Issuu on Google+

TUTORETZA-PLANA Nekane Caballero, Leire Carrillo eta Ainara Aizpurua


1. SARRERA Tutoretza orduak ezinbestekoak direla iruditzen zaigu eta ez zaio behar besteko balioa ematen. Horregatik, jarraian tutoretza plan bat burutu dugu eta bertan hainbat jarduera eta gomendio azaldu ditugu irakasle garenerako praktikan jartzeko. Tutoretza

plan

hau

egiteko,

honako

gaia

aukeratu

dugu:

adimen

emozionala. Honekin, haurren garapen emozionala sustatzea proposatzen dugu, ikasleak ezagutza eta konpetentzia emozionaletan trebatuz, bizitza pertsonal eta profesional arrakastatsu bat izan dezaten eta osasun eta elkarbizitzari dagokionez ere ongizatea eta zoriontasuna lor dezaten. Lehen hezkuntzako 1.zikloko haurrekin lantzea erabaki dugu, 2.mailan zehazki 7-8 urte bitarteko neska mutilekin. Adimen emozionalaren inguruan arituko gara. Emozioen inguruan gehienbat. Horregatik, egokiena adin hauetako

haurrekin

izango

dela

iruditu

zaigu,

zaharragoek

nahiz

eta

esperientzia gehiago bizi izan, adierazterako orduan zailtasun handiagoak izango dituztela iruditzen zaigu, gehiago lotsatu daitezke. Beraz, adin hau egokia eta baliagarria iruditu zaigu gure jarduerak burutzeko.

2. ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT Tutoretzak

kideak elkar hobeto ezagutzeko erabiltzen diren klaseak dira

baita irakaslea modu pertsonalagoan eta ez soilik aditu bezala. Guretzako helburua arazoak planteatzea eta denen artean konpontzea da, giro ona sustatuz. Horretaz gain, curriculumean zehazturik ez dagoena giro egoki batean lantzeko aukera ematen digu tutoretzak. Ikasle bakoitzari bere sentimendu nahiz emozioak azaltzeko aukera eskainiz eta elkar hobeto ezagutzeko eta elkarren arteko konfiantza areagotzeko helburu duten jarduerak burutuz, ikasleen arteko kohesioa eta giro egokia sustatuko dugu.

2


3. ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK

3.1. FAMILIEI DAGOKIONEZ

- Familiekin etengabeko harremanetan egotea. - Banakako hezkuntza prozesuari buruzko informazioa ematea eta lankidetza bilatzea. - Ikaslea eta bere testuinguru sozio-familiarra hobeto ezagutzeko familiak eman dezakeen informazioa biltzea. -Bere tutoretzapeko ikasleen gurasoei ikastetxearen eta hezkuntza-etaparen ezagutza erraztea. - Gurasoei honako alderdi hauei buruzko aholkuak ematea: ikaskuntza eta portaera

arazoen

konponbidea,

nerabearen

auto-sendotze

prozesuak,

ikasketen antolaketa eta plangintza‌

3.2. IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ

- Ikasle bakoitzaren lan akademikoa zuzentzea taldean modu positiboan eragiteko. Ikasteko prozesu osoa kontrolatzea. - Hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak kontrolatzea eta zaintzea. - Ikaslearen ikaskuntzaren alderdiak ebaluatzea eta jarraipena egitea. Ebaluazioaz arduratzea. -

Ikasleen behar indibidualei erantzutea eta beharrezkoa denean laguntza

eskatzea. - Ikasleei une larrietan aholkuak ematea. - Ikastetxean eta kideen taldean ongi integratzen laguntzea eta ikastetxeko jardueretan partaidetza sustatzea. - Ikasleen auto-ezagutza erraztea. - Ikasleen eskaerak, kezkak, kexak, etab bideratzea.

3


3.3. IRAKASLEEI DAGOKIONEZ

-

Gelan

esku

hartzen

duten

gainerako

irakasleekin

koordinatzea

eta

horiekiko lotura izatea.

- tutoretza planaz informatzea, adostea eta garatzea, bertatik eratorritako jardueretan eskolari, pertsonari nahiz lanbideari dagokionez inplikatuz. -

Ikasturteko

ebaluazioan

irakasleekin

nahiz

ikasleen

ezaugarriei

hezkuntza-harremanean

dituzten

eta

programazioan,

inplikazioei

buruzko

informazioa trukatzea. - Bere taldeko ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzea. -

Curriculumaren

egokitzen,

egokitzapenetan

curriculum

laguntzea:

desberdinak

eratzen

curriculuma eta

norbanakoari

indartze

jardueretan

laguntzea.

