Page 1

GURASO ELKARTEEN GIDA PRAKTIKOA

1


1 Nafarroako Hezkuntza Sistema

Kaixo Sortzenkide! Esku artean duzun gida hau lan tresna gisa planteatu nahi dugu. Zure eskolako Guraso Elkartean parte hartzen duzu, edota orain dela gutxi hasi zara. Gida honetan, alde batetik, aurkituko dituzun edukiekin, zenbait zalantza argitu nahi dizkizugu. Eta, bestetik, guraso elkarteek betetzen dituz-

ten funtzioen eta familien parte hartzearen inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu. Beraz, jaso ezazu besarkada handi bat, ilusioa eta konpromisoa bat eginda, Auzo Bizi Onaren Eskola helburu, Euskal Eskola Publiko Berria helburu, nahi eta behar dugun Eskola eta Hezkuntza Sistema amestu dezagun elkarrekin.

1 Nafarroako Hezkuntza Sistema Hasteko, gure herrialdeko Hezkuntza Sistema gainetik ezagutzeko, pintzelada batzuk eskainiko dizkizuegu.

1.1 Zikloak Adinaren arabera, zikloka antolatzen da. Ziklo bakoitzak (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH, Lanbide Heziketa, Batxilergoa...) bere berezitasunak, helburuak eta antolamendua ditu. Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa: Haur Eskolak, kasu gehienetan, Udalarenak dira. Legez, borondatezkoa da, ez derrigorrezkoa, alegia; eta haren helburua da 16 astetik 3 urte bitarteko haurren afektu, mugimendu eta ezagutza gaitasunen eta komunikazioaren eta hizkuntzaren garapen orekatua lortzen laguntzea. IruĂąean, adibidez, IruĂąeko Udalaren ardurapean Haur Eskolen Organo Autonomoa dago. Haur Hezkuntzako bigarren zikloa (3-6 urte): Haur Hezkuntzako bigarren zikloaren xedea da haurren garapen fisikoan, afektiboan, sozialean eta intelektualean laguntzea. Ez da derrigorrezkoa. Ziklo horretan, zein Lehen Hezkuntzan ere, tutore-irakasle bakar baten bidez, hauek landuko dira era mailakatuan: garapen afektiboa, mugimendua eta gorputza kontrolatzeko ohiturak, komunikatzeko adierazpenak eta mintzamena, bizikidetzako eta gizarte harremanetako oinarrizko jarraibideak eta ingurunearen ezaugarri fisikoak eta sozialak aurkitzea. Gainera, haurrei beren buruaren irudi positibo eta orekatua sortzen eta beren adinarentzako egokia den norberaren autonomia-maila lortzen lagunduko zaie. Lehen Hezkuntza (6-12 urte): Legez, derrigorrezkoa den hezkuntza zikloaren hasiera, 16 urte bete arte. Ziklo honetan 2 urteko 3 azpi-ziklo egongo dira (6-8, 8-10 eta 10-12). Tutore-irakasle-erreferente bat izango dute azpi-ziklo hauetan zehar. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) (12-16 urte): Xedea da ikasleek kulturaren oinarrizko elementuak eskuratzea, batez ere haien alderdi humanistiko, artistiko, zientifiko eta teknologikoak; ikasteko eta lan egiteko ohiturak garatzea eta sendotzea; eta herritar bezala dituen eskubideak eta betebeharrak gauzatzeko prestatzea. Batxilergoa: Helburua ikasleei prestakuntza, heldutasun intelektuala eta gizatiarra, ezagutzak eta gaitasunak ematea da, gizarte-funtzioak betetzeko gauza izan daitezen eta bizitza aktiboari arduraz eta gaitasun egokiekin ekiteko gai izan daitezen. Era berean, ikasleak goi mailako ikasketetan sartzeko gaituko ditu. Lanbide Heziketa: Nafarroako Lanbide Heziketako irakaskuntzaren garapena hainbat ekintzaren bidez egiten da: ikasketa horiek hedatzeko eta horien kalitatea hobetzeko, kualifikazioen sistema garatzeko edo lanbide-heziketako ikastetxe bateratuen sarea ezartzeko ekintzak; gaitasun profesionalak ebaluatu eta egiaztatzeko proze-

