Issuu on Google+

GAIXORIK LANERA? EZ, ESKERRIK ASKO


LAN ARRISKUEN PREBENTZIOA Osasunari buruzko Nazioarteko Inkestek diote, urteko 0-15 urte bitarteko biztanleriako %11ak istripuren batek pairatzen duela. Horietatik, %30,2 eskolan izaten da, % 27a etxean, %21a kalean, %7,9a trafiko istripuetan eta %14a beste tokiren baten. 15 urtetatik aurrera istripu bat izateko arriskua alkohola tabako eta drogen kontsumoari, motorra duen ibilgailuen erabilerari eta aktibitate sexualari lotuta dago. Hala ere, 25 eta 45 urte bitartean istripuen %18a lantokian suertatzen dira. Aisialdian gertatzen diren baino ehuneko ehuna altuagoa, hauek %15a baitira. Istripuak sortzen dituzten arriskuen faktore eta sorburuak ezagutzea ezinbestekoa da hauek prebenitzeko, orokorrean sahiesgarriak baitira. Eskola, familia ondorengo lehenengo sozializatzeko tokia da, eta arauak zein bizitza ereduak barneratzeko ezinbestekoa. Ikasleei osasuntsua den bizitza estiloa transmititzen diegun bezala, STEE-EILASen curriculumean segurtasun eta prebentzioari buruzko kontzeptu eta irakaskuntza espezifikoak sartzeak etorkizuneko langileak beharrezkoak diren hainbat gaitasunak hartzeko ahalbideratuko duela uste dugu, hau da, auto babeserako neurriak har ditzaten, kontrolatu gabeko arriskuak identifikatzen, jakinarazten edota salatzen jakin dezaten eta prebentzio neurriak exijitzen jakin dezaten. Formazioaren bidez ikasleek prebentzioaren garrantziaz kontzientzia har dezaten lortuko dugu. Horrela, gertuko etorkizunean lan munduan sartzen direnean, arduraz jokatzeko gaitasuna izango dute. Luzatzen dizkizuegun jarduerak aurreko ikasturtean bidali genituen osagarri dira. Prebentzioa lantzeko ideiak besterik ez dira. Esan bezala, prebentzioa ohetik altxatzen garenetik bueltatzen garen arte egiten dugu. Euria egin behar duelako aterkia hartzen dugunean edo eskularruak otza egiten duelako edo kotxean segurtasun uhala jartzen dugunean eta motorra erabili behar dugunean kaskoa, prebentzioa lantzen ari gara.


ABIAPUNTUA Unitate didaktiko hau apirilaren 28n, Lan eta Segurtasun Nazioarteko egunaren inguruan landu daiteke, baita ebakuazio simulazioa egiten denean edota arrisku egoera bat suertatzen denean ere. HELBURU OROKORRA • Laneko arriskuen prebentzioaz kontzientzia hartu eta hausnartzea, egoerak aztertuz, aurreiritziak eta ohitura edota jokaera desegokiak aldatzeko eta prebentzio kultura sortzeko. HELBURU DIDAKTIKOAK Laneko arriskuei buruz hausnartzea, arrisku egoerak identifikatuz, kontzientzia hartzeko. Etxean, gelan zein aisialdian suertatu daitezkeen arriskutsuak diren egoerak identifikatzea, hauek ezagutuz, ikasleei horrelakorik gerta ez dakien. Etxean, gelan zein denbora librean dauden edo erabiltzen diren objektu eta produktuen arriskuak identifikatzea prebenitzeko moduak ikasteko eta osasuna zintzeko. Existitzen diren segurtasun seinaleak ezagutzea, hauek errekonozituz modu egokian erabiltzeko. Larrialdi eta ebakuazio planak ezagutzea seinale eta elementu guztiak errekonozituz modu egokian erabiltzeko. Norberaren babesteko ekipoak edota elementuak ezagutzea modu egokian erabiltzeko. Lan arriskuen Prebentzio Legeak langileak babestu egiten dituela eta enpresak behartu egiten dituela jakitea lan munduan arduratsuki integratu ahal izateko. OINARRIZKO GAITASUNAK Zientzia-teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. EDUKIAK Istripuak eta lan istripuak Gaixotasun profesionalak Prebentzioa Arrisku motak: etxean, eskolan, kalean, laneanc Arriskutsuak diren objektu eta produktuak: argindarra, gasa, garbigarriakc. Larrialdietako planak Seinaleak. Babesteko ekipoak: eskularruak, kaskoakc Lan arriskuen legea


