Page 1

Elkarrerantzukizuna

Harremanak berdintasunean

ARDURAK BANATUZ DENOK IRABAZLE ELKARRERANTZUKIZUNA!!!


Elkarrerantzukizuna

ARDURAK BANATUZ, DENOK IRABAZLE. ELKARRERANTZUKIZUNA! Azken urte hauetan, emakumeak era masiboan sartu dira ordaindutako lan munduan baina murgiltze hau ez da izan gizonen baldintza berdinetan. Gure gizartean familiarteko ardurek betiko banaketa izaten jarraitzen dute, estatistikei eta inguruari begiratu besterik ez dago etxeko ardurak zeinek betetzen dituen ikusteko: emakumeak dira, ia beti, seme-alabak zaintzen dituztenak, etxeko lanak egiten dituztenak eta pertsona ez gaituak zaintzen dituztenak.

Harremanak berdintasunean

Familiarteko egiturek jasan dituzten aldaketak, emakumeak ordaindutako lan-munduan murgiltzeak eta hauek gizartean egindako lorpenek, pertsona ez gaituen beharrak (neska-mutilak, gaixoak, adinekoak‌) era argiagoan jartzen ditu mahai gainean. Errealitate honek gizonen pentsamoldean aldaketa nabarmena eta inbertsio publiko handiak eskatuko zituzkeen, emakumeek beraien bizitza laborala eta pertsonala kontziliatzeko ( “asteroko 56 orduko lanaldia egin gabe, gizonek egiten duten 36 orduko lanaldiaren pareanâ€? Duran 2000 ), baina ez da horrela izan. Oraindik ere, gure gizartean etxetik kanpo eta ordainduta egiten den zeregina bakarrik baloratzen da (lan produktiboa). Etxean eta familiaren esparruan egiten dena (lan erreproduktiboa) ez da aintzakotzat hartzen, ez da lana kontsideratzen baina badakigu ezinbestekoa dela, lan erreproduktiboak lan produktiboa burutzea ahalbideratzen baitu. Lehenengoa egingo ez balitz, ezin izango zatekeen bigarrena egin. Eta ezinbestekoa den lan hau, lehen esan bezala, emakumeek egiten dute batik bat. Gure gizartean emakumeek lorpen handiak izan dituzten arren eta alor batzuetan aldaketa nabarmena eman den arren, oraindik ere etxe barruan ez da elkarrerantzukizunez jokatzen, oraindik ere emakumeen lanegunak amaigabeak dira. Unitate didaktiko honekin lan erreproduktiboaren errealitatea, honen garrantzia eta hau partekatzearen inportantzia azalarazi nahi dugu. Gizartean sexuen araberako lan banaketan dauden topiko eta estereotipoak deusezten lagundu nahi dugu baita beharrezkoak diren lan guztiak gizon eta emakumeen artean banatzearen kontzientzia zabaltzen, era horretan, guztiok berdintasun baldintzetan goza dezagun bizitza. Eremu pribatuan eta publikoan batzuk eta besteen partehartzea orekatzeko oinarrizko estrategia da arduren banaketa, etxeko espazioan eta espazio profesionalean elkarrerantzukizuna, hain zuzen ere. Ikasleak honetan hezi nahi baditugu, geletara eztabaida hau eraman behar dugu; zaintza eta etxeko lanen garrantziaz kontzientzia hartzera bultzatu behar ditugu eta lan banaketa desorekatuak emakumeentzat dituen bidegabeko ondorioez jabetu daitezen lan egin behar dugu.


Elkarrerantzukizuna

ABIAPUNTUA Abiapuntuak, beti bezala, anitzak izan daitezke: gelan bizi izan den egoeraren bat, asanbladan gai honekin lotuta irakasleak egingo dituen galderak beraien egunerokotasunarekin lotutakoak, ipuinen bat, telebistako serieak, pelikulak… Garrantzitsuena da zuzenean beraiek bizi dutenarekin lotzea.