2 GURASO ELKARTEEN GIDA PRAKTIKOA


Nafarroako Hezkuntza Sistema 1

suarekin lotutako ekintzak; Lanbide Heziketako ikasketak malguago egiteko neurriak, bizi guztiko prestakuntza hobetzeko asmoz; eta aniztasunarekiko hezkuntza-arretaren garapena lanbide-heziketan. Arte eta Musika Ikasketak: Arte-ikasketen helburua da ikasleei kalitatezko prestakuntza artistikoa ematea eta musikaren, dantzaren, arte plastikoen eta diseinuaren etorkizuneko profesionalen kualifikazioa bermatzea. Besterik: Helduen Irakaskuntza, Kirol Ikasketak...

1.2 Ereduak (D, A eta G) Erabiltzen diren hizkuntzen arabera, hiru eredu nagusi daude Nafarroako Hezkuntza Sisteman. D eredua: Euskarazko murgiltze eredua, Gaztelera Hizkuntza eta Ingelesa Hizkuntza ikasgaiak izan ezik, gainontzeko ikasgaiak euskaraz barnebiltzen dituena A eredua: Euskara Hizkuntza eta Ingelesa Hizkuntza ikasgaiak dituena. Gainontzekoak gazteleraz. G eredua: Gazteleraz, Ingelesa irakasgaiarekin. Datuak, 2015-2016 ikasturtea: Haur hezkuntzan: D eredua (5.475 ikasle, %27.48), A eredua (4.356 ikasle %21,87) eta G eredua (10.034 ikasle, %50,37) Ingelesa ikasteko programa: IIP programetan ingelesez gutxienez curriculumeko %35 ematen da (10 saio) A/G ereduan. IIPko A ereduko ikasleek, gainera, euskara ere ematen dute. D ereduan %18 (5 saio) izanen da Haur Hezkuntzan eta %21 eta %28 artean Lehen Hezkuntzan. IIPko D ereduko ikasleek, gainera, euskara ere ematen dute.

1.3 Eskumenak Nafarroako Hezkuntza Sistema, Espainiar Hezkuntza Ministerioak agindutakoaren menpe dago. LOMCE izan da Madrilen onartu duten azken hezkuntza legea, besteak beste zentralismoaren joera indartu duena. Espainar Estatuak (LOMCE legea): Ebaluazio frogak ezartzen ditu (LH3. eta 6., DBH4. eta Batxilergo 2.) Curriculumean, enborrezko ikasgaien edukiak Estatutik zehazten ditu: Natur eta Giza Zientziak, Matematikak, Gaztelera, eta Atzerriko Hizkuntza. Nafarroako Gobernua (Hezkuntza Departamendua. Foru Dekretuak eta Aginduak): Curriculumean, Ikasgai Espezifikoetan esku-hartzerik badu: Gorputza eta Arte Hezkuntza, Giza Balioak… Nafarroako Hezkuntza Departamendua: Nafarroako Hezkuntza Sistemaren kudeaketaren arduraduna. Espainiar legediaren menpe. Programa ezberdinen bidez, ildo estrategikoen garapena bultzatzen dute: Hezkidetza, Elkarbizitza… Departamenduaren ardurak zerbitzuetan banatzen dira. Karguak eta organoak: • Kontseilaria: Maria Solana • Zuzendari Nagusiak: Roberto Perez eta Miren Nekane Oroz. Bakoitza zenbait zerbitzuen arduradun. • Zerbitzuak: Antolamendua, Orientazioa eta Aukera Berdintasuna, Eleaniztasuna, Lanbide Heziketa, Ebaluazioa, Kalitatea, Formazioa, Inspekzioa... • Nafarroako Eskola Kontseilua: Organo kontsultiboa da, herrialdearen hezkuntza sistemaren partaideak barnebiltzen dituena (Sindikatuak, Gurasoen Elkarteak...). Gogoeta eta datuen diagnosia bultzatzen du. • CREENA/NHBBZ: Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen zentroa.