JARDUERAK HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZAKO 1.ZIKLOA 1. OSASUNAREN LIBURUA Materiala: Osasunaren liburua Denbora: 2 saio Taldekatzea: Talde handia. Garapena: 1. eta 2. SAIOAK: Gelan Borobilean irakasleak istripuei buruz hitz egiteko proposatuko du, zer den istripu bat, zergatik gertatzen den eta ez gertatzeko zer egin behar den. Jarraian “osasunaren liburua” materiala aurkeztuko du. Eguneroko jarduera desberdinak egiterakoan gure jarreraren garrantzia azalduko du. Marrazkiz marrazki egoera desberdinen kontzientzia hartuko da baita babesteko neurri desberdinetaz ere. Bukatzeko marrazkiak margotuko dituzte. LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZA 1. ETXEAN ETA IKASTETXEAN DITUGUN PRODUKTO KIMIKOAK Materiala: Arbela, eguneroko produktuen etiketak. Denbora: 3 saio Taldekatzea: talde handia, talde txikiak, binaka Garapena: 1. SAIOA: Gelan Saioa produktu kimikoei buruz hitz egiten hasiko gara, zer diren eta beren funtzio nagusiak: Produktu kimikoak bizitzan zehar egiten ditugun hainbat ekintzetan presente daude: lantokian, etxean eta ikastetxean. Itsasgarriak, kolak, bernizak, garbiketarako produktuak, intsektizidak, laborategiko produktuak... zenbat produktu kimiko ezagutu eta erabiltzen ditugu? Arbela hiru zutabetan banatuko dugu: etxea – ikastetxea – aisialdia edo estraeskolarrak. Ikasleei eremu bakoitzean zer produktu erabiltzen diren esatea eskatuko zaie. Zerrendak egin eta gero ikasleei produktuak arriskutsuak edo arriskugabeak s a i l k a t z e ko e s k a t u ko d i e g u . B a i t a z e r g a t i k e t a o n d o r i o a k e r e . Ondoren etiketak irakurtzeko garrantzia komentatuko dugu. Ba al daukagu produktu bat erabili baino lehen etiketa irakurtzeko ohiturarik?


2. SAIOA: Etiketak ikertzen Aurretik ikasleei etxean erabiltzen dituzten produktu desberdinen etiketak ekartzeko eskatuko zaie. Eskolan topa ditzakegun produktuak ere erabiliko ditugu. Batzuk aukeratuko ditugu eta zer jartzen duen irakurriko dugu: erabilpena, instrukzioak, arriskuak, konposaketa eta enpresaren datuak. Ondoren etiketak talde txikietan banatuko ditugu eta talde bakoitzari aipatutako datuak apuntatzeko eskatuko dio. Komunean jarriko dira eta komuneko ezaugarriak zein desberdintasunak komentatuko dira. Etiketak irakurtzeko garrantzia azpimarratuko da.

3. SAIOA: Piktogramak Orain arreta etiketen piktogrametan jarriko dugu. Esanahia ezagutzen al dugu?: leherkorra, ingurugirorako arriskutsua, kaltegarri edo narritagarria, toxikoa, korrosiboa, sukoia, erregarria. Taldeka hiztegian hitzen esanahia bilatuko dugu, ondoren etiketak arriskuen arabera sailkatuko ditugu. Berdintasun eta desberdintasunak bilatuko ditugu. Bukatzeko produktu bakoitzaren arriskuen atala berreskuratuko dugu eta produktu horiekin lana egiten duten pertsonei zer babesteko aholkuak eman beharko genieken ondorioztatuko dugu. (eskularruen erabilpena, babesteko betaurrekoak, maskarila, aireztatzea...) Saio hauetan ikasitakoarekin horma-irudi bat edo babesteko manual bat egingo dugu.


