Page 1

ASTE SANTUKO AGENDA

APIRILAREN 7A, LARUNBATA “ANFITRIOIAK” ANTZEZPEN BIDEZKO BISITA GIDATUAK + FAMILIA PLANA

Gozatu antzerki-erako bisitaz eta ikuskizunaz Bilbon eta Ibaian. Txango honetan, iraganera bidaiatuko duzu, hiriaren eta bere herrien historia deskubritzeko. Oinez eta itsasontziz egingo den ibilaldi honetan, “Anfitroiek” hiriaren eta bertako biztanleen bereizgarriak azalduko dituzte, eta Bilbo posible egin zuten pertsona guztien aztarnen berri emango dute. Ordua: 11:30 Prezioa: 10 euro helduak eta 5 euro umeak (toki-kopuru mugatua) Irteera: San Anton eliza Ibilbidea: San Anton eliza, Donejakue Katedrala, La Bolsa Eraikina, Arriaga Antzokia, Areatza Pasealekua, Udalaren Zubia eta, animatzen direnentzat, Ibaian bidaia. Sarrerak Bilbao Turismoren bulegoetan eros daitezke aldez aurretik. Informazio gehiago: www.bilbokokalealdia.com/kaleszena www.bilbao.net

PILOTA EXPERIENCE + FAMILIA PLANA Euskal pilota gure kultura-ondasunik handienetako bat da. Aste Santuan esperientzia paregabea bizi dezakezu jokoaren historia ezagutuz eta pilotari handiekin batera jokatuz:

Bizkaia Plazan Euskal Pilotaren jokoa ezagutzera emateko eta sustatzeko pilotaleku eramangarri bikain bat dago. Bertan aurkituko dituzu: FRONTAINERRA (BIZKAIA PLAZA)


-

Parte-hartze tailerrak: Euskal Pilotan adituak diren bi monitorek Frontainerrera doazen guztiei irakatsiko diete jokatzen.

-

Pilotaren erakusketa: Euskal Pilotaren tresnen eta historiaren erakusketa.

Tokia: Bizkaia Plaza Ordutegi jarraitua, 11:00 - 19:30 TAILERRAK (ITXAROPEN KALEKO PILOTALEKUA) Tailer hauetan, pilotaren modalitateak erakutsiko dira, baita bakoitzaren sorrera eta jatorria azaldu ere. Erakusketa txikiak egingo dira, eta ikusleek pilotari adituekin parte hartu ahalko dute. PILOTA-EXPERIENCE

Tokia: Itxaropen kalea, 4. (Zazpi Kaleak) Ordutegia: 16:00 - 19:00 ESKUTARTIE ARTISAU AZOKA

+ FAMILIA PLANA Bigarren aldiz egingo den azoka honetan, euskal arte eta tekniken arabera landutako produktuak ezagutzeko eta ikusteko aukera egongo da. Aste Santu osoan egongo da zabalik. Tokia: Areatza Pasealekua Ordutegia: 11:00 - 14:30 eta 17:00 - 21:00 DANTZAK + FAMILIA PLANA Euskal Dantza tradizionalen ikuskizunean parte hartzeko azken aukera. Animatu Patxi eta Konpaniarekin batera dantza egitera. Tokia: Guggenheimeko zabaldegia, Puppyren ondoan. Ordutegia: 12:00 - 14:00 BUS TURISTIKOA + FAMILIA PLANA Bilboren gaineko begirada erosoa eta desberdina. Bus turistikoak hiriaren panoramika pribilegiatua eta osatua eskaintzen dizu. Ordutegiak: 11:00, 12:00, 13:00,15:00, 16:00, 17:00 eta 18:00.