GURASO ELKARTEEN GIDA PRAKTIKOA

3


2 Eskolaren antolaketa eta 3 Guraso elkarteen antolaketa

2 Eskolaren antolaketa Eskola Kontseilua: Estamentu guztien ordezkaritza batek osatua: irakasleak, gurasoak, ikasleak eta langileak. Ikastetxearen autonomiaren organo gorena eta bertako Hezkuntza Proiektuaren arduradun nagusia da. Zuzendaritza Taldea: Zuzendaria, Ikasketa Burua eta Idazkaria. Talde bakoitzak proiektu propio bat izango du. Proiektu horren garapena izango du helburu. Klaustroa: Irakasleak (eta behar bereziak dituztenen ikasleen zaintzaileak). Eskolaren Hezkuntza Proiektuaren zein Urteko Plangintzaren garapena eta moldaketak. Proiektu zehatzak martxan jarri. Ebaluazioa. Guraso Elkartea: Gurasoek osatua, batzordeetan antolatzen ohi da. Eskola Kontseiluan zein eskolako ekintzetan gurasoen partehartzea bultzatzea. Modu berean, Hezkuntza Proiektua zein Eskolako Araudia eta Urteko Plangintza familien artean ezagutaraztea eta modifikazioak bultzatzea; horretarako Eskola Kontseiluan zein Klaustroan txostenak edota proposamenak aurkeztu daitezke. Eskolako instalazioak erabili ahalko ditu (BON nº 10 del 23-1-95, Decreto Foral 2/1995). Testu liburuen eta material didaktikoen inguruko informazioa, zein Eskola Kontseiluak egiten dituen ebaluazioen inguruko informazioa eskuratzeko eskubidea dauka, baita familien artean informazio hau zabaltzeko ardura. Irakasleen eta familien arteko harremana bultzatuko du. Beste langileak: Atezainak, jantokiko begiraleak, aisialdiko begiraleak, garbitzaileak... Atezainak, Udalaren kontratupean egon ohi dira. Gainontzekoak, entrepresa pribatuen langileak izaten ohi dira. Kasu batzuetan, Guraso Elkarteak kudeaketa zuzena egiten duenean, alegia, Elkarteak berak kontratuko ditu jantokiko langileak edota aisialdiko begiraleak. Ikasleak: Eskolaren partaide garrantzitsuenak. Ze eskumen dituzte?

3 Guraso elkarteen antolaketa 3.1 Funtzioak Haurren hezkuntzaren inguruan gurasoei aholkuak eman. Ikastetxearen ekintzetan parte-hartu, eta familien parte-hartzea bultzatu. Ikastetxearen kudeaketan esku hartzeko gurasoek duten parte-hartzeko eskubidea bultzatu eta horren inguruan aholkuak eman. Eskola Kontseiluan eta bestelako organoetan gurasoen ordezkaritza eta parte-hartzea erraztu. Estatutuetan bestelako funtzioak har ditzake, adibidez, zenbait ekintzen antolakuntza: Orduz kanpoko ekintzak, Jantokiaren eta Haurtzaindegi zerbitzuak…

3.2 Funtzionamenduaren inguruko gogoeta eta proposamenak Zenbait adibide: Holako batzordetan antolatzen ohi dira zenbait Guraso Elkarte: Diruzaintza, Komunikazioa, Elkarbizitza, Jantokia, Orduz Kanpoko Ekintzak, Euskara… Bestalde, ardura zehatzak egon daitezke (zenbait guneetan parte-hartzaileak: Eskola Kontseilua, Sortzen, auzoko-herriko Jai Batzordea…) eta egunerokoan sor daitezkeen gaien inguruko lantaldeak. Modu berean, Geletako Gurasoen Ordezkarien Sarea izan ohi da, lan banaketa egiteko zein komunikazioa eraginkortzeko.

