Issuu on Google+

UDALEKO BERRIAK

2

123

Baserritarrentzako doako garraio zerbitzua

4 Urnietar parte-hartzaile asko XI. Tenis Openean KIROLA

2008 // ABUZTUA AGOSTO

EUSKARA

5

Euskaltegiko eta HHIko ikasleentzako laguntzak

HAUR ETA GAZTERIA

Lizarra eta Allozeko udalekuak irudietan

6


2

UDALEKO BERRIAK

123 ABUZTUA AGOSTO // 2008

Garraio zerbitzua doan izango da. © Urnietako Udala

Xoxoka auzoa. © Urnietako Udala

Udalak 6.000 euroko diru-laguntza bideratuko du herriko baserritar adinduen beharrei erantzuteko Urnietako Udalak 6.000 euroko dirulaguntza bideratuko du irailetik aurrera herriko baserritar adinduenen beharrei erantzuna emateko. Behar horien artean garrantzitsuenak zeintzuk diren jakiteko azterketa egin zuten Behemendi Donostialdeko Landa Garapen Elkarteak, Urnietako Gizarte Zerbitzuen lan taldeak eta Enplegu Sustapeneko Bulegoak. Denera 83 baserritara egin zuten bisita, herriko lau auzoetan barrena, eta etxe horietan 118 elkarrizketa egin zituzten. Elkarrizketatu guztiek 65 urte baino gehiago dituzte, eta jasotako erantzunen arabera, ikerketaren egileek analisia egin eta beharrei erantzuteko hainbat proposamen garatu dira. Ikerketak datu orokor bat eman du: Urnietan 65 urteko langa gainditzen duten 789 pertsona daude, biztanleria osoaren %13, hain zuzen ere. Horietatik gehienak, halere, herrian edo herri ingurunean bizi

dira, eta landa eremuan, aldiz, 138 lagun (65 urteko taldearen %20). Zerbitzuekiko urruntasuna, bide eta azpiegitura arazoak, eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar duen biztanleria kopuru handia (%22), herrian antolatzen diren ekintzetan egiten den parte hartze eskasa eta baserritar adinduenek Gizarte Zerbitzuen Bulegoarekin duten harreman eta erabilera txikia izan dira ikerketaren ondorio esanguratsuenetakoak, eta horien azterketa egin ondoren, hainbat neurri hartzea erabaki da. Denetan garrantzitsuena, baserritar adinduenei laguntzeko garraioa jartzea. 65 urtetik gorakoen %69k ez daukate autorik herrira hurbildu eta edozein zerbitzu erabiltzeko, eta egoera horri irtenbidea emateko, Udalak doako garraio zerbitzua arautuko du baserritarrentzat; astelehenetik ostiralera 08:00etatik 12:00etara (astegun batean arratsaldez ere bai). Bidez Bide programaren bitartez, taxi

zerbitzua eskatzen duten baserrietaraino joango dira, bezeroak herriko plazara edo osasun etxera ekarri, eta horiek esaten duten orduan, berriro etxera bueltatu. Zerbitzu horretara bideratuko da, batez ere, 6.000 euroko dirulaguntza. Zerbitzua bi egun lehenago lotu beharko da Urnietako (943 00 83 49), Hernaniko eta Andoaingo Gizarte Zerbitzuen bulegoan, edo gidariari telefono deia eginez (626 136 976). Bestelako neurriak ere hartuko dira. Adibidez, seinalizazioa jartzea, herritarrek eta kanpotik datozenek baserriak non dauden jakin dezaten. Harreman sozialak bultzatzeko esparruak sortzea ere helburu garrantzitsua da, baserritarren %86k herrian antolatzen diren aisi ekitaldietara ez direla agertzen adierazi baitu. Baserrietatik gertu birziklatzeko edukiontziak jartzeko beharra ere aipatu dute baserritarrek, plastikoa eta kartoia zakarretara botatzeko herriraino jaitsi behar baitute.

