Page 1

BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

BABESLETZA TXOSTENA 1_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

"Tabakalerarekin elkarlanean ari bazara, babesten ari zara zinea eta arte garaikidea, proiektu artistikoen ekoizpena, teknologia eta kulturarako sarbide publikoa. Tabakalerarekin elkarlanean ari bazara, adierazpen artistiko eta kultural berriak sostengatzeko eta bultzatzeko nahia duen aparteko proiektu baten garapenean parte hartzen ari zara."

2 _

3_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

ZER DA TABAKALERA

_

90 urtez Donostiako tabako fabrika izan ostean, 2015ean zabaldu zituen ateak Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro gisa eraberriturik. Sorkuntza sustatu eta hedatzea du helburu, eta horretara bideratzen ditu zerbitzu eta kultur jarduerak. Kultur proiektu bat izateaz gain, erakundez eta ekimen pribatuz osatutako kultur ekosistema bat ere bada Tabakalera, baita jendearen gozamenerako zabalik dagoen plaza publikoa ere.

4 _

KULTURA GARAIKIDEAREN NAZIOARTEKO ZENTROA

_

TABAKALERAKO KULTUR PROIEKTUA

Programa kulturalak askotariko ekimenak hartzen ditu bere baitan: erakusketak, zine proiekzioak, mintegiak, aurkezpenak eta tailerrak. Aktbitate programa erregularraren bitartez Tabakalerak leku bizia bilakatu nahi du. Kultura garaikidearen inguruan gogoeta egin eta gozatzeko tokia.

EKOSISTEMA KULTURALA

Tabakalera eraikina, gainera, beste erakunde eta ekimen pribatu batzuen egoitza ere bada. Guztien artean kultur ekosistema bizi eta dinamiko bat osatzen dute, publiko mota guztien zuzendutako kultur-eskaintza zabala proposatzen duenan.

PLAZA PUBLIKOA

Tabakalera eraikinaren ezaugarri nagusietako bat espazio publiko gisa duen erabilera da. Nolabait, hiri baten modukoa da eraikina, eta beraz, bere kale eta plazak ere baditu.

5_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

TABAKALERAKO KULTUR PRIEKTUA

_

ERAKUSKETAK Nazioarteko proposamena Kultur proiektuaren leiho ikusgarriena dira erakusketak. Zentroaren ildo editoriala ikusarazten dute eta nazioarteko arte garaikideko zentroen sarean kokatzen dute Tabakalera. Sorkuntza zentroa izanik, ekoizpen berriko erakusketak dira gehienak.

GUZTIONTZAKO ARTEA, PROGRAMA PUBLIKOA 2016/04/15 > 2016/06/26

Tabakalerako nazioarteko kultur zentroak bokazio bikoitza du: ekoizpen zentroa izatea eta jarduera publikoz osatutako programa eskaintzea. Bi ardatz hauek zeharkatzen dituzte proiektuaren arlo guztiek, hauek, sormena, gogoetatik abiatutako ikaskuntza eta erakusketa oinarri izanik. Honela, artista eta sortzaileen profesionalizaziorako bidean sustengu izateaz gain, publiko ezberdinentzat programazioa garatzen du eta publiko orokorrari kultura garaikidera eta sorkuntzara hurbiltzeko tresnak eta baliabideak eskaintzen dizkio.

Anarchivo Sida Equipo re da erakusketaren komisarioa, eta lehenengo aldiz, GIB/ hiesaren krisiaren inguruan eta AEB eta Erdi- eta Ipar-Europako markotik at gauzatutako kultura-praktikengan jarri du arreta proiektu horrek.

2016/07/08 > 2016/10/28

Yto Barrada Yto Barrada artistaren lehenengo bakarkako erakusketa da Estatu espainiarrean. Erakusketan haren ekoizpen berriko bideoak, argazkiak eta eskulturak daude, bai eta pieza zaharragoak ere.

2016/10/21 > 2017/02/05

Organismo bizidunen agentzia Bertako zein nazioarteko 13 sortzaileren lanak biltzen ditu erakusketak. Erakusketarako aukeratutako lanek eta artistek ikuspuntu ezberdinetatik heltzen diote gizakiok lurrean, munduan, uzten ari garen lorratzari. Gizakia natura eraldatzen ari da, natura modu berri bat sorrarazten. Gizakiak lurrean eragindako aldaketa horien guztien baturak sortu du natura berri hori. Pauline Doutreluingne-ek komisariatutako erakusketa.

