Issuu on Google+

EN SORTZEN SORT

SSORTZEN ortzen 2014ko Urtarrilean

Estatuarekin konfrontazioa herri gisa

2013aren amaieran bi iniziatiba ezagutu genituen: Euskal Preso Politikoen Kolektiboak egindako urratsa batetik; Estrasburgoko sententziaren ostean kaleratutako presoena bestetik; espainiar Estatuaren erantzuna etorri zen ondotik, erasoaldi berri bat, kasu honetan EPPKren bitartekari lanetan ari ziren kideak atxilotuz eta jarraian urtarrilaren 11ko presoen eskubideen aldeko manifestazioa debekatuz. Egoera honen aurrean, herri honek aurre egin zion estatuak prozesua zapuzteko egindako azken saiakerari, erantzun guztiz zabala eta sakona emateko indarrak bilduz. Urtarrilaren 11n Bilboko kaleak izan ziren horren lekuko, PNV, Sortu, ELA, LAB, EA, Geroa Bai, Aralar eta Alternatibaren manifestazio deialdiak azken hamarkadetako jendetzarik handiena erakarri zuelarik.

1

Urtarrilaren 11ko argazkia Madrilen ildoa aurretik zegoena baino ukituago utzi du manifestazioak. Gatazkaren ondorioen inguruan indar bereziez gotorturik, euskal preso politikoen egoera eta iraganaren kontakizuna gaur egun bataila nagusiak dira estatuarentzat. Beharrizan handia du, gatazka politikoaren atal armatua ez da beraiek espero bezala amaitu eta, garaile eta galtzaile kontakizuna inposatzea behar du. Eta ezin du. Bere estrategia honek indarrean jarraitzen du, eta jarraituko du, mina eraginez, min handia, baina gure herriaren aurrean gero eta ahulago. Manifestazioak erakutsi zuen legez, Espainia eta Euskal Herriaren artean gero eta arrakala handiagoa dago.

1


Deitzaileak izan ziren alderdi eta sindikatuez harago, manifestazioaren deialdiak mota guztietako jendea bertaratu eta ilusionatzea lortu zuen. Ideologien gainetik, debekuaren aurrean egindako deialdi berriari baiezko masiboa eman zioten herritarrek, aurreikuspen guztiak apurtuz. Aspaldi ez bezala, sakoneko korronteak azaleratu ziren Bilbon, herri gisa, konfrontazio demokratikoaren bitartez, estatuari aurre egin eta prozesuari bere osotasunean heltzeko zer nolako aukera eta indarra dugun erakutsiz. Herritarren sakoneko korronte horrek mezu argi bat ekarri digu guztioi: herri honen gehiengoari elkarrekin batera urratsak egitea eskatuz, elkarrekin batera behin betiko konponbideari heltzeko aldarrikatuz, soilik horrela gainditu eta mugiarazi ahal izango dugulako espainiar estatuaren politika ankerra.

Utzi dituen ondorioak

ratzea dagokigu eta. Ezker Abertzaleak norabide honetan lan egiteko prestutasun osoa du.

Zalantzarik gabe, manifestazioak luzerako ondorioak utzi ditu. Eta egoera berri bat, gu guztiontzat.

Manifestazioak konponbidearen eta eskubide guztien aldeko defentsa egiten duten sektore guztien indarketa ekarri du, duela bi urtetik hona herri honetan zabaldu den garai berria hauspotzearekin batera.

Herri honek behar duen aldaketan sakontzeko urrats garrantzitsua izan da: atxiloketek eta manifestazioaren debekuak sortutako egoera oso larri bati aurre eginez, mota guztietako herritarrak aktibatuz, baldintzarik txarrenetan egoera irauliz, aukera berrietarako tartea zabalduz, ilusioa eraginez, izugarria izan da herritarren sakoneko korronte horiek azaleratzean guztiok sentitu izan duguna! Indarrak bilduz, herri honen erabakia gerarazterik ez dagoela erakutsi digu Bilboko itsasoak. Etorkizunean ere oso presente izan beharko dugun ikasgaia eta ariketa honakoa, estatu espainiarretik zer etor daitekeenaren jakitun eta hari begira geratu gabe, bidea, euskal bidea, gure herriari begira eta elkarlanean ga-

