Page 1

Gabonak 2013 LAGUNENTZaKO ABANTAILAK ETA JARDUERAK

GABONAK FAMILIARTEAN

Abenduaren 16tik urtarrilaren 5era Parte hartu Museoko Gabonetako jardueretan. Aurkitutako objektuak, zein berariaz egindakoak, eta kolorea izango dira protagonista. Halaber, beste proposamen batzuk ditugu, esaterako, forma geometrikoak eta artista batzuen lan-prozesua ezagutzea —Prozesua eta metodoa erakusketako artistena eta Antoni Tàpiesena, besteak beste—. Gabonetako hezkuntza jardueren babeslea

ARRASTOEN JOKOA [5–10 urte] Abenduaren 17tik urtarrilaren 5era, 10:00−20:00 Jarri arreta xehetasunetan eta jarraitu arrastoak Museo osotik! txarteldegian hartu haurrentzako arrastoen jokoa: eraikina koloreztatu, paisaia batean pertsonaiak txertatu eta hainbat irudiz pertsonaia bat osatu behar dute. Amaitutakoan, Informazio mahaian jokoa uzten baduzue, opari bat emango dizuete (aleak amaitu arte). Txikienek helduen laguntzaz jolastu ahal izango dute. doan: emango da jokoa txarteldegian, Museoaren sarrerarekin

zorionak

2014

felices fiestas GABONETAKO TAILERRA, LAGUNENTZAT SOILIK Zuk zeuk egin! Abenduak 26, urtarrilak 3 eta 4 (euskaraz) Abeduak 27 eta urtarrilak 2 (gaztelaniaz) Objektu harrigarrienak Gabonetako apaingarri koloretsu bihur daitezke. Museora bisitaldi laburra egin ondoren, hainbat material berrerabiliko ditugu (muntatu, elkarren artean lotu eta abar) etxeko txoko gogokoena apaintzeko. Aurkitutako objektuei beste bizi eta erabilera emango diegu. Zuk zeuk egin!

ARTEAREN IZKINA [2–8 urte] Egizu zure Gabonetako apaingarria! Abenduak 21, 22, 26, 27, 28 eta 29 eta urtarrilak 2, 3, 4 eta 5 Helduek Museoa bisitatu bitartean, haurrek Artearen Izkinan jolas egin dezakete. Gabonetan, euskarri handi bat izango dugu, nahien zuhaitz bihurtuko duguna.

adina: bi talde; 3–6 eta 7–12 urte bitartekoak

ordua: 11:00–17:00 (uneoro sar daiteke haur bat txokora)

topagunea: Taldeen txarteldegia

sarrerak: 2 € Lagunak eta 4 € publiko orokorra. Museoko

ordua: 11:00 eta 17:00

iraupena: 1 h 30 minutu (gehienez)

sarrerak: 2,50 €

Txarteldegian

erosi sarrerak :

www.guggenheim-bilbao.es, museoko txarteldegian edo 944 359 090 09:00–14:00, abenduaren 10etik aurrera

telefonoan , astelehenetik ostiralera ,


HAURRENTZAKO EMANALDIA [3 urtetik gorakoentzako gomendagarria] Kubik Abenduak 26 (osteguna) Teatro Paraíso konpainiak, Belgikako Théâtre de La Guimbarde-ren laguntzarekin, Kubik ikuskizuna aurkeztuko du: koloreen, formen eta bolumenen gune batean, zentzumen guztiez ezagutzeko modukoan, eraikuntza, proiekzioen eta soinuen jolasa izango da, testu zati txikiak tartekatzen direla (euskaraz eta gaztelaniaz). ordua: 12:30, 17:00 eta 18:15 lekua: Museoko Entzungela iraupena: 35 minutu

sarrerak: 2 € Lagunak eta 4 € publiko orokorra

TXOTXONGILO IKUSKIZUNA [4 eta 7 urte bitartekoentzako gomendagarria] Harriz harri Abenduak 28 (larunbata) Teatre de L’home dibuixat konpainiak Harriz harri ikuskizuna aurkeztuko du. Lan honetan, aurkitutako objektuak, batez ere bide bazterreko eta hondartzako harri-koskorrak, bizidun bihurtuko dira eta gauza txiki baten atzean istorioen mundu aberatsa dagoela agerian jarriko dute. ordua: 17:00 (euskaraz) eta 18:30 (gaztelaniaz)

lekua: Museoko Entzungela (gehienez 75 haur saio bakoitzeko) iraupena: 30 minutu

sarrerak: 2 € Lagunak eta 4 € publiko orokorra

[Haurrak agertokian egongo dira eta helduak eserlekuetan]

