Issuu on Google+

-1-


Orokorrean jende askok kcal kantitate egokia hartzen du, baina bakoitzaren MBT-a ikusita, gehienak gehiegi jaten dute. Hala ere ezin dira ondorio zehatzak atera, ariketa fisikoa dela-eta, baina egunean jaten dutena hobeto antola daiteke. Jende askok ez du kantitate egokia jaten, bai gehiegi edo gutxiegi jaten dutelako. Bakarrik %38ak jaten du kantitate egokia, eta %62ak gehiegi edo gutxiegi jaten du. Frutari eta esnekiari dagokienez, gehienek jaten dute eta datu hori positiboa da, baina jende askok ere bolleria gehiegi jaten du. Gomendio hauek eman diezazuekegu. Fruta pieza bat, esneki bat eta gero zerealak, gailetak edo tostadak har ditzakezue. Bolleria gehiegi jatea ere ez da ona, batez ere bolloak eta horrelako jakiak.

-2-


EROSKI CONSUMER Gure proiektuaren lema “elikadura osasuntsua eta ekonomikoa denaren proposamen bat egin� da, beraz, gure proposamena osasuntsua nahiz ekonomikoa izan behar du. Eroski-koak; betidanik, instituzio, distribuidoreak eta fabrikanteak kezkatzen dira elikagaien ontzietan jarritakoa ulertarazteko eta horrela elikadura osasuntsua lortzen laguntzeko. Hemen bi etiketa agertzen dira, bat eroskik egindako proposamenarena da, eta bestea beste markek erabili ohi dutena da. Eroski-k infografia bat aurkeztu du kontsumitzaileentzat, eta bertan bere etiketak zertan datzan hobeto azaltzen joaten da. Etiketen konposizioa: razioak

Etiketen konposizioa: mantenugaiak

-3-


Etiketen konposizioa: mantenugaien ekarpena

Etiketen konposizioa: CDO eta portzentaiak Komunitate zientifikoak egunero kaloria eta mantenugai kantitate berbera edo antzekoa jatea gomendatzen du (eguneko kantitate orientagarria), dieta osasuntsua mantentzeko. Hemen agertzen diren portzentaiak emakume heldu batentzako kalkulatuta daude, non bere eguneroko ekarpena 2000 Kcaloriakoa da (haurrentzako produktuak beraien beharren araberakoak dira). Gainera, bakoitzaren beharrak aldatu daitezke, sexua, adina, jarduera fisikoak... eta beste faktore batzuk kontuan hartuz.

-4-


Etiketen konposizioa: desberdintasunak Bi etiketen desberdintasunen oinarria koloreetan datza, A ereduan, eroskik plateatutako etiketa dago, eta bestean, beste markek erabili ohi dutena ikusten den bezala, A ereduan eroskik semaforo nutrizional bat erabili du, elikagaien kaloriak, azukre, koipe, koipe asea eta gatzaren kantitatea baxua (berde kolorea), ertaina (horia) edo altua (gorria) den esateko.

EROSKI SANNIA Jakingo duzuenez, gure proiektua egiterakoan dietista baten laguntzarekin lan egin ahal izan dugu. Duela gutxi berarekin kontaktatu genuen eta aholku batzuk eman dizkigu, guk kontuan hartu beharrekoak. Berez, ondo dago osasuntsu eta merke jatea, baina elikagai batzuk grasa aseak (saturadas) dituzte, ez da berdina azukre zuria edo azukre gabeko janaria jatea (azukre beltza (moreno) askoz osasuntsuagoa da). Horregatik, Eroski Consumer-ez gain, beste eroskiko gama batean erreparatu dugu: Eroski Sannia. Proiektu honetan, Eroski produktuetan zentratu gara gomendioak emateko, hau gertutasunarengatik da. Hemen, ez duzue arazorik izango Eroskiko produktuak erosteko eta probatzeko, baina beste batzuk ere badaudela ere esan nahi dizuegu.

-5-


Eroski Sannia marka berri bat da eta bertan produktu konkretu batzuk daude, gatz, azukre eta gantz gutxiagoekin. Gainera, behar ditugun mantenugaiak ere ematen dizkigu eta bere produktuak orekatuta daude. Soberan dagoena kentzen dute eta faltan dagoena jarri. Erraza da gantz eta azukre gehiegi jatea, baina zuntz gutxiegi jaten dugu. Pertsona heldu batek egunean 24 gramo zuntz jan behar ditu, eta Eroski Sannia-k zuntz kantitate egokia duten elikagaiak eskaintzen dizkizu, hala nola, espagetiak, makarroiak, tostadak, kakaoa, gailetak...

Beraien produktuetan dauden azukreen %30a kentzen dute, eta horrela karies, diabetesa eta obesitatearekin arazoak saihesten dituzte. Azukrea zukuan, kakoan, mermeladan, gailetetan, tean eta freskagarri batzuetan murriztu dute.

-6-


2010ean, Sannian trans gantzak kendu ziren, kolesterolerako, loditasunarentzat eta osasunarentzat txarrak zirelako. Gainera, beste gantzak %30ean gutxitu dira. Hala ere, nahiz eta elikadura orekatua eramateko gantzak behar ditugun, gehiegi hartzen ditugu. Aldaketa hauek gurinean, opiletan, haragietan eta gaztetan.

Eroski Sannia produktuetan, gatza ere kendu da. Elikagai guztiei zuten gatzaren %25 kendu zaie, hipertensio eta bihotz arazoak saihesteko. Gatz murrizketa hauek ogi xigortuan, urdaiazpiko egosian, arrain kontserbetan, errezeta tradizionaletan, entsaladan, gatz hiposodikoan eta gazpatxoan, besteak beste.

-7-


MBT eta Gosaria-ondorioak eta gomendioak