Issuu on Google+

Ainara Aizpurua Bikandi Aaizpurua030@ikasle.ehu.es

Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


Ekintza Ikerketaren txostena2

SARRERA

Etorkizunean irakasleak izango gara eta ekintza-ikerketa burutzeko erabili dugun egoera bezalako beste hainbat egoera desberdinei aurre egin beharko diegu. Gure kasuan, Xabierren egoeraz baliatu gara ikerketa hau burutzeko. Xabierrek 10 urte ditu eta lehen hezkuntzako 5.maila egiten ari da baina hainbat arrazoiengatik, irakasleek egokiena kurtsoa errepikatzea izango dela uste dute. Egoera honen aurrean, tutoreak bere gurasoekin bilera bat antolatu eta bertan, bere ama Ireneri egoeraren berri azaldu behar dio. Ikerketaren helburua, egoera zailen aurrean nola jokatu eta nola aurre egin ikastea da. Ikerketa honen bidez, horrelako elkarrizketetan irakasle-gurasoen harremana nolakoa den eta rol bakoitzak nola jokatu eta nolako jarrera izan behar duen sentitu eta ikasi ahal izan dugu. Guraso-irakasleen artean harreman egoki bat izatea oso garrantzitsua da. Haurraren garapenean

eta

heziketan

parte

hartzen

duten

bi

figura

garrantzitsuenak

dira

eta

beraz,ezinbestekoa da bien artean elkarlana eta kohesioa egotea haurraren jarrerak interpretatu eta nola aurre egin jakiteko. Elliot-en arabera, ekintza ikerketa, ideia orokor bate azalduz hasten da eta honen helburua, ideia orokor hori hobetu eta aspekturen batean arazorik izan ezkero hori aldatzea da. Horretarako, lehenengo arazoa identifikatu behar da, ondoren arazo horren diagnostikoa egin eta amaitzeko, ekintza ikerketa burutzeko hipotesiak eta estrategiak planteatu behar dira. Escuderok (1990) ordea, ekintza ikerketa egoki burutzeko, fase hauetan banatu behar dela dio: arazoaren identifikazioan, plan estrategikoaren garapenean eta ondorioen hausnarketa kritikoan. Beraz, lehenik eta behin arazo bat dagoela identifikatu behar dugu, ondoren hobekuntza prozesua aurrera eraman pausu batzuk jarraituz eta amaitzeko hausnarketan, ondorioak aztertuko ditugu ea hobekuntzarik eman den ikusteko.

KONTESTUALIZAZIOA

Ainara Aizpurua Bikandi dut izena eta Donostiako Irakasleen eskolan jasotzen ari naiz nire heziketa irakasle bezala. Lehen aldia da ekintza ikerketa bat burutzen dudana. Lehen ikasturtea da, lau hilabete eskas daramatzat hau ikasten eta orain arte ez dut honelako lanik

2


Ekintza Ikerketaren txostena3 egiteko aukerarik izan. Beraz, irakasle-ikerlari bezala lehen etapan aurkitzen naizela esan dezaket. Ekintza ikerketa hau burutzea baliagarria egin zait, irakasle-guraso harreman horietan sor daitezkeen arazo desberdinez ohartzeko aukera eman dit eta arazo horien aurrean zer nolako jarrera hartu behar den, nola jokatu behar den eta arazo horiei modu egoki batean nola aurre egin ikasi dut. Ekintza honen ondoren, egoera zailak adieraztea kosta egiten zaigula ohartu naiz. Ikerketa-ekintzaren bidez, momentu batean behintzat irakasleen larruan jarri eta bertan sentitzen dena bizitzeko aukera izan dut. Honetaz gain, detaile txiki bakoitza kontuan hartu behar dela, bilera baten aurretik dena ongi antolatuta izatea garrantzitsua dela ikusi dut, ohartu gabe detaile txikienak ere dena alda baitezake. Amaitzeko esan beharra dut ekintza-ikerketa oso baliagarria egin zaidala, orain arte kontuan hartzen ez nituen eta garrantzitsuak iruditzen ez zitzaizkidan gauzek bere garrantzia dutela ikusteko eta horiek nola landu ikasteko.