6 _

7_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

ZINEA ETA IKUS-ENTZUNEZKOAK Zinema garaikidearen aldeko apustua

PROGRAMA PUBLIKOAK Pentsamendu kritikoa sustatzeko espazio bat

Zinema garaikidea, ohiko aretoetara iristen ez den hori, da Tabakalerako zinema aretoek eskaintzen dutena. Asteazkenetik igandera, zinema proposamen askotarikoak, errealizadore eta ikusleen arteko topaketak, egonaldi programak, eta EIECINE (Nazioarteko Zinema Ikasleen Topaketa) gisako bestelako proposamenak antolatzen dira bertatik.

Programa publikoen xedea gaur egungo munduari buruzko ikerketa, hausnarketa eta eztabaida sustatzea da. Mintegi, lantegi, aurkezpen, proiekzio edo solasaldi formatua izan ohi dute jarduera hauek.

PROGRAMA ADIERAZGARRI BATZUK

_ _PROGRAMA ADIERAZGARRI BATZUK Lantegiak Ikus-entzunezko lantegien ildoa honako hau da: zinemari eta ikus-entzunezkoari buruzko topaketa praktiko eta teoriko batzuk, ikus-entzunezkoen bertako nahiz nazioarteko profesionalek irakatsiak. Gure zinema-programazioa osatzea da asmoa; horrela, zinema/ikus-entzunezkoa pentsatzeko eta egiteko espazio bat eskaintzeko.

Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia Tabako fabrikaren historiari helduz, Bizigarriak: zirkulazioa eta euforia gaur egungo bizigarrietatik abiatzen da (kafea, azukrea, tabakoa eta kakaoa) kultura eta pentsamendu garaikidea arakatzeko. Egitasmo honen bidez gai hauek eta beste batzuk plazaratuko dira, 2017. urte amaierara arte luzatuko diren zenbait programen bidez. Hitzaldi, eztabaida publiko, mintegi, erakusketasaiakera, kontzertu eta argitalpenez lagunduta egongo dira programa horiek.

FOKUAK Nazioarteko zirkuituetan sona duten zinegileei buruzko zikloak. Ezinbesteko diren zinegile garaikideen lanak osorik deskubritzeko beharretik sortzen da ziklo hau. Zinegilea bera gonbidatzen da ziklora, horrela, aurkezpen, hitzaldi edo lantegien bidez, bere sorkuntza prozesua gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen digu.

8 _

Arkitektura eta espazio publikoa Hitzaldiz, proiekzioz eta lantegiz osatutako programa baten baitan arkitektura, hirigintza, kultura, artea eta politikaren arteko loturak aztertzen dira, bide batez, hiritarren eta gizarteeragileen arteko elkarrizketa sortuz.

9_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

SORTZAILEEN ETA ARTISTEEN GUNEA Sormenerako espazio bat Artisten eta kultur-eragileen profesionalizazioan laguntzeko baliabideak, zerbitzuak eta programak eskaintzen ditu: lanerako estudioak, baliabide teknikoak, nazioarteko egonaldi-programak, aholkularitza zerbitzua, etab.

HIRIKILABS KULTURA DIGITALA ETA TEKNOLOGIA LABORATEGIA

Teknologia berriekin esperimentatzeko gunea

Kultura digitalaren eremuan diharduen hiri laborategia da. Teknologiaren erabilera soziala, kritikoa eta kolaboratiboa bultzatzen ditu. Arlo honetan alfabetatzeko baliabideak, komunitate espezializatuarentzat topagunea, ezagutza eta guztientzat jarduerak eskaintzen ditu. Erreferentziazko laborategia da programen Estatuan: antzeko ekimenak unibertsitateetan edo ikerketa-zentroetan aurki ditzakegu; alabaina, Hirikilabs edozein hiritarren eskura dagoen laborategia da.

10 _

_NORENTZAT DA?

_ZERBITUZUAK:

_NORI DAGO ZUZENDUTA?

