan behintzat. Hala ere, badaezpada mugikorra galtzetako sakelan

iritsi ziren eta denak bere lekuan jarri behar ziren. Liburutegia ez zen oso handia, baina, hala ere, mota guzietako liburuak aurki zitezkeen bertan. Askotan Haizeak begirada bat botatzen zien bere intereseko liburuei, baina Rudolphi ez zitzaion axola, dagoeneko ohituta zegoen. Handik gutxira, Rudolph dendatik irten zen premiazko gauza bat egiteko zuen eta. Haizea bakarrik zegoen bitartean, bi bezero etorri ziren. Lan hura dibertigarria iruditzen zitzaion, jende berria ezagutzen zuen eta besteen gustuak ezagutzeko aukera zuen. Hirugarren bezeroa askotan etorri ohi zen dendara. Gizon altua zen, Rudolph baino bost zentimetro

joaten bagara? - Ongi da, baina zeuk gonbidatuta, noski. Haizeak pentsatu zuen konde edo dena delako horrek zerbait ezkutatzen zuela. Nola edo hala asmatuko zuen hori jakiteko moduren bat. IV Denbora igaro ahala, ez zuten ezer berririk aurkitu kasu haietaz. Hala, urtarrila iritsi zen. Urtarrilaren 20a zen. Haizea eta Daecher inspektorea berriro ere martxan jarri behar izan ziren. Hirugarren hilketa bat gertatu zen Oihan Beltzean. Oraingoan emakume bat izan zen biktima. Lepoa laban batekin moztu zioten. Alemaniako mediku fama-

(XIII. orrialdetik dator)

tuenetako zen, Annette Meyer. Gainera hildakoak mezu bat utzi zuen, eskuineko eskuaz idatzia zen. - Goldaugen... Zer da hori? –Haizeak inspektoreari begiratu zion harridura aurpegiarekin. Gipuzkoan jaio eta bizi izan zen bere ama hil zen arte. Bere aitak alemanez hitz egiten erakutsi zion, baina sei urte zituela hil egin zuten. Denbora igaro ahala, hizkuntza ahaztu zuen eta Alemaniara etorri zenean, berriro ere ikasi behar izan zuen. Hala ere, oraindik baziren ulertzen ez zituen hainbat gauza. - Urrezko begiak. Horixe esan nahi du, baina ez diot zentzu handirik hartzen. - Neuk ere ez. Baina dakiguna da ezinezkoa dela hiru hilketa hauek beraien artean loturarik ez izatea. Zerbait egon behar du oraindik ulertu ez duguna… - Ez dakit, baina ni nekatzen hasia nago horrenbeste hilketarekin. Inspektoreak arrazoi zuen, baina Haizeak ez zuen hain erraz amore emango. Bere aitagandik ikasi zuen hori.

*************************** Bere gelako mahaia paperez betea zegoen. Kasuaren txostenak, berak hartutako hainbat ideia, argazkiak… Ezertxo ere ez. Haizeak ezin zuen asmatu kasu haien arteko erlazioa. Behin eta berriz errepasatu zituen, polikipoliki hasieratik bukaeraraino. Azkenean amore ematea erabaki zuen. Horrela jarraituz gero, gaixotu egingo zen.

(XV. orrialdean jarraitzen du)


2012ko ekainaren 13a, asteazkena

tolosaldeko eta leitzaldeko hitza XV

‹ Uxola Sariak 2012

(XIV. orritik dator)

