Page 15

Berdintasunaren bidean atzerapausorik ez!!

3. Garaiako Feminismoa 1980 geroztik joera berriak agertzen dira feminismoan eta beste kolektiboekin elkartasuna hedatzen joaten da. • Feminismo Instituzionala: sortzen dira Ministerioak, Emakumeen Institutuak, Genero eta Feminismoari buruzko Ikerketen Departamentuak Unibertsitatetan…. • Aniztasunaren feminismoa: “emakume”aren esanahi unibertsala kritikatzen du. Emakumeen egoera anitzek izateak dituen ondorio teoriko eta praktikoak hartzen du gunetzat. Genero aldagaia beste aldagaiekin (herrialde, arraza, etnia edota aukera sexuala…) elkarri eragiten diote. • Ekofeminismoak: ekologia eta feminismoa batzen dituen mugimenduak. • Ziberfeminismoa: Azken urtetan sortutako mugimendua berritzeko feminismoen metodologia teknologia berriak erabiliz.

• Masculinitate berriak: Gizonezko batzuk hasten dira antolatzen eta batzen dira feminismoekin planteatzeko maskulinitate era berriak edota berdintzaileagoak.

Egungo egoera Generazio berrietako pertsona askok integrazio soziala, polita zein laborala egina daudela uste dute. Emakumeek berdintasuna lortu dutela. Arretaz begiratzen badugu errez konturatuko gara: − Gaizki deitutako “genero indarkeria” − Desberdin ordaindutako lana − Jazarpen sexuala − Jardunaldi bikoitzak eta korresponsabilidade falta − Publizitate sexista − Patriarkala den justizia − eta hainbat eta hainbat diskriminazioa Horregatik gaur inoiz baino gehiago feminismoak ezinbestekoak dira.

Harremanak berdintasunean

• Queer mugimendua eta transfeminismoa: Judith Butlerren liburuak argitaratu eta gero “emakumearen identitatea” zalantzan jartzen hasten da. Genero identitate soilik ez baizik eta sexu identitatea ere eraikuntza soziala dela baieztatzen da. Hori dela eta, rol sexual finkorik ez daude, rol hauek aldakorrak dira. Pertsona bakoitzak aukera ditzake rol bat edo gehiago.

7 berdintasunaren bidean atzerapausorik ez  

STEILAS M8 UNITATE DIDAKTIKOA

7 berdintasunaren bidean atzerapausorik ez  

STEILAS M8 UNITATE DIDAKTIKOA

Advertisement