HELBURU OROKORRA Eremu pribatuan egiten den lana baloratzea, ikusaraziz eta duen garrantziaz jabetuz, gizon eta emakumeen artean partekatzeko zeregintzat hartzeko.

HELBURU DIDAKTIKOAK Arduren banaketa desorekatua ikusarazi, errealitatea aztertuz, gizon eta emakumeek egiten dutenaren artean dagoen aldeaz kontzientzia hartzeko.

Zaintza eta etxeko lanak zeinek betetzen dituen ohartu, arreta horretan jarriz, elkarrerantzukizunez jokatzen den jakiteko.

Elkarrerantzukizunaren garrantziaz jabetu, eremu pribatuko lanak denon lanak direla konturatuz, bizitzaz gozatzeko aukera berdintasunari leku egiteko.

Lan erreproduktiboa talde lan bezala baloratu, genero estereotipoak alde batera utziz, etxe eta eskolako lanetan parte hartzerakoan norberak bere burua baloratzeko.

Informazioaren begirada kritikoa sustatu, informazio iturriak aztertuz, ematen diren ereduak arauak ez direla konturatzeko.

Jarrera aldaketak sustatu, horretarako tresnak eskainiz, elkarrerantzukizunean oinarritutako harremanak ezarri ditzaten.

OINARRIZKO GAITASUNAK •

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna.

Matematikarako gaitasuna.

Informazioa tratatzeko gaitasuna.

Harremanak berdintasunean


Elkarrerantzukizuna

EDUKIAK • • •

Harremanak berdintasunean

• • • • • • • • • • • • • •

Emakumeek egiten dituzten lan mota guztien (etxe barruan zein kanpoan) ikusarazpena. Gure gizartean emakumeek egiten dituzten lanen balorazioa. Egoera errealaren azterketa: nork zaintzen dituen anaia-arrebak, aitona-amonak, gaixoak; nork egiten duen janaria, garbitzen duen, lisatzen duen,nork laguntzen dituen gaixoak medikuarengana … Etxeko lana eta zaintzaren inguruan datuak jaso: nork egiten ditu, nola eta noiz egiten ditu, zer utzi behar du ardura horiek guztiak betetzeko. Informazioaren bilaketa selektiboa. Grafikoen irakurketa. Aurreiritzien mobilizazioa. Antzezpenerako hainbat prozedura. Etxeko lanak: garbiketa, janaria… Zaintza lanak: gaixoen zainketa, helduen zainketa, umeen ardura… Emakume eta gizonen arteko parekidetasuna. Grafikoak. Etxeko lanetan parte hartzeko jarrera. Iragarkiak ikusteko jarrera kritikoa. Besteek egindako ekarpenekiko errespetua. Elkarlanerako jarrera positiboa. Besteen lekuan jartzeko gaitasuna.

JARDUERAK 1. BIDEOA IKUSIZ: EZINEZKO AMETSA Materiala: Ordenagailua, kanoia. Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde handia. Garapena: www.youtube.com web orrian “coeducacion” hitza jarri eta “El sueño imposible”bideoa aukeratu. Marrazki bizidun mutuak dira. Bideoan famili baten eguneroko bizitza ikusten da. Bi aldiz ikusiko da, lehenean aitak eta semeak egiten dutenean arreta jartzeko esango zaie ikasleei eta bigarrenean amak eta alabak egiten dutenean. Ondoren elkar jartzea egingo da. •

Zer egiten dute aitak eta semeak etxean?

Zer egiten dute amak eta alabak etxean?

Horrela izan behar al du?

Eta zuen etxean, berdina gertatzen al da?

Gizonak emakumeak egiten dituen gauzak egin ditzakeela uste duzue?

Aitak garabiarekin lan egiten du, amak lan hori egin dezakeela uste al duzue?

Amak lantegi batean egiten du lan josten, aitak lan hori egin dezakeela uste duzue?

Zerekin amets egiten du aitak? Eta amak?

Aitak amak amets egiten duena egin beharko lukeela uste duzue?