Etxetik irten zen osteratxo bat egitera, lasaitzeko eta barneko ideiak txukuntzeko. Bere munduan murgilduta, liburutegiaren atariraino iritsi zen. Ateko kartelak itxita zegoela adierazten zuen, baina barruan argia piztuta zegoela ikusita, barrura sartu zen. Ez zuen Rudolph inondik ere aurkitzen. Bat-batean, mahai gainean egunkari zaharrak aurkitu zituen. Lehenengoak duela urte bateko erreportaje batez hitz egiten zuen. Argazkian bi gizon ageri ziren. Lehenengoa, ile zurikoa, baina bere garaian sasoi betekoa izan zen gizon bat. Ondokoa, berriz, askoz gazteagoa zen eta ez zen ikusten zuen lehengo aldia. Hura zen eguzkitako betaurrekoak jantzita eramaten zituen bezeroa. Erreportajea irakurtzen hasi zen eta berehala jakin zuen gizon zahar hura Alexander Vollmond zela, Gengenbachen zuen bere gaztelua. Bere ondoan zegoena bere semea zen, Wolf Vollmond. Izen hori irakurri zuenean Haizearen burua berehala martxan jarri zen. Hurrengo orrialdean Wolfen argazki bat azaltzen zen. Haizeak ezin zuen sinetsi bere begiez ikusten ari zena. Wolf betarrekorik gabe azaltzen zen eta bere begiak argi eta garbi ikus zitezkeen. Urre koloreko begiak. - Wolf eta Goldaugen… Orain denak zentzua du. Egunkaria bere lekuan utzi eta ziztu bizian irten zen komisaldegirantz. Sarreran bertan aurkitu zuen Daecher inspektorea. - Emakumea, baina zer gertatzen zaizu? - Inspektore, entzun. Uste dut aurkitu dudala hiltzailea –esan zuen Haizeak arnasestuka. Gaztelu hartan bizi den kondea… hura da hiltzailea! Wolf du izena eta urre koloreko begiak ditu! - Lasai zaitez. Hartu arnasa eta esan iezadazu dakizun guztia. Inspektoreak esandakoa egin zuen. Bihotzeko erritmoa normaltasunera iritsi zitzaionean, inspektoreari bere susmoak adierazi zizkion. - Izan liteke… baina ez dugu froga fisikorik. Lehenengo poliziaetxera etortzeko esango diogu eta galdeketa egingo diogu. Koartadarik badu gau haietarako… ezingo dugu ezer egin. - Zure eskuetan uzten dut dena. Hamar minutu beranduago, galdeketa egiten hasi ziren. Ordu betez egon ziren, Haizea itxarongelan egon zen denbora guztian. Azkenean, Daecher inspektorea atera eta beregana hurbildu zen. - Sentitzen dut, baina ez da gure hiltzailea. Koartada on bat du eta gainera, lekukoei deitu diegu eta baieztatu egin digute hori egia dela. - Baina ziur nengoen… –inspektoreak esku bat jarri zion sorbalda gainean eta bertatik alde egin zuen.

Bat-batean galdeketa gelatik Wolf atera zen. Haizearen begiradarekin gurutzatu eta beregana hurbildu zen. - Badakit hiltzailea naizelakoan zaudela, baina ez da hala. Agian beste ikuspuntu batetik begiratu behar zenuke kasua. Oraingoz aztarna bat emango dizut: Laukotearen Kasua. Viel Glück! –hau esanda poliziaetxetik joan egin zen. Zorte on. Horiexek izan ziren bere azken hitzak. Berak ba al zekien nor zen hiltzailea? Urre koloreko begi horiek ez ziren gezurretan ari. Baina orduan, zer esan nahi zuten biktimek utzitako bi mezu horiek? Eta, batez ere, zer zen Laukotearen Kasua delako hori? Haizeak nonbait entzuna zuela pentsatu zuen. Ez zen lehenengo aldia. V Gau osoa pasa zuen ikerketa lanetan. Bere aitaren hilketaren ostean, amak hainbat karpeta gorde zituen badaezpada ere. Ez zuen ezer askorik aurkitu; hainbat kasu zaharkituren txostenak, koaderno zuri bat eta beste zenbait idatzita, lepoko bat… Azkeneko hura kaxa batean zegoen sartua. Ez zuen inoiz ikusi, ez zekien ezta amarena ote zen ere. Zilarraren kolorekoa zen, ilargi-erdi itxurakoa. Berriro kaxan uztea gaizki zeritzonez, jantzi egin zuen. Azkenean, paperak eta koadernoak kaxan sartu eta interneten hasi zen informazio bila. Jakin zuenez, Laukotearen Kasua hilketa segida garrantzitsua izan zen. Kasua eraman zuen polizia Urrutia inspektorea izan zen. Haizeak bere telefonoa bilatu eta deitzea erabaki zuen, datu gehiago eman ahal izateko. - Egun on. Urrutia inspektorearekin hitz egin nahi nuke. - Neu naiz. Zerbaitetan lagun zaitzaket? - Kaixo Urrutia jauna, sentitzen