4 GURASO ELKARTEEN GIDA PRAKTIKOA


Guraso elkarteen antolaketa 3 eta Zer da Sortzen Elkartea? 4

“Indarraren”, “beharraren” ala aukeren arabera, Guraso Elkarteek zenbait funtzio bereganatu dituzte, edota modu ezberdinetan garatu dituzte funtzio hauek; zenbait herrietan, adibidez, Guraso Elkartea herriko motor kulturala izango da; beste kasu batzuetan, jantokiaren edota orduz kanpoko ekintzen kudeaketa zuzena egiten dute, kanpoko entrepresarik kontratatu gabe, alegia. Zenbait gogoeta: Parte-hartzea: Zergatik kostatzen zaigu hainbeste familien parte-hartzea (Elkartean, Eskolako ekintzetan…) lortzea? Ze bide jartzen ditugu parte-hartze hau indartzeko? Ze bide jarriko genituzke posible izango bagenu? Antolakuntza: Nola antolatzen da gure Elkartea? Zein batzorde antolatzen da gehiago hala gutxiago? Premiazko lan ildorik

4 Zer da Sortzen Elkartea? Sortzen Elkartea administraziopean dagoen edo, “publiko” gisa ezaguna den D ereduko hezkuntza komunitate osoko kideak saretzen dituen hezkuntza eragilea da: familiak, hezitzaileak zein langileak. Sortzen Elkartearen helburua Euskal Eskola Publiko Berria eraikitzea da, eta Euskal Herri osorako hezkuntza sistema propio bat eskuratzea, jakinik egungo ereduak hutsune eta gabezi izugarriak dituela eta ez diela ikasleen ezta gure herri zein jendartearen beharrei egoki erantzuten. 2017ko Sortzen jaiaren harira, gure hezkuntza proiektuaren eguneraketa bat egin genuen, gure eskola ereduaren inguruan terminologiari eta azalpen ereduari berritze bat emanez. “Auzo Bizi Onaren Eskola” izena eman genion Euskal Eskola Publiko Berria den gure proiektuari, aldarrikatzen dugun hezkuntzaren eredua laburbildu zezakeelakoan: auzoa-komunitatea-herria, pertsonak ondo bizitzeko gaitasunak lortzeari begira lagungarria izango den eskola, bereziki Erdi eta Hego-Ameriketatik datorren “Buen vivir” filosofoarekin bat eginez ama lurrarekin lotura eta kultur aberastasun zein erritmo anitzen beharra barnebilduz, behetik goranzko eta txikitik handira eraikitzeko norabideen aldeko apustua eginez, eta abar.

Auzo Bizi Onaren Eskola Slow Eskola: Ikasleen garapen beharrak errespetatu eta elikatzeko norbanakoari egokitutako erritmoa duen hezkuntza eredua, inor bazterrean utziko ez duelarik. Bertako elikadura natural eta osasuntsuaren bidez jangelek hezigune funtzioa dutena, pertsonen artean, elikagaiekin zein ekoizleekin harremanak landuz. Eleanitza: ikasle euskahaldunak sortuko dituen hezkuntza eredua, hezkuntza komunitatearen zein ingurune soziolinguistikoaren aniztasuna oinarri duena. AberAniztasuna: ikasleen aniztasuna aberastasuna izanik gure izaera kolektiboaren ezaugarria da eta, ondorioz, aniztasuna zaindu, elikatu eta elkar-aberastuko duena. NiZuGutzailea: ikasleek dituzten norbanako nortasun zein nortasun kolektibo ezberdin guztien ezagutza eta errespetua bultzatuko duena, enpatia sortuz eta begirunezko harremanak sustatuz.