Elkarrerantzukizuna

2. ETXEKO LANAK Materiala: Fitxa (Ikus 1. ERANSKINA). Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Bakarka eta talde handia. Garapena: Ikasle bakoitzak 1. eranskineko taula beteko du. Ondoren emaitzak talde handian partekatuko dira eta arbelean izango dugun taula berdinean jarriko dira. Ondorioak aterako dira. Elkarrizketarako gidoi posiblea: Aitek egin al ditzakete ondorengo lanak?: janaria egin, josi, lisatu, garbiketak egin…

Amek egin behar al dituzte etxeko lan guztiak?

Emakumeek egin al ditzakete ondorengo lanak?: bonbillak aldatu, entxufeak konpondu, …

Ateratako ondorioak orri batean idatz daitezke eta gelako horman jarri daiteke noizbehinka gogorarazteko.

3. EGUNEROKO ZEREGINAK ANTZEZTUZ Materiala: Fitxa (Ikus 2.ERANSKINA), galdera sorta, antzezpenerako behar dena. Denbora: Bi edo hiru saio. Taldekatzea: Banaka, talde txikiak eta talde handia. Garapena: Irakasleak bi talde egingo ditu. Mutil guztiak talde baten eta neska guztiak bestean jartzea izan daiteke aukera bat, eta mutilei Marianen egoera ematea eta neskei Perurena. Talde bakoitzak antzezpena zeintzuk egingo duten eta nola egingo duten erabakiko du. Gainontzeko taldekideak behatzaileak izango dira eta antzezpen egokia egiteko laguntza emango diete kanpoko begiradaren bidez. Beste taldearen antzezpena ikusterakoan irakasleak emaniko galderak erantzungo ditu ikasle bakoitzak. Antzezpenak bukatzean ikasleak bere taldearekin elkartuko dira eta galderen erantzunak komunean jarriko dituzte. Gero talde handian ulertutakoa konpartituko dute eta elkarrizketa bultzatuko da, egitea egokitu zaiena eginda nola sentitu diren, …

1. Egoera: 1. Aipatu banan-banan Peruk egiten dituen ekintza guztiak. 2. Zein ordutan jaikitzen da? Zein ordutan bukatzen du lana? 3. Zer egiten du bazkaldu ostean? Eta afaldu eta gero? 4. Zein egunetan egiten du lan? Zein da bere ordutegia? 5. Peruk lan egiten duela uste duzu? Zergatik? 2. Egoera: 1. Zerrenda itzazu Marianek egiten dituen zereginak. 2. Zein ordutan altxatzen da? Zein ordutan bukatzen du lana? 3. Zer egiten du Marianek bazkaldu ondoren? Eta afaldu eta gero? 4. Zein egunetan egiten du lan? Zein da bere ordutegia? 5. Marianek lan egiten duela uste duzu? Zergatik?

Harremanak berdintasunean


Elkarrerantzukizuna

4. IRAGARKIAK AZTERTUZ Materiala: Telebistako iragarkiak, zaintza eta etxeko lanei buruzkoak. Denbora: Bi edo hiru saio. Taldekatzea: Talde handia eta bakarka. Garapena: 1. Irakasleak etxeko lan eta zaintzarekin loturiko hainbat iragarki grabatuko ditu telebistatik: etxe eta arropa garbiketa produktuak, elektragailuak, umeen elikagaiak…

Harremanak berdintasunean

Talde handian iragarki hauek ikusiko dira eta ondoren elkarrizketa bultzatuko da. Hona hemen lagungarria izan daitekeen gidoia: •

Zer iragartzen da iragarki hauetan?

Zeini zuzenduta daude iragarkiak?

Zergatik agertzen dira emakumeak batik bat iragarki hauetan?

Lan hauek edozein pertsonak egin al ditzake?

Gizonezkoak agertzen badira, zein da beraien funtzioa iragarkian?

Genero estereotipoei lotutako iritziak besterik agertzen ez badira (hori delako naturaltzat hartzen dutena) hauen mobilizazioa bultzatuko du irakasleak, beraien baieztapenak zalantzan jarriz.

