Page 1

JEANS­AK HOZKAILUAN (Patxi Zubizarreta) • • • • • • •

• • •

Desengainua   Danek bihar Grand Canyon entzutetsura heltzeko asmoa duenez,  gaurkoan   milia asko egin behar izan ditugu. Eta milia horiek egin bitartean, furgoneta berriro ere denboraren makina bilakatu zait eta  ezin izan diot oroitzeari utzi.   Eta beharbada leihatilatik ikusten nituen kamioiek eraginik edo, haur denboran aitak oparitu zidan plastikozko kamioi  handi horiaz oroitu naiz, eta gogoko jostaílu harekin etxean nola ibiltzen nintzen atzera eta aurrera. Egun batez—har­ tan ere herrixkan geunden—, bakarrik jostatzeaz aspertu, eta amonarenera jo nuen. "Rakeltxo, non utzi duzu  kamioia?", galdegin zidan hark zerbaiten susmoa harturik. "Garajean", erantzun nion nik xalo­xalo. Baina garajea  sukaldeko labea izan ("Ume hauekin ez dago lo egoterik!”) (.. / ...) eta orduan piztua egon, eta amonak garaje­labeko atea zabaldu zuenerako kamioiaren plastikoa urtua zegoen eta  burdinazko ardatzak besterik ez zen geratzen... ...Badirudi bizitzak opariak ez ezik tarteka halako kolpeak ...edo tiroak...— ere eman behar dizkigula nor izango  baga­ra, zailduko bagara, zentzatuko bagara. Hori pentsarazi dit, behinik behin, bigarren oroitzapenak, baina horrek  haurtzarora baino gehiago gaztarora eraman nau. Garai hartan, ni harro egoten nintzen aitaren lanbidea zela eta:  penintsulako hiri nagusietan ez ezik, Frantzian, Alemanian, Italian eta beste hainbat estatutan ere ibiltzen bateen; hiri  urrun haietatik itzulian, besarkada bero batekin batera, 


beti jasotzen  nuen  opariren  bat  edo  beste.  Behin,  ordea,  institutuko  lagunei  entzun  nien  putetxe  bat  zabaldu  zutela Gasteiz inguruan, eta bezero kamioizale ezkonduek txartelarekin ordaintzeko arazorik izan ez zezaten,  hau  da,  emazteek  ezeren  susmorik  izan  ez  zezaten,  zerbitzuen  ordainketa  ziurtatzeko  gero  kutxako  libretan  "Asador  Koldo" agertzen zela. Eta ongi baino hobeki oroitzen dut, badaezpada ere eta, jakin­minaren jakin­ minez, bolada hartan ni neu arduratzen hasi nintzela posta jasotzeaz; esan gabe doa normalean ezikusia egiten  nien kutxako gutunen zain egoten nintzela, harik eta, luze gabe, "Asador Koldo" ezagun hura nire harrotasuna  zapuztera agertu zen arte... Baina desengainuak eta porrotak gorabehera, badirudi gizakiok amodioaren bila joatera kondenaturík gaudela:  hala  Joan  zen  Dabid  eta  hala  noa  ni.  Eta  beharbada  horregatik,  burua  furgoneta  barnera  itzuli,  eta  atzeraka  jiratu  dut,  Rubén  zego­en  aldera,  belaunaren  faltan  nire  begirakunea  harenarekin  gurutzatzeko,  baina  Estherrekin mintzatzen zetorren eta, zorigaitzez, ez da konturatu ere egin.


ARIKETAK • Kontalaria gizonezkoa ala emakumea da? • Zuzen deritzozu izenburuari? Zergatik? • « Zer eleberri motatan sailkatuko zenuke  hau?

Jeans-ak hozkailuan  

Patxi Zubizarretaren nobelaren zatiak eta ariketa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you