4. TUTORETZA EKINTZA 4.1. HELBURUAK

1. Bakoitzaren ezaugarri guztien onarpena bultzatzea 2. Ikaslearen garapen integrala sustatzea. 3.

Norbere

emozioak

eta

besteen

emozioak

identifikatu

eta

hobeto

ezagutzen ikasi eta hauek erregulatzeko trebetasunak garatzea. 4. Ongizate pertsonal eta sozialerako bizi-trebetasunak (auto-motibazioa, jarrera positiboa, pertsonarteko harremanak‌) garatzea.

4


4.2. TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA

Guk proposatu ditugun jarduera guztiak taldean egitekoak dira. Talde giroa sustatzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigulako. Honela, ohiko lagunez aparte horrenbeste ezagutzen ez dituzten klase kideak ezagutzeko eta haiekin harremanetan jartzeko aukera paregabea da. Tutoreak, elkarrekin bizitzeko beharrezkoak diren baloreak erakutsiko dizkie haurrei eta jarduera hauen bidez landu eta praktikan jarri ahal izango dituzte.

Horretarako,

haur

guztien

parte-hartzea

bultzatu

eta

iritziak

errespetatuko dira. Jarduera hauen bidez, egunerokotasunean erreprimitzen dituzten emozio eta sentimenduak azaleratzeko aukera izango dute, nahiz eta hitzez azaldu nahi ez izan, kasu horietan, ariketen bidez lortuko dugu haur guztien emozioak kanporatzea.

4.3. TUTORETZA EKINTZEN PLANA

4.3.1. JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA

- Kurtso hasieran, tutoreak ikasle guztien gurasoekin bilduko dira eta ikasturtean zehar burutuko diren ekintzen, jardueren eta landuko diren gaien

inguruko

informazioa

azalduko

die.

Bilera

honetan,

gurasoek

kurtsoaren inguruan izan ditzaketen zalantzak azaldu eta tutoreek zalantza horiek

azaltzeko

eta

argitzeko

erabiliko

da.

Gainera,

eskolarekin

edo

tutorearekin kontaktuan jartzeko korreo elektronikoa, telefono zenbakia etab, zein den azalduko die gurasoei, edozein kontu edo kezka izanez gero tutorearekin harremanetan era zuzenean jar daitezen. Bestalde, tutoreak proposatuko die koaderno bat eskura dezaten eta bertan haurraren etxeko jarrera, ikasgaiekiko zailtasunak eta zalantzak idatzi ditzaten hurrengo bilerara begira idatzitakoa elkar jartzeko.

- Kurtso erdialdean, lehen esan bezala, tutore bakoitza haur bakoitzaren gurasoekin bilduko da eta koadernoan idatziriko kontuen inguruan arituko 5


dira. Honela, irakasleak haurra hobeto ezagutu ahal izango du, ikuspegi globalago bat lortuko baitu, eskolaz kanpo duen jarreraz eta portaeraz ohartuko

delako.

Bestalde,

tutoreak

ordura

arteko

haurraren

garapen

kognitiboaren, sozialaren, emozionalaren inguruan azalpenak emango dizkie gurasoei.

- Kurtso amaieran, berriro ere tutorea guraso guztiekin bilduko da eta bertan, kurtso osoaren ebaluazio orokor bat egingo du. Honetaz gain, oporretan haurrek zer egin dezaketen eta zailtasunak izan dituzten gaiak nola landu azalduko die. Gainera, eskolan bertan oporrek irauten duten hiru hilabete horietan zehar antolatuko diren ekintzen berri emango die.

