Issuu on Google+

33

nยบ

ak zenb

ia

sex_buzoia_boletin.indd 1

21/11/2013 10:42:31


Iepa kuadrila!!

Iepa kuadrila!!

Zer moduz gaude?? Dagoeneko hotza etorri da guregana, baina lasai! Sex buzoiarekin zuen txokoak berotzen saiatuko gara, edo gutxienez zuen txokoak goxotzen. Hau da uda luzea eta gero zuen aurtengo galderekin sortu dugun lehenengo buletina. Egia da txoko batzuetan galderarik ez zenituztela, ia ohitura falta, baina beste batzuetan galdera pila ziren! Beraz gogoak ere! Hortaz guztiak animatzen zaituztegu, azken txanpa honetan, urtea bukatu baino lehen dituzuen galdera eta komentario guztiak buzoian botatzera. A! eta bajeretakoak, joan pentsatzen ze gai nahi dituzuen landu hemendik aurrera, edo gurekin ze kontaktu izan nahi duzuen, ze dakizuen bezala, urtarriletik aurrera ziklo hau bukatzen dugu beste berri bati ateak zabaltzeko. Orduan esandakoa! Aprobetxatu azken buletin hauek zuen zalantzak botatzeko, edo nahi baduzue egun hotz hauetan nola berotzen zareten kontatu ahal diguzue…

¿Qué tal estamos? Ya ha llegado el frio, ¿verdad? Pero bueno, tranquil@s que con el sex buzoia intentaremos calentar vuestros txokos, o por lo menos endulzarlos. Este es el primer boletín después del largo verano que hemos hecho con vuestras preguntas. Es verdad que en algunos txokos no había preguntas, igual ya por la falta de costumbre, pero en otros, ¡había muchas! Entonces también hay ganas! Muy bien! Nosotras os animamos a que antes de que se acabe el año, en esta recta final, echéis todas las preguntas o comentarios que tengáis, para que no os quedéis con la duda. ¡A! y l@s de las bajeras, ir pensando que temas queréis que tratemos de aquí en adelante, o que contacto queréis tener con nosotras de aquí en adelante, porque como sabéis, a partir de enero, cerramos este ciclo para comenzar uno nuevo. Entonces, lo dicho, aprovechar estos últimos boletines para aclarar vuestras dudas, o si queréis nos podéis contar que hacéis estos días tan fríos para calentaros…

ONGI PASA!

¡¡¡¡A DISFRUTAR!!!

2

sex_buzoia_boletin.indd 2-3

3

21/11/2013 10:42:31


“Pajak” egiten ditut eta nire lagun guztiek dakite.

Kaixo lagun! Printzipioz erantzutea ateratzen zaidana hau da; ba oso ongi! Pozten naiz zure lagunekin zure erotikaz hitz egitea, izan ere, hau ez da beti oso ohikoa, sexuarekin zerikusia duten gauzez hitz egitea, batzuetan kostatu egiten zaigu, lotsa edo ematen digu hortaz, zuk zure lagunekin honetaz hitz egiteko aukera baduzu, zorionak! Masturbatu edo ez, zure hautua da, eta honetaz lagunekin hitz egitea, berdin. Nahi baduzu kontatu ahal diezu edo ez. Askotan, ohikoa da mutilak mutilen artean masturbazioaz nahiko lasai hitz egitea, eta masturbatzea behar bezala ikustea. Hau da, masturbatzen ez den mutila “arrarotzat” hartzen da. Nesken kasuan aldiz, ez da hain ohikoa masturbazioaz hitz egitea, eta “arrarotzat” hartzen dena kasu honetan, masturbatu egiten den neska da. Kuriosoa ezta? Zergatik ote?

Yo me hago pajas y todos mis amigos lo saben.

