Issuu on Google+

BASKONIA Saski Baskonia S.A.D. Gasteizko saskibaloi taldea da, euskal talderik garrantzitsuena. Taldearen presidentea Josean Kerejeta da. Gaur egun, Baskoniak Fernando Buesa Arena pabiloian jolasten du. ACB ligan jolasten dute eta hiru aldiz irabazi dute guztira liga hau.


BASKONIA ........................................................... 1 EKIPAZIOAK......................................................... 3 Aurtengoa: .............................................................................................. 3 Iazkoa: ...................................................................................................... 3

FERNANDO BUESA ARENA.................................. 4 AURTENGO JOKALARIAK:................................... 5 PAU RIBAS................................................................................................. 6 PABLO PRIGIONI...................................................................................... 7 MILKO BJELICA ........................................................................................ 8 FERNANDO SAN EMETERIO.................................................................... 9 THOMAS HEURTEL .................................................................................. 10 BRAD OLESON ....................................................................................... 11 MACIEJ LAMPE ...................................................................................... 12 MIRZA TELETOVIC .................................................................................. 13 UNAI CALBARRO ................................................................................... 14 NEMANJA BJELICA ............................................................................... 15

BESTE PARTAIDE BATZUK: .................................. 16 DUSKO IVANOVIC................................................................................. 16 ENTRENATZAILE LAGUNTZAILEAK ........................................................ 17 PRESTATZAILE FISIKOA:.......................................................................... 18 FISIOTERAPEUTA:.................................................................................... 18 MEDIKUA:................................................................................................ 18 DELEGATUA:........................................................................................... 19 MATERIALAREN ENKARGATUA:........................................................... 19

FASE ERREGULARREKO BATAZ BESTEKOAK: ..... 20


EKIPAZIOAK Aurtengoa:

Iazkoa:


FERNANDO BUESA ARENA


AURTENGO JOKALARIAK:


PAU RIBAS Pau Ribas Tossas, Jordi Ribas saskibaloi jokalari izan zenaren semea, Badalonan jaio zen 1987ko martxoaren 2an. Jokalari hau “Joventut de Badalona”n hasi zen jolasten, 4 urte zituenean. Han juvenil kategorira iritsi arte egon zen, ondoren “Club Bàsquet Prat”en ere jolastu zuen, Joventuten jarraitzen zuen bitartean. 2005ean ACB ligan debutatu zuen Joventut taldearekin. 2008 ekipoko kapitain izendatu zuten. Urte bat beranduago “Tau Cerámica”rekin, aurten “Caja Laboral Baskonia” bezala ezagutzen dugun taldearekin, kontratu bat sinatu zuen. Espainiako selekzioan parte hartu du junior eta sub-20 kategorietan.


PABLO PRIGIONI Rio Terceron, Argentinan, jaio zen 1977ko martxoaren 17an. 1999ra arte Argentinan jolastu du, urte horretan Fuenlabradako taldearekin jolasten hasi zen. Bi urte beranduago, 2001ean, “Lucentum Alicante”ra pasatu zen. Han beste bi urte igaro eta gero, Baskoniarekin kontratu bat sinatu zuen 2003an. 2009ra arte talde gasteiztarrean jolastu zuen, urte horretan “Real Madrid”era pasatu zen han denboraldi bat besterik ez zuen iraun, eta berriro ere Baskoniara itzuli zen. 2006-2007ko Euroligan, asistentzien rankingean lehenengo geratu zen. Eta Baskoniarekin historia osoan irugarren jokalaria da asistentzia gehien eman duena. Pablo Laso eta Elmer Bennetten ondoren.


MILKO BJELICA Milko Bjelica 1984ko ekainaren 4an jaio zen Belgradon. “Estrella Roja”n hasi zen jolasten, eta gero liga alemaniarrean jolasten hasi zen “New Yorker Phantoms Braunschwig” eta “Köln 99ers” taldeetan. 2008an Lituaniako “Lietuvos Rytas”ekin kontratu bat sinatu zuen. 2011ko uztailaren 26an Caja Laboal Baskoniara etorri zen.


FERNANDO SAN EMETERIO Santanderren jaio zen 1984ko urtarrilaren 1ean. Valladolideko “Maristas” ekipoan hasi zen jolasten eta ondoren”Fórum Filatélico”n. 2006an Gironako “Akasvayu” taldearekin sinatu zuen eta 2008tik orain arte Baskonian jolastu du. Iaz ACB ligako MVP izendatu zuten, oso merezia zuen sari hau izugarrizko ikuskizunak eskaini zizkigulako. Espainiako selekzioan egon da oso gaztea zenetik.


