Page 1

errebote SEGURAKO UDAL ALDIZKARIA

2016 azaroa | 14. alea

Herritarrak erabakitzen


2016ko azaroa

2 errebote 14 JOAN DEN 2016ko UDAN Joan den 2016ko udan inoiz baino kanpotar bisitari gehiago izan omen ditugu Goierrin. Datu horiekin bat datoz Segurakoak ere. Aurtengo uztaileko eta abuztuko datuak 2015eko aldi berdineko datuekin alderatuz, %29 igo da herrira etorri zaizkigun bisitarien kopurua.

Kanpotar horiek guztiak gure herriarekin txundituta gelditu dira, bertako lasaitasuna eta Erdi Aroko xarma hain ondo mantendu izana baloratzen dituzte ongien.

Guregana datozenen artean gehienak kataluniarrak, valentziarrak eta madrildarrak dira. Bisitari gehienak Iberiar penintsulatik badatoz ere, azpimarratu behar da Europako beste herrialdeetatik etortzen direnen kopurua; batez ere, frantziarrena. Itsaso handia zeharkatuta datozenen kasuan, berriz, ipar-amerikarren igoera nabarmendu behar da. Hego-amerikarrak bisitari fidelak ditugu urtez urte. Horietako asko beren arbasoen herria ezagutzera etorri dira, horien artean Lardizabaldar bat Mexikotik eta Elortzatar bat Argentinatik.

Urriaren amaieran, Ardixarra Etxeko turismo-bulegoan lan egiten zuen Jone Beldarrainek bertako langile izateari uzteko erabakia hartu zuen, bide berri bati ekiteko. Zorterik onena opa diogu, eta eskerrak eman nahi dizkiogu denbora honetan guztian egindako lanagatik.

Segura abizena duten hainbat ere etorri ohi dira, sarri Kataluniatik edo Gaztelatik. Aurten Granadatik eta Sevillatik etorri dira batzuk. Beraien arbasoak -segurarrak edo Segura abizendunak- garaian ganadua eramatera joandakoak ziren.

SEGURA ETA UDALBILTZA Aurreko legegintzaldiaz geroztik, Segurako Udalak eta Udalbiltza Partzuergoak lan-hitzarmena sinatua dute, Segurak 3.000€-ko diru-ekarpenaz laguntzen duelarik. Orain, Segurako Udalari partzuergokide egiteko proposamena egin dio Udalbiltza Partzuergoak. Proposamenak ze aldaketa ekarriko ditu? partzuergokide izatean, Udalbiltza Partzuergoko Kontseilu Nagusian parte hartzeko eta bozkatzeko eskubideak izango ditu Segurako Udalak; Udalbiltzaren inbertsioak definitzerakoan hitza izango du. Zer da Udalbiltza? Udalbiltza Partzuergoa nazio -mailako instituzioa da, Euskal Herriaren garapena helburu duten proiektuak sortzen, bultzatzen eta babesten ditu. Horren adibide da 2002. urtean sortu zuen Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren Erakunde Autonomoa. Bere xedea da Euskal Herriko udalen eta eragile-sozialen arteko lankidetza suspertzea, tokian tokiko garapena bultzatuz eta dauden lurralde desorekak zuzenduz. Jarraian dituzu Udalbiltzaren hainbat egitasmo, jarduera eta programa:

TURISMO BULEGOAN ALDAKETA

Hutsune hau betetzeko, lanpostua eskainiz deialdia luzatu genuen, Segurara etortzen diren bisitariei harrera egin eta bisita-gidatuak egiteko profesional berria topatu asmoz; hasiera batean, 6 hilabeterako lanaldian. Azaroan egin du Udalak idatzizko hautaketa froga. Lanbidetik 6 pertsonen curriculumak jaso zituen Udalak, eta horietako 4k parte hartu zuten hautaketan; 2 segurarrak ziren. Goiturreko eta Udaleko ordezkarien artean hartu zen azken erabakia. Etor Telleria segurarra izango da Ardixarra turismo-bulegoko langile berria. Ongi etorri, Etor!