El Ayuntamiento destinará 6.000 euros para atender las necesidades básicas de las personas mayores que vivan lejos del núcleo urbano Ir al centro de salud, o al mercado, o a cualquier gestión; ayudar a los mayores que no tengan transporte para que vayan al núcleo urbano y hagan sus recados. Ese es el objetivo prioritario del programa Bidez Bide, llevado a cabo por Behemendi –Sociedad para el Desarro-

llo Rural de Donostialdea–, los Servicios Sociales de Urnieta, Hernani y Andoain, y el INEM. Nuestros baserritarras podrán pedir un taxi en viaje de ida y vuelta desde el sitio que elijan, de manera gratuita pero con dos días de antelación. El servicio será de lunes a viernes,

de 08:00 a 12:00, pero también se habilitará una tarde entre semana. El servicio se pondrá en marcha en septiembre, y para solicitarlo habrá que telefonear a los Servicios Sociales de Urnieta (943 00 83 49) o al mismo taxista (626 136 976).

informazio gehiago / más información www.urnieta.org


123

3

2008 // ABUZTUA AGOSTO

Udalbatzak Etxeberri plazako alokairuko 10 etxebizitza emateko oinarriak adostu ditu Urnietako udalbatzak gizarte-alokairuko 10 etxebizitza ematea adostu zuen uztailaren 29an egindako udalbatzarrean. Etxeberri enparantzan daude 10 etxebizitza horiek, eta jabe berriak nortzuk izango diren zozketa bitartez erabakiko da. Data zehatza ezin da zehaztu oraingoz, baina litekeena da urrian izatea. Udalbatzako 13 zinegotzietatik zortzik aldeko boza eman zioten proiektuari; UDA, EAJ eta EAE alderdietako zinegotziek, hain zuzen ere. PSE-EEko lau kideek abstenitzea erabaki zuten. Alokairuen zozketan sartzeko hainbat baldintza bete behar dira, honakoak garrantzitsuenak: etxebizitza jabegoan dutenek ezin dute zozketan parte hartu, Urnietan 2006ko lehen egunetik erroldatuta egon behar da, gutxienez, eta urteko 3.000 eta 21.000 euro arteko diru sarrerak izatea. Kopuru hori gordina da, ez garbia. Zozketan parte

hartzeko izena eman behar da udaletxean edo Ongizate Zerbitzuen bulegoan, irailaren 15a baino lehen. Etxebide erakundean izena emana duten herritarrak ere zozketan sartuko dira, betiere azaldutako baldintzak betetzen badituzte. Hamar etxebizitzetatik bat gutxitasuna duten pertsonentzat izango da, beste lau guraso bakarreko familientzat –urtean 12.000 euroko diru sarrera gainditzen ez badute–, eta beste bost etxebizitzak izena eman duten guztien artean banatuko dira. Gizarte etxebizitzak urte baterako emango dira hasieran, eta baldintzak betetzen badira, alokairua berritu egingo da urtero, bost urteko epea bete arte. Bost urte betetzean beste hiru urterako berrituko da alokairua, baina zortzi urte betetzen direnean, etxebizitza Urnietako Udalaren jabego bihurtuko da berriro. Gehienezko alokairua zortzi urtekoa da, beraz.

El pleno del ayuntamiento de Urnieta aprobó el pasado 29 de julio las bases de adjudicación de las 10 viviendas de alquiler social de la plaza Etxeberri. Dieron su voto a favor los concejales de UDA, PNV y ANV, y el PSE-EE se abstuvo. El sorteo está previsto para finales de octubre, por lo que los interesados deben apuntarse en el Ayuntamiento o en la oficina de Bienestar Social antes del 15 de septiembre. Los requisitos a cumplir más reseñables son estos: no tener una vivienda en propiedad, estar empadronado en Urnieta desde al menos el 1 de enero del 2006, y tener unos ingresos brutos anuales de entre 3.000 y 21.000 euros. En el reparto de las 10 viviendas, una será para aquel que presente alguna minusvalía, otras cuatro para familias monoparentales, y las restantes cinco para todos los que se hayan apuntado. Además de los que se inscriban en Urnieta, participarán en el sorteo todos aquellos urnietarras que estén inscritos en Etxebide y que cumplan las normas ya explicadas. Los alquileres sociales se darán para un máximo de 8 años. Pasado ese tiempo, volverán a ser propiedad del Ayuntamiento.

