Page 1

BESTE GEHIAGO BATEN BALOREA - «Esaidazu zenbat den elur-maluta baten pisua», -galdetu zion txori beltz batek basoko uso bati. - «Hutsaren hurrengoa», -izan zen erantzuna. - «Horrela bada, kontu harrigarri bat kontatu behar dizut, -esan zuen txori beltzak-. Gorosti adar baten pausatu nintzen, gerriaren ondoan, eta elurra hasi zen. Ez zen haize bolada gogorrik. Bare-bare ari zen elurra lo-amets gozoa antzean. Nik beste zereginik ez neukanez, nire gorosti adarraren adartxoetan erortzen ziren malutak kontatzen hasi nintzen: 3.741.952 maluta izan ziren justu-justu. Hurrengo maluta adar gainean eroriz batera (“hutsaren hurrengo pisua zeukala”, zuk diozunez), adarra puskatu egin zen». Hauxe esanda, txori beltza hegaz joan zen. Usoa, berriz, Noeren aldietatik ongi ikasia zenez, gogoeta sakonean zegoen. Minutu batzuk geroago aritu zen: - «Baliteke beste pertsona bat gehiagoren elkarlana izan balitz, solidaritatea munduan indarrean jarriko zen».

Beste gehiago baten balorea