4.3.2. JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA

-Kurtsoa hasi baino lehen, tutore bakoitza izango dituen haurren informeak jasoko ditu. Horretarako, haur horiek aurreko urtean izandako tutorearekin elkartuko da eta honek, haur bakoitzaren prozesua azalduko dio, honela tutore berriak ikasleak hobeto ezagutu ahal izango ditu. - Kurtso hasieran, klaustroa elkartuko da eta haurrak ebaluatzeko zein irizpide jarraituko dituzten adostuko dituzte baita ekintzen antolamendua ere. Honetaz gain, jarduera berriak eta lehengo urtearekin alderatuta, zein akats izan zituzten eta zertan hobeto adostuko dute. Irakasle bat berria izanez gero, eskolaren dinamika, antolaketa eta funtzionamendua nolakoa den adieraziko zaio. - Astean ordu batzuk edukiko dituzte libre eta ordu hauetan, irakasle batek gelan arazoren bat izanez gero, beste irakasleen ikuspuntua jakin ahal izango du eta egoera horietan, bakoitzak nola jokatuko zukeen adieraziko die arazoak dituen irakasleari. Arazorik egon ezean, ordu hauek, irakasleek elkar hobeto ezagutzeko erabili daitezke baita materiala prestatzeko eta antolatzeko ere.

6


-Kurtso amaieran, klaustroa berriro ere bilduko da eta kurtsoa nola joan den eta bakoitzak ebaluazio txiki bat egingo du. Nola sentitu den, zein arazo izan dituen.. adieraziz. Bileran adierazitako informazio guztia amaieran akta batean idatziko da. Honetaz gain, bilera honetan, kurtso amaierako notak jartzeko aukera izango dute eta bakoitzaren iritzi eta usteak elkar jarriko dituzte. Egoera hauetaz gain, tutoreren batek gurasoekin bilera izanez gero, haur horri klasea ematen dion irakasle bakoitzarekin bilduko da eta beraien iritzia eta aholkuak jasoko ditu.

4.3.3. JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA

1.SAIOA

BAKARRA ETA BEREZIA NAIZ

HELBURUA: Batetik, norbere burua ezagutzea eta maitatzea eta bestetik, paregabeak eta desberdinak garela konturatzea eta onartzea. DENBORA: 60 minutu. BEHARREZKO BALIABIDEAK: fitxak eta margoak. GARAPENA:

Ikasleei beraien argazki bat ekartzea eskatuko diegu. Gorputz

osoko argazkia izan beharko da. Bakoitzak,

bere

argazkian

oinarrituz,

nolakoa

den

idatziko

du,

bere

ezaugarri fisikoak kontuan hartuz (begiak, sudurra, eta abar). Komenigarria da

irakasleak

bere

burua

eredu

gisa

adieraztea,

ariketan

laguntzeko.

Ondoren, ikasle bakoitzak izaera aldetik dituen ezaugarriak aipatuko ditu. Horretarako,

irakasleak ezaugarri jakin batzuk idatziko ditu arbelean:

eskuzabala, lagun ona, alaia‌ Talde handian gure arteko ezberdintasunei buruz hitz egingo dugu, guztiak ezberdinak

garela

eta

gutako

bakoitza

bakarra

dela

kontuan

hartuz

7


(hausnarketa prozesuan, irakasleak gure burua maitatzearen garrantzia azpimarratu beharko luke). Zer gertatuko litzateke denok berdinak izango bagina? Bukatzeko, ikasle bakoitzak bere alderdi on bat aipatuko dio ezkerrean duen ikasleari.

2.SAIOA

NIRE BURUAREKIN POZIK EGON NAITEKE

HELBURUA: Sentimenduak

adierazteko

gai

izatea

eta

denok

antzeko

sentimenduak ditugula konturatzea. DENBORA: 60 minutu BEHARREZKO BALIABIDEAK: Lorea, margoak eta guraizeak. GARAPENA:

Irakasleak musika alaia jarriko du gelan. Ikasleei zer nolako

emozioa sortarazi dien galdetuko die. Kasu honetan, alaitasuna izango da. Ondoren, irakasleak ikasleei galdetuko die pozik daudenean emozio hori gorputzaren bidez nola adierazten duten. Ikasle bakoitzak, lore baten marrazkia duen kartulina batean, lorearen erdian “pozik� hitza idatziko du. Ondoren, petalo bakoitzean idatziko du noiz edo zein egoeretan sentitzen diren pozik. Borobilean eseriko gara, eta ikasle bakoitzari bere lorean idatzi duena ozenki irakurtzeko aukera emango diogu. Bukatzeko, lorea apaindu eta zintzilika dezakegu. Beste musika bat erabilita, beste sentimendu batzuk sortarazi ditzakegu: lotsa, beldurra... Lore ezberdinak osatuz. Lorearen petaloetan ateratako erantzun guztiak onartuko ditugu, ikasleek ideia guztiak errespetatu behar direla ikus dezaten.