FLAMENKO EMANALDIA BELÉN MAYA Abenduak 19 (osteguna) Belén Maya birritan saritu dute “Flamenco Hoy” krikita berezituaren sariaz. Guggenheim Bilbao Museoan “Flamenko emanaldia” eskainiko du, haren karrerako lan onenetatik ibilbidea. Laguntzaile izango ditu José Anillo kantuan, Rafael Rodríguez gitarran eta Laura González txalotan. ordua: 20:00

lekua: Museoko Entzungela iraupena: 1h 30 minutu

sarrerak: 12 € Lagunak eta 15 € publiko orokorra

Argazkia: ©LuisCastilla

erosi sarrerak : abenduaren

www.guggenheim-bilbao.es edo museoko txarteldegian , 10etik aurrera


PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK Abenduak 11 (asteazkena) Bisitatu Aukeraketak IV, Guggenheim Bilbao Bildumako lanak dituena eta Museoko 105. aretoan dagoena, erakusketa antolatutako profesionalen eskutik. • Arte Ardura Arloaren ikuspegia: Petra Joos, Museoko Jardueren Zuzendaria ordua: 18:30

lekua: Informazio mahaia iraupena: 45 minutu

sarrerak: 2 € Lagunak eta 3 € publiko orokorra (ez dago barne

Museorako sarrera). Webgunean eta txarteldegian *Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

Elssie Ansareo. Flâneuses-en dantza (La danse des flâneuses), 2007. Zuri-beltzeko 12 argazki. Lambda inprimaketa, 200 x 180 cm bakoitza. Edizioa: 3 aletik 1. + AP. Guggenheim Bilbao Museoa

Artistekin topaldiak Abenduak 5, 17:30 Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak IV aurkezpena dela eta, erakusketako artista batzuekin bilduko gara haien tailerretan. Elssie Ansareo izango dugu programa honen lehenengo egunean. BilbaoArte bisitatuko dugu, eta bertako zuzendari Juan Zapaterrekin izango gara artegintzarako erakunde hori ezagutzeko. Halaber, Elssie Ansareorekin hitz egingo dugu, Guggenheim Bilbao Bildumako artelana nola sortu zuen jakiteko. Ezinbestekoa da izena ematea: 944 359 012 telefonoan, astelehenetik ostiralera, 10:00–14:00. José Manuel Ballester. Errege-erreginaren jauregia (Palacio Real), 2009. Inprimatutako argazkia mihise gainean, 276 x 318,4 cm. Edizioa: 2 aletik 1. + AP. Guggenheim Bilbao Museoa

KONTZERTUA KLEM KURAIA JAIALDIA Abenduak 12 (osteguna) Sigma Project saxofoi laukoteaz gozatu. Gaur egungo hainbat lan joko dituzte, batzuk estreinaldian, 20. Klem Kuraia jaialdian (Gaur Egungo Musika Topaldia). ordua: 18:30

lekua: Museoko Entzungela iraupena: 50 minutu

sarrerak: 5 € Lagunak eta 8 € publiko

orokorra. Webgunean eta txarteldegian dagoeneko salgai


Abantailak abenduaren 1etik urtarrilaren 5era DENDA-LIBURUDENDAN, %20RAINOKO BEHERAPENAK Museoko Lagunek %20ko deskontua izango duzue DendaLiburudendako salgaietan, argitalpenetan izan ezik (%5eko beherapena).

Museoko Lagunentzako eskaintza!

-%50

Oparitu zapi berezi hau, Ion Fizek berariaz Guggenheim Bilbao Museorako diseinatua: • Neurriak: 90 x 90 cm • Kolorea: beixa edo zuria • Ez da beste eskaintza batzuekin bateragarria • Aleak amaitu arte • Salgai dendan eta webgunean • psp: 70 € • lagunentzako prezioa: 35 € MUSEORA ETORRI ETA EKARRI ADISKIDE BAT DOAN Egun hauetan Lagunek pertsona bat ekar dezakezue dohainik abenduaren 1etik urtarrilaren 5era. Adiskide eta senideekin partekatu Museoaren Laguna zarela eta gonbida itzazu Museora Gabon hauetan.

HITZARMENAK BOS

ARRIAGA ANTZOKIA

Abenduak 19 eta 20

HERRITMO: OREKA TX – KUKAI dantza– KALAKAN

Ludwig van Beethoven: 9. sinfonia Re minorrean, op. 125, “Korala” María Espada, sopranoa Clara Mouriz, mezzosopranoa Gustavo Peña, tenorea Christopher Robertson, baxua Bilboko Koral Elkartea (J. Gergely, zuzendari) Günter Neuhold, zuzendaria Lagunak: %20eko beherapena sarreraren prezioan. Gehienez 2 sarrera Lagun txartel bakoitzeko

A

Abenduak 11, 20:00 Orekaren kontzeptutik abiatuta, “Herritmo” ikuskizunean dantza, musika, kantua eta herri-kirolak uztartzen dira. Oreka TX taldea, Kukai dantza-taldea eta Kalakan hirukotea batu dira erronka honetan. Artearen ikuspegi berezitik, herri-kiroletako mugimenduak koreografia bihurtu dituzte eta baserri lan-tresnak musika-tresna. GAUTHIER DANCE “FUTURE 6” Urtarrilak 17 eta 18, 20:00 Gauthier Dance konpainiak, Eric Gauthier-ek zuzendutakoa eta oraintsu Faust sariduna, “Future 6” ikuskizuna eskainiko digu. Sei lanek osatzen dute, eta horietatik 5en estreinaldia izango da. Koreografiak Europako koreografiaegile entzutetsuenak egin dituzte, Gauthierren hitzetan egungo eta etorkizuneko dantzaren ildoak zehazten baitituzte. Lagunak: %25eko beherapena sarreraren prezioan. Gehienez 2 sarrera Lagun txartel bakoitzeko

Gabonakb  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you