Urnietak, Andoainek, Lasarte-Oriak eta Usurbilek Buruntzaldeko kirol arloko hitzarmena sinatu zuten Buruntzaldeko kirol hitzarmenak kide bat gutxiago dauka jadanik. Hernaniko Udalak hitzarmenarekin bat ez egitea erabaki du, eta ondorioz, iraileko lehen egunetik aurrera, Buruntzaldeko kirol bazkideak ezingo dira herri horretako kirol instalazioetara doan sartu. Beraz, lau udalerri izango dira kirol hitzarmenaren barruan: Urnieta, Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbil. Lau udalerrietako alkateek pasa den uztailaren 11n izenpetu zuten akordioa, Lasarte-Oriako udaletxean. Aldaketa honen ondorio nagusia honakoa izango da: Buruntzaldeko kirol txartela duten bezeroak, hauen artean urnietarrak, ezingo dira Hernaniko kirol instalazioetara doan sartu, orain arte gertatzen zen moduan. Andoain, Lasarte-Oria eta Usurbilgo kirol instalazioak sarrerarik ordaindu gabe erabil ahal

izango ditugu; eta antzera herri horietako bezeroak Urnietako kirol instalazioetan ere. Buruntzaldeako kirol hitzarmenari esker, 40.000 erabiltzaileko sarea sortu da azken urteetan; alegia, jende kopuru horrek erabiltzen zituen bost herrietako kirol instalazioak txartel bakarrarekin. Hernani hitzarmenetik kanpo geratu arren, lau herrietan onartu da dagoeneko 2008/09 ikasturterako plana, eta aurreko urteetan bezala, ekintza, jarduera, txapelketa, programa eta beste aurrera ateratzeko moduan izatea espero du Buruntzaldeak. Buruntzaldeko kiroletako planak bi atal ditu: kirola, alde batetik (txapelketak, bazkideen zirkulazioa, web orria...), eta kirola euskaraz bestetik (kirola euskalduntzeko plana: kirol jarduerak, eskola kirola,...).

© Txintxarri aldizkaria

Los alcaldes de Urnieta, Lasarte-Oria, Usurbil y Andoain firmaron el 11 de julio en Lasarte-Oria el convenio de Buruntzaldea en materia deportiva, aprobando así el plan de actividades previsto para la temporada 2008/09. Hernani formaba parte de este convenio, pero ha decidido no firmar el que entrará en vigor el 1 de septiembre. En consecuencia, y a partir de esa fecha, los socios del resto de municipios ya no podrán utilizar estas instalaciones sin abonar la entrada. La tarjeta de socio será válida únicamente entre los cuatro municipios firmantes. Buruntzaldea ha tenido una bolsa de 40.000 usuarios en los últimos años.

informazio gehiago / más información www.urnieta.org


4

KIROLA

123 ABUZTUA AGOSTO // 2008

Abiatu da XI. Tenis Opena Txapelketak 10 parte-hartzaile ditu, gehienak urnietarrak Hamar tenislari ditugu lehian uztailaren amaieran hasitako aurtengo Tenis Openean. Bi multzotan banaturik, abuztuaren 24ra arte, lehenengo fasea ligaxka moduan jokatu dute, guztiak guztien aurka. Multzo bakoitzeko aurreneko laurek final-laurdenak jokatuko dituzte ondoren, abuztuaren 28tik irailaren 6ra arte. Finalerdiak, berriz, irailaren 8a eta 13a bitartean jokatuko dira; amaitzeko, final nagusia irailaren 26an jokatuko da, jada San Migel jaien barruan. Partidak 3 setetako onenarentzat dira, irabazleak 2 puntu lortuko ditu, eta galtzaileak 1. Guztiak kiroldegiko pistetan jokatzen dira, jokalarien aldetik aldaketarik ez bada, 18:00etan. Multzoak eta parte-hartzaileak: IA MULTZOA

Iban Hernández Luis Miguel Sánchez Mikel Espinal Jose Mari Izeta Julen Loinaz IB MULTZOA

Santi Román Antton Jauregi Carlos González Iñaki Artano Aitor Valverde

Iban Hernandez urnietarra eta Mikel Espinal irundarraren arteko lehia, abuztuaren 2an. © SL

Un total de 10 tenistas, la mayor parte urnietarras, participan en el XI Open de Tenis de Urnieta. Divididos en dos grupos, actualmente disputan una liguilla, todos contra todos. Los cuatro primeros clasificados en cada grupo pasarán a la siguiente fase, ya con eliminatorias directas. Los cuartos de final se disputarán entre el 28 de agosto y el 6 de septiembre; las semifinales entre el 8 y el 13 de septiembre y la final el día 26, coincidiendo con el inicio de las fiestas de San Miguel.

