Issuu on Google+

TALENTUAK Behinola, aroztegian topaketa arraro bat izan zen: bertako lanabesen arteko tirabirak konpontzeko. Mailua jarri zen batzarburu, baina batzarkideak lekua utzi egin behar zuela jakierazi zioten. Zergatik? Zarata gehiegi ateratzen zuelako! Eta, gainera, denbora osoa jo eta jo ematen zuelako. Mailuak onartu zuen bere errua zeozertarako balio izatekotan, baina torlojua ere kanporatua izan zedila eskatu zuen; mila eta bost jirabira eman behar zitzaizkiolako, ezer egitekotan. Erasoaren aurrean, torlojuak ere onartu zuen, baina lixa ere botatzea eskatu zuen; bere harremanetan latza zela adierazi zuen eta besteekin beti zeuzkala tirabirak. Eta lixak ere bat egin zuen eskabideekin, baina metroa ere kanporatua izan zedila eskatu ondoren, beti besteak bere neurrira neurtzen ematen zuelako denbora, zuzena bera bakarrik balitz bezala. Ustekabean sartu zen arotza, amantala jarri eta hasi zen lanean. Mailua, lixa, metroa eta torlojua erabili zituen. Eginak eginda gero, horra enbor zaharra altzari dotore bihurtuta. Ondoren, aroztegia isilik gelditu zenean, batzarrak ekin zion azken erabakia hartzen. Orduan hartu zuen hizketarako txanda zerroteak, esanez: - ÂŤJaunak, gure akatsak agirian gelditu dira, baina arotzak gure gaitasunak erabiliz lan egiten du. Horrek bihurtzen gaitu baliogarri. Horrela delarik, ez ditzagun kontuan hartu gure alderdi txarrak, eta aintzat har ditzagun gure alderdi onakÂť. Batzarkideak orduan jabetu ziren mailua sendoa dela, torlojuak elkartu eta indarrez janzten duela, lixa berebizikoa dela findu eta laztasunak gozatzeko... eta gainera metroa zehatza dela. Orduan sentitu ziren gai altzaririk ederrenak egiteko. Pozik eta harro sentitu ziren beren gaitasunekin eta batera lan eginez.


Talentuak