Issuu on Google+

ERLIJIOA

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

GAITASUNAK ETA ADIERAZLEAK 1.SINESMENEI buruzko gaitasunak 1. HELBURUA: Kristau fedearen eta bere inguruko talde erlijioso desberdinen sinesmenak zehaztasun, ulermen eta enpatiaz formulatzeko eta horiek aditzera ematen dituzten adierazpide erlijioso edo kulturaren bidez antzemateko gaitasuna.

LEHENENGO ZIKLOA Inguruko talde erlijioso desberdinen sinesmenak ulertzea 1.1.Inguruko jai erlijioso herrikoiren batean egiten diren jarduera nagusiak kontatzen ditu. 1.2 Bere inguruan, urtean zehar gertatzen diren hiru jai aipatzeko gai da. 1.3 Lekuko bezala bizi izan duen, ikusi duen edo parte hartu duen kristau elkartearen jarduera bat atseginez kontatzen du.

BIGARREN ZIKLOA Bere inguruko talde erlijioso desberdinen sinesmenak adierazpide erlijioso edo kulturalen bidez identifikatzea. 1.1 Bibliako kontakizun bakun baten edukia labur-labur kontatzen du. 1.2 Berak ezagutzen duen herri erlijiosotasuneko adierazpen jakin bat egiten den inguruko jaia eta lekua identifikatu.

HIRUGARREN ZIKLOA 1.1 Liturgi urteko jaiegun jakin baten Elizak ospatzen duen jarduera edo gertaera deskribatzen du. 1.2 Iraganeko irudi, eraikin, objektu erlijioso batek adierazten edo islatzen duen/dituen sinesmena/sinesmenak aipatzen du/ditu. 1.3 Sinesmenen zerrenda baten, hauetako bakoitza zein talde erlijiosori dagokion identifikatzen du. 1.4 Talde erlijioso batzuek fedearen objektu berari buruz duten sinesmena adierazten duten formulen arteko antzekotasun eta aldeak deskribatzen ditu.

2. BIBLIARI buruzko gaitasunak 2. HELBURUA:Bibliako testuen literatur molderik bakunenen bidez, adierazten duten eduki erlijiosoa eta gaur egungo kristau elkartearen sinesmen eta jarduerekiko lotura antzemateko gaitasuna.

LEHENENGO ZIKLOA Bibliako testuen agertzen diren eduki erlijiosoa adieraztea. 2.1 Kontakizun ebanjeliko baten edukia kontatzen du. 2.2 Ebanjelioko kontakizun bateko pertsonaiak izendatzen ditu 2.3 Pertsonaia bakoitzak kontakizunean egiten duena izendatzen du. 2.4 Jesusen bizitzako gertaerarik esanguratsuenak ordenan jartzen ditu.

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

2.1 Bibliako pertsonaia eta gertaerak IZ edo IBaren barruan kokatzen ditu. 2.2 Bibliako kontakizuna labur eta koherentziaz laburtzen du. 2.3 Bibliako testuan jasotako ideia nagusiak banan-banan aipatzen ditu.

2.1Emandako bibliako testu batzuk kronologikoki ordenatzen ditu. 2.2 Biblian kontatutako pertsonaia edo gertaera baten eta kristau historiako pertsonaia edo gertaera baten arteko antzekotasunak eta aldeak aipatzen ditu.

3. KRISTAU ELKARTEARI buruzko gaitasunak 3. HELBURUA: Kristau elkartea Euskal Herri eta Unibertso mailan gauzatzen dituen jarduerak eta egitasmo desberdinetan parte hartzeko gaitasuna, dagozkion eginkizun eta zeregina bereginez eta elkartea zein horietan parte hartzen duenak egiteko dituen arrazoien berri emanez. TIBOLI, 5. 48007 BILBAO TNOA: 94 4457240 Faxa: 94 4457004 e-mail: 014149aa@hezkuntza.net


ERLIJIOA

LEHENENGO ZIKLOA 3.1 Kontakizun ebanjelioko baten edukia kontatzen du

EBALUAZIO IRIZPIDEAK

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

3.1 Kristau elkarteari liturgi jarduera jakin batean egiten dituen otoitz, jarrera edo mugimenduak ezagutzen ditu.

3.1 Historiako gertaera batzuen artean, kristau Elkarteko gaur egungo gertaerekin lotura dutenak antzematen ditu. 3.2 Beste talde erlijioso batzuek sinesmen bati buruz edo kristau elkartearen sinesmen bati buruz aurkezten dituzten antzekotasun eta aldeak ezagutzen ditu.

4. ELIZAREN OTOITZ ETA GURTZARI buruzko gaitasunak 4. HELBURUA: Kristau elkartearen zeinu eta liturgi ospakizunak ulertzeko, beraietan dauden balio estetiko eta erreferentzia historikoak antzemateko, eta, dagokionean liturgi jardueraren prestaketa eta garapenean ekintzaile izateko gaitasuna.

LEHENENGO ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

4.1 Liturgi ospakizuna apaintzen duten gauzak aipatzen ditu.

4.1 Liturgi errito desberdinetan Bibliarekin egiten diren hiru jarduera aipatzen du. 4.2 Herri ospakizunean, bere barruan dauden elementu erlijiosoak antzematen ditu.

4.1 Otoitz edo gurtzako jarduera baten adierazten diren kristau sinesmenak antzematen ditu.

5. KRISTAUTASUNAREN KODE MORALARI buruzko gaitasunak 5. HELBURUA: Norbere eta taldearen edo inguruko gizartearen jokamolde, jarduera eta egoerei buruzko iritzi eta irizpide moralak emateko gaitasuna, kristau kode morala eta historian zehar izan diren kristau jarreraren ereduak erreferentetzat hartuz.