Kiroldegiko udako ikastaroak, azken txanpan Udal kirol instalazioetako udako ikastaroak aurrera doaz. Ekaina eta uztaila pasa dira eta orain abuztuko txandak soilik geratzen dira. Ikastaro guztiak 10 ordukoak dira eta guztiek gutxieneko parte-hartzaile kopuru bat eduki behar dute aurrera egiteko. ITenisa: abuztuaren 18tik 29ra, arratsaldez. Prezioa: 35 euro. IIgeriketa: abuztuaren 18tik 29ra, goizez. Prezioa: 5-12 urtekoentzat, 35 euro; 3-4 urtekoentzat, 25 euro. IPatinajea: abuztuaren 25etik 29ra (17:00-19:00). Prezioa: 30 euro. Izena emateko edota informazio zehatzagoa jasotzeko kiroldegira jo behar da (943 00 83 28), bulego orduetan (09:00-13:00).

Haurrak igeriketa ikastaroan. © SL

La temporada de verano continúa en el polideportivo y ya sólo quedan las últimas tandas en los cursillos de patinaje (del 25 al 29 de agosto), tenis y natación (ambos, del 18 al 29 de agosto). El horario de oficina para más información es de 09:00 a 13:00 (943 00 83 28).


EUSKARA 5

123 2008 // ABUZTUA AGOSTO

IEUSKALTZAINDIA ETXEAN 1.- “ZAUDE ISILIK!” "Egon zaitez isilik!" esateko joera gero eta handiagoa da gure artean, baina "zaude isilik!" erabili izan dute beti euskaldunek. Egia, horrelaxe da! Esate baterako, "etor zaitez", "joan zaitezte", "ibil hadi" edo "egon zaitez" bera ere ondo esanda daude, jakina. Baina, jakin jakin behar genuke aditz trinkoak erabiltzen ere agintezko esapide hauetan. Biak dira zuzenak - Joan zaitezte pikutara! / Zoazte pikutara! - Ibil hadi mantso! / Habil mantso! - Egon zaitez lasai! / Zaude lasai! - Etor zaitez hona! / Zatoz hona! 2.- “ZAZPIETAKO TRENEAN” Azken bolada honetan, komunikabideetan eta, askotan erabili beharko ez litzatekeen tokietara ere hedatu da “-z” instrumentalaren erabilera. Hau da, "trenez joango naiz" esan ohi

dugu, baina, baita ere, hasi gara "zazpietako trenez joango naiz" entzuten. Honetan ere, inoiz esan dugun bezala, forma mugatuak eta mugagabeak bereizten jakitean dago gakoa. "Trenez" mugagabea da, baina "zazpietako trena" hori mugatua eta zehaztua da. Beraz, egin dezagun ariketatxo bat. - Zazpietako trenez joango naiz: zapietako trenean - Bere autoz itzultzeko asmoa du: bere autoan - Bartzelonako itsasontziz joan zen Palmara: itsasontzian - Euskara batuz ari da: Euskaraz ari da. 3.- ZENBAKIEN IDAZKERA: 20 ETA 100 BITARTEKOAK Bada zalantzarik zenbakien idazkerari buruz. Bai, baina Euskaltzaindiak arautua du kontu hau. Bi hitzetan banatuta idatziko ditugu zenbaki hauek; adibidez: "hirurogeita hamasei", “hogeita hamalau”, “berrogeita zazpi”…

IZAHARRA IKUSI, BERRIA IKASI 1. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Mingainik gabeko txintxarria herdoilak jan.” Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “El que no llora, no mama.” 2. Euskarazko esaera zaharra / Refrán en euskera: “Min gutxi eta trapu asko.” Gaztelerazko esaera zaharra / Refrán en castellano: “Mucho ruido y pocas nueces.”