Modu partzialean zein esklusiboan, lanean ari diren artista, sortzaile eta kultur eragileei dago zuzenduta, baita arlo horretan ibilbide profesional bat abiatzeko borondatea erakusten duten guztiei ere.

· Nazioarteko egonaldi-programa. · In situ ekipamendua. Irudiak editatzeko hiru kabina, soinua editatzeko kabina bat, argazki-laborategi bat eta plato bat. · Lan-espazioak. · Ikus-entzunezko ekipamenduaren mailegua. · Deialdiak: egonaldi, beka, laguntza edo dirulaguntzak, artista zein bestelako kulturaagenteentzako

Jakin-minez betetako hainbat adinetako pertsonak biltzen ditu Hirikilabs egitasmoak. Aurretiazko ezagutza ez da beharrezkoa, albokoekin ondo pasa bitartean ikasteko eta deskubritzeko jarrera irekia edukitzea nahikoa da.

11_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

UBIK

Ibilaldi bat Ubiken barrena

TABAKALERAKO SORKUNTZA LIBURUTEGIA

Ikasi, sortu eta gozatzeko gunea

Sorkuntza liburutegiaren helburu nagusia kultura garaikidearen hedapena da. Era berean, bertako espazioak eta zerbitzuak, erabiltzaileak eduki-sortzaile bihur daitezen pentsaturik daude. Soinuaren txokoa

Lantegiak egiteko txokoa

Lantegiak egiteko txokoa

Pantaila esperimentala

Platoa

Edizio txokoa

Bideojokoen txokoa

Jolas-gunea

Liburutegia

_TAILERREN ADIBIDEA: · Bideo-joko sorkuntzara hurbiltzen: garapenaren oinarriak. · Gazteek arkitektura- eta hirigintza-proiektuak sortzeko froga-laborategia da. · Arduino lantegiak. · Komikiak egiteko lantegiak. · Eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun tresnak konpondu eta berrerabiltzeko tailerrak.

12 _

Autoedizio txokoa

Ubiken ez dugu ohiko liburuzainekin topo egingo, baizik eta bitartekariekin; pertsona horiek adituak dira hainbat sorkuntza-arlotan (kultura-kudeaketa, bideojokoak, soinua edo kultura digitala) eta erabiltzaileei laguntza eskaintzeko daude bertan.

13_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

HEZKUNTZA Esperientzia berriak bizitzeko gunea Bitartekaritza lana egitea du helburu hezkuntza arloak: proiektu kulturala eta eraikina hiritarrekin harremanetan jartzea. Sorkuntzarekin eta gizarte-harremanekin lotura duten programak lantzen ditu, testuinguru bakoitzera egokituriko gai eta erritmoetara moldatuz.

_PROGRAMAK ADIERAZGARRI BATZUK Zoom. Bideo lantegia Ikus-entzunezkoetan interesatuta dauden 16 eta 21 urte arteko gazteek osatzen dute Zoom taldea. Adin gakoa da hori, orduan eraiki eta bistarazten baitira neurri handi batean bideoaren, argazkigintzaren edo soinuaren alorretik iritsitako buruirudikapen moldeak.

Kamaleoiak gara Txiki eta helduei zuzendutako jarduera programa da. Haurrek heldu batek lagunduta hartzen dute parte: ama eta alaba, osaba eta iloba, amona eta biloba... Tabakaleran elkarrekin bizitzeko espazio bat da, ezagutzak partekatuz, elkarrengandik ikasiz eta adin oso ezberdinetako pertsonek osatutako komunitatea eratuz.

14 _

15_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

TABAKALERA KULTURA-EKOSISTEMA GISA

_

Tabakalera eraikina hainbat erakunde eta ekimen pribaturen egoitza ere bada. Guztien artean kultur ekosistema bizi eta dinamiko bat osatzen dute, publiko mota guztiei zuzendutako kultur eskaintza proposatzen duena. Horrela, eraikinak hainbat erabilera, ekimen eta agente biltzen ditu, kultura-proiektua ardatz nagusitzat hartuta.