BISITAK UDALETXERA ETA IBAIGANE JAUREGIRA + FAMILIA PLANA Ezagutu xehetasunekin Bilboko bi eraikin enblematiko: Udaletxea eta Ibaigane Jauregia, Athletic Cluben egoitza ofiziala. Udaletxeko bisitan hainbat gela ikus daitezke, hala nola, Areto Arabiar ikusgarria nahiz Bilkura Aretoa. Bestalde, Ibaigane Jauregiko bisitak estilo neoeuskalduneko eraikin garrantzitsu bat ikusteko aukera ematen du. Ordutegia: 11:00 Iraupena: 2 ordu, gutxi gorabehera. Hizkuntzak: euskara-gaztelania-ingelesa. Prezioa: 3€ Sarrerak: Bilboko Turismo Bulegoa, Arriaga Antzokiko beheko aldean. BILBON NABIGATZEN + FAMILIA PLANA Ezagutu Bilboren historia Ibaian nabigatuz, eta deskubritu hiriaren ikuspegi bikain bat. Bilboats-ekin abangoardiako arkitekturan eta paisaietan nabigatzeko aukera izango duzu, baita hiriaren iragan industrialean murgiltzeko eta Bilborik jatorrena ezagutzeko ere. bere Ibaiarekin estuki lotuta hazi den hiriko gertakizunik, tradiziorik eta tokirik azpimarragarrienak ikusiko dituzu. Bilbon Nabigatzen Ordutegiak: 13:00 – 16:00 – 17:30 – 19:00 Itsasora nabigatzen Ordua: 10:30 www.bilboats.com bilboats@bilboats.com Tel.: 94 642 41 57 eta 644 442 055 HIRIAREN BISITA PANORAMIKOA + FAMILIA PLANA


Bilboren panoramikarik onenetako bat Artxanda mendian aurkituko dugu. 1915etik martxan dagoen funikular historikoan igo gaitezke. Hortik, hiriaren puntu arkitektoniko garrantzitsu guztiak ikus ditzakegu, eta ibaiaren bihurguneak beha ditzakegu. Gainera, gune berdeez gozatzeko, kiroletan aritzeko nahiz plater tradizionalak dastatzeko toki aparta da. 365 JAZZ BILBO “¡ZAS! Trío”. Espainiako Jazzaren arloko hiru musikaririk garrantzitsuenetakoen kontzertua. Tokia: Silken Gran Hotel Domine Bilbao. Ordua: 22:45

ANTZERKIA

KALESZENA + FAMILIA PLANA Kaleszenaren VI. edizioak hiriaren hainbat lekutan egingo diren kale-antzerki eta musika ikuskizunak barne hartzen ditu. Tokia: Ercilla kalea - García Rivero kalea Ordua: 13.00 A Magnifique Bande dos Homes sen Medo (Galizia) Tokia: Plaza Biribila – Plaza Barria Ordua: 18.30 A Magnifique Bande dos Homes sen Medo (Galizia)


Informazio gehiago: www.bilbokokalealdia.com/kaleszena www.bilbao.net

BALLET + FAMILIA PLANA “ZISNEEN LAKUA” Tokia: Arteria Campos Elíseos Antzokia Ordua: 18:00etan eta 21:30ean. www.arteria.com/ciudades/Bilbao/3

ERAKUSKETAK + FAMILIA PLANA “BRANCUSI-SERRA” GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA www.guggenheim-bilbao.es “Brancusi-Serra” XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetako biren arteko elkarrizketa artistikoa da, eta “Ispilua alderantziz: La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea” Europako arte garaikidearen bi bildumarik garrantzitsuenetakoen funtsekin dago eginda.

“MALETA MEXIKARRA” BILBOKO ARTE EDER MUSEOA www.museobilbao.com “Maleta mexikarra” erakusketa nahitaez ikusi beharrekoa da. Bertan, lehenengoz ikusi ahalko dira Robert Capak, Gerda Tarok eta David Seymour “Chim”ek Espainiako Gerra Zibilaren garaian hartutako argazkiak. Galdutzat jotzen ziren eta 1995ean Mexikoko Hirian agertu ziren hiru negatibo-kutxatako argazkiak dira. BILBOKO ALONDEGIA www.alhondigabilbao.com


AlhóndigaBilbaok “Memoriaren Topografiak” erakusketa aurkezten du. COFF-TEA Fundazioaren funts aukeratu batzuk dira, eta argazkilari eta artista bisualik garrantzitsuenetako batzuen erreferentziazko lanak hurbiltzen dizkigu, beren begiradarekin argazkilaritza garaikidearen oinarri kontzeptualak eta bideo-sorkuntzarenak ezarri dituztenak.

BILBOKO EUSKAL MUSEOA www.euskal-museoa.org

Bilboko Zazpi Kaleetako estilo barrokoko eraikin batean dagoen museo bat da, eta bertan aurki ditzakegun erakusketen helburua da euskal gizartearen bilakaera historikoa eta kulturala erakustea. Bilduma iraunkorraz gain, gaur egun, “Wilder Mann” erakusketa dago, Charles Fréger argazkilari frantziarraren lanez osatua, eta Europako inauterietako pertsonaiak ikus daitezke bertan.

