Urbil 3

Page 92

STY OCIO CINE Y DVD

ESTREINALDIAK BERRIKUNTZAK SPANISH MOVIE Estreinaldia: Abenduak 4. Zuzendaria: Javier Ruiz Caldera. Antzezleak: Joaquín Reyes, Alexandra Jiménez, Silvia Abril, Carlos Areces, Leslie Nielsen. Sinopsia: “Scary Movie” filmak egiten duen bezala, “Spanish Movie”k filma espainiarrak parodiatzen ditu, “Los Otros”, “El Orfanato” edo “Volver”, besteak beste. “Muchachada nui” programaren bultzatzailea, Joaquín Reyes, oso fauno berezi bilakatuko da… Barre algarak bermaturik daude.

AVATAR Estreinaldia: Abenduak 18. Zuzendaria: James Cameron. Antzezleak: Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney Weaver, Michelle Rodriguez. Sinopsia: Zientzia fikziozko istorioa. Gizakiek osaturiko armada armada alienigenarekin kontra borrokatzen da urruneko planeta batean. Pandorako ilargi urrunean, heroi uzkur bat, barkamenerako eta aurkikuntzarako bidaiari ekingo dio, zibilizazio bat salbatzeko borroka gogorraren lider bilakatuz.

NO ES TAN FÁCIL Estreinaldia: Abenduak 25. Zuzendaria: Jonathan Mostow. Antzezleak: Nancy Meyers,Meryl Streep, Alec Baldwin, John Krasinski, Steve Martin. Sinopsia: Jane, hiru seme-alaben ama jatetxe baten jabea da, eta hamarkada bat dibortziaturik egon ondoren harreman adiskidetsua du senar ohiarekin. Bazkari baten ondoren inork uste ez zuena gertatzen da: berriro ere erortzea. Nahaste horren erdian dago Adam, Janeren sukaldea berriztatzeko kontrataturiko arkitektoa.

ALVIN Y LAS ARDILLAS 2 Estreinaldia: Abenduak 25 Zuzendaria: Betty Thomas. Antzezleak: Marrazki bizidunak. Sinopsia: Zineko katagorri dibertigarrienak itzuli zaizkigu, beraien abentura berria eskaintzeko. Abentura horretan, Alvinek eta bere lagunek eskolaren presioari, ezagunak izatearen arazoei eta konpetentzia egiten dien beste katagorri talde bati egin beharko diete aurre.

Helbidea: Urbil Merkataritza Zentroa Udalerria: Usurbil Telefonoa: 943 376 557 Prezioa: Sarrera orokorra (egunero): 6,5 Euro ; Asteburuko murriztua (larunbat, igande eta jaiegunak), Lanegunetako murriztua (lanegunak): 5,4 Euro

Sarbidea: Urbil Merkataritza Zentroa. Donostia – Lasarte autobusa; Urbil Merkataritza Zentroa Euskotren / Donostia-Zumaia Trena Sarrerak saltzeko telefonoa: 902 221 622 Sarrerak saltzeko weg gunea: www.entradas.com

92 STYLÍSSIMO


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.