GURASO ELKARTEEN GIDA PRAKTIKOA

5


4 Zer da Sortzen Elkartea?

SorBizitzailea: pertsonaren garapenerako konpetentzien jabetza ezinbestekoa izanik, sortzailetasunaren eta modu libre zein bibentzialaren bidez heziketa bultzatuko duena. Adimozionala: autoestimua eta harreman sozial zein afektibo osasuntsuak garatu ahal izateko gure emozioak ezagutzea, ulertzea eta kudeatzen ikastea bultzatuko duena. AuzoEskoLan: hezkuntza ez dagokio soilik eskolari, familiak eta herriak ere ardura eta funtzio garrantzitsua izanik, herria bera hezi-gunea bilakatuz, guztien parte-hartze aktiboa bilatuko duena. Hezigune Sarea: Auzo Bizi Onaren eskolek behar duten garapen kultural, pedagogiko eta sozialerako interes komunen arabera elkarlanerako saretuko dira, saretze hauek Euskal Herri mailako sistema propio baten abiapuntua izango direlarik. Hezkuntza Burujabetza: Auzo Bizi Onaren eskola garatu dadin ikastetxean bertan hezkuntza proiektuaren, curriculumaren eta baliabideen erabaki eta kudeatze ahalmen handia behar da, eta hor kokatzen da hain zuzen burujabetzaren iturburua, behetik gora eta txikitik handira egituratuko litzatekeena. Sortzen Elkartearen proiektuaren berritze hau poetikoa bada ere, gure hastapeneko helburuei erantzuten jarraitzen diogu (Euskal Eskola Publiko Berria eta Euskal Hezkuntza Sistema Propioa).

Gure lan norabidea hiru lehentasunen baitan laburbildu dezakegu Euskara eta euskal kultura ardatz: gure herriaren aniztasuna eta zonalde ezberdinak josten dituelako euskarak, Euskal Herriari izaera eta izatea emanez, gure altxorrik ederrena izanik, eta euskaraz bizi ahal izateko euskaraz ikasteko eskubidea bermatua nahi dugulako. Lekuan lekuko errealitatea gure eragiteko esparru nagusia: eskolak eta eskolen auzo zein herrietako pertsonak baitira Sortzen Elkartearen aktibo nagusiak, eta errealitatea eraldatzeko benetako lurzorua. Bertan garatzen dira hezkuntza proiektuak, ametsak, ezintasunak, erronkak, sorkuntzak, lan neketsua, pozak, lorpenak, eta abar. Azpitik goranzko eta txikitik handira egiten diren prozesuetan baitaude eskola eta jendartea aldatu-eraikitzeko aukera gehien eskaintzen dituzten bideak. Poliki goaz urrun heldu nahi dugulako. Hezkuntza burujabetza: lekuan lekuko hezkuntza komunitateek beraien errealitate eta beharrei erantzungo dioten hezkuntza proiektuak garatu dezaten autonomiarik handiena lortzeko bide gisa, hezkuntza eredu zaharkitu eta agortua eraldatu zein berritzeko hezkuntza komunitatearen auto-antolaketa ariketa gisa, eta behetik gorako saretze eta ahalduntze prozesu baten bidez herri osoari erantzuteko dion hezkuntza sistema propioa eraikitzeko bide gisa.

Azken kurtso hauetan, gure jarduera nagusiak hauek izan dira Euskarazko hezkuntza Nafarroa osora eta maila guztietara zabaltzea, zonalde diskriminatuan D ereduaren hedapena bultzatu ekimen sozial ezberdinen bidez (Euskaraz Bizi eta Ikasi herri ekimena, Hamarratz, Besarkatu ekimena,..) zein matrikulazio kanpaina bereziak garatuz, lanbide heziketa euskaraz plataforman parte hartuz, IruĂąeko haur eskolen plataforman ekarpena eginez, eta abar. Euskararen erabilera bultzatzeari begira, Euskaraz Mintza proiektua garatzen dugu eskoletan, jolastorduetan jolas monitorizatuak antolatuz, eta Kontseiluan iturburua izan zuen Ikasle Euskaldun Eleanitzak sortzeko Proiektua praktikara eraman dugu bi proiektu pilotuen bidez (Dimako eskola-herria, Aitor ikastola-auzoa), eta lortutako arrakastaren ondorioz herri ezberdinetara hedatzen ari gara (Uharte, Ultzama, Basaburua...). Bazkide ditugun Guraso Elkarte (bazkideen gehiengoa izanik), ikastetxe zein hezitzaileen kezka, behar eta proiektuak ase zein garatzeko laguntza ematea, Sortzen Elkartearen filosofia edozein lanketa garatzeari begira bazkideen parte hartze aktiboaren bidez egitea izanik (azpiegituren inguruko lanketa, guraso eskoletarako beste katalogoa, jolas eta jostailu ez sexisten gida, jantokitik jangeletarako aldaketarako lana...).