ERAKUNDEAK

EKIMEN PRIBATUAK

ZERBITZUAK KAFETEGIA

16 _

HOTELA

17_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

TABAKALERA: PLAZA PUBLIKOA

_

Tabakalera eraikinaren ezaugarri nagusietako bat espazio publiko gisa duen erabilera da. Nolabait, hiri baten modukoa da eraikina, eta beraz, bere kale eta plazak ere baditu.

Kale espazio horiek guztiek ez dute aurrez zehaztutako erabilerarik eta, ondorioz, hiritarrek eta bisitariek bere egiten dituzte, aterpea bilatzeko, jolasteko, atseden hartzeko, lagunekin egoteko, lan-bilerak egiteko eta eskaintzen dituen kultur aukera ezberdinez gozatzeko. Askotariko erabilera horiek ere egiten dute berezi espazioa, bisita bakoitza ezberdin egiten baitute, sorpresari ateak zabalik utziz. Tabakalerak dagoeneko badu kafetegi, pizzeria eta garagardotegi zerbitzua eskaintzen duen taberna bat eraikinaren solairu nagusian. Aurreikusia dago 4 izarretako hotel bat zabaltzea, 43 logela eta artista egoiliarrei zuzendutako solairu bat izango dituena, eta baita eraikinaren prisman kokatuko den jatetxea ere.

18 _

19_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

ZEIN DATUTAN MUGITZEN GARA

_

TABAKALERAKO PUBLIKOA

_

Gure publikoak espero du gugana hurbildu eta adierazpen artistiko garaikideez gozatzeko aukera izatea. Gure programaren alderdi ezberdinen bitartez, familien, sektore profesionalen, gazteen, adinekoen, erakundeen edo hezkuntza-zentroen bisita jasotzen dugu egunero.

· 1.200.000 pertsona baino gehiagok Tabakalera bisitatu dute. · Guztira, 90.000 bisitari erakusketa-aretoan.

Ikusmina eragiten dugu, eta bisitatu egiten gaituzte, gure edukiez gozatzen dute, errepikatu egiten dute, ikasi, partekatu eta sortu.

· 42.000 pertsonek hartu dute parte Tabakalerak antolatutako jardueraren batean. · Guztira 21.300 ikusle bildu dituzten 349 proiekzio zinema aretoan.

Gure publikoa fidelizatzen ari gara, baina baita publiko berriak erakartzen ere, komunitate berriak sortzen eta batik bat, kulturara hurreratzeko modu berriak.

· 8.000 Tabakalerako bazkide-txartel egin dira. · 15.000 bisita jaso ditu hilabetero Ubik sorkuntza liburutegiak.

Tabakalera mugarria izan da hiriarentzat.

· 65 artista hartu ditugu sorkuntza espazioan eta 1.400 eskaera jaso ditugu. · 160 jarduera publiko gauzatu dira hilabeteko, batez beste. · Urteko 365 egunetan irekita egon da Tabakalera.

(2015eko irailaren 11tik 2016ko abendura bitarteko datuak)

20 _

21_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

ZEREKIN EGINGO DUZU BAT?

_

DONOSTIAREKIN; HOTS, KULTURAREN ETA TURISMOAREN HIRIAREKIN Kulturak eta jaialdien programazio biziak erakarrita etortzen dira milaka bisitari urtero, eta 2016ko hiriburutzak programazio hori indartu du. Tabakaleraren kultura- eta arkitektura-proiektua sartzeak hiriaren zirkulazio-moduari forma berria eman dio. Horrela, zentro bisual eta estrategiko bilakatu da, eta bertako nahiz kanpoko bisitarientzako erakarpen-poloa da.

22 _

23_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

PROGRAMA BAKOITZERAKO AD HOC KOMUNIKAZIO-ESTRATEGIA

_

Tabakalerak akordioak ditu komunikabide nagusiekin. Komunikazio-estrategiak baliabide inprimatuak eta sareko estrategia indartsua biltzen ditu, eta ekintzak jarduera eta publiko motaren arabera bereizten dira.

PRENTSA PRENTSA OROKORRA:

Diario Vasco, Noticias de Gipuzkoa, Gara, Berria, Onda Vasca, EITB (Euskadi irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Gaztea)

608

artikulu publikatuta:

PRENTSA ESPEZIALITATUA:

330 MEDIO TRADIZIONALETAN · 229 Prentsa · 73 Irratia · 28 Telebista 278 MEDIO DIGITALETAN

Nazio barruko nahiz nazioarteko erreferentzia-zentro gisa, publiko orokorrari zein zehatzari iristeko ahalmena dugu, kanal jeneralista eta alternatiboen bitartez.

