Page 1

JOSEBA SARRIONANDIA


BIOGRAFIA • • • • • • • •

Joseba Sarrionandia Uribelarrea Iurreta, Bizkaia, 1958ko apirilaren 13an jaio zen euskal idazlea da. Olerki eta narrazio laburren hainbat liburu idatzi ditu, baita eleberri batzuk ere. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen eta ordutik aurrera klandestinitatean bizi da. Euskal Filologian lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean eta euskara irakasle moduan lan egin zuen. Bergarako UNEDen fonetika irakasle izan zen eta Udako Euskal Unibertsitatean ere parte hartu zuen. Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Ruper Ordorika, Jon Juaristi, Joxemari Iturralde eta beste hainbat idazlerekin batera. Ibaizabal aldizkariaren sortzaileetako bat ere izan zen. 1980an, ETAko kidea zela eta, Espainiako poliziak atxilotu eta 22 urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Harrezkero, preso izatearen errealitatea bere obran hainbat aldiz ukitu du. 1985eko San Fermin egunean ihes egitea lortu zuen, Martuteneko espetxearen barruan Imanol kantariak emandako kontzertu baten aukera baliatuz, Iñaki Pikabea presoarekin batera bozgoragailu batean izkutatuta Ordutik, iheslari bizi da.


Obrak • Poesia: -

Izuen gordelekuetan barrena Intxaur azal baten barruan. Eguberri amarauna Alkohola poemak Marinel zaharrak Gartzelako poemak

-

Hnuy illa nyha majah yahoo (Poemak 1985-1995).

-

Hau da ene ondasun guzia (CD-liburua XX. mendeko poesia kaierak: Joseba Sarrionandia


ELEBERRIA • • • •

Narrazioak Atabala eta euria Ifar aldeko orduak Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk • Lagun izoztua • Kolosala izango da • Gau ilunekoak


Umeentzako eleberria eta komikia • • • • •

Izeba Mariasun ipuinak Ainhoari gutunak Harrapatutako txorien hegalak Munduko zazpi herrialdetako ipuinak Zitroi ur komikiak: Joseba Sarrionandia komikitan


SAIERA • • • • • •

Ni ez naiz hemengoa Marginalia Ez gara geure baitakoak Han izanik hona naiz Hitzen ondoeza Akordatzen


ITZULPENGINTZA • Sarrionandiak lan handia egin zuen beste idazle famatu asko itzultzen, haien artean: • T. S. Eliot • Hamahiru ate. Umore beltzaren antologia • Fernando Pessoa. Marinela. O Marinheio • Poemas naufragos. Galegoz heldutako poemak • S. T. Coleridge. Marinel zaharraren balada. The Rime of the Ancient Mariner. • Manuel Bandeira. Antologia


Sariak • Ignacio Aldekoa Saria 1980an Maggie indazu kamamila ipuinagatik. • Resurreccion Maria Azkue Saria 1980an Izuen gordelekuetan barrenagatik. • Bilbaoko Hiriaren Saria 1980an Enperadore eroa ipuinagatik. • Kritika Saria 1986an Atabala eta euriagatik eta 2001ean Lagun izoztuagatik.


Poesia hilda dago baina ez naiz ni izan Poesia hilda dago baina ez naiz ni izan Ene hatz mamien markak aurkituko dituzue igual gorpuaren gainean, ni badaezpadan inguratu naiz, hilotza oraindik hil gabe zegoelakoan. Eskuak gainean harrapatu nauzue baina berbizten entseatu nintzelako. Ni heldu naizenerako ez zuen iada konorterik, Azken hatsetan zegoen. Batzutan ene oinetara etortzen zen jolastera. Nik ez nuen poeta izan nahi. Nork esan dizue ikusi ninduela? Ni hemendik paseatzen nenbilen. Ez dakit nork hil duen, hurreratu naizenean jendez inguratuta zegoen, hila. Poeta omen direnetako poetaren batek itoko zuen akaso.


Ez nazazue preso hartu, ni ez naiz izan, eta ez zaizkit gartzelak gustatzen. Zelan ehortziko duzue, gainera, poesia ez da gereziondo ataut horretan kabitzen, ekar itzazue eunkari batzu gutienez tapatzeko‌ Lelo lirelo bai lelo, lelo zarai leroba Talaieroaren gogoeta Itsasoaz bestaldera joan ziren eta ez dira egundo itzuliko. Izurdeek gidatu lekuraino baino ez ziren ailegatu. Itsasoak bere sare larrietan gatibatu ditu. Eta inoiz itzuliko balira ere, iadanik, ez dira joan zirenak izango.

JOSEBA SARRIONANDIA  

Cristian Lópezek egindako aurkezpena

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you