• Pirineoetan Lan eta Bizi egitasmoa: Euskal Herriko zonalderik baztertuenean -Nafarroako eta Zuberoako 128 udalerrik osatutako eremuan- tokiko garapena eta kohesioa bultzatzea du helburu. • Euskal Herria Sendotzen Programa: Nazio Erakunde eta Eragileekin lankidetza hitzarmenak lortzea du helburu programak, Euskal Herriaren garapenerako estrategikoak diren egitasmoak bultzatzeko. 2015ean sinatutako hitzarmenak dira honakoekin egindakoak: Gaindegiarekin, Udako Euskal Unibertsitatearekin, Euskal Pilota Federazioarekin eta Hendaiako Herriko Etxearekin. • Ikerbiltza: Euskal Herriko unibertsitateetan etengabe sortzen ari den ezagutza eta burutzen diren lanak Udalbiltza Partzuergoko helburuekin eta lan -lerroekin lotzean datza. Aldi berean, eta udalen beharrekin lerrokatuz, ikasleen nahiz irakasleen gradu amaierako lanak, tesinak, tesiak, praktikak… euskal udaletan diren beharrekin lerrokatzea du xede nagusi. • Hurbiltzen Programa: egitasmo honen helburu nagusiak dira Euskal Herriko udalen eta herrien arteko harremanak sendotzea eta sustatzea; beti ere, elkartasun printzipioetan oinarrituz. 2016 honetarako lan-lerro nagusia da.


3 HAITZLEHOR edo UNAMENDI? Bada herritarren arteko elkarrizketetan eztabaidagai berri bat: herriko tontor nagusienetakoa denari nola deitu behar diogu? Hori argitzeko asmoz Juan Izagirrerekin bildu gara, eta bere iritzia eman digu solasaldi batean, berak behin baino gehiagotan aipatu baitu bere desadostasuna. Eskerrik beroena Juani, kontu polit eta berezi hauek denon eskura jartzeagatik. Hurrengo kiroletako batzordean gai hau lantzeko ardura hartzen du Udalak.

Noiztik ezagutzen duzu tontor hau Unamendi izenez, Juan? Gu mutikoak ginela bertan asko ibiltzen ginen, behorretan edo etxeko animalientzat belarretan; osaba artzainaren terrenoa zen. Goiko tontor horri Unamendi deitu izan diogu mutikotatik, eta gu bezala bertan ibiltzen ziren gainerakoek ere horrela deitzen zioten. Haitzlehor izenarekin buzoia ikusi nuenean, pena ere sentitu nuen. Azken 30 urtetako kontua da hori, garaian mendi-talderen batek asmo onez egindako aldaketa. Baina, tontor hori Unamendi da. Eta Haitzlehor bezala ba al dago tontorrik inguru horretan? Ez. Izenak berak dioen bezala, Haitzlehor haitz bat da, eta Urtsuarandik beheraxeago dago. Bertan bada beste haitz bat ere, Urbistondo aldean, baina ez naiz izenarekin gogoratzen. Aspaldian ez naiz inguru horietara joan, dagoeneko sasiak hartuta egongo dela pentsatzen dut. Gu asko ibiltzen ginen handik, axeri bila. Axeri bila? Bai, bai. Beheko aldean sua pizten genuen, eta goiko aldean bi lagun zain jartzen ginen makila eskuetan, axeria harrapatzeko. Orduan oilo asko hiltzen zituzten inguruko baserrietan. Axeria harrapatzean, baserriz baserri eskean ibiltzeko ohitura zegoen. Baserritarrak axeria hilda ikustearekin gustura, eta gazteak ere pozik baserritarrengandik eskean jasotako puskarekin. Harrapatu al zenuten inoiz? (Barrea) guk inoiz ez, baina baziren harrapatutakoak. Azken urteetan behetik hasi eta goraino arboladia da nagusi. Nolakoa zen mendi hau duela urte batzuk? Pamiño inguruan baziren arboladi batzuk, baina handik gora arbola bakan batzuk ziren. Belardia eta sasia ziren nagusi. Gu belarretan ibiltzen ginen tontor inguruan.