OCTUBRE NOVIEMBRE DICIEMBRE

WEBGUNEA

Facebook 17.931 jarraitzaile

32.000 bisita hilabetero

Twitter 18.263 jarraitzaile

%46 %11 %09 %05 %2.29 %1.45

Instagram 6.387 jarraitzaile Newsletter 12.000 harpidetza

2016 / Abendua / Diciembre / December

ONLINE

12

Tabakalerako kultur ekosistema / Ecosistema Cultural de Tabakalera / Cultural Ecosystem of Tabakalera

Donostia / San Sebastián

Donostia Madril Bilbo Bartzelona Frantzia AEB

12-21

22

_ tabakalera.eu

PROGRAMA

23

24

_Donostia / San Sebastíán

AGENDA

2016 / ABENDUA / DICIEMBRE / DECEMBER

EUSKARRI FISIKOAK

12

Gure komunikazio taldeak egunero publikoa informatuta egon dadin lan egiten du, eta publikoarekin harremana izateko hainbat kanal erabiltzen ditu, besteak beste, sare sozialak.

25-26

tabakalera.eu

AGENDA Hilerokoa 5.000 ale (Eusk, cas, ing)

PROGRAMA Hiruhilekoa 8.200 ale (Eusk, cas, ing)

ERAKUSKETA LIBURUXKA 2.000 ale (Eusk, cas, ing)

ZINEMA-AGENDA Hilerokoa 2.000 ale (Eusk, cas, ing)

(Datu hauek 2016ari dagozkio)

24 _

25_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

26 _

27_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

BAT EGIN TABAKALERAREKIN Ekimen pribatuen laguntza funtsezkoa da proiektuaren bideragarritasunerako. Hori horrela, Tabakalerak gonbitea luzatzen die zentroaren eta bere jardueren garapenean modu esanguratsuan lagundu nahi duten enpresa, fundazio, erakunde eta bestelako organismoei. Modu horretan, denboran jasangarriak diren aliantza estrategikoak sortuz, eta kulturaren, komunitate artistikoaren eta gizartearen arteko bitartekaritza modu berriak sustatuz. Askotariko profil, tamaina, jarduera edo ekintza eremutako enpresek dute programa honetan parte hartzeko aukera.

ONURAK Tabakalerarekin bat egiteak enpresa edo erakunde bakoitzerako, bere helburu, gizarte-ardura-politika edo mezenasgoaren arabera, espreski diseinatutako kontraprestazioa jasotzea ahalbidetzen du. ERREKONOZIMENDU PUBLIKOA - Prentsaurrekoa kontratua sinatzean. - Komunikazio ekintzetan parte hartzea.

- Urteroko bilerak Tabakalerako arduradun nagusiekin.

- Komunikabideetan errekonozimendua.

MARKAREN PRESENTZIA TABAKALERAKO KOMUNIKAZIO-ELEMENTUETAN

ZER ESAN NAHI DU TABAKALERA BABESTEAK: - Kulturarekiko konpromisoa hartzea - Tabakaleraren eta bere nazioarteko proiektuaren sendotzea bultzatzea. - Nazioartean sona handia duen kultur erakunde baten markarekin bat egitea. - Publikoarekin konektatzea ekintza berritzaileen bitartez.

- Logoaren presentzia euskarri fisikoetan.

- Logoaren presentzia webgunean eta kolaboratzaileen atalean.

- Aipamenak sare sozialetan.

- Zentroko espazioen erabileran beste inork ez dituen abantailez gozatzea.

ESPAZIO, SARBIDE ETA ZERBITZUEN ERABILERA

- Hiriko epizentro kulturalaren parte izatea eta Donostiak nazioartean hiri-kultural gisa duen posizionamendua laguntzea.

- Zure markaren sendotzeari begira ekitaldi pribatuen antolaketa.

- Gonbidapenak.

- Gizartearen garapenean laguntza ematea.

- Bisita gidatu esklusiboak.