2. Elkarrizketa-eztabaidaren ondoren telebistan beste iragarki mota batzuk bila ditzatela esango zaie: gizonak zaintza lanetan eta etxeko lanetan azaltzen diren iragarkiak. Elkarrizketarako gidoia posiblea: •

Bilatu al duzue gizonezkoak etxeko lanetan (garbiketa produktuak, elektragailuak…) eta zaintzan (umeen janaria, etxekoen janaria…) azaltzen diren iragarkirik?

Baiezkoa bada, asko kostatu al zaizue?

Zergatik uste duzue gertatzen dela hau?

Lan hauek emakumezkoenak direla uste al duzue?edo gizonek ere egin ditzakete?


Elkarrerantzukizuna

5. GRAFIKOAK AZTERTZEN Materiala: Grafikoak (Ikus 3. ERANSKINA). Denbora: Saio bat. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena: Jarduera honetan zaintzari lotutako hainbat grafiko aztertuko dira. Talde txikiak egingo dira eta gero talde handian iritziak elkar jarriko dira. Lehen grafikoa aztertu: •

Zer adierazten du grafiko horrek?

Zuek zer uste duzue?

Zer uste duzue aldatu behar dugula gure gizartean, egoera hori aldatzeko?

Azter ezazu “Aitatasun lizentzien” inguruko grafikoa: Badakizue zer diren amatasun eta aitatasun lizentziak?

Zer pentsatzen duzue grafiko honek adierazten duenaren inguruan? Azal ezazue.

Horrek guztiak zer nolako ondorioak dakarzkie emakumeei?

Zuen etxean aitak inoiz hartu al du aitatasun lizentziarik?

Azken grafikoan nagusien zaintzarako ematen den denbora minututan azaltzen da. •

Zenbat denbora gehiago ematen dute jarduera honetan emakumeek gizonek baino?

Horrek zer dakarkie emakumeei?

Zuen etxean berdin gertatzen al da?

Zuen neba-arrebek eta zuek berdin parte hartzen al duzue zaintzetan eta etxeko lanetan?

6. MUNDU BAT ELKARREKIN BIZITZEKO Materiala: Aldizkariak, arkatza, papera,… Denbora: Egingo den ekintzaren arabera. Taldekatzea: Talde txikiak eta talde handia. Garapena: Jarduera honetan, elkarrerantzukizunean jardungo duten gizon eta emakumeak irudikatuko dira. Irakasleak ikusiko du zein izan daitekeen bere taldearentzat ekintzarik egokiena. Proposatzen dugun kontsigna ondorengoa da: “Imajina ezazu nolakoa izango litzatekeen gure gizartea emakumeek eta gizonek denbora berdina emango balute aisialdirako eta ondorengo jardueretarako: •

Etxeko lanak.

Umeen zaintza.

Nagusien zaintza.

Etxetik kanpoko lana…

Ideia hau oinarritzat hartuta hainbat jarduera egin daitezke: Argazkiz egindako horma-irudia (aldizkariak, ikasleek ateratako argazkiak…) non emakume eta gizonak jarduera anitzetan azalduko diren: etxeko lanetan, zaintzan, konponketak eginez, aisialdian (kirola eginez, ikastaroetan, jaietan…). Antzerkirako gidoia Iragarkiak asmatu …

Harremanak berdintasunean


Elkarrerantzukizuna

EBALUAZIOA Unitatea lantzen den bitartean etengabeko ebaluazioa egingo da, besteak beste, behean aipatzen diren teknika eta tresnak erabiliz. Unitatea bukatzean berriz ikasleen lana baloratuko da markatutako irizpideak jarraituz. Ikasleek ere beraien autoebaluazioa eta unitatearen ebaluazioa egin dezakete. Bestalde, jarduera bakoitzaren bukaeran jarduera beraren ebaluazioa egingo dugu, zerk funtzionatu duen, zerk ez, nola antolatu dugun gela, denbora, ikasleak motibatuta egon diren…guzti hau, behar izanez gero, hurrengo jarduerarako praktika egokitu eta unitatearen bukaeran ezarritako helburuak bete ahal izateko.

