Programa Tabakalera - Urria > Abendua 2017

Page 33

2017 Urria | Azaroa | Abendua

PROIEKTUAK ZINEMA (H)ABIAN / CINEMA EN CURS Zinema (H)abian / Cinema en Curs A Bao A Qu kultura elkarteak sortutako proiektu pedagogikoa da. Eskola zein institutuetan burutzen da 2005-2006 ikasturtetik. Katalunian sortu zen, egun, lehen zein bigarren hezkuntzako zentru publikoetan garatzen da, Katalunia (23 zentro), Galizia (5 zentro), Madril (3 zentro), Berlin (2 zentro), Branderburgo (3 zentro) eta Txile (7 zentro). Hezkuntza testuinguruan sorkuntza zinematografikoak duen indar pedagogikoa garatzea da jomuga; haur eta gazteek zinema aurki dezaten. Zinema arte, sorkuntza eta kultura gisa ulertuta. Programak bi ardatz nagusi dauzka: zinemagileen presentzia, ohikoa eta jarraia, hezkuntza zentroetan irakasleekin batera lantegiak eskaintzen dituzte eskola ordutan alde batetik, eta arte zinematografikoaren aurkikuntza, sorkuntza praktika eta pelikulak ikusteko aukera lotzen dituen pedagogiaren bidez bestetik.

30 / 31

Proiektua sortu zenetik 30.000 haur eta gaztek baino gehiagok hartu dute parte; 3 urtetatik 18 urterarte. Zinemaren munduko 20 adituk hartu dute parte, haien artean, Carla Simón, Jonás Trueba, Ángel Santos edo Nely Reguera, besteak beste eta gainera, 80 irakasle. 190 hezkuntza zentrurekin baino gehiago egin dute lan, 3500 irakasle baino gehiago formatuz. Euskadin proiektu hau A Bao A Qu, Tabakalera, Elías Querejeta Zine Eskola eta Euskadiko Filmategiaren artean jarriko da martxan. Lehen urte honetan, Gipuzkoak bat egingo du proiektuarekin Zinema (H)abian / Cinema en Curs ekimena garatuko duen hezkuntza zentro bat eta gonbidatutako zuzendari batekin. Lasarteko Oriarte BHI ikastetxea eta Mikel Gurrea zinemagilea izango dira parte hartzaileak hurrenez hurren.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.