Issuu on Google+

LAN- MAISUA

Lan-maisu batek urte asko zeramatzan enpresa handi bateko etxe-eraikuntza batean. Halako egun batean, aparteko jolas-leku bat eraikitzeko agindua hartu zuen, txalet eredugarri bat, berak asmatutako proiektu bati erantzunez. Gogokoen zitzaion lekuan eraiki zitekean, kostuak kostu. Berehala hasi ziren lanak. Beragan jarri zituen uste onak aintzat hartuz, lanmaisuak kostu gutxiko materialak erabiltzea erabaki zuen, eta trebetasun eskaseko langileekin hitzartu zen, soldata baxuak erantsiz, eta horrela beretzat ahal zuenik diru gehien irabaziz. Txaleta bukatu zuenean, jai eder bat eratu zuen eta, bazkal ondoan, lanmaisuak enpresako Lehendakariari eman zion landetxeko giltza. Lehendakariak berehala itzuli zion irribarrez eta, eskua emanez, esan zuen: - ÂŤTxaleta zeuretzat da. Hauxe da gure onginahiez eta eskerronez egin nahi dizugun opariaÂť.

ERAKUTSIA: Gaurkoa, zure gaurko egintzak dira zure biharko etxerako adreiluak.


Lan maisua