Harremanak berdintasunean

Ebaluaziorako irizpideak: •

Ea etxe gehienetan ematen den arduren banaketa, desorekatua iruditzen zaion.

Ea errealitatearen azterketa kritikoa egiten duen.

Ea ematen den desorekaren kontzientzia hartzen ari den.

Ea ohartu den zaintza eta etxeko lanak zeinek betetzen dituen.

Ea elkarrerantzukizuna garrantzitsua iruditzen zaion.

Ea ohartu den etxeko ardurak eta aisialdirako denbora izatearen loturaz.

Ea konturatu den etxeko lanak denon lanak direla.

Ea etxeko lanak baloratzen dituen.

Ea iragarkiak begirada kritikoz ikusten hasi den.

Ea jarrera aldaketarik izan duen.

Ebaluaziorako teknika: Behaketa Ebaluaziorako tresnak: •

Irakaslearen egunerokoa.

Portfolioa: Ikasleen lanen balorazioak eta egindako lanen aukeraketa esanguratsua jasotzen duen karpeta. Ikasle bakoitzaren historia izango da.

Ikasleen ebaluazioa unitatearekiko: Elkarrizketarako gidoia: •

Zer den gehien eta gutxien gustatu zaiena eta zergatik.

Zer ikasi duten.

Zerk harritu dituen gehien.


Elkarrerantzukizuna

BALIABIDEAK •

Nire aita etxekoandrea da ETA ZER?: Silvia Ugidos/Mikel Valverde; Elkar argitaletxea.

Mundu bat elkarrekin aritzeko: Asociación andaluza por la paz y la solidaridad. Unitate didaktikoa www.juntadeandalucia.es/averroes

Cuadernos de educación no sexista: los saberes de cada dia. http://www.inmujer.migualdad.es/ mujer/publicaciones/catalogo/cuadernos_educacion.htm

Como compartir la vida en igualdad Neska mutilentzako gida didaktikoa.

http://www.educarenigualdad.org/Upload/Mat_171_guiacompartir_consejo_madrid.pdf

Harremanak berdintasunean


Elkarrerantzukizuna

1. ERANSKINA

GURE ETXEAN Zeinek egiten du Nagusiak zaindu (aiton.amonak‌) Neba-arreba txikiak zaindu Leihoak eta kristalak garbitu

Harremanak berdintasunean

Etxetik kanpo lan egin Medikuarengana lagundu Autoa konpondu Janariak prestatu Gaixorik gaudenean zaindu Arropa lisatu Kirola egin Eskolako bileretara joan Erratza edo aspiradora pasatu Ontziak garbitu Bonbilak aldatu Zarama atera Arropa garbitu, zabaldu eta batu Erosketak egin Eskolako lanetan lagundu Apurtzen diren gauzak konpondu Zu iratzartu Ordenagailua erabili Maskotak zaindu

Ama

Aita

Amona

Aitona

Kanpoko emakume bat

Kanpoko gizon bat

Neba Ahizpa Arreba Anaia


Elkarrerantzukizuna

2. ERANSKINA 1. Egoera: Peruk 45 urte ditu. Bere lan eguna goizeko 9etan hasten da: egunero – astelehenetik ostiralera- goizeko 8etan altxatzen da, dutxa hartzen du eta bizarra kendu eta gero, txukuntzen den bitartean, emazteak prestatu dion kafea gosaltzen du. Kafea hartu eta gero, etxetik ateratzen da eta mekanikari lana egiten duen tailerrera joateko autoa hartzen du. Hogei minutuko bidea egiten du gutxi gorabehera. Lanera iristen denean bere lankideak agurtzen ditu, irratian entzun dituen berriak komentatzen ditu eta lan-jantzia jartzen du. Goizeko hamarrak inguruan, lankide batekin ateratzen da gosaltzera; itzultzen denean, lanean jo eta ke aritzen da ordu biak arte; ordu horretan etxera joaten da bazkaltzera. Ordu bi eta erdietan etxera iristen da eta bazkaltzeko mahaia eta den-dena prest aurkitu ohi du. Bazkaldu ondoren besaulkian lo kuluxka bat egiteko ohitura du, berriro arratsaldeko 5etan lanera bueltatu arte. Han 8ak arte egongo da. Lanetik ateratzen denean, egunen batzuetan, bere lankideekin