Gaiez aldatuko dugu, baina ez lekuz. Sarri aipatzen da badela errekor bat, Unamendira azkarren igo eta jaisteaz egindakoa. Ba al dakizu zerbait horretaz? Nire ustez Oxiñakoaren eta Korralekoaren artean izan zen apustua, eta irabazlea Oxiñakoa izan zelakoan nago. Baina ez naiz errekorraren denbora zehaztera ausartuko. Nolakoa izaten zen Azentzio Eguna? Bazkaria hartuta joaten ginen. Goizean meza izaten zen eta arratsaldean Erromeria. Zegamatik, Izaldik, Urtsuarandik,… eta hainbat herrietatik etortzen zen jendea. Badira Unamendi gainean elkarrekin dantza egin eta aurrera egin duten bikoteak. Unamendi al da zure ustez herriko mendi nagusiena? Ez dakit, gure ohitura hara joatea zen behinik behin. Mañe aldera gutxiagotan joaten ginen, tarteka hurritz makilekin akuiluak egitera. Gure aitak idiak zituen eta hartarako behar genituen. Orduan ez zegoen orain bezala mendira joateko ohiturarik, guk belarretara joatea beste erremediorik ez genuelako.


2016ko azaroa

4 errebote 14

ZERO ZABOR NORABIDEAN EREDUGARRI Seguran duela urte batzuk ekin genion Zero Zabor norabidean lan egiteari. Lehenbizi, kolore guztietako zabor-ontziak erabiliz, hondakinak gaika biltzen hasi ginen. Ondoren, datuak hobetzeko eta jauzi esanguratsua emateko helburuarekin, horiek kendu eta hondakinak atez ate biltzen hasi ginen, eta baita lortu ere. Gaur egun %72 biltzen dugu gaika -egoitzaren bilketa kontuan hartu gabe %84 litzateke birziklapen-tasa-. Datuak oso onak dira, baina hobetu daitezke, ziur. Horregatik, udalean ere ez gaude geldirik eta horretarako lanean ari gara. Datu guztiak xehetasunez aztertzen ari gara hurrengo helburua markatu eta horren alde lanean hasteko, hasieran esan bezala, Zero Zabor helburuan. Proposamena zehaztean informatuko zaizue. Bitartean, hobetzeko etxerako lanak baditugu; adibidez, traste zaharren bilketaz. Badakigu hilabeteko 2. eta 4. asteazkenetan biltzen dituztela, eta bezperan Sasietara deitu behar dela kalean utzi denaren berri emateko. Zoritxarrez askotan ikusten ditugu beira-edukiontziaren inguruak trastez beteta tokatzen ez denean. Ingurua desitxuratzeaz gain, bizilagunekiko elkarbizitzan eragiten du. Horregatik eskatzen dizue Udalak dagokion bezala egitea, denon betebeharra delako. Birziklatzeari dagokionez, Segura herri eredugarria da; herritar guztiok egiten dugu hori posible. Horregatik, jarraitu norabide horretan! MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU, eta azkenik, TRATATU! Gure ondorengoei zor baitiegu!