Masturbatzea, bakoitzak bere buruarekin, intimitatean gorputz eta genitalekin gozatzeko modu bat da, eta pertsona bakoitzak bere modura egiten du. Leku ezberdinetan, jendearekin edo gabe, objektuekin edo gabe, modu ezberdinetan igurtziz e.a. Azkenean, bakoitzak gustatzen zaiona bilatu behar du eta hori egin. Bada jendea masturbatzeko desira handia duena eta baita ere desira txikia duena. Beraz bakoitzak, bere nahi eta beharren arabera eginen du, eta ez dago ez ongi ez gaizki egitea edo ez. Bakoitzak bere gorputza errespetatu beharko du, eta bere nahiak. Neska izateagatik ez zara ezer edo gutxi masturbatu behar eta kontrara, mutila izateagatik ez zara asko masturbatu behar. Bakoitza garen modukoak gara, eta bakoitzak gure erritmoa dugu, hortan dago aberastasuna, aniztasunean! Hortaz esandakoa, zure lagunekin honetaz hitz egiten baduzu, primeran! Horrela haiekin esperientziak konpartitu ahalko dituzu bai onak eta bai txarrak, eta elkarrekin ikasi. Izan ere, edozein gairekin bezala, hitz egiteak, beti laguntzen du. Ongi pasa!

4

sex_buzoia_boletin.indd 4-5

Kaixo lagun! Lo primero que me sale responderte es esto: ¡pues me alegro! Me alegro de que hables con tus amig@s sobre tu erótica, ya que esto no siempre es así. Muchas veces, nos cuesta hablar de cosas que tienen que ver con los sexos con l@s amig@s, por vergüenza, o por otros motivos. Por lo tanto, si tú tienes la opción de hablarlo con l@s tuy@s, ¡enhorabuena! Masturbarte o no, es tu elección, y hablar de ello con tus amig@s también. Si quieres, puedes contarlo o no. Muchas veces, es común que entre chicos se hable bastante tranquilamente sobre la masturbación, e incluso que la masturbación sea un deber. Es decir, que un chico que no se masturba se ve como “raro”. Sin embargo, si hablamos de chicas, no suele ser tan común hablar sobre la masturbación, y se tiene por “rara” a la que se masturba. ¿Curioso verdad? ¿Por qué será? Masturbarse es una manera de disfrutar, en la intimidad con tus genitales y tu cuerpo y cada cual lo hace a su manera. En diferentes sitios, con gente o sin, con objetos o sin, acariciándose de maneras diferentes… Al final, cada cual tiene que buscar aquello que le guste y

hacer eso. Hay gente que tiene un alto deseo de masturbarse y hay gente que lo tiene bajo. Por lo tanto, cada cual, lo hará en base a sus necesidades y deseos y no hay un mejor y un peor. Si cada cual respeta su cuerpo y sus deseos. Si eres chica, no tienes la obligación de no masturbarte o de masturbarte poco y al contrario, si eres chico no tienes la obligación de masturbarte mucho. Cada cual somos diferente y cada cual tenemos nuestros ritmos, en eso está la riqueza, en la diversidad. Por tanto, lo dicho, si hablas de esto con tus amig@s, perfecto! Ya que podrás compartir experiencias, tanto buenas como malas, y podréis aprender junt@s. Ya que como con cualquier otro tema, el hablar de las cosas, siempre ayuda. Ongi pasa!

5

21/11/2013 10:42:32


¿Cómo se hacen “deditos”?

Nola egiten dira “behatzak”? Kaixo lagun! Pozten naiz zure galderaz, izan ere, masturbazioaren inguruan galdetzean, galdera gehiago jasotzen ditugu mutilei bideratuak, eta honekin, suposatzen dut, neskez ari zarela. Behatzak esatean, suposatzen dut nesken masturbazioaz ari zarela ezta? Normalean, uste dugu neskak masturbatzeko modua aluan behatz bat sartzea dela. Baina hau, ez da askotan gertatzen. Izan ere, nesken gehiengoak, masturbatzen direnean, klitoria igurtzi egiten dute, eta ez dute hainbeste behatza aluan sartzen. Batzuk ere, horrela egiten dute baina ez gehiengoak. Izan ere, klitorian ditugu neskek bukaera nerbioso gehienak, eta hor daukagu sentsibilitate gehien. Gero, bakoitza nola masturbatzen den, mundu bat da. Batzuk esku osoa erabiltzen dute eta presioak egiten dute, beste batzuk behatza bakarrik eta borobiltxoak egiten dituzte klitori inguruan, beste batzuk zerbaitekin igurtzen dute… denetarik dago! Bakoitzak bere modura egiten du, beraz esperimentatu eta ikusiko duzu nola gustatzen zaizun zuri. Neska batzuk, klitoria zuzenean ukitzen dute, baina beste batzuk, sentsibilitate handia izateagatik, nahiago dute zuzenean ez ukitu eta