8


3.SAIOA: BIKOTEAK AURKITU

HELBURUA: Emozio ezberdinak ezagutu eta identifikatzea. DENBORA: 60 minutu. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Txartelak GARAPENA: Ikasle bakoitzari, sentimendu baten izena idatzita izango duen txartela emango diogu, hala nola: tristura, poza, beldurra edo maitasuna. Emozio hauek errepikatuta egongo dira. Hau da, 20 ikasle badira, emozio bakoitzeko 5 txartel izango ditugu (kontuan izan behar dugu talde kopurua bakoitia denean taldeetako bat hiru ikaslez osatuko dela). Ondoren, ikasleak tokatu zaion emozioa adierazi beharko du gorputz-atalak erabiliz. Hori egin eta gero, bere emozio bera duen bikotea bilatu beharko du. Hura topatzean, binaka jarriko dira eta emozioa elkarrekin adieraziko dute. (Ariketa egiten duten bitartean, komenigarria izango litzateke musika lasaia jartzea.) Bukatzeko, borobilean eseriko dira, eta ariketa egitean nola sentitu diren adieraziko dute.

Gustatu zaizue? Erraz egin duzue? Eta antzeko galderak

egingo dizkiegu. Ariketa honetan, ikasleei asko kostatzen zaie hausnarketa egitea; beraz, irakasleak ezinbesteko zeregina izango du galderak eginez, ikasleak entzunez...

4.SAIOA: GURE ASTIALDIA ANTOLATZEN DUGU HELBURUA:

Eskolaz

antolamenduaren

kanpoko

garrantzia

ordutegia

ikastea.

Baita

ezagutzea ikasleak

beren

eta

horren

denboraren

banaketaz konturatzea eta denboraren antolamenduan pentsatzea. DENBORA: Ordu-laurden inguru. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Koadernoa GARAPENA: Eskolaz kanpoko ordutegiari buruz hitz egingo dute ikasleek. Ordutegia ongi antolatuta badago, etxeko lanak, kirolak, eskolaz kanpoko jarduerak eta abar egiteko, telebista ikusteko edo jolasteko astia izango 9


dute.

Aurreko

egun

batean,

orriak

banatuko

dizkiegu,

bete

ditzaten.

Ondoren, tutoretza-orduan aztertuko dugu eta denon artean ordutegien balioespena egingo dugu (ea orekatua edo errealista den...).

5.SAIOA: ETENGABEKO DANTZA

HELBURUAK: Batetik,

norbere burua ezagutzea eta maitatzea eta bestetik,

paregabeak eta desberdinak garela konturatzea eta onartzea. DENBORA: 30 minutu. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Kasetea eta zinta. GARAPENA: Irakasleak musika jarriko duela esango die ikasleei. Musika entzutean dantzatzen hasiko dira ikasleak, musikaren erritmoa mantenduz. Une

jakin

batean,

nola:ilehoriak,

irakasleak

martxoan

jaio

ezaugarri direnak,

bat

esango

iluntasunari

du

ozenki,

beldurra

hala

diotenak,

kirolari onak,eta abar. Une horretan irakasleak musika itzaliko du eta ezaugarri hori dutenak irakaslearen eskuinean jarriko dira. Beste guztiak geldirik geratuko dira beren tokian. Berriro musika piztu eta ikasleak dantzatzen

hasiko

dira,

irakasleak

hurrengo

ezaugarria

aipatu

arte.

Bukatzeko, borobil batean jarriko gara, atera diren ezaugarriez hitz egingo dugu eta ikasleei besteren bat bururatu zaien galdetuko diegu.

6.SAIOA: EMOZIOAK ASMATUKO DITUGU GARAPENA: Besteen emozioez eta sentimenduez eta gorputzaren hizkuntzaz jabetzea. DENBORA: 60 minutu. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Papera, arkatza eta kutxa. GARAPENA: Egoera hauek edo beste batzuk hartuko ditugu kontuan: -Denbora luzez aritu zara etxeko lanak egiten, eta gero, lan horien bila joan zarenean, norbaitek apurtu egin dizkizula konturatu zara. -Zure familiako norbait oso gaixorik dago.