2. Egoera: Marianek 48 urte ditu. Goizeko 8ak laurden gutxitan altxatzen da, komunera joaten da eta txukuntzen da, gero sukaldera joan eta gosaria prestatzen du. Bere senarrak komunean bukatzen duenean, berak bere seme-alabak esnatzen ditu dutxa har dezaten eta gosal dezaten. Zortzi eta erdietatik aurrera hasten dira etxetik irteten bere senarra eta seme-alabak eta orduan gosaltzen du Marianek. Ondoren, etxeko leihoak irekitzen ditu, oheak egin, hautsa kendu, erraztu eta aurreko egunean bukatu gabe gelditutako gauzak jasotzen ditu. Geroago, sukaldea eta komuna garbitzeko txanda dator. Zeregin hauekin bukatzen duenean, goizeko 11:30ak dira eta orduan janzten da erosketak egitera joateko. Egunen batzuetan banketxera joateko ere aprobetxatzen du edo beste eginbeharren bat egiteko. Poltsekin itzultzen denean, erosi duena gordetzen du eta bazkaria prestatzen hasten da; normalean oso justu ibiltzen da ordu bi eta erdietarako dena prest izateko. Ordu bietatik aurrera mahaia prestatzen hasten da eta berehala hasten dira ailegatzen bere alaba, semea eta senarra. Elkarrekin bazkaltzen dute. Bukatzean, bera altxatzen da mahaia jasotzera eta seme-alabek laguntzen diote berak harrikoa egin, sukaldea jaso eta zorua garbitzen duen bitartean. Hori guztia egin ondoren, kafe bat prestatzen du bere senarrak lanera bueltatu aurretik har dezan. Guztiek alde egiten dutenean, sofa gainean etzaten da pixka bat deskantsatzeko telebistako programaren bat ikusten duen bitartean. Batzuetan lo gelditzen da. Esnatzen denean, egunen arabera, metatuta daukan arropa lisatzen hasten da edota josi gabe daukan arropa josten.Bere alaba, semea edo senarra itzultzen direnean, pixka bat hitz egiten dute, baina berehala joaten da sukaldera afaltzeko zerbait prestatzen hasteko eta mahaia prestatzeko. Afaldu eta gero, Marian altxatzen da mahaia jaso eta harrikoa egiteko. Esertzen denean, pelikula hasita egoten da eta erdi lo geratzen da sofa gainean. Bere semea edo alaba ez bada etxera bueltatu, esna geratzen da beren zain. Oheratu aurretik leihoak itxita daudela ziurtatzen du eta berogailua itzalita. Azkenean oheratzen da egun berri bat hasteko prest egoteko. Marian etxekoandrea da, astelehenetik igandera egiten du lan eta ez dauka erretiroa hartzeko itxaropenik.

Harremanak berdintasunean

geratzen da tabernan garagardo bat hartzen, egun horretan gertatutakoa edota gauean jokatuko den futbol partiduari buruz hitz egiten. Etxera ailegatzerakoan, atseden hartzeko esertzen da eta telebista ikusi edo semealabekin hitz egiten duen bitartean afaria prest egon arte zain geratzen da. Afaldu ostean, besaulkian jesartzen da eta telebistako programaren bat ikusten du ohera joan aurretik, hurrengo egunean berriro hasteko.


Elkarrerantzukizuna

3. ERANSKINA

Harremanak berdintasunean

Seme alabak izan ostean ordaindutako lana bikotean zeinek utzi beharko lukeen galderari erantzunez ondorengo emaitzak atera ziren (%).

Aitatasun lizentziak hartu dituztenen kopurua (%) :

Beste grafiko bat, honetan nagusien zaintzarako ematen den denbora minututan:

2 elkarrerantzukizuna  

STEILAS M8 UNITATE DIDAKTIKOA

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you