dut eragozpena. Kasu zehatz baten informazio bila nabil. Laukotearen Kasua du izena. - Sentitzen dut andereño, baina kasu hori konfidentziala da. Ezin dizut informaziorik eman. - Urrutia jauna, ez dakit ezagutzen nauzun, baina Haizea Eisenberg dut izena. Nire aita… - Eisenberg? Bertram Eisenbergen alaba zara? - Hala da. Mesedez, ez dizut denbora gehiegi kenduko. Baina beharrezkoa dut kasu horri buruz dakizun guztia esatea. - Ongi da, baina ez zaizu gustatuko entzuten duzuna. Laukotearen Kasua 90eko hamarkadan Gipuzkoan gertatu zen hilketa segida garrantzitsuenetakoa izan zen. Lau hildako egon ziren, bertatik dator bere izena. Biktimak Andres Iriarte, Alfred Ostermann, Karlos Garmendia eta… Bertram Eisenberg izan ziren [Urrutiaren ezpainek poliki ahoskatu zituzten azkeneko bi hitz horiek. Haizeak ez zuen hori espero, baina ez zuen hitzik egin]. - Baina honekin jarraitu baino lehen, hobe dut aurretik beste zerbait azaltzea. Zure aita Gipuzkoako detektiberik bikainena izan zen. Duela hamasei urte inguru, hainbat hilketa gertatzen hasi ziren. Hilabete bakoitzean hildako bat agertzen zen; lepoa moztuta, itota nahiz drogatuta. Hiltzaileak hainbat modutara hiltzen zituen, baina kasu haren gakoa ez zen nola hiltzen zituen, baizik eta noiz. Hilabete bakoitzeko gau batean gertatzen ziren, baina ez nolanahikoan. Ilargi beteko gauetan. Haizeak koaderno batean idatzi zuen Urrutiak emandako informazio guztia, baliogarria iruditu zitzaion. - Horren ondorioz, gure hiltzaileari Otsoa ezizena jarri genion. Zure aita eta biok, elkarlanean aritu ginen bera harrapatzeko. Azkenean lortu genuen gure hel-

burua. Thomas Freud zuen izena eta alemaniarra zen. Sadiko ero bat besterik ez zen, baina, hala ere, ez zen erraza izan bera hiltzailea zela frogatzea. Beste hainbat pertsonaren laguntza izan genuen, baina garrantzitsuenak hauexek izan ziren: Andres Iriarte, abokatua; Alfred Ostermann, medikua; Karlos Garmendia, polizia; eta Alexander Vollmond, kondea. Hiltzailea alemaniarra zenez, behar genuen laguntza eman ziguten bertakoek kasua aurrera eramateko. Azkenean erruduna irten zen eta heriotzazigorra ezarri zioten. Baina bera hil eta hilabete batzuk geroago, Karlos Garmendiaren gorpua aurkitu zuten bere etxetik gertuko zelai batean. Oraindik ez genekien ezbehar handi bat etortzeko zorian zegoela. Hurrengo hilabeteetan gainontzeko hirurak hil ziren. Zure aitak aurretik zerbait susmatu zuen, baina beranduegi izan zen. Vollmond kondea izan zen salbatu zen bakarra, bidaia batean baitzegoen momentu haietan. Hiltzaileak Otsoaren modus operandi berbera erabili zuen eta pentsatu genuen bera izan zitekeela, baina ordurako beste munduan zegoen. Beraz, bigarren ‘otso’ bat izan behar zuen. Hogei urte igaro dira, baina kasuak argitu gabe jarraitzen du. - Mila esker, Urrutia jauna, behar nituen erantzunak eman dizkidazu. - Azken gauzatxo bat. Esan dizudan bezala, Thomas Freud zen benetako Otsoa. Baina hau ez zen bere benetako izena, Thomas ez dakit zer… Orain ez naiz ongi oroitzen. Nahi baduzu begiratu eta deituko dizut aurkitzen dudanean. - Pozgarria litzateke. Tira, orain utzi egin behar zaitut, lan asko dut. Laster arte. Haizeak telefonoa eskegi eta berehala, koadernoan idatzitakoa irakurri zuen. Oraindik oso