10


-Bakarrik geratu zara etxean. -Gurasoekin bidaiatzera zoaz. Egoerak kartulina ezberdinetan idatzi, moztu eta kaxa batean sartuko ditugu. Ondoren, ikasleak kaxatik kartulina bat aterako du ausaz, eta aurpegia eta gorputza erabiliz, mimika eginez, egoera hori antzeztuko du. Bitartean, beste ikasleek asmatu egin beharko dute antzezten ari den egoera hori. Asmatzen duenak txanda hartu eta hurrengo egoera antzeztuko du. Bukatzeko, borobil batean, egoera ezberdinez hitz egingo dugu. Zer sentitu duten, zer nolako emozioak sortu dizkien eta abar galdetuko diegu.

7.SAIOA:

SEMAFOROA

HELBURUA: Emozioak era egokian bideratzen ikastea, emozioak onartzea eta emozioak erregulatzea. DENBORA:60 minutu. BEHARREZKO BALIABIDEAK: kartulina eta margoak (gorria eta berdea).

GARAPENA: Ikasle bakoitzak kartulinazko bi semaforo egingo ditu: semaforo gorria eta semaforo berdea. Ondoren, borobil batean, zenbait egoera azalduko dizkiegu ikasleei, eta arbelean idatziko ditugu. Honakoak izan daitezke egoerak: - Nire anaiak jostailua kendu dit eskatu gabe. - Nire anaiak barre egin dit. 11


- Amak nireak diren paper batzuk bota dizkit zakarrontzira. - Nire lagunak ez dit baloiarekin jolasten uzten. Egoera horien aurrean jokatzeko alternatiba ezberdinak aipatuko dituzte. Desegokiak badira, semaforo gorria altxatuko dugu, eta egokiak badira, berriz, semaforo berdea. Arbelean, egoera jakin baten aurrean jokatzeko pentsa ditzakegun alternatiba egoki guztiak jarriko ditugu denon artean, aukera desberdinak daudela ohar daitezen. Alternatiba desegokiak baztertu egin behar ditugu, guretzako kaltegarria dela azpimarratuz.

8.SAIOA:

NOLA IKUSTEN NAUTE? HELBURUA: Gure buruaren ezagutza garatzea besteen iritziaren bitartez. Norbere ezaugarri positiboak baloratzea eta behaketaren gaitasuna lantzea. DENBORA: 60 minutu. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Arkatza, kartulinazko fitxak, zeloa. GARAPENA:Irakasleak ezaugarrien fitxa bana emango dio ikasle bakoitzari. Fitxak

ezaugarri ezberdinak adieraziko ditu,

eta ezaugarri bakoitzaren

ondoan dagokion marrazkia izango du. Fitxan, ikasle bakoitzak bere izena jarriko du eta irakasleak bizkarrean zintzilikatuko dio zeloa erabiliz. Ikasleak sakabanatu egingo dira gelan, boligrafoa eskutan dutela. Ondoren, ikasle bakoitzak ezaugarri adierazgarriena X batekin markatuko die beste ikasleei

bizkarrean

daramaten

fitxan.

Honela

jarraituko

dugu

ikaskide

guztien fitxek X bat izan arte. Fitxa beteta dutenean, borobil batean jarriko gara eta bost minutu emango dizkiegu idatzi dietena ikus dezaten. Bukaeran, gogoeta egingo dugu: Zertaz konturatu naiz? Gustatu al zait? Zer da nire ikaskideek niri jartzea nahiko nukeena eta jarri ez didatena? Lagunek ni naizen bezala ikusten naute?

12


9.SAIOA: BOTILAK KOLOREZTATUZ

HELBURUA: - Emozio bakoitzak intentsitate desberdinak dituela jabetzea. - Denok emozio berdinak sentitzen ditugula ikastea. - Intentsitate desberdinak sortarazten dituen egoerak aztertzea.

