Page 1

>> Udaletik buletina - 2013ko maiatza

>> Udala euskaldunduz, Donostia euskaldundu >>>>>>>> > Berriz ere euskaraz biziko den Donostia amesten dugu. Donostia berreuskalduntzeko ari gara lanean, auzoz auzo, eragileetan, euskalgintzan. Baita Udalean ere. Baita Sortun ere. > Udalak berebiziko garrantzia du euskara berreskuratzeko; euskararen ezagutza herritar ororengana iristeko eta erabilera Donostiako kaleetan, bulegoetan eta etxeetan normalizatzeko Udalak ezinbesteko trakzio-papera bete behar du. > Laster, udala barne mailan euskalduntzeko plana onartzera goaz. Horren inguruako azalpenak bildu ditugu hemen. FUNTZIOAK 3 funtzio nagusi garatu nahi ditugu Udaletik: 1- Udala bera euskalduntzea da; langileak euskalduntzea, langileok euren harremanak euskaraz egitea, administrazioaren paper eta idatzizko euskarriak euskaraz egotea. 2- Herritarrentzako zerbitzuak eta arreta-guneak euskalduntzeko urratsak ematea. 3- Kaleari eta herritarrei begira egin behar duen sustapen eta eragite-lana; herritarrak eta eragileak euskaldundu eta euskaraz bizi daitezen.

TRESNAK Funtzio hauek betetzeko hainbat araudi eta plangintza osatzeko eskumena du Udalak: - Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana - Euskararen udal-araudiak edo ordenantzak - Plan Orokorra (Donostian erabilera normalizatzeko plana, hau da, kalera begirako plana).

Udalaren lanak berebiziko garrantzia du Donostia euskalduntzeko borrokan. Barne euskalduntzea lan horren atal bat da, eta eremu horretan emango dugu urratsa orain

B

ada, une honetan Donostiako Udala barrura begirakoa duen Euskararen erabilera normalizatzeko plana onartzera doa. Lau urtero berritzen den plan honen 5. plangintza-aldia onartzeko unea iritsi da, 2013tik 2017ra bitarte luzatuko dena. Bere azken helburua osoki euskaraz lan egin eta zerbitzua emango duen Udal euskalduna lortzea da; hamarkada gutxi batzuetan lortzera goazen helburua. Planaren osaketan garrantzia eman zaio udal-langileen, sindikatuen, alderdien eta euskalgintzaren ekarpenak biltzeari. EZAUGARRI NAGUSIAK Honakoak dira 5. plangintza-aldirako planaren ezaugarri nagusiak: • Euskararen ezagutza, neurri baxuagoan ala altuagoan, egiaztatu behar duten langileen kopurua igo egin da. Oraindik ere atal hau erabat itxita ez dagoenez ezin ditugu emaitza zehatzak eman, baina bai adierazi dezakeguna da aurreko planarekiko ezagutza adierazi behar duen langileen kopurua gutxi gorabehera % 20 igoko dela. Guztira, une honetan Udalak dituen 1.495 lanpostuetatik ia % 75i ezarriko zaio hizkuntza-eskakizuna. • Euskara ezagutzetik erabiltzerako bidean jauzi kuantitatibo eta kualitatiboa emango da; euskara lan-hizkuntza bilakatuz. Honetarako, euskaraz funtzionatuko duten hainbat sail izendatuko dira, beraien jarduera guztia, idatzizkoa zein ahozkoa, euskaraz egin dezaten.

>> Onartuko dugun plan honen HELBURUA, osoki euskaraz lan egin eta zerbitzua emango duen Udal euskalduna lortzea da.

• Hemendik aurrera Udalak hartuko dituen langile berri guztiak euskara jakin beharko dute. Euskararen ezagutza egiaztatzea ezinbestekoa izango da Udalean lan egin ahal izateko, lanpostua edozein izanda ere. • Behin plana onartuta, are garrantzitsuagoa den aplikazioaren jarraipenaren erantzukizuna Udaleko Zuzendaritza ezberdinena izango da; eta espresuki, hauen pertsona arduradun bezala, dagokion zuzendari eta arduradun politikoarena. Udala euskalduntzea-ren erantzukizuna politikari eta teknikari guztiena izango da, bakoitzari dagokion mailan, ez orain arte bezala, euskara atalarekin harremana dutenena soilik.

