Issuu on Google+

Mendiaundin, SOS erraldoia irudikatu dute: batetik, arazoa lau haizetara zabaltzeko, eta, bestetik, herritarren artean gaiaren inguruko eztabaida pizteko.

Mendiaundiren MENDIAUNDI BIZIRIK

deiadarra

Hiru hizki zuri nagusitzen dira Auritz eta Aurizberri arteko paisaia berdean: SOS. Laguntza aldarrikatzen duen ikurra da. Babes bereziko eremu honetan, harrobia1 eraiki nahi dute, eta asmo horrek eztabaida sortu du eskualdean. ARKAITZ ALMORTZA.

Goibel2 dago Aurizberriko Mendiaundi (Erroibar bailara).Herria sortu zutenetik,bizilagunen zaindaria da eta betidanik izan du lotura berezia herritarrekin. Mendittipi eta Menditxuri ahizpa txikiekin batera, herrian arnasten den bakearen iturburua3 izan da.Orain,ordea,haizea harrotuta4 dabil mendi handiaren inguruan eta horrek kezka eragiten du; izan ere, inork baimena eskatu gabe, eztabaida baten erdian sartu dute. Antza, harrobi bat egin nahi dute Europak babestutako eremu honetan, eta, ondorioz, proiektuaren aldeko eta kontrako iritziak loratu5 dira mendi magalean. Aurizberrin eta inguruko herrietan sorturiko eztabaida hobeto ulertzeko, arazoaren sustraietara jo behar da. Esan genezake Euskal Herriko Pirinioak hamarraldiz hamarraldi emeki-emeki6 hostoak galtzen ari den pago

handi bat direla. Udalbiltzak Gaindegiari eskatutako ikerketak biltzen duenez, “udalerri askok galdu dute biztanleria,eta,lan merkatuaren eskasiak eta prekarietateak bultzatuta, hainbat herritarrek beren sorterria utzi behar izan dute”. Testuinguru horretan iritsi zen Silice Navarra S.L.enpresa Erroibarrera 2010ean.Francisco Calvete enpresa-gizonaren hitzetan, Mendiaundin goi mailako silizea dago eta,horregatik, meatzea egiteko proposamena aurkeztu zuen herrian, urtean 300.000 eta 500.000 tona silize ateratzeko xedearekin. Gainera, harrobiarekin batera, Aurizberriko Urrobi industrialdean bost enpresa sortuko zirela zin egin7 zuen: silize lantegia, hormigoi instalazioa, biomasa enpresa,ikerketa zentroa eta eguzki plakak birziklatzeko lantegia; horrenbestez, 40-60 lanpostu sortuko zirela esan zuen.

Hurrengo egunetan, bizilagunei aurkeztu zitzaien egitasmoa. Aitaren batean, bi iritzi nagusitu ziren herrian. Batetik, eskualdeak beharrezkoa duela uste dutenak: “Zonaldea itzaltzen ari da,gero eta zerbitzu gutxiago ditugu,eta horregatik uste dugu harrobiak onurak ekarriko dituela” dio Aurizberriko kontzejuaren presidente Juanjo Villanuevak. 2011ko hauteskun-

1. Harrobi: cantera (es), carrière (fr). 2. Goibel: triste. 3. Iturburu: iturri, jatorri. 4. Harrotu: altxatu. 5. Loratu: azaleratu, agertu. 6. Emeki: poliki, astiro. 7. Zin egin: hitz eman, promestu.

aizu! 387 / 2014ko maiatza 27


lekurik. Nik uste dut eskualdeari begirako konponbidea ez dela etorriko tankera horretako proiektu batekin,ezta birekin ere.Pirinioen egoerari aurre egiteko, lanketa sakona egin behar da, bai herritarren eskutik, baita Nafarroako Gobernuaren aldetik ere”dio Mendiaundi Bizirik taldeko Joseba Martinezek.

Bioaniztasunaren etxea

MENDIAUNDI BIZIRIK Mendiaundi Bizirik Alduide Mendi Koordinadoraren baitako taldea da. Elkarte berean dago Zilbeti Bizirik taldea.

MENDIAUNDI BIZIRIK

1. Okil: pájaro carpintero (es), pic (fr). 2. Aitzitik: hala ere, alabaina. 3. Ahuntzaren gauerdiko eztula: eskas, baliorik gabeko zerbait. 4. Sugar: grina, indar. 5. Irauli: buelta eman, erabat aldatu.