2008/09 ikasturteko Euskaltegiko eta Helduen Heziketa Iraunkorreko urnietar ikasleentzako diru laguntzak onartu dituzte Euskara Saileko 2008/09 ikasturterako diru laguntzak onartu dira dagoeneko, eta horiek jaso nahi dituenak Lekaio kultur etxeko Euskara Zerbitzuan jaso dezake nahi beste informazio, egin beharreko gauzak jakite aldera. Euskaltegi homologatu batean ikasten duten ikasleentzat, eta euskaltegi horietara eta Helduen Heziketa Iraunkorrera (HHI/EPA) bidaietan xahututako diru kopurua murrizteko dira diru laguntzak. Euskaltegiko laguntzak jasotzeko derrigorrezkoa izango da Urnietan erroldatua egotea, eta %80ko asistentzia edukitzea, besteak beste. Ikasleek jasoko duten diru-laguntza matrikularen %75 izango da. Barnetegiko ikastaroetan egoitza gastuak, aldiz, ez dira diruz lagunduko. Euskaltegiko eta Helduen Heziketa Iraunkorreko ikasle urnietarren bidaietako laguntzei dagokienez, helburua Buruntzaldeko beste herrietara (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria

Lasarte-Oriako Muntteri AEK Euskaltegia © SL

edo Usurbilera, hain zuzen) eskolak hartzera joan behar duten urnietarrei laguntzea da, Urnietan talderik ez dagoelako. Bete beharreko baldintzak eta prozedurak euskaltegira joango diren ikasleen antzekoak dira. Eskolara joandako egun bakoitzeko, garraio publikoko Lurraldebusen txartel bakarraren prezioaren arabera dagokion diru-laguntza emango zaio ikasleari. Egun, prezioa hori bidaiko 0,66 euro da, hilean 40 bidai baino gutxiago egiten badira.

El Departamento de Euskera ha aprobado las ayudas para los alumnos de Euskaltegi –tanto los municipales como los de AEK– y Educación Permanente de Adultos (EPA/HHI). Las ayudas aprobadas son para devolver el 75% de esa matrícula a los alumnos que vayan al Euskaltegi, y para el dinero que se gasten los alumnos de Euskaltegi y EPA en los viajes que hagan a cualquiera de los pueblos de Buruntzaldea (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria o Usurbil), ya que en Urnieta no se ha formado grupo. El precio fijado para cada viaje es de 0,66 euros, precio que se paga con la tarjeta de transporte Lurraldebus si se hacen menos de 40 viajes al mes. Para solicitar las ayudas hay que cumplir varios requisitos, entre ellos, justificar una asistencia a las clases del 80%. Más información en el Servicio de Euskera, en la casa de cultura Lekaio (943 00 80 33).


6

HAUR ETA GAZTERIA

123 ABUZTUA AGOSTO // 2008

Udalekuak irudietan Urnietako 11 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat udalekuak egin dira, Lizarran eta Allozen (Nafarroan). Uztailaren hasieran izan ziren, eta guztira 31 gaztek parte hartu zuten, giro onean. Las localidades navarras de Lizarra y Alloz fueron el escenario de los campamentos de verano que se han hecho a primeros de julio. Estas imágenes son un ejemplo del buen ambiente que se respiró entre los 31 urnietarras, jóvenes de entre 11 y 16 años.

HAUR ETA GAZTE SAILA / DEPARTAMENTO DE INFANCIA Y JUVENTUD URNIETAKO GAZTELEKUA GAZTE INFORMAZIO PUNTUA / PUNTO DE INFORMACIÓN JUVENIL

gazteria@urnieta.org · ✆ 943 00 80 33 gazteleku@urnieta.e.telefonica.net · ✆ 943 00 09 55 gazteinfo@urnieta.e.telefonica.net · ✆ 943 33 39 73


123 2008 // ABUZTUA AGOSTO

IKASTETXEAK 7

IEgape Ikastola

Egape, kalitatearen bidetik Ikastolak betidanik garbi izan du bere eginkizun nagusietako bat ikasle eta beren familiei ahal duen zerbitzu hoberena eskaintzea dela. Honekin bat, ikastetxea bere hezkuntza lanarekin zerikusia duten jarduera eta arloak arreta handiz antolatzen saiatu da: tutoretzen funtzionamendua, orientazioa, zerbitzu osagarriak, irakasgai aurreratuak, irakasleen prestakuntza, maila ezberdinetako koordinazioa, gurasoentzako informazio-politika, proiektu askoren martxan jartzea, teknologia berrien bultzada, etab. Ildo honetatik, Bigarren Hezkuntzako ikastetxea joan den ikasturtetik espresuki sartuta dago Hezkuntza Sailak bultzatzen duen kalitateko proiektu zehatz batean, KZ deritzona, Kalitatea Hezkuntzan alegia. Proiektu honen bitartez, orain arte egindako lan guztiari koherentzia eman nahi zaio, maila eta arlo desberdinetan egiten diren jarduerak sistematizatuz eta, halaber, jarduera