gogoan zuen Urrutiak esandako hura: «Hiltzaileak hainbat modutara hiltzen zituen, baina kasu haren gakoa ez zen nola hiltzen zituen, baizik eta noiz». Berehala, kasuen txostenak hartu eta koadernoan idazten hasi zen. - Agustin Arbeloa, azaroaren 21a. Eñaut Uribe, abenduaren 21a. Annette Meyer, urtarrilaren 19a. Senak aginduta egutegira jo zuen. Bertan datak bilatu zituen. Denak ilargi beteko gauetan gertatuak izan ziren. Ezin zen kasualitatea izan. Laukotearen Kasua ez zen sekula argitu, beraz hiltzailea aske zebilen. Eta baliteke hiltzaile bera izatea. Abokatu bat, polizia bat eta mediku bat. Detektibea besterik ez zen falta. Segituan, otsailean ilargi betea noiz egongo zen begiratu zuen. Otsailaren 18a, gau hura. Haizea oso urduri jarri zen. Ez zekien nor izan zitekeen hurrengo biktima. Baina berehala oroitu zen, Daecher inspektorea detektibea izan zela gaztetan bere aitarekin batera ibiltzen zena eta seguruenik Laukotearen Kasuan parte hartu zuela. Poliziaetxera deitu zuen baina kanpora irten zela esan zioten eta arratsaldean itzultzekoa zela. Oraindik eguerdia zen, beraz, kasuari beste begiradatxo bat botako ziola pentsatu zuen.

(XVI. orrialdean jarraitzen du)


XVI tolosaldeko eta leitzaldeko hitza 2012ko ekainaren 13a, asteazkena

Uxola Sariak 2012 ›

(XV. orrialdetik dator)

gazkiei begira zegoela, gauza batetaz konturatu zen. Argazkian Annette Meyer azaltzen zen, boligrafoa eskuan dokumentu batzuk sinatzen. Baina hori ez zen deigarriena. Ezker eskuarekin idazten ari zen, beraz, ezkertia zen. Baina basoan utzi zien mezua bere eskuineko eskuaz idatzita zegoen. Orduan arrasto faltsua besterik ez zen, hiltzaileak nahasteko utzi zuena. Arrasto horren ondorioz, Wolf Vollmondi errua bota zion. Benetan damututa zegoen. Azkeneko aurkikuntza koadernoan idatzi zuen, baina azkeneko orria betetzean beste koaderno baten bila hasi zen. Lepokoa aurkitu zuen kaxan koaderno zuri bat zegoela oroituz, bertara joan eta hartu egin zuen. Bere aitak erabili zuena zen. Lehen orrian ireki zuen eta aspaldi zerbait idatzia egon zelako arrastoa zegoen. Izan ere, bere aitak idaztean gehiegi zapaltzen zuen bolaluma, ondorioz, hurrengo orrian markak geratzen ziren eta erraza zen esatea zer jarri zuen bertan. Horrela, beste orri batean jartzen zuena idatzi zuen. «Otsoa ez da dirudiena. Ezkutuan gordetzen du bere benetako izena». Haizeak ez zuen oso ongi ulertu. Txikia zela, bere aitak askotan jartzen zizkion halako asmakizunak, baina ez zen honetaz gogoratzen. Berehala, mokadutxo bat hartu zuen dutxatu aurretik eta jantzi egin zen. Etxetik atera eta, poliziaetxerantz abiatu zen. Dagoeneko inspektorea iritsia zen, eta Haizeak azken berriak kontatu zizkion. Inspektoreak arreta handiz entzun zuen berak esandakoa. - Beraz, hobe duzu etxera joan eta bertatik ez irtetea, hiltzailea hor nonbait ibili liteke. - Mila esker, baina ez naiz inora joango, hemen seguru nago eta norbait susmagarria agertzen bada, prest egongo naiz. - Ez duzu erremediorik. Tira, orduan etxera joango naiz, ea hiltzailea nor den asmatzen dudan – esan zuen Haizeak hasperenka. - Nahi baduzu autoz eramango zaitut. - Ez da beharrezkoa, ez dago hain urrun. Kontuz ibili. - Baita zu ere. Kalera irten zenean, dagoeneko ilunduta zegoen. Jada ez zen jenderik kalean, denak desager-