METODOA

Ikerketa hau aurrera eramateko hautatu dudan ikerketa metodologia, ekintza-ikerketa izan da. Metodologia honek dituen onurak ikusirik, aproposa zela iruditu zitzaidan. Ekintza ikerketak, auto estimu profesionala handiagotzen du baita motibazioa sustatu ere. Bestetik, irakasleek bere jarduna ikusteko eta horren inguruan hausnartzeko aukera ematen du eta honela, bakoitzak bere burua ebaluatzeko aukera izango du bertan izan dituen akatsez ohartu eta horiek konponduz. ikerketa metodo hau lau fase desberdinetan banatzen da: Lehenik eta behin, planifikazioa atala dugu. Bertan, ikertu nahi dugun arazoa zein den eta hori aztertzearen arrazoiak zeintzuk diren planteatuko ditugu. Bigarren fasea ekintzaren fasea dugu. Hemen, hasieran planteatu dugun arazoa hobetzeko ekintza bat burutuko dugu. Gure kasuan, irakasle-guraso harremanaren inguruan aritu garenez, elkarrizketa txiki batzuk egin ditugu. Amaitzeko, etapa eraikitzailearen barnean azken bi faseak aurkitzen dira. Batetik, behaketa dago. Bertan, burutu dugun ekintza behatuko dugu eta hobetu beharreko zerbait badago hurrengorako kontutan izango dugu. Bestetik, azken fasea, hausnarketaren fasea dugu. Atal honetan, ekintza fasea analizatu, interpretatu eta ondorioak aterako ditugu.

3


Ekintza Ikerketaren txostena4

IKERKETA PROIEKTUA

PLANIFIKAZIOA Planifikazioaren garrantzia ezinbestekoa da ikerketa bat burutzerako orduan, planifikazioa erabiliko baitugu ikerketaren oinarri moduan. Guk lehen esan bezala, guraso eta irakaslearen harremanen inguruan arituko gara eta nolakoak diren eta nolako jarrera hartu behar dugun landuko dugu. Gure ikerketa burutzeko Xabierren kasuaz baliatu gara. Xabier, lehen hezkuntzako 4.maila egiten ari den mutiko bat da. Kurtsoan zehar ez du jarrera egokia azaldu, arreta mantentzeko zailtasunak izan ditu, gai desberdinetan hainbat zailtasun izan ditu.. Honen aurrean, irakasleen klaustroa bildu eta egoera sakonki aztertu ondoren, egokiena Xabierrek kurtsoa berriro errepikatzea izango litzakeela erabaki du. Xabierren tutoreak orduan, ezer erabaki aurretik, gurasoekin hitz egin eta bilera bat antolatu du beren ikuspuntua eta iritzia azaltzeko. Egoera hauetan ematen diren elkarrizketetan sortzen diren sentimendu eta jarrerak aztertuko ditugu. Horretarako, bi elkarrizketa burutu ditugu.

EKINTZA Lehen esan bezala, bi elkarrizketa burutu genituen. Lehenengo elkarrizketa egiteko ez genuen aldez aurretik ezer prestatu, ez genuen lehenago gaia landu ez eta gaiaren inguruko teoria edota artikulurik irakurri ere. Irakasle paperean jarri ginen eta gure helburua, aurrean genuen gurasoari esan beharrekoa modu argi eta ulergarri batean adieraztea zen. Horretarako, bakoitzak egokienak iruditzen zitzaizkion estrategiak eta metodoak erabili zituen. Bigarren aldia grabatu baino lehen, bi artikulu irakurri genituen. Bertan, irakasle-guraso bilera horietan kontuan hartu beharreko zenbait puntu azaltzen ziren. Artikulua irakurri eta gure ustez garrantzitsuak ziren atalak azpimarratu eta idatzi ondoren, bigarren elkarrizketa preparatzeari ekin genion. Orduan, ohartu ginen lehen elkarrizketa egin genuenean burutik pasa ere egin ez zitzaizkigun hainbat gauza garrantzizkoak direla eta kontuan hartzea komeni dela.

BEHAKETA Eginiko bi elkarrizketak behatu ditugu eta bi ekintzen arteko aldea oso nabaria dela ohartu gara. Lehenengo elkarrizketan, irakasleak Xabierren gurasoekin izan duen jarrera ez da oso gertukoa eta beroa izan. Hau da, esan beharrekoa zuzenean esan dio gurasoari eta hauen iritzia jakiteko interesik ez du erakutsi. Bere zeregina modu argian eta ulergarri batean adierazi arren, bere ikuspuntuan eta hobetzeko egin dezakeenean zentratu da. Hala ere, Irene amak 4