ezpain handiekin estalia igurtzi, edo klitori inguruan jolastu… Izan ere klitoria oso sentsiblea da, eta batzuk ezin dute aguantatu zuzenean ukitzea. Hortaz, ikusten duzunez, hau mundu bat da, bakoitzak bere modua du. Batzuk ere, behatzak sartzen dituzte aluan, baina orokorrean klitoria ukitzen dute emakumeek masturbatzeko garaian. Izan daiteke ere, klitoria ukitzea eta aldi berean bagina estimulatzea, bertan behatza sartuz edo nahi duzun moduan. Milaka aukera daude! Interesa baduzu, badago interneten bideo interesgarri bat emakumeen masturbazioaz azalpenak ematen dituena, teknika ezberdinak, begiratu nahi baduzu… dena den esandakoa, bakoitzak berea deskubrituko du, jolasten eta sentitzen duenari kasu eginez. Goza ezazu!

http://www.youtube.com/ watch?v=8BOJWa8takY

Hay chicas que acarician directamente su clítoris, pero otras no, porque tienen mucha sensibilidad y prefieren no tocarlo directamente y tocarlo tapándolo con los labios mayores, o acariciar el alrededor… ya que el clítoris es muy sensible, y algunas no pueden soportar tocárselo por ello. Por lo tanto, como ves, es un mundo, cada una tiene su manera. Algunas, también introducen sus dedos en su vagina, pero en general, las mujeres acarician su clítoris a la hora de masturbarse. Puede ser también, que a la vez que estimulen su clítoris introduzcan un dedo o dedos en su vagina para estimularla. ¡Hay muchas maneras! Si tienes interés, hay un video en internet muy interesante, que da explicaciones sobre la masturbación femenina, que explica diferentes técnicas, si te apetece ojearlo. De todas maneras lo dicho, cada cual tiene que descubrir su manera, jugando y haciendo caso a lo que va sintiendo.

http://www.youtube.com/ watch?v=8BOJWa8takY ¡Que lo disfrutes!

6

sex_buzoia_boletin.indd 6-7

Kaixo lagun! Me alegro de que nos preguntes esto, ya que en general, cuando nos preguntan sobre la masturbación, es más frecuente que sea sobre la masturbación masculina y con esta pregunta, supongo que hablas sobre la femenina. Al decir “deditos” me imagino que hablas de la masturbación femenina ¿verdad? Tendemos a pensar que la manera de masturbarse de las chicas es metiendo un dedo en su vagina. Pero esto, no suele ocurrir en la mayoría de los casos. Ya que, la mayoría de las chicas, al masturbarse, acarician su clítoris, y no introducen tanto el dedo en la vagina. Algunas también lo hacen así, pero no la mayoría. Ya que es en el clítoris donde más terminaciones nerviosas tenemos las mujeres, es decir, esa es nuestra zona más sensible. Después, como se masturba cada cual, es un mundo. Algunas utilizan toda la mano y presionan su clítoris, otras solo utilizan un dedo y hacen redondos alrededor del clítoris, otras se acarician con algo… ¡hay de todo! Cada cual a su manera, por lo tanto, lo mejor es que experimentes y descubras como te gusta a ti.

7

21/11/2013 10:42:32


Nola dute ume bat lesbianek?

¿Cómo tienen un hijo las lesbianas?