VI Buruko minez esnatu zen Haizea. Ez zen ezertaz oroitzen, ez zekien non zegoen ere. Begiak irekitzen saiatu zen, baina alferrik, argiak min ematen zion. Polikipoliki bere senera iritsi zen. Begiak ireki eta basoan zegoela konturatu zen. Dagoeneko guztiz ilunduta zegoen, baina zerbaitek inguru guztia argitzen zuen. Gorantz begiratu eta ilargi betea ikusi zuen. Orduan oroitu zen, poliziaetxetik irteterakoan Urrutiaren mezu bat jaso zuen eta atzetik norbaitek kolpe lehor batez konorterik gabe utzi zuen.

- Ez. Laukotearen Kasua. Zeu izan zinen, ezta? Zuk hil zenuen nire aita. - Tira, berak nirea hil zuen. Ez al da bidezkoa? - Nola izan zaitezke hain krudela? Ez al duzu ikusten? - Nire begiek aspaldi utzi zioten begiratzeari. Hamasei urte nituela, mundu honetan izan nuen gauzarik preziatuena kendu zidaten. Ez nuen beste inor, bakarrik nengoen. Mendeku hartzea erabaki nuen. Garai hartan amaren abizena hartu nuen. Inor ez zen konturatu nor nintzen, zure aita izan ezik. Gau hartan, elkarrekin hitz egitekotan geratu ginen. Ni konbentzitzen saiatu zen, lagunduko zidala. Denek berdina diote. Zor zidana kendu nion [Haizeren begietatik malkoak erortzen hasi ziren, «Otsoa ez da dirudiena. Ezkutuan gordetzen du bere benetako izena»]. - Rudolph… Otsoa esan nahi du alemanieraz... Hori zen benetako mezua. Aitarena eta Arbeloak utzi zuena. Zuk horri probetxua ateratzeko bigarren mezu bat

Thomas Kaiser. Hiltzailearen benetako izena. - Konturatu zara antza – ahots hura entzutea lehen atsegina egingo zitzaion, baina orain, ordea, guztiz gogaikarria iruditu zitzaion. - Zuk bazenekien lehenago edo geroago harrapatuko zintudala. Ezta, Rudolph Kaiser? - Nork harrapatu du nor? – basoaren babesetik Rudolph atera zen. Irribarre ironiatsua zuen ezpainetan marraztua. Haizeak ez zuen inoiz halako beldurrik sentitu. Begirada anker eta maltzurra. - Zuk hil zenituen. Agustin Arbeloa, Annette Meyer eta Eñaut Uribe… Hiltzailea. Zeu zara hiltzailea… - Hori bakarrik asmatu duzu oraingoz?

utzi zenuen. Zuk nahi zenuen nik Wolfez susmatzea, berari errua leporatu nahi zenion. Zergatik? - Agure haren erruz nire aita munstro bat bilakatu zelako. Alexander Vollmond eta nire aita elkarrekin hazi ziren. Vollmond familia on batetik zetorren eta etorkizun oparoa zuen aurretik. Nire aita alde batera utzi zuen, kale gorrian zegoela ez zuen laguntzarik jaso. Azkenean erotu egin zen eta jendea hiltzen hasi zen. Amak etxetik alde egin zuen, ni bakarrik utzita. Piztia alu harekin utzi ninduen! –amorruz beteriko ahotsa geroz eta ozenagoa zen. Halako batean, Haizea jakaren lepotik helduta lurretik altxa zuen. Momentu hartan, soinean zeraman lepokoa hautsi eta lurrera jausi zen. Ilargiaren argia segundo erdi batzuez islatu zuen, elurre-

tu balira bezala. Bere mugikorraren soinuak itzuli zuen errealitatera. Urrutiaren mezu bat zen: «Gogoratu dut Thomas Freuden benetako izena. Thomas Kaiser zen». Haizeak ez zuen denborarik izan erreakzionatzeko. Buruan ikaragarrizko kolpea sentitu zuen. Ezin izan zuen ezer egin hura saihesteko. Berehala ilunpetan murgildu zen.