Ekintza Ikerketaren txostena5 izan duen jarrera egokia izan da nahiz eta hasieran kosta egin zaion esandakoa onartzea. Lehen erreakzioa, irakasleak esandakoaren aurkakoa pentsatzen eta ikusten zuela esatea izan da baina amaierarako jarrera aldatu egin du eta Xabierrek hainbat zailtasun dituela onartzen amaitu du. Bigarren elkarrizketan ordea, irakasleak hartu duen rola desberdina izan da. Bilera honetan, Irakasle-guraso harremana egokiagoa izan da. Irakasleak egoera azaldu dio Irene amari eta hori argudiatzeko hainbat arrazoi azaldu dizkio. Arrazoi negatibo horietaz gain, Xabierren alde positiboetan indarra jarri du eta beraz, Irenek beste era lasaiago eta egokiago batean bereganatu du informazioa. Nahiz eta irakasleak bere ikuspuntua adierazi, momentu oro amari etxean Xabierrek aspektu desberdinetan duen jarreraz galdetu dio, honela gurasoen parte hartzea eta beren iritziak azaltzeko aukera eskainiz. Honetaz gain, irakasleak bere laguntza eskaini dio behar izanez gero edozein zalantzaren aurrean berarekin kontaktuan jarri eta bien arteko elkarlanaren bidez Xabierrentzat egokiena izango dena erabakitzeko. Jarrera honekin, irakasleak gurasoen konfiantza lortu ahal izan du eta elkarrizketak iraun duen denboran, jarrera eta egokia izan dute bai Xabierren amak bai eta irakasleak ere.

HAUSNARKETA Bi elkarrizketa hauek alderatu ondoren, lehen esan bezala, argi dago bigarren elkarrizketa egokiagoa dela. Bigarren saioan, irakasleak gurasoa ongi sentitzea lortu du, konfiantza erakusten saiatu da eta haurraren amak izan duen jarrera egokiagoa izan da, lasaiago sentitu baita irakaslearen jarrera ikusirik. Beraz, ekintza-ikerketa hau egin ondoren, konturatu naiz gurasoekin elkarrizketak egin behar direnean, orain arte garrantzitsutzat jotzen ez nituen hainbat gauza kontutan hartu behar direla garrantzitsuak baitira. Ez hitzezko komunikazioaren garrantziaz jabetu naiz. Askotan, gorputzaren mugimenduek, begirada, keinuek.. hitzezko komunikazioaren bidez transmititzen duguna baina gehiago izan daitekeela eta hori lantzea eta horretaz ohartzea ezinbestekoa da. Nahiz eta zaila izan, inkontzienteki egiten baititugu mugimendu gehienak, horien lanketan esku-hartze txiki bat egitea ondo egongo litzateke. Gurasoen iritzia garrantzitsua dela ikusirik, etorkizunean irakasle naizenean “asesor-consejero� papera hartzea iruditzen zait egokiena. Era honetan, irakasle-gurasoen elkarlana sustatu daitekeelako. Amaitzeko, konfrontazio bat burutu nuen klase-kide batekin, Leire Carrillorekin. Berak, hainbat galdera egin zizkidan ekintza-ikerketa honen inguruan. Hona hemen konfrontazioaren linka: https://dl.dropboxusercontent.com/u/57667960/konfrontazioa%20geroko%20irakasleak %20(ainara%20eta%20leire).wma

5


Ekintza Ikerketaren txostena6

ESANGURATSUTASUNA - Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz? - Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria izateko prozesuan? - Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara? Ekintza-ikerketa honen bidez, arazo baten aurrean nola jokatu eta arazo horri nola aurre egin behar zaion ikasi dut. Oso baliagarria egin zait, hezkuntza esparruan horrelako hainbat arazo zailen aurrean topatuko baikara kasu askotan eta arazo horiei irtenbide egokia bat nola bilatu jakitea ezinbestekoa dela iruditzen baitzait. Ekintza-ikerketa honen bidez, momentu batean irakasleek gurasoekin dituzten elkarrizketetan sentitzen dituzten sentimendu eta emozioak sentitzeko aukera izan dugu, azken finean, egoera erreal baten aurrean bezala sentitu gara. Honetaz gain, egoera hauetan irakasleek izan ditzaketen rol desberdinak ikusi ditugu, zer nolako jarrera hartu behar den eta nola jokatu behar den ikasi dugu. Horretarako, irakurri ditugun artikuluak interesgarriak eta etorkizunera begira erabilgarriak egin zaizkit baita autore desberdinek gai honen inguruan duten ikuspegia jakiteak ere. Irakurritako teoria kontuan harturik, praktikaren bidez lantzea aberasgarria izan da. Ekintza-ikerketa honetan, irakasle-gurasoen harreman egokiaren garrantziaz jabetu naiz, bien arteko elkarlanak haurraren garapenean eragiten duela. Etorkizunean, ikerketa honetan ikasitako guztia, lorturiko ezagutzak baliagarriak egingo zaizkidala iruditzen zait.

6


Txantiloia ekintza ikerketa