2

Bilbon azaleratu zen sakoneko korronteak zer eskatzen digu? Herri honen gehiengoak elkarrekin batera urratsak egiteko, soilik horrela gainditu eta mugiarazi ahal izango dugulako espainiar estatuaren politika ankerra

Aldiz, PP/PSOE esparrua (beren sukurtsalak barne) ahulduta atera da, herri honen aurrean entzungor jarraitzen duen neurrian. PSE alderdiaren kasuan, Patxi Lopez Madrilen bere etorkizunari begira eta alderdia bere zerbitzura jarrita daude, gurean zabaldu den garai berri honetatik kanpora kokatu duelarik bere burua, adierazpen isolatu batzuetatik harago, inolako ekimen eta ekarpenik egin gabe. PP alderdia berriz, Madrilen ildoari esku loturik eta euskal herritarren aurrean gero eta isolatuago ageri da. Bata eta bestea konponbidearen alorrean egin daitezkeen urratsak zapuztu nahian eta eskaintza demokratikorik gabe ari dira.

2


Madrilek presoen inguruko aho guztiak isildu nahi bazituen ere, kontrakoa lortu du: espetxe politikaz inoiz baino ozenago hitz egin da, presoen eta beren senide eta lagunei zapuzten zaizkien eskubideen aldeko jarrera erabatekoa dela ikusi da beste behin ere, eta eskubide horien defentsan aldarrikapenetik praktikara jauzia emateko premia eta urgentzia, sakabanaketaren eta salbuespeneko legediekin amaitzeko. Urtarrilaren 11n elkarrekin aritu ginen indar guztiak 2014an inflexioa markatu beharrean gaude gai hauen inguruan.

EAJ-REN HAUTUA Manifestazioan parte hartzearekin EAJ alderdiak ez du estrategia aldatu. Jeltzaleak deseroso dabiltza, zailtasun handiekin beren bidea egiteko orduan: euskal ekuazioan pieza zentrala izan nahi du, zentraltasuna nahi du, PP eta Ezker Abertzalearen arteko zubi paperean arituz, gatazkaren konponbiderako jokalekuan protagonismoa segurtatzea. Gauzak horrela, Ezker Abertzalearen mugimendu politikorik lortu nahi du Madrilgo gobernuari eskaintzeko asmoz ea horrela Madrileko gobernua mugitzen hastea lortzen duen. Hori da bere ekuazioa. Baina arazo larriak ditu horretan: Madrilek ez dio jokorik eman, eta ez du etorkizunean emateko asmorik ere agertzen. Honen adibide Urkulluk Rajoyri eskatu berri dion bilera, urgentziaz burutu nahi zuena, baina oraindik Madrilgo agintariaren aldetik data jarri gabe dagoena. PNV horrela tratatzen du Madrilgo Gobernuak.

Ezker Abertzaleak espainiar estatuak daraman jarrera inboluzionistari aurre egiteko eta konfrontazio demokratikorako borondatea galdegin dio EAJri eta norabide honetan elkarrekin bidea partekatzeko prestutasuna agertu

3

Gainera, Madrilek azeleragailua sakatu du prozesua zapuzteko ahaleginean, pasa den asteetan ikusi dugunez, euskal herritarren gehiengoaren aurrean, haserrea eta kontrako jarrera piztuz. Beraz, manifestazioan euskal gehiengoarekin bat eginez, EAJk Madrili abisua pasa nahi izan dio, kontuan harturik gainera erasoaren aurrean ezer ez egitea ulergaitza gertatuko zela gehiengo sozialarentzat. Horregatik etorri zen manifestaziora. EAJ mugitu egin da, mugiarazi dugu: Madrilen jarrera ezin larriagoaren ondorioz, birkokatu beharrean aurkitu da, eta txalotu dugu horregatik. Gogoratu behar dugu duela urtebete, edo duela bi urte, â€œÂżNon dago EAJ?â€? oihukatzen zela... bada, aurtengoan, EAJ gurekin batera manifestazioan zegoen, eskubide guztien alde, Madrili aurre eginez. Ezker Abertzaleari dagokionez, EAJri espainiar estatuak daraman jarrera inboluzionistari aurre egiteko eta konfrontazio demokratikorako borondatea galdegin dio eta norabide honetan elkarrekin bidea egiteko prestutasuna agertu. Manifestazioaren aurretik ere honetan lanean aritu gara jeltzaleekin eta irekita ditugun harreman horien emaitza ere bada beraiek manifestaziora etorri izana . EAJ ohartu da, ondo ohartu gainera, manifestazioaren bezperan egindako deialditik abiatuta zer nolako atxikimendu maila lortu duen jarduera bateratu honek, bere militantziaren baitan ere zer nolako ilusioa piztu duen urrats hau egin izanak eta, ondorioz, hori ondo neurtzen jakin beharko du etorkizunean.