5

HERRIKO TRAFIKOA Gai zabala da trafikoarena. Beraz, ulergarriago egiteko, bi ataletan banatuko dugu azalpena: batetik, aparkamendu desegokiek eragindako ondorioak eta neurri zuzentzaileak, eta, bestetik, Errebote prozesuan herritarrek egindako proposamena. Aurreko Errebote aldizkarian adierazi zuen Udalak non aparkatu ezin den, eta trafiko seinaleak errespetatzea eskatu zien herritarrei. Helburu bakarra gogoan: gidatzeko eta aparkatzeko herrian dauden ohitura txarrengatik sortzen diren arazoekin amaitzea. Adinekoak edota ezinduak eta haur jaioberrien karroak bidera irten gabe ibili ahal izan daitezen; oinezkoek euren herrian seguru desplazatzeko baimen berezirik behar izan ez dezaten. Herritarrak oinarri dituen herria eraikitzea baita jomuga, errespetuan eraikia, oinezkoen eta autoen bizikidetzan. Zoritxarrez, idatziak eragin mugatua izan duela frogatu da, batzuen enpatia falta eta gehiegizko abusua errepikakorra izanez; ondorioz, Udalak beste neurri batzuk hartu behar izan ditu. Urriaren hasieran Ertzaintza ibili zen herrian gaizki aparkatutako kotxeei abisuak jartzen. Bi asteko abisu-epealdiaren ondoren isunak jartzen hasteko erabakia hartu zuen. Errebote plazaz eta inguruaz Udala gauzatzen ari den parte-hartze prozesuan hasieratik adierazi dute herritarrek euren kezka eta ezinegona, eta baita proposamen bat egin ere: Kale Nagusia trafikoari ixteko eskaera. Horrez gain, isunen neurria hobetsi dute. Itxierarako aukera ezberdinak plazaratu dira: poste hidrauliko bat

Germanenen edo arboladi parean, semaforoak… Prozesuak aurrera darrain bitartean, eta bertan herritarrek egiten dituzten proposamenak baldintzatu gabe, Udalak neurri gehiago hartuko ditu. Lehen bezala orain ere, denen onerako, Segurako Udalak gidariei honako hau adierazten die: • Goiko planoan argi agertzen da non aparkatu daitekeen eta non ez. • Ezinduen aparkalekuak errespetatu. Ezinduen txartela dutenek bakarrik aparkatu dezakete bertan. • Trafiko-seinaleak errespetatu. • Espaloietan eta zebrabideetan ez aparkatu. • Oinezkoen bideak ez trabatu. • Herrikoak distantzia laburrak dira; beraz, oinezkotasuna sustatu.


2016ko azaroa

6 errebote 14

BERDINTASUN PLANAREN JARRAIPENA 2015eko otsailean onartu zuen Segurako Udalak 2015-2018 Berdintasun Plana, herriko lehena. Plana bi ardatz nagusitan sortua izan zen: batetik, gobernantza hobetzeko neurriak jasotzen ditu, eta, bestetik, herritarrei begira hartu beharreko neurriak finkatzen ditu. Horiek oinarritzat hartuz, askotarikoak izan dira egindako ekimenak:

• Martxoaren 8a; Emakumeen Nazioarteko Eguna: automaitatze tailerra, ´gizonak eta feminismoa´ hitzal-

dia, eguneko ekitaldia eta afaria; eta Kontxixi izena zuen herriko andreari omenaldia, emakumeekiko errespetuaren alde egindako jardunagatik.

• Lilatoia: Segurako emakume korrikalarien taldea sortu zen.

• San Joan jaiak: programazio parekideagoaren alde lan egin zen; besteak beste, emakume bertsolarien eta herri-kirolarien presentzia bermatu zen.

• Ekainak 28; Lesbiana, Gay eta Transexualen Askapenaren Nazioarteko Eguna: egun honen arrazoia herrian nabarmentzeko, Mikel Ruedaren ´A escondidas´ filma ikusteko aukera eskaini zen.

• Azaroaren 25a; Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna. Egunari zegokion ekitaldia burutu zen.


