Issuu on Google+

ATXURI ESKOLAREN IKT ESPERIENTZIAREN AZTERKETA

Egilea: Sorgin-orratz taldea Partaideak: Mikel Artola Leire Berzal Patricia Fagoaga Ainara Lopetegui


Sarrera Gu Sorgin-orratz taldea gara; Mikel Artola, Leire Berzal, Patricia Fagoaga eta Ainara Lopetegi. Hemengo lan honetan, IKTei buruzko informazio antolatua eskaintzea pentsatu dugu. Horretarako, Maestro Garcia Rivero ikastetxea aukeratu dugu Bilbon kokatuta dagoena.

IKTei buruz hezkuntza proiektuak dio, hezkuntzan parte hartzen duten eragile digitalak ahalik eta hoberen aprobetxatzea ekintza guztietan koordinazioa eta koherentzia egoteko. Helburu hau lortzeko, baliabide ezberdinak lantzen joango dira (Powerpoint, Moviemaker, Word...) eta gero guztietan egindako lana elkartu eta gurasoei erakutsiko diete. Horrela, baliabide digitalak kontrolatzen ikasiko dute eta denak elkartzerakoan, koordinazioa lortuko da lan polit bat osatzeko eta sari edo motibazio bezala gurasoei erakutsiko zaie.

IKASTETXEA Maestro Garcia Rivero ikastetxea Bilbon kokatua dagoen D ereduko herri eskola da.Bilboko alde zaharrean kokatzen da,Atxuri kalean hain zuzen.Bertan bi lerrotan murgiltzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 2 urtetik 12 urte bitarteko ikasleak.

Atxuriko Ikastetxea zegoen eraikinaren egoera kaxkarra zela eta 1.928ko eraikuntzaren birmoldatzeari ekin zitzaion, Pedro Ispizua Susunaga arkitektoaren gidaritzapean. Ikastetxearen eraikuntza estiloa neoeuskalduna da.

Gaur egungo eskola-eraikuntzaren ezaugarri arkitektonikoak direla eta Bilboko Urbanismo eta Ingurugiro Udal-sailek babestuta dago.


Zentroaren izena,Santiago Garcia Rivero eskolan bertan bizi eta klaseak ematen zituen maisuaren oroitzapenean ezarriko da.Bere omenez,1.930ean eskolako sarreran Moises de la Huerta eskultorearen bustoa jarri zen.

Atxuriko ikastetxea parte zaharreko D hizkuntza ereduko erreferentzia eskola dela esan daiteke.Berton azken ikasturteetan 448en bat ikaslek ikasten dute.

Ikastetxearen inguruko auzoetan etnia askotako pertsonak elkarbizitzen dira eta ikastetxe honetan leku askotako ikasleak daude.

Ikastetxean dauden instalazioak hauek dira:  Haur Hezkuntzako 8 ikasgela.  Lehen Hezkuntzako 12 ikasgela.  Ziklo bakoitzaren tutoretza klasea.  Heziketa bereziko gela.  Laguntza gela.  Ingeleseko gela.  Musika gela.


 Informatika gela.  Gela egonkorra.  Aholku-gela.  Logopedaren gela eta medikuaren atentzioa.  Gimnasioa.  Ludoteka.  Antzerkiaren aretoa.  Liburutegia eta bilera gela.  Jantoki bi.  Psikomotrizitate gela.  Bi patio eta ume txikientzat zabuak.  Zuzendaritza,atezaindegia eta guraso elkartea.  Igogailu bi eta gurpil aulkiak erabiltzeko plataformak

Liburutegia

Patioa


Ludoteka

IKASTETXEAREN HEZKUNTZA HELBURUAK: •

Euskararen ezaguerarako eta ahozko erabileraren motibaziorako urratsak ematen joan ikastetxeko gune eta espazio desberdinetan. Euskara ikastetxeko kideon hartuemanetan eguneroko komunikazio hizkera bilakatu.

Elkarbizitza osasuntsua ikastetxeko estamentuko kideen artean bermatzen ahalegindu.Estamentuko kide guztien esku hartzea bultzatu.

Aurreko ikasturtean ere indargarri ekingo zaio irakaste-ikaste prozesuan premiazko beharrak ikusten diren ikasleekin.

Teknologia berrikuntzak (IKT) Hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak guztiz aprobetxatzea eta behar adinako prestakuntzaz hornitu.

2.0 Eskola Programa.Abian jarriko da 5.mailan.Bertan, 5.mailako ikasleak


ordenagailu bat izango dute gelako lanean jarduteko,erabilerako prestakuntza jasoko dute dagokion irakasleen eskutik. Iazko

Ebaluazio-diagnostikoaren

emaitzen

hausnarketatik

hasita

eskolako

Curriculumaren inguruko hobetze plan bati ekin. Testu liburu solidarioen erabilera zuzena,zaintza arduratsua eta kudeaketa egokia

bermatzea.Aurten Lehen Hezkuntza osoan burutuko da.