[CAS] >> EUSKALDUNIZANDO EL AYUNTAMIENTO, EUSKALDUNIZANDO DONOSTIA >>>>>>>>

> Explicamos en este artículo el Plan para la euskaldunización interna del Udaletxe que llevaremos a cabo en breve. > Funciones del Ayuntamiento. Creemos que son tres las que debemos llevar a cabo en el ámbito del euskara: 1. euskaldunizar el propio Ayuntamiento 2. Atender y ofrecer todos los servicios en euskara 3. Fomentar el uso y el conocimiento del euskara en Donostia. > Caractéristicas del Plan 2013-2017: Aumentan en un 20% (hasta el %75) los puestos a los que se les exigirá conocimiento del euskara. Concreta pasos para convertir el euskara en el idioma de trabajo, asignando departamentos que funcionarán plenamente en euskara. A partir de ahora, para acceder a cualquier puesto del Ayuntamiento será necesario conocer el idioma. La responsabilidad de desarrollar este plan es transversal y afecta a todos los departamentos y cargos.


>> Udaletik buletina - 2013ko maiatza

euskara

>> Orain herritarron txanda: Udalarekin harremanak euskaraz izan ditzagun! Udalak urratsak ematen ari da. Herritarrok Udalarekin egunerokotasunean ditugun harremanetan euskaraz aritzeko gero eta aukera gehiago eskaintzen ari da. Jakin badakigu aukera horiek ez direla osotasunezkoak, oraindik ere urrats dezente emateke daudela. Baina euskarak irabazitako eremuak baliatzea ezinbestekoa da eskuratutakoa egonkortzeko, euskaraz aritzea eta euskara entzutea nagusitzeko, urrats berriak emateko baldintzak sortzeko. Eta hori guri dagokigu, Donostiarroi. Bereziki bereziki Ezker Abertzaleko kideoi. Donostia eraldatzeko bidean lortzen goazen aukerak baliatzen ez baditugu, baita Udaletik

irabazitakoak ere baliatzen ez baditugu, nekez iritsiko gara Donostia berrira, Donostia euskaldunera. Era berean, gainontzeko herritarrentzat gu eredu izan behar gara, baita hizkuntza-ohiturei dagokienean ere. Horregatik, Udalera deitzean, bulegoren batera joatean, kultur etxera edo kiroldegira joatean, udaltzainei jarri diguten isunaz kexatuko garenean‌ beti euskaraz! Eta zoritxarrez oraindik euskara ez dakien langilea parean topatuz gero, eskatu langile euskalduna, zure eskubidea baita. Beraz, hemendik aurrera Udalera jotzean EUSKARAZ!!!

>> Donostiarron ardura ere bada udalarekiko harremana euskaraz egitea eta exigitzea >> Hizkuntza ohiturei dagokienean eredu izan behar gara ezker abertzaleko militanteok

Kontseiluaren manifestaldia Donostian (naiz.info)

>> Aurrera begira: Donostia euskalduntzeko lanean segi Bistan da lehen adierazitako Udal euskaldunera iristeko oraindik ere urrats berriak eman beharko direla etorkizunean, baina norabide egokia marraztua egon badago. Legegintzaldia amaitu bitarteko geratzen diren urrats esanguratsuenak euskararen udal-araudien berrikuspena egitea izango da (erabat bete daitezen, eta, beharrezkoa izanez gero berritzeko), eta, Plan Orokorra berritzea dira.. Udalak, hiriburu mailan zein auzoz auzo, euskararen berreskurapenerako sustatzen ari den beste hamaika ekimen ahaztu gabe.

Hauek guztiek herritarron, eragileen eta euskalgintzaren parte hartze aktiboa eskatuko dute, ahalik eta osatuenak eta eragingarrienak izan daitezen. Masa Borrokaren barruan kokatzen ditugun ildoen artean hauek sartuko dira betebetean. Donostiaren berreuskalduntzeprozesuak donostiar guztion, eta bereziki Ezker Abertzaleko kideon, erantzukizuna eskatzen du; bide horretan, Udal honen konpromisoa denon parte hartzea ahalbidetzeko bideak ezartzea da, eta izango da.

>> Erronka guztiek, eragileen eta euskalgintzaren parte hartze aktiboa eskatuko dute >> Udal euskalduna lortzeko urratsak falta dira, baina bidea marraztua dago

Udala euskaldunduz, Donostia euskaldundu  

Udaletik buletinean Udaletxeko barne planaren inguruan argitaraturiko artikulua

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you