Page 1

PEKIN, 2011koirailaren 27a

Lagun maiteok: Zer moduz zabiltzate? Badakit aspaldi ez dugula elkar ikusi. Nik uda osoa aspertuta eman dut, klaseko azken egunean erori nintzen eta hanka apurtu zitzaidalako. Hori dela eta ezin izan dut uztailean eta abuztuan oporretara joan. Horregatik zuek irailean klaseak hastean, ni oporretara joan naiz. Ba al dakizue non nagoen?. Pistak nahi dituzue? Ba, hemen doaz: 1.pista: Asian dago eta oso handia da. 2.pista: Haien bandera gorria da izar hori batzuekin. 3.pista: Makilatxoekin jaten dute. Asko ikasi eta primeran pasatzen ari naiz. Eguzkitan nabilenez, gorri-gorri jarri naiz haien bandera bezala. Bueltan pozik jarri nahi dut eta zuek badakizue nola jartzen naizen pozik, EUSKARA pilo entzutean geletan, pasabideetan, patioan, kalean... Laster ikusiko dugu elkar. Zuek bisitatzera joango naiz eta, noski, oporretan bizi izan ditudan abenturak kontatzera.


Besterik gabe, besarkada handi bat. OHARRA: Gutunarekin batera harresi famatuaren marrazkia bidaltzen dizuet, zuek euskaraz egin ahala margotu dezazuen. Animo eta ea betetzen duzuen! RAS, RAS, RAS, HITZ EGIN EUSKARAZ!!!

SUGARTXOREN ESKUTITZA  

SUGARTXOREN ESKUTITZA

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you