BIGARREN HEZKUNTZA 1. ISTRIPUEN ESTATISTIKAK ETA LAN ISTRIPUAK Materiala: Eranskin I eta II, Internet. Denbora: 2 saio. Taldekatzea: talde handia, talde txikia, bikoteka Garapena: 1. SAIOA: Istripuak Irakasleak orokorrean gertatzen diren istripuei buruzko debatea bultzatuko du: zergatiak, ondorioak, babesa, ohikoenak... Ondoren I. Eranskina erakutsiko du eta Unitatearen sarrera irakurriko du. Ondorioak aterako ditugu. Zergatik izango ote dira adinagatik suertatzen diren desberdintasunak? Horretarako ikasleei informazio desberdina bilatzeko eskatuko zaie: garapen ebolutiboa, istripu motak, sustantzia desberdinetako kontsumoa (15 urtetatik aurrera arrisku ohikoena), trafiko istripuak... Datuekin grafiko desberdinak egingo ditugu eta iragarki taulan edota hormetan jarriko ditugu.

2. SAIOA: Lan istripuak Irakasleak II. Eranskineko datuak komentatuko ditu. Talde txikitan azkeneko urtean gertatu diren istripuei buruzko informazioa jasotzeko eskatuko du. II. Eranskineko datuak kontutan hartuta gela sektore desberdinen arabera lau taldetan banatuko da: Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza; industria; eraikuntza eta zerbitzuak. Istripu mota aztertzeko eskatuko zaie, maiztasuna, enpresa mota, gizonak edo emakumeak, adina... Grafikoak egingo dira eta ondorioak aterako dira. Istripuak ekidin al daitezke? Bukatzeko prebentzioaren garrantziari buruzko hausnarketa egingo da.


BALIABIDEAK Ley de prevención de riesgos laborales 31/1995 azaroak,8 (BOE 1995/11/10) Erakunde ofizialak www.educacion.navarra.es Lan Arriskuak www.hezkuntza.net Lan Arriskuen prebentzioa www.osalan.com www.institutonavarrodesaludlaboral.es Baliabide didaktikoak: Larrialdietako simulazioa Eusko Jaurlaritza (DVD) Erga Primaria Erga FP www.stee-eilas.org www.cucurrucu.com (HH eta LH) www.prevencio.cat (HH eta LH, katalanez dago) Los consejos de Napo en el trabajo Ipuinak: “Melanio el barrendero”. Gema Plazas (www.yocrezco.com) “Eta handitzen naizenean, zer?” (Sirena bilduma) Elkar argitaletxea “El señor todo azul” Monika Feth. Lumen “La gran migración del Masai Mara” Joan Junyent (HH eta LHrako ipuin bilduma) (www.actuatu.com) “El gran silencio” Joan Junyet (BH) (www.actuatu.com) Puzzleak: Ravensburger etxekoa (2x25 eta 2x36) Suhiltzaileekin (2x20) Pelikulak (B. H.) “En el hoyo” Juan carlos Rulfu “Workingman´s death” Michael Glawogger “En construcción” Jose Luis Guerin “La suerte dormida” Angeles Gonzalez Sinde “Síndrome laboral” Sigfrid Mouleón “La cuadrilla” Ken Loach “El corazón de la tierra” Antonio Cuadri “Smoking room” J.D. Wallovits, Roger Gu


Tabla 1. Causas más frecuentes de accidentes según la edad Tipo de accidente

Caídas Tráfico Intoxicación Quemaduras Armas de fuego Ahogamiento

0-4 años

5-9 años

10-15 años

45.7% 11.3% 18.2% 10.9% 0.8% 0.5%

59.2% 13.6% 5.6% 3.8% 1.0% 1.1%

51.5% 11.6% 7.8% 3.9% 1.8% 1.9%


ERANSKIN I I RESUMEN ESTADISTICO DE LA SINIESTRALIDAD LABORAL ACCIDENTES EN JORNADA DE TRABAJO Y ENFERMEDADES PROFESIONALES CON BAJA Acumulado 2009 enero - diciembre C.A.P.V. LEVES

GRAVES

MORTALES

ACCIDENTES

ACCIDENTES

ACCIDENTES

NO TR SEGÚN ACTIVIDAD ECONÓMICA 00 Agricultura, Ganaderia y Pesca 01 Industria 02 Construcción 03 Servicios TOTAL EN JORNADA DE TRABAJO CON BAJA

