Tximeleta eta argia

Page 1

TXIMELETA eta ARGIA

Halako gau batean, tximeleta guztiak bildu ziren . Hauxe zen beraien jakinmina: nola ezagutu hurbiletik sua. Elkarren artean jardun zuten: - «Norbait behar dugu suaren berri emateko». Haietarik bat gaztelu batera joan zen. Eta kanpoaldetik, han urrutian, kandela bat ikusi zuen. Lagunartera itzulitakoan, berak ikusi zuenaren berri ematen ari zen, berak ulertu zuenaren arabera. Baina guztien buru zegoen tximeleta nagusia ez zen konforme gelditu: - «Ez dakizu suari buruz tutik ere", gaineratu zuen». Beste tximeleta bat joan zen gauzak aztertzera. Hau gazteluan bertan sartu zen eta sutara hurbildu zen, baina garretik urruti. Honek ere sekretu batzuen berri eman zuen, suaren kontura pozez gainezka. Baina tximeleta jakintsuaren erantzuna: - «Adiskide, hau ere ez da, ba, argibide nahikoa. Zure kontakizunak ez digute aurrekoak baino ezertxo ere argiagotzen». Ondoren hirugarren bat ere joan zen. Egitekoaren zoramenez gainezka, sugarraren gainean ezarri zen. Bere hankatxoak luzatu eta maitekiro besar katu zuen, bertan irribarrez deseginez. Sugarretan bilduta, bere gorputz atalak gori-gorian jarri ziren. Tximeleta maistrak sugarrrarekin bat eginda ikusi zuenean, argi biziz bat eginda, badio: - «Honexek bakarrik iritsi du helburua. Orduan, beronek bakarrik daki zer den sugarra».