horiek etengabeko hobekuntza-prozesuan sartuz. Proiektuak hiru ikasturteko epea du erabat gauzatzeko eta zuzendaritzarekin batera elkarlanean ari den koordinatzailearen laguntza du. Modu honetan ikastetxeko batzorde sustatzaile batek bere gain hartzen du proiektu honen ardura. Gainera, beharren arabera kanpo laguntza ere jasotzen dugu; alde horretatik, aipagarria da Berritzegunearen ekarpena. Aurten aztertutako gaiak hauek dira: ikasle eta irakasleen harrera, matrikulazio prozesua, irakasleen koadernoa eta hezkuntza proiektua. Azken puntu honekin lotuta, kurtso bukaeran ikastetxearen plangintza estragikoa egiteko lerro nagusiak finkatu genituen. Orain, egindakoari jarraipena eman behar zaio eta lan honetarako, beti bezala, ikastetxe-elkartea osatzen dugun guztion elkarlana ezinbestekoa da: ikasle, irakasle, guraso eta administrazioarena, hain zuzen.

La Ikastola siempre ha tenido claro que uno de sus quehaceres fundamentales consiste en ofrecer el mejor servicio posible tanto a nuestro alumnado como a sus familias. En consecuencia, ha procurado en todo momento organizar las distintas actividades que componen su cometido educativo de la mejor manera. Así, desde el pasado curso, el Centro de Secundaria se halla inmerso en un proyecto impulsado por el Departamento de Educación que tiene como objetivo básico implantar un sistema de gestión de calidad. Se trata del denominado proyecto KZ, siglas que en euskara significan Calidad en Educación. Durante este curso hemos analizado los apartados referentes a la acogida del alumnado y del profesorado, el proceso de matriculación, el cuaderno del profesor y el proyecto educativo. En lo que concierne al último punto, hemos diseñado las líneas maestras del plan estrátegico del centro. Ahora se trata de dar continuidad a todo y para ello es necesaria, como siempre, la implicación de los distintos estamentos que conformamos la comunidad escolar.

IPresentación de María ikastetxea · Salesianos Urnieta

Ludoteka ‘08 ... hemen ez da geratzen Ekaina iritsi, eta Presentación de María ikastetxeko erritmoa ez da geratu, proiektu berri bati hasiera eman diogu: Ludoteka ‘08. Bi urteko tutoreak eta ikasle ohi batzuk elkartu eta begirale bihurtzen gara, eskolako espazioak aprobetxatuz, ongi pasatzeko era ezberdinak daudela erakusteko nahiarekin. Nahiz eta eskolaren barruan jarraitu, ikuspegi ezberdina ematen diogu

etortzeari eta 62 haurretatik, oso gutxi dira egunen bat edo beste abentura hau galtzen dutenak! Udako eguraldiak uzten badigu, adibide gisa honako ekintzak martxan jartzen ditugu: · San Ferminak ospatu. · Sukaldearen munduan barneratu. · Patioan ezohiko jolasak egiten ditugu. · Igerilekua antolatzen dugu. Eta abar.

Azkenean, haurrentzat jolasak eta lagunekin euskaraz egiteko beste era bat den heinean, gurasoei lasaitasuna ematen dien beste proiektu bat da: alde batetik, ingurune ezagun batera ekartzen dituztelako beraien seme-alabak, eta bestetik, eskainitako zerbitzuak (goizeko zaintza 07:30etik 09:00ak arte; jangela eta irteera ezberdinak 12:3013:00etan, 14:00etan eta 16:30ean) uda garaian behar dituztenak direlako. Gurasoak lanean ari diren bitartean umeek ondo pasatzen dute. Hori da guztien helburu nagusia.