THOMAS HEURTEL Frantzian jaio zen 1989ko apirilaren 10ean. Gaztea zenetik “Pau Orthez” Clubean jolastu zuen. 2009/2010eko denboraldian “ASVEL Lyon-Villeurbanne” taldera pasatu zen eta ondoren “Strasbourg IG”ra. 2010/2011ko denboraldian ACBra etorri zen, “Meridiano Alicantera” eta 2011n Caja Laboralera etorri zen.


BRAD OLESON Anchoragen, Alaskako hiri batean, jaio zen 1983ko apirilaren 11n. Nazionalitate bikoitza du, estatubatuarra eta espainiarra. “North Pole High School”en hasi zen jolasten. 2005ean Santiago de Compostelako “Beirasar Rosalia”k kontratatu zuen. 2008/2009ko denboraldian “Alta Gestion Fuenlabrada”rekin sinatu zuen. 2009an Baskoniak kontratatu zuen eta orte horretan nazionalitate bikoitza lortu zuen.


MACIEJ LAMPE Maciej Boleslaw Lampe Polonian jaio zen 1985eko otsailaren 5ean. Honek ere nazionalitate bikoitza du, gaztetan Suedian bizi zelako. 16 urte zituenean Real Madridek fitxatu zuen, eta lehen taldean jokatzera iritsi zen. 2003an NBAko “Phoenix Suns”era joan zen. Hurrengo denboraldian “New Orlean Hornets”en jokatu zuen. Ondoren “Houston Rockets”en, baina han 4 partidu soilik jolastu zituen. 2006an Europara itzuli zen, “Dynamo San Petersburgo”ra. Clubak porrota izan zuen eta “Khimki BC”ra joan zen. 2009an “Maccabi Tel Aviv”ek fitxatu zuen. Eta amaitzeko, 2011en Espainira itzuli zen, Baskoniara hain zuzen.


MIRZA TELETOVIC Bosnian jaio zen 1985eko irailaren 17an. 2002tik 2004era “KK Sloboda Dita Tuzla”n, Bosniako talde batean, jolastu zuen. Ondoren, beste bi denboraldi Belgikako “Telindus BC Oostende”n egon zen. 2006tik Baskonian dago, dagoeneko 2 aldiz irabazi du ACB liga. 2009ko errege kopako MVP izendatu zuten.


UNAI CALBARRO Unai Calbarro Bilbon jaio zen 1989ko uztailaren 4an. Taldeko jokalari gazteena da, eta euskaldun bakarra. Baskonian jokatu aurretik “CB Santurtzi�n jolastu zuen.


NEMANJA BJELICA Serbian jaio zen 1988ko maiatzaren 9an. “Partizan de Belgrado” taldean hasi zen jolasten. Baina profesional bezela “Arkadia Traiskirchen Lions”en, Austriako talde batean, hasi zen. 2008an bere jaioterrira itzuli zen “Estrella Roja”n jolasteko. 2009ko udan Serbiako Selekzioan jokatu zuen, Poloniako Europarrean, eta bigarren geratu ziren.


BESTE PARTAIDE BATZUK: DUSKO IVANOVIC Baskoniako entrenatzailea da. Yugoslavian jaio zen 1957ko irailaren 1ean. Gaztetan Montenegron jolasten zuen, hango “Yugoplastica�n eta selekzioan. Entrenatzaile bezela Suitzan eta Frantzian egon da, eta ondoren Espainira etorri zen. 2000tik 2005era Baskonian egon zen. Urte horretan FC Barcelonak fitxatu zuen, 2008ra arte. Orduan Baskoniara itzuli zen, eta geroztik hemen dago. Dagoeneko bere 9. denboraldia da talde Gasteiztarrean. Bere entrenatzaile laguntzaileak Toni Matorell eta David Gil dira.


ENTRENATZAILE LAGUNTZAILEAK

TONI MATORELL

DAVID GIL


PRESTATZAILE FISIKOA: Oskar Bilbao

FISIOTERAPEUTA: Manuel José Muñoz

MEDIKUA: Alberto Fernández


DELEGATUA: Patxi Sรกnchez

MATERIALAREN ENKARGATUA: Santi Matilla


FASE ERREGULARREKO BATAZ BESTEKOAK:



BASKONIA