HEZKUNTZA PROIEKTUAK 1.ELKARBIZITZA PROIEKTUA:

Atxuriko eskolan elkarbizitza plana eratzearen inguruan dihardute 2009-2010 ikasturtetik.

Elkarbizitza Plan honen bitartez, poliki-poliki, ikastetxeko kide guztiek parte hartzea eta esparru guztietara zabaltzeko asmoa dago.

Elkarbizitzaren asmo eta xede nagusia komunitatea osatzen duten pertsona guztien arteko harremanak hobetzea da. Hau horrela izanik eta komunitate hau osatzen dutenen parte hartzea hain garrantzitsua dela ikusirik, ahalik eta lasterren Eskolako Elkarbizitza Behatokia sortzekotan daude.

Behatoki hau Eskola Komunitateko estamentu guztietako ordezkariek osatuko dute:familiak, irakasleak, ikasleak eta langile ez direnak. Batzorde honen xedea harreman positiboak eta elkarbizitza osasungarria eraikitzen laguntzea izango da. Helburuak berriz,honakoak: •

Komunitate guztiak baloratuak, entzunda eta partaide direla sentiarazten laguntzea.

Erabakiak hartzeko ardurarik badutela eta ikastetxeko bizitzaren parte aktiboa direla sentiaraztea.


2.INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOAREN TEKNOLOGIA (IKT): Informazio eta komunikazio teknologien programa. Xede eta helburua: Hezkuntzan parte hartzen duten eragileek bitarteko digitalak guztiz aprobetxatzea,ikastetxeen kudeaketa pedagogikoan eta administrazio kudeaketan erabil ditzatela sustatuz eta, horrela, ekintza guztietan koordinazioa eta koherentzia egongo dela bermatuz. IKT Programaren helburuak: · 1.helburua :IKT ikastetxe Eredua ziurtagiria eskuratzeko aukera ematea. · 2.helburua: Ekintzak txikiagotzearren.

sustatzea,

hezkuntza-komunitateko

zulo

digitala

· 3.helburua: Hezkuntza-eduki digitalen garapena sustatzea, komunitatearen eskura jartzeko, sarearen bitartez. · 4.helburua. Hezkuntza-komunitatean softwarearen erabilera sustatzea.

software

librearen

eta

kode

irekiko

Zer nahi dute eskolan? Ikastetxe batek gauzatu behar dituen eginkizun guztietan IKTak modu intentsiboestentsiboan erabili nahi da: •

Berezko irakaskuntzan.

Ikastetxeko baliabideen eta jarduera guztien kudeaketan.

Ikastetxeko eragileen arteko harremana eta lankidetzan: Ikastetxeko kudeatzaileak, irakasleak, ikasleak eta familiak.


3.ESKOLA 2.0 PROGRAMA: Helburu nagusiak •

5.mailetako ikasgela digitalak martxan jartzea eta iazko 6.mailetako lanari jarraipena ematea.

Irakasleei prestakuntza ematea IKT dinamizatzailearen bidez eta iazko irakasleen laguntzagatik ere.

Ikasgelako metodologia eraldatzea,teknologia berriak erabiltzen.

Irakasleen prestakuntza •

IKT dinamizatzaileen inplikazioa irakasleei formazioa eta berria luzatzeko, aurten ikastetxeetan baliabide gutxiago daudela kontutan hartuz.

5.mailetako tutoreentzat hasierako prestakuntza habian da.

Hornikuntza •

Netbook minieramangarriak (binako abiatzedunak) berriak 5.mailetako ikasleentzat helduko da aurten.

OpenOffice.

Ekipo

Bideo-proiektagailua(angelu-zabala), Arbel digital elkarreragilea eta Bozgorailuak.

Elektrifikaturiko metalezko armairua,ordenagailuak gordetzeko.

Erabilpena

Ikastolan teknologia berriak nola dauden banatuta aipatuko ditugu; Haur hezkuntzan proiektagailu bat, bi ordenagailu mugikor eta arbela digital bat eta inprimagailuak daude gela bakoitzean. Lehen hezkuntzan, berriz, proiektagailu bat, inprimagailu bat arbela digitala eta ordenagailu mugikorrak daude (ikasle bakoitzeko bat) eta gainera informatika gela. Aipatu beharra dago, gela guztietan baliabide hauek erabiltzeko interneterako konexioa dagoela.

Baliabide hauei guztiei, honelako erabilpenak ematen zaizkie:


Pelikula proiekzioak

Entzumen klaseak

Apunte eta ariketekin egindako aurkezpenak (digitalizatuak)

Formatu digitalean egindako lanen aurkezpena

Argazkien erabilera

Interneten informazio bilaketak: Informazioa zerrendatu, ordenatu, gorde...

Inguruko ikastetxeekin harremanak izatea

Lan-prestaketak eta honen azalpen eta erakusketak

Power Pointen bidez, ikaskideen aurrean azalpena eta erakusketa

Etxeko lanak on-line egiteko aukera eta zuzenketa

Testu liburutegi digitala (nahi den orria inprimatzeko aukerarekin)


IKT lana