ACCIDENTES IN ITINERE CON BAJA

TR

H M T 1 10 3

H 1

640

M 59

NO TR T

T

699

700 1

NO TR

H M T H M T

10 11715 1199 12914 12924 7 3 6141

TR

65 6206 6209 1

1 15 1 16 17 7 53 1 54 61 3

3 8

1 52

2 10

52 53 2

1 30 27286 7616 34902 34932 30 3 33183 17200 233 9

1971 1987 3958 3958 1

1

1 25 18 43 44 2

RECAIDAS

1 1

H M 2

8 11 20 10 12

6

EP

TR

T

H 2

656

M 60

T

T

716

718

H

M 3

T 3

20 11776 1200 12976 12996 462 148 610 6 6203

65 6268 6274 111

4 115

4 6 1 7 11 40 4 44 8859 6309 15168 15212 113 226 339 9 25 1 26 35 68 4 72 27494 7634 35128 35200 689 378 1067

2 4

ACCIDENTES DE TRABAJO Y ENFERMEDADES PROFESIONALES SIN BAJA

TOTAL GENERAL

ACCIDENTES NO TR

T HMT H M T T

15 1 16 8790 6293 15083 15099 21 3 24 63 15 78 102 4 29

TR

TOTAL

4 6

3

3 2000 2005 4005 4008 44916 11053 55969 55969 1338 313 1651

29 1 30 29257 9603 38860 38890 31 3 34208 35243 277 11

29192383 1101 307 1408 1791 6

11 29 1 30 41 71 4 75 74410 20692 95102 95177 2027 691 2718

6 10 1 11 17

NO TR = accidentes no traumáticos TR = accidentes traumáticos IN ITINERE = del trabajo a casa y de casa al trabajo © OSALAN - INSTITUTO VASCO DE SEGURIDAD Y SALUD LABORALES

297 92 389 1111

308 1419 1808


OSASUNAREN

ALFABETOA MARGOTZEKO LIBURUA HRSAtik egokituta


A Arreta jarri.

Arreta jarri behar duzu erretzen duten lapiko eta tresnekin baita labanekin ere.


B Babesa.

Zure babeserako segurtasun-uhala jarrita eraman behar duzu.


D DOKTORE eta DENTISTAK

Zure onerako aritzen dira. Beren aholkuak jarraitu behar dituzu.


E EZ!

Kalean bakarrik zoazenean kontuz ibili behar duzu kotxeekin.


F FLOTAGAILUA.

Itsasora edo piszinara joaten zarenean jantzi behar da.


G GURUTZATU

Ez gurutzatu kalea edozein tokitan, horretarako semaforoak eta zebrabideak daude


H Hezurrak

Hezurrak eta hortzak sendotzeko esnekiak hartzea komenigarria da.


I IRAKURRI.

Jostailu berriak, botikak edo kalean dauden seinaleak irakurtzen ikasi behar dugu.


J JARDUERA FISIKOA

Jarduera fisikoa egiten duzunean segurtasun neurriak hartu behar dira.


K KASKOA

Bizikletaz ibiltzen zarenean kaskoa erabili behar duzu.


L LARRITASUNA

Larritasun bat gertatzen 112ra deitu behar da

denean


M MARMAR.

Aske ibiltzen diren animaliekin kontuz ibili behar da. Lotuta eraman behar dira beti.


N NI.

Gaixotasunak ez hartzeko NI ere saindu behar naiz


O Onak

Elikagai Onak hartu behar dira: frutak, barazkiak, ogia, haragia, gazta eta arraina


S SUA

Oso arriskutsua da, itzaltzeko extintoreak erabili behar dira.


P Peio

Peiok ere zuk bezala fruta jaten du.


R Relax

Erlaxatzea ere behar beharrezkoa da, baina beti babesteko neurriak hartuz.


T TXERTOA

Medikuak dizkizu.

ez

gaixotzeko

jartzen


U URA

Arriskutsua izan daiteke. Uholdeak sor ditzake. Iturriak ondo itxi behar dira.


W WANDA

Wandak bezala hortzak garbitu behar dituzu, gaixotasunak prebenitu daiteke eta.


X Ezetz esateko ikurra da.

Hainbat produktu oso arriskutsuak dira eta ez dituzu erabili behar.


“Zzzz� loguraren ikurra da

Ondo lo egitea beharrezkoa da eguneroko betebeharrei aurre egiteko.


Lan Osasuna Ud e 2012