28 aizu! 387 / 2014ko maiatza

deetan aurkeztu zen, eta hasieratik egin zuen meategiaren alde: guztira, 120 boto jaso zituen haren alderdiak (202 lagun, erroldan). Bestetik, proiektua naturaren aurkako erasoa dela diotenak:“Gure eskualdean, turismoaz,abeltzaintzaz eta ingurugiroaz bizi gara; beraz, naturaren aldeko balioetan oinarritzen den pentsamoldean,horrelako asmoek ez dute

Aurizberriren gibelean dago Mendiaundi (1.232 m),Alduide mendiaren bihotzean.Paraje berde honen edertasunak leku berezi batean gaudela ohartarazten digu. Eta hala da: Babes Bereziko Gunea da, Natura 2000 sarearen baitan dagoen paisaia. Ingurumenarekin arduratuta, Europak hainbat guneren bioaniztasunari eusteko xedearekin sortu zuen programa hori. Nafarroan, babes bereziko 42 gune daude eta Alduide mendia izendapena eskuratzen lehena izan zen, 2005ean, zehazki. Auriztik Baztanera bitarteko birika berdea da. Orotara, 9.000 hektarea ditu, eta eremu horretan hiru pagadi familia biltzen dira: neutrofiloak, basofiloak eta azidofiloak. Eta, zuhaitz batetik bestera saltoka eta lanean, okilak1 (60 bikote baino ez dira geratzen) entzun daitezke.“Europak ez du onartuko inolako harrobirik, ez baitu babesten denarekin bat egiten. Legez kanpokoa da” esan digu SEO/Birdlife GKE-ko kide Ramon Elosegik. Azaltzen duenez, ingurumena kaltetzen ez duten jarduerak baino ezin dira egin eremu horretan, hala nola basogintza eta abeltzaintza. Beraz, meatzeek ez lukete lekurik izanen Alduiden; ez Mendiaundikoak, ezta eremu berean egin nahi dituzten beste biek ere: Zilbetikoa (Erroibar) eta Erdizkoa (Baztan). Nafarroako Gobernuak proposatu zuen Alduide babes bereziko guneen sarean sartzea.Ondorioz, 2007an uko egin zion Aurizberrin agregakina ateratzeko egin zuten proposamenari, kinka larrian jartzen baitzuen babestutako gunea. Gerora, ordea, gauzak aldatu egin dira, eta, orain, Gobernua silizea ateratzearen aldekoa da, beti ere Ingurumen Sailak baimena emanez gero: “Hasierako txostenen arabera,ezin da harrobia egin; halere, urtebetera egindako ikerketa berri batek baietz dio. Argi dugu horren atzean politikoengan eragiten duen enpresarien lobby bat dagoela”aipatu du Elosegik. Gauzak horrela, 2012an harrobia egiteko


eskaera aurkeztu zuen Silice Navarrak;aitzitik2, Nafarroako Gobernuak atzera bota zuen, ez baitzuen mineralaren kalitatea frogatu.Horrenbestez, ikerketarako baimena eskuratu ostean, 2013ko urrian zundaketak egin zituzten silizea aztertzeko eta, emaitzaren arabera, baimena eskatuko dute meatzea egin ahal izateko.

Etorkizuna, herritarren esku Harrobiaren eraikuntza ez da ahuntzaren gauerdiko eztula3. Are gutxiago herri txikietan eginez gero; izan ere, herritarren bizimodua goitik behera aldatuko luke,eta paisaia ez litzateke berdina izanen, nahiz eta sortutako kaltea konpontzen saiatu.“Ulertzen dugu naturan eragina izanen duela, baina, alde onak eta txarrak zerrendatuz gero, alde onak irabazten du, tartean lanpostuak sortuko direlako” nabarmendu du Kontzejuaren presidente Villanuevak. Mendiaundi Bizirik taldeko kidea ez dator bat:“Asko jolasten da lanpostuekin,batez ere krisi garaian. Pentsa: lehen 40-60 lanpostuz hitz egiten zuten eta orain,berriz,20 lan eskaintza aipatzen dituzte. Kontraesan handia da; ez dute bermatu zenbat lanpostu sortuko diren eta,gainera,bertan behera geratu da eguzki plakak birziklatzeko enpresa. Batzuek edozer gauza eginen lukete lanaren truke. Nire ustez, oraingo diskurtsoa duela 5-6 urte erabili izan balute, ez zukeen inolako zentzurik izanen”. Horiek horrela, 2011n,garai hartako Aurizberriko Kontzejuak herri galdeketa egin zuen herritarren iritzia ezagutzeko. Galdera bakarra egin zuen: harrobia, bai ala ez? Parte hartzera deituta zeuden 202 bizilagunetatik,179k egin zuten. Emaitza: 98 baiezko, 76 ezezko, 4 boto zuri eta baliogabetutako boto bat.“Oso gai serioa da, eta ez genuen izan behar bezalako erantzuna eman ahal izateko adina informazio” salatu du Herria hautagaitzako zinegotzi Ne-

