Berriozar -- Junio 2014

Page 7

Hezkuntza

Berriozar

LANTXOTEGI 30 URTE BERRIOZARREN LANEAN Lantxotegi elkarteak 30 urte beteko ditu eta hori ospatzeko ekainaren 13an jaieguna antolatu dute. Honez gain, ez da ahaztu behar ekainean zehar matrikulazio epea irekita egonen dela. 1983 urtean Berriozarko talde batek Lantxotegi elkartea sortu zuen garai hartako arazoei aurre egiteko asmoz: langabezia, drogen kontsumoa, delinkuentzia, etab. 30 urte hauetan zehar igaro diren pertsona gehienak bere inguru hurbilarekin harreman osasuntsuagoa izan dute. Lehenengo urratsetan Antsoaingo Zendea, Berriozarko Udala eta Caritasen laguntza jaso zuen. Ondoren, talde lanak egiteko proiektuarengatik Nafarroako Gobernuaren diru laguntzak jasotzen hasi zen. Beranduago Berriozarko Udalak lur sail bat utzi zien eta elkarteak herriko kaleak garbitzeko ardura hartu zuen. Gaur egun, Lantxotegik Hezkuntza Departamentuaren menpeko hiru hezkuntza programa kudeatzen ditu, modu honetan hezkuntza sistematik lehenago atera diren 14 eta 21 urte bitarteko gazteei laguntza emanez. Hemen gizarte harremanak, konpetentzia profesionalak, norberaren emozioak kontrolatzen ikasten da, besteak beste. Azpimarragarria da azken bi urtetan egiten ari diren proiektua, Baratza Ekologikoaren Begiratokia deiturikoa. Modu honetan eskola kalera ateratzen dute eta honez gain, gazteek ingurua zaindu, beste pertsonen errekonozimendua eta lan egiten ikasten dute.

Matriculación curso 2014-2015 Las fechas de matriculación para el curso que viene serán del 2 al 20 de junio. Desde Lantxotegi animan a todos los y las interesadas ponerse en contacto con ellas llamando al teléfono 948300236 o bien, escribiendo a lantxotegi@lantxotegi.org.

Fiesta 30 aniversario Lugar: PCPI Jardinería

7

JUNIO - EKAINA 2014


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.