BILBOKO ITSASADARRA ITSAS MUSEOA www.museomaritimobilbao.org Euskalduna ontziola zaharren dikeen inguruan, Abandoibarran, Itsas Museoak honako egitaraua eskaintzen du: “BOGA. Itsasoarekin lehian” Bideo interaktiboen bitartez, erakusketa honetan, arraunaren munduan ibilaldi bat egiten da, itsasoko ogibideak jatorri dituzten traineruen estropaden sorreratik gaur egunera arte. “Bikondoa, Paul Valery-ri omenaldia” Alfredo Bikondoa artista euskaldunak “Paul Valeryren itsas hilerria” olerkian oinarrituta askotariko tekniken bidez egindako eskulturak, argazkiak eta lanak biltzen ditu.

ATHLETIC CLUB MUSEOA www.athletic-club.net

San Mamesen bihotzean dagoen museo honek ehunetik gora urteko clubaren historian sakontzeko aukera ematen du. Museoak, gainera, beste erakusketa batzuk ditu: “Mende bateko Kromoak”. Erakusketa antologiko horretan, gure herrialdeko futbol kromoen historiaren errepasoa egiten da, 1911tik.


“Lezama”. Lezamako instalazioak talde nagusiaren lantoki eta jokalari gazteen futbol eskola dira, baita Athletic-en bihotza ere.

BERREGINEN MUSEOA www.museoreproduccionesbilbao.org

Museo honek Europako berregin bildumarik onena du. Garai guztietako eskulturarik garrantzitsuenen kopiak ditu. Aste Santuan, gainera, “Greziar simetria. Edertasuna biluzik” aldi baterako erakusketa ikus daiteke.

ELEIZ MUSEOA www.eleizmuseoa.com 500 bat lan ikus daitezke, erromanikotik arte garaikidera, eta, beraz, Bizkaiko arte erlijiosoaren inguruko oso ikuspegi osatua eskaintzen du.

ZABALGUNEKO ERAIKINA Eleiz Museoak azken hirurogei urteotako Bizkaiko arkitektura erlijiosoari buruzko argazkien erakusketa bat prestatu du, eta Aste Santuan ikusgai egongo da Zabalguneko Eraikinaren atrioan. Informazio gehiago: 94-479.57.60 Tokia: Zabalguneko eraikina. Ordutegia: 11:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:30

ARKEOLOGI MUSEOA Museoak bisitak antolatzen ditu “Piztien artean ibiltzen” aldi baterako erakusketa eta Museoko erreferentziazko erakusketa, “Herri baten sustraiak: Bizkaia, Historiaurretik Garai Modernora” izenburukoa, ikusteko.


BENEDICTO MUSEOA Museo honek pintura argiduna barne hartzen du, baita Benedicto Maisuaren margolanetan oinarritutako brontzezko eskultura garrantzitsuak ere. www.museo-benedicto.net

REKALDE ARETOA

Areto honetan Rufo Criadoren “Uraren Soinuak� erakusketa ikus daiteke, baita Rosa Parmaren lana ere. Apirilaren 10ean, 11n eta 12an, haurrentzako tailerrak (aldez aurretik izena eman behar da), 3 eta 8 urte bitarteko adingabeei zuzenduak. www.salarekalde.bizkaia.net

PROZESIOAK + FAMILIA PLANA LARUNBAT SANTUA. Esperantzaren prozesioa. 18:30. Irteera: San Jose Parrokia (Aita Agustindarrak) Prozesioak Bilboko Hirigunea zeharkatzen du eta, bertan, Itxaropenaren Andre Maria ikus daiteke, zizelkatze modernokoa, baina detaile zainduekin eta Barrakoa berreskuratzen duten teknikekin, adibidez, begiak margotzeko arrautza-oskola erabiltzea. Aste Santuko irudiak: Jesus Maitasunarena Aita, Itxaropenaren Marra Santua


Agenda_Semana_Santa_Sabado_7_eu  

Gozatu antzerki-erako bisitaz eta ikuskizunaz Bilbon eta Ibaian. Txango honetan, iraganera bidaiatuko duzu, hiriaren eta bere herrien histor...

Advertisement
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you