3


Aldebakartasunaren bitartez Estatuei konponbidearen giltza kendu behar diegu eta, era berean, hemen eraiki behar dugu gure alternatiba Estatuei itxaron gabe. Hori bezain erraza eta bide batez, hain indartsua Ezker abertzaleak egin behar duen ariketa da berriz, manifestazioak utzitako emaitza ezin bikainagoari jarraipena nola eman, gatazkaren konponbideak dituen premiei nola erantzun, indarrak biltzearen ariketak ekartzen dituen onurak, behin eta berriz ikusten denez, aintzat hartuta. Ezker Abertzaleak EAJrekin, herri hau aitortzeko prest dauden gainerako eragileekin bezala, bidea eta konpromisoak partekatzeko saiakerari heldu behar dio. Horixe da Bilbon azaleratu zen sakoneko korronteak eskatzen diguna, argi eta garbi

Herri gisa aritzearen premia Seguru asko guztiok espero genuen gatazkaren ondorioen atalean konponbide prozesua azkarrago garatu izana, beti pentsatu baitugu gatazkaren muin politikoaren inguruan zailtasun guztiak eta bost aurkituko genituela baina ETA erakundearen jarduera armatua amaitutakoan gatazkaren ondorioen atalean aurrera egitea arinago gerta zitekeela. Ez da horrela izan, eta espainiar Estatuaren blokeo jarrera aipatzerakoan, borroka armaturik gabeko eszenatoki politiko batean Estatuak salbuespeneko legedi eta jarduera guztiari eutsi diola azpimarratu behar dugu. Askatasun demokratikoei dagokienez, ez da bi urteotan aurrerapausorik izan. Gainera, espetxe politika are gehiago gaiztotu egin du, euskal preso politikoen inguruetan samina eta amorrua zabalduz. Gauzak honela, eta Madrilen borondate ezaren jakitun, eta etorkizunean ere inolako urratsik egingo ez

4

duelakoan, geu gara gure erabakien jabe bakarrak, bake bidean baina baita ere Euskal Herriaren eraikuntzan ere. Aldebakartasunaren bitartez Estatuei konponbidearen giltza kendu behar diegu eta, era berean, hemen eraiki behar dugu gure alternatiba Estatuei itxaron gabe. Aldebakartasuna modu bikoitzean ulertuta: batetik, Ezker Abertzalearen urratsak, prozesuan egoera eta aukera berriak sortzeko eta, bidenabar, gure herriarekin sinergiak landu eta konplizitateak sakontzeko. Eta bestetik, euskal herritarrek eta euskal eragileek erabaki partekatuen eskutik adierazitako jokabide iraunkorra. Bide honetan aurrera eginez gero, herri hau geraraziko duen estaturik ez dago! Ezker Abertzaleak aurreikusita zuen 2013ko abenduan prozesuaren mesedetan egindako urratsen ostean, Estatuaren erantzuna nola etor zitekeen, eta kolpea jaso bai, baina ondo kokatu genuen hurrengo urratsa: herri gisa Estatuarekin konfrontaziora joz. Hori da bidea eta manifestazioa horren adibide bilakatu da. Urtarrilaren 11n aurrera eramandako erabakiarekin eta jokabidearekin euskal gizarteak irabazten du eta giza eskubideek irabazten dute. Horixe izan da egindako balorazioa eta landutako mezua, eta nabaria da ondo hartua izateaz gain eragina ere izan duela. Esan dezakegu gero eta ezberdinago ikusten ari direla gauzak estatuan eta Euskal Herrian. Sektore zabaletan indartuta atera gara markatu dugun ildoari esker. Gure posizioa indartzeko baliatu behar dugu hori, presoen eskubideen aldeko lana egiteko baldintza hobeagoak ditugu eta, oro har, gai izan behar dugu prozesuari bultzada berri bat emateko.

4


Sortzen urtarrileko buletina