berrittu@urnieta.org 16. posta-kutxa 20130 Urnieta –Gipuzkoa–

SAN MIGEL JAIETAKO IX. ARGAZKI LEHIAKETA

LAN POLTSA

Urnietan erroldatuta dagoen edonork izango du lehiaketan parte hartzeko aukera. Lehiaketa jaietako bi asteburuetan egingo da, iraileko azkenekoan eta urriko lehenengoan, eta argazkien gaia herriko festen egitaraua izango da. Karrete banaketa eta txartela digitalen kontrola irailaren 19an izango da, 19:30ean, Lekaio kultur etxean. Hortik aurrera, irailaren 26ko 13:00ak arte, karreteak Urnietan dauden bi argazki dendetan jaso ahal izango dira; txartel digitalen kontrola, berriz, Lekaio kultur etxean egingo da. Gutxienez bost argazki aurkeztu beharko dira (15 gehienez), eta 5. argazkitik aurrerako gastuak parte-hartzaileak ordaindu beharko ditu. Bost horietatik lauk jai ekintzak erakutsi behar dituzte –kontuan hartuko da ateratzen den jai ekintzen ugaritasuna. Parte-hartzaile bakoitzari 6 euroko balea emango zaio herriko edozein argazki dendatan negatiboak errebelatu ahal izateko. Argazkiek 13x18 cm-ko formatukoak izan behar dira nahitaez, eta urriaren 6tik 15era bitartean eraman behar dira Lekaio kultur etxera. Sari banaketa urriaren 29an, izango da, 19:30ean Lekaio kultur etxean; horrekin batera, hilaren 31 arte ikusgai izango den erakusketa bat egingo da bertako areto nagusian. Honako hauek izango dira helduentzako sariak: 1.: 120 euro eta 60 euroko bonua, Torres argazki dendan aldatzeko. 2.: 70 euro eta 50 euroko bonua, Peio Ruiz argazki dendan aldatzeko. 3.: 45 euroko bonua, Torres argazki dendan aldatzeko. 14 urtetik beherakoentzako kategorian ere bi sari banatuko dira. El IX Concurso Fotográfico de Fiestas de San Miguel se celebrará durante el último fin de semana de septiembre y el primero de octubre. La entrega de carretes y el control de las tarjetas de las cámaras digitales se realizará el 19 de septiembre, a las 19:30 en la casa de cultura Lekaio. A partir de ese día, y hasta el 26 de septiembre, el reparto de carretes se hará en las dos tiendas de fotografía de Urnieta y la verificación de tarjetas en la casa de cultura.

LEHIAKETA Zein da argazkian ageri den baserria? ¿Que caserío es el que aparece en imagen?

Kultura Sailak lan poltsa bat osatzeko deialdia egin du, aldian-aldian dituen lan beharrak betetzeko helburuarekin. San Migel jaietan pilatzen da lan karga handiena, eta ordurako osatu nahi dute lan poltsa. Jaiez gain, banaketa edo zama-lanak egiteko sortzen diren lanak egin ahal izateko helburua ere badu lan poltsak. Interesa dutenek irailaren 1a eta 18a bitartean azaldu beharko dute Lekaio kultur etxera. Han fitxa bat bete beharko dute, eta lana dagoenean hautatzen badituzte hala hala jakinaraziko zaie. El Departamento de Cultura anuncia una convocatoria para crear una bolsa de trabajo de cara a necesidades puntuales, como pueden ser las fiestas San Miguel, buzoneo de información, carga y descarga en actos, etc. Los interesados deben acudir a la casa de cultura Lekaio para rellenar una ficha, entre el 1 y el 18 de septiembre. Se avisará a los elegidos en base a la carga de trabajo.

123 ERANTZUNA / RESPUESTA:

IZEN-ABIZENAK / NOMBRE Y APELLIDOS:

BIZILEKUA / DOMICILIO:

Asmatzaileen artean bi lagunentzako bazkaria/afaria zozketatuko da. Erantzuna 16. posta-kutxara bidali, hilaren 15a baino lehen. Oharra: bizileku bakoitzeko erantzun bakarra onartuko da. Entre los acertantes se sorteará una comida/cena para dos personas. Remitir la respuesta al apartado 16, antes del día 15 de cada mes. Nota: sólo se admitirá una respuesta por cada domicilio. AURREKO IRABAZLEA ETA ERANTZUNA GANADOR/A Y RESPUESTA ANTERIOR: MERTXE MUJIKA: “IRAIZOR ETXEAREN ETXABEAN”


berrittu 5555