Mendiaundi Babes Bereziko Gunea da, Natura 2000 sarearen baitan dagoen paisaia kane Nuñok.Talde hori da oposizio lana egiten duen bakarra, gainerako laurak Villanuevaren alderdikideak baitira. Ez du lan erraza; halere, tinko eusten dio, eta, azpimarratzen duen bezala, guztia zalantzan jartzeari esker ari dira lortzen proiektuaren nondik norakoak. Hori da,hain justu,eztabaidaren sugarrak4 areagotu dituen gaietako bat:informazioa.Herriko kontzejuak dio esku artean dituen agiri guztiak jarri dituela eskuragarri; haatik, oposizioak zein koordinadorak gaiaren gaineko ezagutza gabezia salatu dute:“Informazioa eskatu dugunean,ukatu egin digute,edo kostata eman” azpimarratu du Martinezek. Bide beretik, prozesuan hasieratik izandako azpijokoak gaitzesten ditu Mendiaundi Bizirik taldeak, bai Erroko Udalaren eta Aurizberriko Kontzejuaren aldetik, baita enpresa-gizonaren aldetik ere: “Keinu itsusi asko egon dira. Herri galdeketa, esaterako, beren esparrura eraman zuten”. Antzeko egoera bizi dute Auritzen. Herriak bat egiten du Erroibarrekin eta Kintorekin (Baztan), balizko harrobiak Aurizko lurrak ere hartuko bailituzke. Dena den, Udalak ez du erabaki alde edo kontra eginen duen: “Egin daiteke babestutako eremu batean? Hori da erantzun beharko genukeen lehenengo galdera” nabarmendu du Aurizko alkate Joxepe Irigaraik. Aldi berean, azaldu digunez, herriko plan orokorraren arabera ezinen litzateke meatzea udalerriko lurretan egin, babes bereziko gunea delako. “Momentuz, ez dut inolako galdeketarik eginen, ez baitago informazio nahikorik. Auriztarrek proiektuaren alde guztiak ezagutu ondoren eman beharko lukete beren iritzia; ondoren,

guztion artean erabakiko genuke zer egin”. Iritziak iritzi,herritar guztiak bat datoz gauza batean: Pirinioen egoera irauli5 beharra dago.Baina, nola? Hor dago gakoa.Aurizberriko Kontzejuaren presidentearen hitzetan, Ingurumen Sailaren baimena lortzen badu,alkatetzak argi berdea emanen dio harrobiaren proiektuari: “Ipiniko dugun baldintzetako bat izanen da ateratzen den silizea bertan lantzea, hots, Urrobi industrialdean, hala nola kontratatzen diren langileak zonaldekoak izatea: Aurizberri, Erroibar, Aezkoa, Auritz eta gainerako herrietakoak, beti ere eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte”. Etorkizuneko Pirinioak gaur egungo gazteen esku daude. Paradoxikoki, harrobian lan eginen dutenak omen dira; aitzitik, Aurizberrikoak ez datoz bat asmo horrekin: “Zonaldean gazte gehien biltzen duen herria da gurea eta harritu egiten gaitu zeinen gutxi hartu dituzten kontuan gure iritzia eta nahia. Guk geuk egin genuen etxez etxeko galdeketa batean ikusi genuen gazteen % 90 baino gehiago daudela harrobiaren kontra. Alegia, gazteria kontra jarri da, horrelako proiektuek sortzen dituzten amets faltsuak bertan behera uzteko” azaldu digu Martinezek. Denbora aurrera doa. Hori dela eta, Mendiaundi arretaz jarraitzen ari da herritarren artean sorturiko eztabaida.Une honetan,laborategiak silizearen kalitatea aztertzen ari dira; emaitzak baldintzatuko du zonaldeko geroa, Europak azken hitza esan arte, behinik behin. Bien bitartean, herritarrak eskualdearen alde ari dira lanean:“Pirinioen etorkizuna bermatzen, herriek izan behar dute protagonismoa,hau da, gakoa herritarren artean eta, bereziki, gazteen artean dago”,Joseba Martinezen ustetan. Finean,biharko herriak haien esku egonen dira,Pirinioen bihotza osasuntsu taupadaka ari baita. Era horretan, pagoak uste baino azkarrago jantziko ditu hosto berdeak. aizu! 387 / 2014ko maiatza 29


Mendiaundiren deiadarra