15
1997–2012 Museoaren Lagunak
Claes Oldenburg. Zoru tarta (Floor Cake), 1962. Polimero sintetiko eta latex pinturaz margotutako poliuretanozko aparrez eta kartoizko kutxez betetako mihisea, 1,48 x 2,9 x 1,48 m. Collection of The Museum of Modern Art, New York, dohaintza: Philip Johnson, 1975. © 1962 Claes Oldenburg
Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada 2012ko urriak 30–2013ko otsailak 17 – bigarren solairua Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada Vienako mumok museoak eta Guggenheim Bilbao Museoak elkarrekin antolatu dute, eta artearen historiaren irudi gailen Claes Oldenburg-en 1960ko hamarkadako lan berritzaile eta enblematikoei inoiz eskainitako erakusketarik zabalena izango da. Eguneroko objektuak sakonean eta modu ironikoan irudikatu zituen Oldenburg-ek, eta pop artearen, performancearen eta instalazio-artearen aita bihurtu zen. Erakusketak artistaren pentsamendu eta adimen-prozesu burutsuen ikuspegi bikaina eskainiko digu. Horretarako inoiz ez edo gutxitan ikusgai jarritako artelanak eta artistak berak egindako marrazkiak, filmak eta argazkiak izango dira, eta arreta berezia eskainiko zaio haren lanen funtsezko gai bati; alegia, objektua etengabe aldatzen den salgaia dela, eta, beraz, kulturaren transmisore eta mundu kapitalistaren obsesioen ikur dela.
Babeslea Erakusketa Museum moderner Kunst Stiftung Ludwig Wien museoak eta Guggenheim Bilbao Museoak elkarrekin antolatu dute Honako honen lankidetzarekin
HITZALDIA Claes Oldenburgekin solasean
Claes Oldenburg artistak bere sortze-prozesuaz eta Frank Gehry arkitektoarekin egindako proiektuez solas egingo du. Urriak 30, asteartea, 18:30 lekua: Museoko Entzungela Doako sarrerak lortzeko joan Lagunen txarteldegira.
25 gonbidapen bikoitzen zozketa notario aurrean Begiratu www.guggenheim-bilbao.es webgunean aldi baterako azken erakusketaren inauguraziora joateko saritua izan zaren; 25 Lagun horietako bat bazara, bi pertsonarentzako gonbidapena bidaliko dizugu. Saridunek postaz jasoko dituzte gonbidapenak