Page 2

ERLIJIOA

LEHENENGO ZIKLOA 3.1 Kontakizun ebanjelioko baten edukia kontatzen du

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

3.1 Kristau elkarteari liturgi jarduera jakin batean egiten dituen otoitz, jarrera edo mugimenduak ezagutzen ditu.

3.1 Historiako gertaera batzuen artean, kristau Elkarteko gaur egungo gertaerekin lotura dutenak antzematen ditu. 3.2 Beste talde erlijioso batzuek sinesmen bati buruz edo kristau elkartearen sinesmen bati buruz aurkezten dituzten antzekotasun eta aldeak ezagutzen ditu.

4. ELIZAREN OTOITZ ETA GURTZARI buruzko gaitasunak 4. HELBURUA: Kristau elkartearen zeinu eta liturgi ospakizunak ulertzeko, beraietan dauden balio estetiko eta erreferentzia historikoak antzemateko, eta, dagokionean liturgi jardueraren prestaketa eta garapenean ekintzaile izateko gaitasuna.

LEHENENGO ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

4.1 Liturgi ospakizuna apaintzen duten gauzak aipatzen ditu.

4.1 Liturgi errito desberdinetan Bibliarekin egiten diren hiru jarduera aipatzen du. 4.2 Herri ospakizunean, bere barruan dauden elementu erlijiosoak antzematen ditu.

4.1 Otoitz edo gurtzako jarduera baten adierazten diren kristau sinesmenak antzematen ditu.

5. KRISTAUTASUNAREN KODE MORALARI buruzko gaitasunak 5. HELBURUA: Norbere eta taldearen edo inguruko gizartearen jokamolde, jarduera eta egoerei buruzko iritzi eta irizpide moralak emateko gaitasuna, kristau kode morala eta historian zehar izan diren kristau jarreraren ereduak erreferentetzat hartuz.

LEHENENGO ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

5.1 Jokaerarako arau edo moldeen zerrendan, kristau jokamoldearen adierazgarrien direnak aipatzen ditu.

5.1 Inguruan gehien eztabaidatzen diren arazo moralekin zerikusia duten albiste edo gertaerak antzematen ditu prentsan eta/ edo gainerako komunikabideetan.

5.1 Elizak gaur egun positibotzat jotzen duen jarduera moral batekiko antzekotasun edo alderen bat duen jokaeradun kristau historiako gertaera edo pertsonaiaren bat aipatzen eta ezagutzen du.

6. KRISTAU FEDEAREN ADIERAZPEN ARTISTIKOEI buruzko gaitasunak 6. HELBURUA: Munduko, Euskal Herriko eta beste erlijio batzuetako ondare erlijiosoaren adierazpen artistiko nagusiak ezagutzeko, inspiratu edo sortu dituzten gertaera edo sinesmenekin lotzeko eta giza ekarpen eta norbere kulturaren aberastasun bezala baloratzeko gaitasuna.

LEHENENGO ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

6.1 Ebanjelioko irudi baten irudikatutako pertsonaiak aipatzen ditu eta /edo agertzen den pasartea ezagutzen du.

6.1 Irudi, abesti edo literatur konposizio baten agertzen den erreferentzia erlijiosoa aipatzen du. 6.2 Pertsonaia eta argumentuak identifikatzen ditu eduki bibliko adierazpen artistikoan. 6.3 Kide den erlijioa zeinu edo sinbolo erlijioso tipiko batez identifikatzen du.

6.1 Artelan batean (eskultura, margoa, musika, literatura,‌) argi eta garbi aipatzen ditu bertan irudikatzen diren Bibliako pertsonaiak, argumentua eta/edo mezua. 6.2 Kristau historiako gertaerak irudikatzen dituzten irudiak deskribatzen ditu. 6.3 Erlijio nagusien sinbolorik garrantzitsuenen jatorria argitasunez deskribatzen du. 6.4 Erlijio nagusien zeinurik nabarmenen esanahia ezagutzen du.

TIBOLI, 5. 48007 BILBAO TNOA: 94 4457240 Faxa: 94 4457004 e-mail: 014149aa@hezkuntza.net

Erlijioa. Gutxienezko Helburuak  

Gutxienezko helburuak Erlijio arloan

Erlijioa. Gutxienezko Helburuak  

Gutxienezko helburuak Erlijio arloan

Advertisement