Page 1

Egin dezagun bidea – Basauriko bilgunea ekimeneko partaideok, idazki honen bitartez, gure kezka eta larritasuna adierazi nahi diogu Basauriko Udal Batzari, Basauriko semea den Jesús María Martín Hernandok bizi duen egoeraren aurrean. Uztailaren 15eko prentsaurrekoan Jaiki Hadi eta Etxerat elkarteek jakitera eman zutenez, Jesús María Martín Hernando euskal preso politikoaren osasun egoera oso larria da eta berehala aske uzteko eskatu zuten. Txusek trastorno eskizoafektibo bat jasaten ari da eta 2010eko irailean bere buruaz beste egiten saiatu zen, pairatzen duen gaixotasunak eragindako brote psikotiko baten ondorioz. Frantziatik espainaratua izan ostean, tratamendu farmakologikoarekin jarraitzea eta bere buruaz beste egitea ekiditeko protokoloa aplikatua izatea eta, beraz, uneoro lagunduta egotea gomendatu zen. Zortzi hilabetez bisitarako baimena lortzeko hainbat eskaera egin ondoren, 2011ko ekainetik, eta berak horrela eskatuta, Jesús María Martín bere konfidantzako medikuek artatua izaten ari da Soto del Realeko espetxean. Bai bere medikuak, bai bere psikologoak hilabetean behin ikusi nahiko lukete, baina gaur arte bi bisita baino ezin izan dute egin. Bisita hauetan espetxeko zerbitzu medikuko kide baten derrigorrezko presentzia izan dute, euskaraz hitz egiteko debekua eta bisitarako denbora zein berarekin nahi bestetan egoteko aukera mugatuak izan dira. Lehen diagnostikoaren ondorioa nahasmen eskizoafektiboa izan zen. Azpimarratu egin beharra dago, espetxearen ukoa dela eta ezin izan direla diagnostiko osotu bat burutu ahal izateko beharrezkoak diren froga guztiak egin, protokolo medikuak eskatu bezala. Ez diote espetxean egindako inolako txosten medikurik ikusten utzi, ez dizkiote analitiken emaitzak eman eta ez diote eskaner bat egiteko baimenik eman, nahasmen mota hauetan ezinbesteko froga izanik, are gehiago bere kasuan, adina eta azaldu zaizkion hutsune amnesikoen sintomak kontuan izanda.


2011ko ekainean, ordurarte hartzen ari zen medikazioaren aldaketa baloratu zuten medikuek, ordurartekoa bere sintomatologiarako nahikoa ez zelako. Espetxeak gomendio horri muzin eginez, Txusen borondatearen aurka, erizaindegian ingresatu zuen bi egunez. Denbora horretan ez genuen jaso ez berari buruzko berririk, ez azalpenik eta gainera ez zioten medikazioan inolako ajusterik egin. Abuztuaren bukaeratik, bere medikuek askotan saiatu ostean, eta mediku asistentzia ezagatik bi salaketa jarri ostean, duela hilabeteak hartzen egon beharko lukeen antidepresiboa hartzen ari da. Gaur egun, beste edozein patologia baztertu eta diagnostikoa zehaztu ahal izateko beharrezko diren frogak egin diezaizkiotela eskatzen jarraitzen dugu. Edozein kasutan ere, erizaindegian berriro ez ingresatzea gomendatu da, neurri horren eragin ezagatik eta batez ere, bere segurtasunerako dugun bermarik onenetik aldentzea suposatzen duelako, hau da, 24 orduz bere ondoan kide bat izatea. Oraingo egoeran, Txusen osasunak okerrera egiten du egun batetik bestera. Froga osagarriak falta badira ere, egungo diagnostikoa nahikoa larria da bere askatasuna eskatzeko. Era berean, Kode Penalak nahasmen mota hauek nahikotzat jotzen ditu 3. gradu eta ondoren baldintzapeko askatasuna emateko. Gaixotasun

honek

berezko

dituen

ezaugarriek

ezinezko

egiten

dute

hobekuntzarik; batetik, espetxea bezalako ingurune arrotz batean paranoiak eta mesfidantzak areagotzen dituelako, eta bestetik, espetxean Txusen osasun egoerari arretarik jartzen ez diotelako, diagnosi frogak egiteko aukerarik, jarraipen eta kontrol medikurik eta tratamendu egokirik ematen ez dizkiotelako. Egoeraren larria hain handia izanda ere, Txusek kartzelan jarraitzen du. Espainiak eta Frantziak euskal preso politikoen aurka diseinatu eta inpuntitate osoz aplikatzen duten espetxe eta dispertsio politika bortitzaren ondorioz, Txusen osasun egoerak okerrera egin du azken hilabeteotan, sintoma psikiatriko eta psikologiko larriak ditu, honek ahultasun fisiko kezkagarria ere eragin diola. Egoerak bere horretan jarraitzen badu, Txusen osasuna, eta ondorioz,


bere bizitza bera arriskuan daude. Bidegabekeria honen aurrean, eta Txusen senide eta lagunen izenean, zera eskatzen dizuegu:

1.- Basauriko Udalak eska diezaiela dagokien erakundeei (Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Batzordea, Arartekoa, Espainiako Espetxe Zuzendaritza, Soto del Realeko Espetxea,...) Txusek behar duen mediku asistentzia bermatua izatea. Bere konfidantzako mediku eta psikologoa berarekin egoteko oztoporik ez jartzea, bere konfidantzako medikuek beharrezkotzat jotzen dituzten froga mediku guztiak egitea eta gomendatzen duten tratamendua oztoporik gabe ematea, Txusi, familiari edo bere medikuei bere inguruko txosten mediku eta froga guztien emaitzak ematea eta bere buruaz beste egitea ekiditeko protokoloa behar bezala aplikatzea. 2.- Basauriko Udalak eska diezaiela dagokien erakundeei (Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Batzordea, Arartekoa, Espainiako Espetxe Zuzendaritza,...) Kode Penalak ezarritako neurriak aplikatzea Txus aske uzteko prozedurak bizkortzeko. 3.- Egoerak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Txusen osasun egoeraren jarraipena egitea eta Udalak eskura dituen bitarteko guztiak erabiltzea arazo hau ahal den neurrian arintzeko. Egoeraren larritasunaz jabetu, eta gure eskakizunak aintzat hartuko eta onartuko dituzuelakoan,

Basaurin, 2011ko irailean

Egin dezagun bidea – Basauriko herri bilgunea

TxusMozioaEus  

Mozioa euskaraz

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you