DENBORA: 60 minutu. BEHARREZKO BALIABIDEAK: Botila, ura, margoa eta orria. GARAPENA:Emozioak aukeratuko ditugu (oinarrizko emozioak: haserrea, poza, tristura‌) eta kolore jakin bat emango diogu emozio bakoitzari. Ondoren, emozio horietako bat aukeratuko dugu, haserrea adibidez (kolore beltza emango diogu); gela lau taldetan banatuko dugu eta bakoitzari botila bat ur emango diogu. Talde bakoitzak margo

tanta

batzuk botako

ditu

botilan,

kolore

intentsitate

desberdinak lortuz. Borobilean eseriko gara eta denon artean komentatuko dugu botila ezberdinek kolore intentsitate ezberdina dutela, eta hori bera gertatzen dela emozioekin. Hau da, denok sentitzen ditugula emozioak, baina intentsitate desberdinekin. Bukatzeko, orri bana entregatuko diegu ikasleei, eta emozio intentsitate hori zein egoeratan sentitzen duten idatziko dute. Bukatzen dutenean, elkarrekin komentatuko dugu.

5. DENBORALIZAZIOA Ordutegia begiratuta, ostiralero ordu eta erdi jardungo dugu tutoretza saioan. Hasieran, jardueren helburuak zeintzuk diren eta zertarako egingo dugun jarduera hori azalduko diegu haurrei, ondoren, jarduera burutuko dugu eta azkeneko 30-15 minutuetan, taldekide guztiak borobilean elkartu eta jardueraren inguruko ebaluazio txiki bat egingo dugu.

13


9:00-

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

OSTIRALA

Gaztelania

Inguru

Euskara

Musika

Euskara

Matematika

Plastika

Gaztelania

Euskara

Gorputz

10:00 10:0011:00 11:30-

hezkuntza Inguru

Euskara

Matematika

Plastika

Ingelesa

Matematika

Ingelesa

Ingelesa

15:45-

Gorputz

Irakurketa

Erlijio

Irakurketa

16:30

hezkuntza

Gaztelania

12:30 15:0015:45

Tutoretza

6. TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA

14


Saio bakoitzean, ikasleak jarduera egiten ari diren bitartean, tutoreak arreta handiz haurrek jardueraren aurrean duten jarrera behatuko du. Behaketa honen bidez, irakasleak bere ikasle bakoitza egoera desberdinen aurrean nola sentitzen den ikusiz, haurra hobeto ezagutu ahal izango du. Behaketa honetan zehar, tutoreak ohikoa ez den gertaera edo egoeraren bat ikusten badu, bere koadernoan idatziko du eta hurrengo saioetan ez ohikoa den jarrera bera errepikatzen dela ikusiz gero, gainontzeko irakasleekin hitz egin, iritzi desberdinak jaso eta beharrezkoa baldin

bada, gurasoekin

elkartuko da egoera azaltzeko. Jarduera amaitu ondoren, tutorea ikasleekin borobilean eseriko da eta hainbat galdera egingo dizkie (nola sentitu zarete?, ondo pasa al duzue?, zer sentitu duzue?, errepikatuko al zenuke?). Haurrek beren esperientzietan oinarrituz, gainontzeko kideei bere iritzia azalduko die. Jarduera bakoitza burutu ondoren, tutoreak, taldeak orokorrean jarduera horren aurrean izan duen jarrera, giroa, partaidetza-maila.. ebaluatzeko galdetegi bat beteko du.

15


Azkenik, tutoreak jardueran zehar bere burua nola ikusi duen ebaluatu eta horren

inguruan

hausnarketa

txiki

bat

egitea

ondo

legoke.

Hasierako

asmoak eta helburuak ea bete diren, zein zailtasun izan dituzten haurrek eta hurrengo baterako nola hobetuko lukeen pentsatu eta hausnartu ondoren, ateratzen dituen ondorioak bere koadernoan idatziko ditu. Azkenik,

gainontzeko

gelako

tutoreekin

elkartu

eta

bakoitzak

bere

taldearekin bizi izandakoa azalduko die besteei eta elkarren artean, beste baterako hobetu beharreko aspektuak landuko dituzte.

7. BIBLIOGRAFIA HTTP://WWW.HEZKUNTZA.EJGV.EUSKADI.NET/R43-

573/ES/CONTENIDOS/INFORMACION/DIA6/ES_2027/ADJUNTOS/TUTORE TZA/PDF_OROKORRAK/ATALA_BAT.PDF

http://www.jaizkibel.net/Orienta/Tu%20FUNTZIOAK.htm

https://lehenhezkuntza.wikispaces.com/file/view/LH+6-8.pdf

16


17


Tutoretza txantiloia