Aupa! Umeak izateko modu asko daude, bai harreman heterosexualetan baita harreman homosexualetan ere. Gehien ezagutzen duguna zera da, emakume eta gizon baten koitoaren ondorioz, obulua ernaltzea eta horrela haurdun geratzea, eta bederatzi hilabeteren ostean, gutxi gora behera, erditu eta haurra izatea. Hala ere, badira beste modu batzuk, hala nola, adopzioa. Adopzioa egiteko eskaria egin behar da, eta horrela ume bat, beste emakume baten baitan garatu dena, zureganatu. Honetaz aparte ere, badaude teknika teknologiko berriak, zeinak xiringa baten bidez (labur azalduz), espermatozoideak zuzenean emakumearen obulutegian txertatzen dituzten (intseminazio artifiziala) eta horrela, haurdun geratuko da eta bederatzi hilabetetan, gutxi gora behera, erditu eginen du. Hortaz, bai bikote heterosexual bai bikote homosexual batek teknika hauek ditu, eta hauen artean erabakiko du. Lesbianen kasuan, biak gera daitezke haurdun printzipioz, bai gizon batekin koitoa praktikatuz, bai intseminazio artifizialaren bidez eta baita ere, gaur egun, adopzioa egin ahal dute. Izan ere, duela urte batzuk, bikote homosexualen artean adopzioa ez zen legala. Hortaz, bikote horrek erabakiko du zer nahi duen, ea beraiek haurdun geratu, edo adoptatu. Haurdun geratzeko erabakia hartzekotan, edo mutila den lagun bati (edo ezezagun bati) esan ahal diote koitoa haiekin praktikatzeko edota bestela, artifizialki egin. Bikotea homosexuala baina mutilak balira, ezin dira haurdun geratu, eta orduan, batzuetan egiten dutena ere (esandakoez aparte) da, lagun duten neska bati eskatu haiekin koitoa praktikatzea eta erditu eta gero, umea haiek geratzea. Mila modu ezberdin daude, eta bakoitzak bere modura egiten du. Izan ere, familia motak anitzak dira, eta bakoitza erabakitzen du, ahal duen neurrian, zein eraiki. Izan ere, ama edo aita solteroetaz ere hitz egin genezake. Espero dut zure zalantza argitu izana. Ez bada horrela, galdetu lasai asko 8 berriro ere! Ongi ibili!

Aupa! Para tener hij@s se puede hacer de diferentes maneras, tanto en relaciones heterosexuales como en relaciones homosexuales. La manera que más conocemos es que después de que una mujer y un hombre practiquen el coito, la primera se quede embarazada y a los nueve meses más o menos para un bebe. Aun así, existen otras maneras de ser madre o padre como por ejemplo la adopción. Para adoptar, tienes que hacer varios trámites legales, y así, tendrás un-a hij@ el cual a sido gestad@ dentro de otra mujer. A parte de esto, también hay nuevas técnicas más tecnológicas las cuales, con una especie de jeringa (explicándolo brevemente) introducen esperma directamente en el óvulo de una mujer y así, quedara fecundado, por lo tanto, a los nueve meses, más o menos, tendrá un parto. Por lo tanto, tanto en parejas homosexuales como en heterosexuales se pueden utilizar estas técnicas y cada cual elegirá cual prefiere o puede utilizar. En el caso de una pareja de dos mujeres, las dos pueden quedarse embarazadas en principio. Esto lo pueden hacer con la inseminación artificial o practicando el coito con un hombre. Hoy en día, las parejas homosexuales, también pueden adoptar, ya que hasta hace pocos años esto no era legal. Por lo tanto, lo pueden hacer de esas maneras y elegir cual les conviene o prefieren. Si la pareja de la que hablamos estuviera compuesta por dos hombres, no se podrán quedar embarazados, y entonces, podrán hacer a parte de lo mencionado anteriormente; pedir a una mujer que practique el coito con uno de ellos y después tener es@ hij@. Como ves, existen diferentes fórmulas, y cada cual lo hace a su manera. Ya que existen diferentes estilos de familias y cada cual decide, en la medida de lo posible cual crear. Porque por ejemplo, también podríamos hablar de madres o padres solteros. Espero haber aclarado tu duda. Si no es así, pregúntanos otra vez sin ningún problema! 9 Ongi ibili!

sex_buzoia_boletin.indd 8-9

21/11/2013 10:42:32


Nola jartzen da tampoi bat?

¿Cómo se pone un tampón?