tan amaitu zuen arte. Justizia. Hori besterik ez dut nahi. Wolfek nik sentitu nuena sentitzea nahi dut. - Zergatik ni...? Zer… zer egin dizut nik…? – Haizeak justu-justu lortu zuen hitz egitea. - Zeu zara kasu hartan parte hartu zutenen ondorengo bakarra Wolfez aparte, noski –Wolfen eskua indarra galtzen joan zen, Haizea lurrean utzi zuen arte. - Besteak… Arbeloa, Meyer eta Uribe biktimen ahaideak zirela esan nahi duzu? - Horixe bera. Iriarte eta Arbeloa lehengusuak ziren, Ostermann eta Meyer senar-emazteak eta azkenik Garmendia eta Uribe osaba-ilobak. Eta orain, egia zurekin eramango duzu hilobira –berokitik arma bat atera zuen. Haizeak begirada jaitsi zuen beldurrez eta bertan ikusi zuen bere lepokoa. Ilargi erdiak zerbait idatzia zuen: «Ilargi beteak babestuko zaitu». Tiro hotsa. Basoa isiltasunean murgildu zen. Haizeak begirada altxatu zuen. Bertan irudi beltz bat zegoen Rudolphen atzean. Urrezko begiak zituen irudia. Rudolph lotu ondoren, Wolfek Haizea askatu zuen. Eskumuturrak guztiz mindurik zituen. - Barkaidazu. Ezin izan zaitut lehenago salbatu – irribarre adeitsu bat erakutsi zuen. Biak Rudolphengana hurbildu ziren. Antza denez, Wolfek eskuan jo zuen baina ez zuen zauririk. - Hil nazazu. Merezia dut eta – Haizeari begiratu zion. - Zuk zeuk esan duzu lehen. Begietatik urrun, bihotzetik urrun. Edo zure hizkuntzan esan ohi den bezala: Aus den Augen, aus dem Sinn. Hamar minutu beranduago, polizia etorri zen. Rudolph atxilotu eta eraman egin zuten. Iragan iluna izan zuen, baina etorkizun ilunagoa izango zuen. Daecher inspektorea hurbildu zitzaien. - Lan ona, gazteok. Pozten naiz.

Orain herrira itzuli beharra dugu. Neuk eramango zaituztet – Daecher aurreratu egin zitzaien. Bakarrik zeudenean Haizeak egin zuenagatik eskerrak eman zizkion. - Neuk eman behar dizkizut eskerrak. Zugatik izango ez balitz ez genuen sekula harrapatuko. Lepoko hori... – Haizeak atzealdean zuen mezua erakutsi zion. - Lepoko hori material berezi batez egina dago. Ilargi argiaren argiaz bakarrik ikus daiteke mezu hori. - Zuk badakizu zer esan nahi duen? - Bai. Badakizu nire abizena Vollmond dela. Zure hizkuntzan ilargi betea esan nahi du. Zure aitari zerbait gertatuz gero, nireari zu zaintzeko mesedea eskatu zion. Eta bera hil zenean, niri utzi zidan kargu hori. - Beraz, horregatik etortzen zinen liburutegira, ni zaintzeko? Ez dakit nola eskertu. - Goazen, inspektorea zain dugu. - Bai, oraintxe noa. Zoaz zu aurretik. Haizeak ilargi beteari begiratu zion. Gau hartan inoiz baino ederrago zegoen. - Nork esango zuen ilargi beteak urre koloreko begiak dituela. Baian zuk bazenekien hori, ezta aita? – irribarre bat irten zitzaion ezpainetan, eskuaz lepokoa estutzen zuen bitartean. - Haizea, ba al zatoz? - Bai, banoa Wolf. - Aizu, eta zer izen jarriko diozu kasuari? Azken finean zeuk argitu duzu. - Zer moduz Otsoaren Kasua: Itzulera? Polita, ezta? - Haizea mesedez, ez gaude nobela batean. - Hara bestea, eta zer izen jarriko zenioke zuk bada, sasijakintsu horrek? Nirea baino hobea ez behintzat – horrela barre algara artean herrirantz abiatu ziren ilargiaren begiradapean. Gau hura ahaztezina izango zen.


UXOLA SARIAK 2012