LEHENENGO ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

5.1 Jokaerarako arau edo moldeen zerrendan, kristau jokamoldearen adierazgarrien direnak aipatzen ditu.

5.1 Inguruan gehien eztabaidatzen diren arazo moralekin zerikusia duten albiste edo gertaerak antzematen ditu prentsan eta/ edo gainerako komunikabideetan.

5.1 Elizak gaur egun positibotzat jotzen duen jarduera moral batekiko antzekotasun edo alderen bat duen jokaeradun kristau historiako gertaera edo pertsonaiaren bat aipatzen eta ezagutzen du.

6. KRISTAU FEDEAREN ADIERAZPEN ARTISTIKOEI buruzko gaitasunak 6. HELBURUA: Munduko, Euskal Herriko eta beste erlijio batzuetako ondare erlijiosoaren adierazpen artistiko nagusiak ezagutzeko, inspiratu edo sortu dituzten gertaera edo sinesmenekin lotzeko eta giza ekarpen eta norbere kulturaren aberastasun bezala baloratzeko gaitasuna.

LEHENENGO ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

6.1 Ebanjelioko irudi baten irudikatutako pertsonaiak aipatzen ditu eta /edo agertzen den pasartea ezagutzen du.

6.1 Irudi, abesti edo literatur konposizio baten agertzen den erreferentzia erlijiosoa aipatzen du. 6.2 Pertsonaia eta argumentuak identifikatzen ditu eduki bibliko adierazpen artistikoan. 6.3 Kide den erlijioa zeinu edo sinbolo erlijioso tipiko batez identifikatzen du.

6.1 Artelan batean (eskultura, margoa, musika, literatura,‌) argi eta garbi aipatzen ditu bertan irudikatzen diren Bibliako pertsonaiak, argumentua eta/edo mezua. 6.2 Kristau historiako gertaerak irudikatzen dituzten irudiak deskribatzen ditu. 6.3 Erlijio nagusien sinbolorik garrantzitsuenen jatorria argitasunez deskribatzen du. 6.4 Erlijio nagusien zeinurik nabarmenen esanahia ezagutzen du.

TIBOLI, 5. 48007 BILBAO TNOA: 94 4457240 Faxa: 94 4457004 e-mail: 014149aa@hezkuntza.net


ERLIJIOA

EBALUAZIO IRIZPIDEAK 6.5 Erlijio nagusien adierazpen artistikoen ezaugarriak ezagutzen ditu.

7. KRISTAU FEDEAREN GIZARTE-KULTURA ADIERAZPENEI buruzko gaitasunak 7. HELBURUA: Gizarte eta kultura inguruan dauden jatorri erlijiosoko usadio eta ohiturak deskribatzeko eta beraietan gogotsu parte hartzeko gaitasuna. LEHENENGO ZIKLOA BIGARREN ZIKLOA HIRUGARREN ZIKLOA 7.1 Atseginez bat egiten du jai baten prestaketan edo gogotsu parte hartzen du bertan.

7.1 Herri erlijiotasunaren adierazpenetan agertzen den bibliako erreferentziaren bat ezagutzen du.

7.1 Beren inguruan zein munduan, gizabanakoen eta gizartearen aurrerapena eragin duten pertsona nabarmenen istorioa baloratzen du.

8. INGURUAN DAUDEN BESTE ERLIJIO BATZUEI buruzko gaitasunak 8. HELBURUA: Kristau historiako gertaera, egoera eta pertsonaiak gaur egungo kristau elkartearen gertaera esanguratsuetan eta Euskal Herriko kultura ondarean eta mendebaldeko kultura ondarean agertzen diren erlijio gertaeraren kultura adierazpenetan ikusteko gaitasuna.

LEHENENGO ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

8.1 Inguruko talde erlijiosoren bateko pertsonaren bat ezagutzen eta izendatzen du

8.1 Historiako pertsonaiaren batengan edo gertaeraren baten era eredugarrian betetzen den kristau moralaren arau edo oinarria identifikatzen du. 8.2 Bere inguruko gertaera erlijiosoei buruzko istorio eta kontakizunak irakurtzeko interesa du.

8.1 Bere gaur egungo gizarte eta/edo erlijio inguruarekin zerikusia duten historiako pertsonaia eta/edo gertaeren aurrean estimua erakusten du.

9. INGURUAN DAUDEN BESTE ERLIJIO BATZUEI buruzko gaitasunak 9. HELBURUA: Kristau erlijioarenetatik desberdinak diren sinesmen eta uste sendoak aitortzen dituzten inguruko gizabanako eta talde erlijiosoekin bizikide izateko eta elkarlanean jarduteko gaitasuna.

LEHENENGO ZIKLOA

BIGARREN ZIKLOA

HIRUGARREN ZIKLOA

9.1 Beste erlijio batzuen arau moralak errespetatu egiten ditu.

9.1 Inguruko erlijioen sinesmen nagusien eskema edo mapa kontzeptuala egiten. 9.2 Badaki beste erlijio batzuetako ospakizun erlijiosoetan nola jokatu behar duen. 9.3 Beste erlijio batzuen doktrinen oinarrizko gertaera eta sinesmenak antzematen ditu irudietan, eraikuntzetan eta adierazpenetan. 9.4 Bere inguruko talde erlijiosoak errespetatu eta baloratu egiten ditu eta, era berean, talde jakin bateko (esate baterako, kristau elkartea) kide izatearen inguruko arrazoiak ematen ditu.

TIBOLI, 5. 48007 BILBAO TNOA: 94 4457240 Faxa: 94 4457004 e-mail: 014149aa@hezkuntza.net


Erlijioa. Gutxienezko Helburuak