Issuu on Google+

AMA BATEN GARAIPENA Baziren behin Andes aldean elkarren etsai ziren bi tribu: bata mendietan bizi zen eta bestea, lautadan. Mendi handietako bizilagunak indarrez sartu ziren lautadakoen lurretan eta zeharo desegin zuten haien kanpamentua. Haurtxo bat ere bahitu zuten eta berekin eraman mendi aldera. Lautadako tribuek ez zekiten mendietara igotzen. Mendi aldekoak erabiltzen zituzten bidezidorren berri ez zekiten, ezta tribu hori non bizi zenik ere. Hala ere, lautadako gizasemerik sendoenak atera ziren haurtxoaren bila, berekin etxera ekartzeko asmoz. Igotzeko, bide eta modu ezberdinetatik saiatu ziren. Egun batzuetan ahaleginetan jardun zuten, baina alperrik; ezin aurrera egin. Itxaropenik gabe lurjota, garaituta sentitu ziren eta beren herrialdera itzultzea erabaki zuen. Beren eskuarteko gauza denak hartuta, beheranzko bidea hartzera zihoazela, hor non ikusten duten ostutako haurtxoaren ama mendian behera, beraiek igo ezin izan zuten bidetik. Eta haurtxoa bizkarrean bilduta zeramala ikusi zuten. Sinistu ezinik gelditu ziren. Gizonetako batek agurtu zuen eta galdetu zion: - ÂŤNola igo ahal izan zera tribuko gizonik sendo eta trebeenak ere igo ezin izan diren mendira?Âť. Andreak begiratu eta bizkarrari eraginez: - ÂŤEz baitzen zuen semeaÂť, -izan zen erantzuna.


Ama baten garaipena