Iepa! Ea ba, tanpoi bat nola jartzen den galdetzen diguzu, egia esan, idatziz zailagoa da azaltzen, keinuekin hobe azalduko genizuke, baina tira, marrazkitxo bat ere jarri dugu ea ulergarriagoa den. Bi tanpoi mota daude, aplikadorearekin edo aplikadorea gabe. Aplikadorea, kanpotik eraman ohi duten kartoizko edo plastikozko zorrotxoa da. Lehenik eta behin, tanpoi bat jartzeko, garrantzitsua da eroso zauden leku batean egitea, lehenengo aldia bada behintzat. Eroso egoteaz gain, garrantzitsua da leku horretan inork ez zaituela molestatuko jakitea. Leku hau adibidez, zure etxeko komuna izan ahal da. Ondoren, eroso zauden postura bat bilatu beharko duzu, izan daiteke, zutik hankak irekita edo komunean eserita, zuk erabaki. Behin horrela zaudela, zure tanpoiak aplikadorea badu, argazkian agertzen den moduan, aplikadorearen barruko zatia kanporutz atera, honek lagunduko baitizu gero sartzen. Gero, tanpoiaren punta zure aluan sartu, zatitxo bat, hau da, ez punta bakarrik, eta gero aplikadorearekin bultzatu. Horrela, zure aluaren barruan tanpoia geratuko da, kotoizkoa, eta aplikadorea zaborretara bota ahal duzu. Aplikadorerik ez badu, zure behatzekin sartu beharko duzu tanpoia aluan. Tanpoia barruan geratuko da, eta haritxoa zure alutik kanporuntz zintzilik. Hortik tiraka kenduko baituzu gero. Hasieran, lasai egon, ze beti ez dugu asmatzen ongi sartzen eta agian, molestatu egiten digu. Asko molestatzen badizu, lasai egon, kendu ezazu eta beranduago berriro saiatu, agian gaizki sartu duzu eta, hau da, ez duzu behar haina sartu. Hobe da ahalik eta barrurago sartzea erdi kanpoan geratzea baino, izan ere, orduan sentitzen dugu molestia bat. Ez dakit honekin eta marrazkiarekin ulertzen den… hala ez bada, berriro galdetu mesedez. Baina batez ere garratzitsuena zera da, leku lasai batean egitea, zu eroso sentituz, eta gero, lehenengo aldietan ongi jartzen asmatzen ez baduzu, lasai egotea, izan ere, tanpoiekin, bizitzako beste gauzekin bezala, egiten ikasten da! Ongi ibili!

Iepa!

Muy bien, nos preguntas como se pone un tampón, y a decir verdad, nos resulta difícil contestarlo por escrito, ya que con gestos, se explicaría mejor, pero bueno, hemos puesto también unos dibujos o fotos para ver si lo hacemos más fácil de entender. Existen dos tipos de tampones, uno con aplicador, y otro sin aplicador. El aplicador, es el cubierto de plástico o cartón que tiene el propio tampón de algodón. Para empezar, para ponerte un tampón, es importante que lo hagas en un sitio en el que te sientas cómoda, y sobre todo si es la primera vez. Además de estar cómoda, es importante que sepas que en el sitio en el que vas a estar, no te va a molestar nadie. Este sitio, puede ser por ejemplo el baño de tu casa. Después, tendrás que ponerte en una postura en la que estés cómoda, como por ejemplo sentada en la taza del váter o de pié con las piernas abiertas, como tu prefieras. Una vez que estés así, si tu tampón tiene aplicador, tendrás que sacar la parte interior del aplicador, como sale en el dibujo, ya que esto te ayudara después a meterte el tampón. Después, introduces el tampón en tu vagina, y lo empujas con el aplicador. Dejando en el interior el algodón y tirando a la basura el aplicador. Si no tiene aplicador, tendrás que introducirlo con tus dedos. Así el tampón quedara dentro como hemos dicho y colgara fuera de tu vagina el hilito que tiene, que después utilizaras para quitar el tampón tirando de él. Al principio, no te preocupes, porque no siempre acertamos en ponérnoslo bien, y nos puede molestar. Si te molesta mucho, quítatelo y más tarde lo vuelves a intentar, ya que puede ser que no lo hayas introducido bien, es decir, que no lo hayas introducido lo suficiente. Es mejor introducirlo mucho que, que quede medio fuera, ya que eso es lo que molesta. No sé si con esta explicación y con el dibujo se entiende… si no es así, pregúntanos otra vez. Pero lo más importante es, hacerlo en un espacio en el que te encuentres agusto y cómoda, y si las primeras veces no aciertas en ponértelo bien, no te preocupes, porque con los tampones pasa como con muchas otras cosas de la vida, que haciendo, se aprende! Ongi ibili!

10

sex_buzoia_boletin.indd 10-11

21/11/2013 10:42:33


sex_buzoia_boletin.indd 12

21/11/2013 10:42:34


Sex buzoia boletin33