6 GURASO ELKARTEEN GIDA PRAKTIKOA


Zer da Sortzen Elkartea? 4

Hezkuntza ereduari dagokionez hezkuntza komunitateari proposamenak egitea bere esku hartzea eta parte hartzea bultzatuz. Adibide gisa, etxerako lanen proposamena, ratioen inguruko planteamendua, ikastorduaren jardun trinkoaren inguruko lan saioak, hezkuntza proiektu berritzaileen hedapena, LOMCEren aurrean gure hezkuntza bultzatzeko proposamena, eta abar. Bestelako hezkuntza eragileekin batera elkarlanean ere aritu ohi gara (sindikatuak, Ikastolen Elkartea, Hik Hasi, Herrikoa, EHIGE,..), bai erronka ezberdinei aurre eginez zein ekarpen teoriko garrantzitsuak (LOMCEren aurrean Guk Gure Hezkuntza Gida, Euskal Curriculuma, Oinarrizko Hezkuntza Akordioa...). Eta modu berean Euskararen Kontseiluan ere parte hartzen dugu. Euskal Eskola Publiko Berriaren aldeko jaia antolatzea (Sortzenen jaia gisa ere ezaguna), hezkuntza komunitatearen protagonismoa bultzatuz eta euskarari lehentasuna emanez, eta kurtsoan zehar garatzen ditugun lan zein borrokak irudikatuz. Sortzen Elkartearen lanaren parte edo bide bat ere bada material ezberdinen sorkuntza. Eskoletan zein familiartean hezkuntza ikuspegitik erabilgarriak diren euskarriak beti ere: Kazeta proiektua, Etorkinak Eskolan liburua, Pentagrama-enea, Jolas-Tailerrak, Kontu Txikiak, Eskola agendak, Jaietako ipuinak ...

Gure bazkidetzari dagokionez Nafarroan: Haur-Lehen Hezkuntzako 11 Ikastetxe (hezitzaileak) Haur-Lehen Hezkuntzako 42 Guraso Elkarte (Nafarroako D ereduko gehienak) Bigarren Hezkuntzako 4 ikastetxe (hezitzaileak) Bigarren Hezkuntzako 7 Guraso Elkarte Araban: Haur-Lehen Hezkuntzako 2 ikastetxe oso (hezitzaileak + familiak) Gipuzkoan: Haur-Lehen Hezkuntzako 5 ikastetxe oso (hezitzaileak + familiak) Bigarren Hezkuntzako 2 ikastetxe oso (hezitzaileak + familiak) Bizkaian: Haur-Lehen Hezkuntzako 5 ikastetxe oso (hezitzaileak + familiak) Bigarren Hezkuntzako ikastetxe oso 1 (hezitzaileak + familiak) Iparralde: Ez dugu bazkiderik, baina bertako sare publikoko ikastetxeetako Biga Bai elkartearekin harremana dugu eta elkarlana sustatzeko bideak irekitzen ari gara. Esatea ere Sortzen Elkartea bere bazkideek osatzen dutela. Hau da, elkartean bazkidetuak dauden hezkuntza komunitateko pertsonak, izan guraso elkarteetan edo ikastetxeetan lanean. Eta garatzen dituen lanak bazkideen aktibazioaren araberakoa dela. Ikastetxeetan ditugu sustraiak eta ikastetxeetatik abiatzen da gure bidea. Gure Guraso Elkartea eta Sortzen • • • •

Familiek badakite zer den Sortzen eta zer egiten duen-dugun? Zer egin dugu informazio hau zabaltzeko? Zer egin dezakegu? Zein ekarpena egiten diogu Sortzeni? Nola hobetu dezakegu ekarpen hau? Zein ekarpena egiten dio Sortzenek gure elkarteari? Nola hobetu daiteke?

GURASO ELKARTEEN GIDA PRAKTIKOA

7


8 GURASO ELKARTEEN GIDA PRAKTIKOA

Guraso Elkarteen Gida 17-18 sortzen  

Kaixo Sortzenkidea! Eskuartean duzun gida hau, lan tresna gisa planteatu nahi dugu. Zure eskolako Guraso Elkartean parte hartzen duzu, edota...

Advertisement