Ikasleak hiztun

Page 124

ohi diren aldiak eta beren ezaugarriak. Izan ere, horrek asko lagun diezaguke hizkuntza baten jabetze-prozesua eta gorabeherak hobeki ulertzen. Bi sozializazio mota bereizten dira, gehienbat: lehen sozializazioa eta bigarren sozializazioa. Hala ere, gizarte garaikideetako hainbat aldaketa gertatu eta egoera berri agertu eta gero, hirugarren sozializazioaren ideia ere garatu da. Hemen hirurak izango ditugu hizpide. Lehen Sozializazioa Haurtzaroan gertatzen dena eta sozializazioren funtsezko oinarria da. Bizitzan zehar erabiliko diren oinarrizko gizarte kategoriak orduan barneratzen dira: sexu eta generoaren araberako banaketak, ongiaren eta gaizkiaren arteko be­ reizketa eta abar. Sozializazioaren maila hau familian batez ere eta haur­ tzaindegian hasiz, eskolan burutzen da, Beste Esangura­ tsuen bitartez; alegia, haurrarentzat erreferente garrantzitsuak diren agenteen eskutik: gurasoak, anai-arrebak, maisu-maistrak... Prozesu horretan, mundua ikusteko modu oso bat barneratzen da eta osagai afektibo/moralen nagusitasuna nabarmena da. Lehen hizkuntza edo ama hizkuntza (L1) etxean jasotzen dena da, haurtzaroko lehenengo urteetan, familiaren ahotik zuzen-zuzenean. Hizkuntza hori izango da aurreran­tzean funtsezkoena, barneratuena eta berezkoena hiztun ororentzat. Euskaldunen artean, hemen koka daitezke lehen hizkuntza euskara dutenak edo euskaldun zaharrak, alegia, gaur egun haur eta gazte euskaldunen artean gutxiengoa direnak. Bigarren Sozializazioa Familiaz aparte burutzen da, neurri handian: hezkun­ tza sisteman, lagunartean eta komunikabideen bitartez, bereziki. Gutxi gorabehera, nerabezaroan hasten da eta Beste Orokortuen bitartez burutzen da; prozesu hori pertsona jakinetatik harago doa eta gizarte-rol abstraktuak hautemate eta barneratzen dira. Horiek ez ezik, trebezia profesionalak eta politikoak ere ikasten dira. Zenbat eta lan banaketa handiagoa izan, orduan eta konplexuagoa izango da sozializazioa: sindikatuko afiliatu, irakasle, estatu bateko herritar, udalerri bateko auzokide, kirol taldeko entrenatzaile eta abarren gisa jarduten ikasten dugu. Hortaz, prozesu horretan, azpimundu instituzionaletan nola aritu behar den barneratzen da (lan merkatuan, herritar bezala…). Ikasketa horretan kontuan hartzen diren osagai afektibo/moralak testuinguru zabalagoetan kokatzen dira. Bigarren sozializazio hau metodikoa eta sistematikoa da, lehen sozializazioa ez bezalakoa. Batetik, etxeko edo familiako (lehen) hizkuntza erdara izanik, euskara bigarren hizkuntza (L2) gisa (hezkuntza sistema edo euskaltegiaren bitartez) ikasi dutenak —euskaldun 124 / IKASLEAK HIZTUN / 2. ATALA. Adituen iritzi-azalpenak

berriak— ditugu. Hori bera da, hain zuzen ere, egungo haur eta gazteengan gehien agertzen den euskaldun mota eta, horren ondorioz, ikasitako bigarren hizkuntza hori (euskara) erdara bezain barneraturik ez dute, kasu gehienetan. Horrela euskaldundu direnak, nekez jakingo dute euskaraz erdaraz bezain ondo eta, maiz, erdaraz hobeto moldatuko dira euskaraz baino. Bestetik, lehen hizkuntza euskara izan dutenek eskolan ere hizkuntza horretan murgiltzen badira, norabide bereko hizkuntza-sozializazio hori askoz txertatuagoa izango dute. Sozializazio-metatze horren eskutik euskarazko gaitasuna erdarazkoa baino handiagoa izango da, kasu batzuetan, edo bi hizkuntzetako konpetentzia parekoa izango da, beste kasuetan. Hirugarren Sozializazioa Azken urteotan hirugarren sozializazioaren ideia sortu da. Sozializazio mota horrekin helduen kasu zehatz bat adierazi nahi da, horren muina honako hau izanik: pertsona helduek ingurune jakin batean ikasi dutena bigarren mailan utzi eta beste kultura edo gizarte baten arau eta balioak barneratu nahiago edo behar dituztenean (García Ferrando, 2005: 119-121). Hortaz, hirugarren sozializazioa transkulturazioan datza; alegia, pertsona sortua eta hezia den gizartearen oso bestelako gizarte edo erreferentzia sistemetan murgiltzean datza. Hartara, etorkinek berek gizarte horretara egokitu beharra dute; arau, balio eta ohitura berriak ikastera behartuta daude. Beren hirugarren sozializazioa nolakoa, hizkuntza-sozializazioa halakoa. Gaztelania ez dakiten etorkinak soilik gaztelaniaz sozializatu daitezke ala euskaraz (ere) sozializatu daitezke.

IKERKETAREN DATUAK SOZIALIZAZIO OROKORRAREN IKUSPUNTUTIK Hona hemen, aurreko garapen teorikoetatik ondoriozta daitekeen hipotesia: «Zenbat eta osatuagoa euskararen sozializazioa ikasleengan, hainbat eta handiagoa hizkuntza horren erabilera». 1. Irudia. SOZIALIZAZIOAREN HIRU FUNTZIO MOTAK ETA HIZKUNTZAREN ERABILERA

SOZIALIZAZIOA

Kognitiboa Identifikazioa Afektiboa

} {

HIZTUNA

Hizkuntza erabilera

Hipotesia: «Zenbat eta osatuagoa euskararen sozializazioa ikasleengan, hainbat eta handiagoa hizkuntza horrenerabilera».


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.