- Arreta berezia/esklusiboa.

Hainbat motatako kolaborazio moduak eskaintzen dira, onura ezberdinekin. Interesa baduzu zure enpresa honen guztiaren parte izan dadin, pozik aztertuko ditugu zure beharrak eta egokiena zaizun kolaborazio programa diseinatuko dugu.

28 _

- Logoaren presentzia zentroan.

- Presentzia inaugurazioetan.

Irabazi asmorik gabeko erakundeen erregimen fiskalaren eta mezenasgoari eskainitako sustapen-neurrien baitan, 2017an Gipuzkoako Foru Aldundiak Tabakalera lehentasunezko jarduera gisa izendatu du. Izendapen horrek gure babesle eta laguntzaileei onura fiskalak eskaintzea ahalbidetzen digu.

29_


BAT EGIN TABAKALERAREKIN

_

EKITALDIETARAKO ESPAZIOAK

_

Babesa ematearen ordainetan, Tabakalerak bere instalazioak ekitaldi korporatiboetarako erabiltzeko aukera eskaintzen du.

30 _

PATIOA

ZINE ARETOA

Z ARETOA

K ARETOA

ZABALTZA

EDUKIERA: ESERLEKUEKIN: 375 Kontzertu moduan: 600

EDUKIERA: 229 BALIABIDEAK:

EDUKIERA: ESERLEKUEKIN: 130 BALIABIDEAK:

EDUKIERA: 20 BALIABIDEAK:

EDUKIERA: 220 AZALERA: 330 m2

Eraikinaren jatorrizko izaeraren ezaugarriak mantentzen dituen espazio da, izan ere, tabako fabrikak zeuzkan lau patioetariko baten azalera osoa okupatzen du. 600m2ko azalera duen espazio estali honek, edozein motatako ekitaldiak hartzeko malgutasun osoa du: kontzertuak, jaialdiak. Goizez alokatu daiteke.

Tabakalerak zine areto propioa du. Zine emanaldiez gain, proiekzioak eta bestelako ekitaldiak egiteko azpiegitura egokia da: hitzaldiak, aurkezpenak edota konferentziak.

Z aretoa espazio balioaniztuna da, askotariko ekintzak burutzeko egokia. Hitzaldiak, aurkezpenak, topaketak, haurrentzat saioak... formato ezberdin ugari gauzatzeko prestatuta dago. Proiekzioak egiteko aukera eskaintzen du baina badu argiztapen naturala ere. Ondoan, Ganbara izeneko beste espazio bat du atxikiturik eta bi espazioak batzeko aukera dago. Aukera gehigarri hau aproposa izan daiteke ekitaldiaren osteko kafekoktelak antolatzeko.

Batzarrak, prentsaurrekoak eta proiektuak aurkezteko areto egokia.

Intimitatea eta kanpoan egoteko aukera uztartzen dituen espazio bikaina da zabaltza. Giro lasaiean eta gune berezian ekintza ezberdinak (formato txikiko musika saioak, koktelak, jaiak‌ ) egin litezke bertan.

20000 lumen-eko proiektorea dauka, 9.47 x 4.03m pantaila eta itzulpen-kabinak.

20000 lumen-eko proiektorea eta itzulpen-kabinak dauzka. Gainera, 16mm-ko zinema proiekzio analogikoa erabiltzeko aukera dago.

84�-ko monitorea - audio stereoa eta HD kamera dauzka.

PRISMA + TERRAZA PLAZA EDUKIERA: PRISMA 236 ETA TERRAZA 70

Eraikinaren azken solairuan kokatuta, Donostiako ikuspegi paregabea eskaintzen du. Prismak terraza ere badu eta bertan ekitaldi ezberdinak antolatu daitezke; koktelak edo ospakizunak, iragarkien grabaketak...

31_


KONTAKTUA Oihana Zarra (Gerentea) ozarra@tabakalera.eu Ana Espinosa aespinosa@tabakalera.eu Tel. 943 011 311 Andre zigarrogileak plaza, 1 20012 Donostia / San Sebastiån ¡ Gipuzkoa

_

tabakalera.eu

Profile for Tabakalera

Bat egin tabakalerakin  

Bat egin tabakalerakin