7

Baina, Planaren jarraipena egitea ez da erraza izaten ari, arrazoi hau dela eta: Aurreko legegintzaldian, ordura artean Segurak berdintasunaz egindako lan onagatik, eta aldi berean bere txikitasunaren ezaugarri den baliabide gabeziarengatik egin ezin zituen proiektuetan lagundu asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiak zeharkako gaietarako teknikari baten laguntza eskaini zion Segurari. Horrela, herritar bat kontratatu ahal izan zuen Udalak, 2014ko urriaren 1etik 2015eko irailaren 30era arte. Bere lan-esparruak ziren: berdintasuna, aniztasuna, herritarren parte-hartzea, euskara, giza baliabideak eta memoria historikoa eta lurralde garapena. 2015 urtean, ordea, aldaketak izan ziren Foru Aldundiko gidaritzan, eta agintari berriek bere horretan utzi zuten lurraldeko herri txikiei eskaini asmo zen laguntza hura. Segurak bezala, Asteasuk jaso zuen laguntza, eta bien lana ezin hobeki baloratua izan bazen ere, gai horiek ez ziren Foru Aldundi berriaren lehenespenekoak. Beraz, bere kabuz eta gaiari behar besteko bultzada eman ezinik dabil Segura. Parekidetasun batzordea da ekintzak antolatzeaz arduratzen dena, eta berau osatzen dute gaiarekiko sentsibilitatea duten eta parekidetasunaren alde lan egin nahi duten herritarrek, arloko udal-zinegotziarekin batera. Baina esan bezala, herrenka. Bi hilabetez behin planari jarraipena egitea da helburua, unean uneko ekintzak eta proiektuak gauzatuz.

AURRERA BEGIRAKO EKIMENAK

• Egun jakin horiek ospatzen jarraitzeko ekintzak egingo dira.

• Liburutegian txoko-feminista sortuko da, dagokion materialarekin.

• Gabonetako jostailu eta aisiaren erabilera ez sexistaren alde kanpaina egingo da.

• Segurako emakumeen historia berresku-

ratzeko urratsa emango da, proiektu honekin: ´iraganeko tokiak, etorkizunaren giltza´. Xeheago azalduta, hau da proiektua:

Askotariko herriko espazioak emakumeen istorioekin lotu nahi dira, leku horiei esanahi berria gehituz. Prozesuan herriko emakumeak bilduko dira, eta lanak bi emaitza emango ditu: batetik, herriko emakume erreferenteak ezagutaraziko ditu prozesuak, eta, bestetik, Segurako berdintasunaren ibilbidea sortuko da, herrian egiten diren turismo ibilbideetan txertatuko delarik. Funtsean, emakumeak gure historiaren parte bihurtuko dira. Proiektua bi espazioarekin hasiko da: 1. Zubiberri ondoko lixibalekua –argazkietan ageri dena–; bertan elkartzen ziren emakumeak identifikatuz eta beren istorioak ezagutaraziz, argazkiak bilduz, egindako lana omenduz… 2. Kontxixi deituriko emakumearen etxea; istorioa berreraikiz, emakumeak jasotzen zuen ´atso´ kontzeptua aztertuz, amatasunaren inguruan eztabaidatuz…


2016ko azaroa

8 errebote 14 ERREBOTEZ ETA INGURUAZ HERRITARRAK ERABAKITZEN 2014az geroztik Errebotez martxan den prozesua apurka garatzen doa, segurarron parte-hartzeari esker. 1.fasean, bertan zen eraikinarekin zer egin erabaki genuen herritarrok, eta, orain, 2.fasean, gune horretan dagoen espazio zabalaz -Errebote plazaz ezaguna denaz- hitz egiten dihardugu, adostasun zabala topatze bidean. Bertatik igarotzen den trafikoa ere aztergai da. Herriko plaza-Errebote plaza-arboladia-frontoi zaharra eremu zabalaz herritarrok ditugun iritziak eta proposamenak biltzeko dugu prozesuaren 2.fase hau. Helburu argi batekin: denontzat ahalik eta egokiena den herria eraikitzen jarraitzea, herritarron behar anitzei erantzungo dien espazioa sortzea. Norbere iritzitik, baina betiere herri ikuspegiz, gune osoa berrantolatuko dugu. Sona handiko prozesuan bihurtu da gurea. Jatorri ezberdinetatik jarri dira Udalarekin harremanetan, besteak beste Gipuzkoako Foru Aldunditik, prozesuaz informatu eta egindako lanetik ikasi asmoz. Foru Aldundiko parte-hartzeko saileko bi teknikariri formazioa eskaini zieten Udaleko ordezkariek. Instituzio beretik, baina gazteen sailetik, Segura zoriondua izan da, haurrekin eta gazteekin prozesuan izandako jarrera eta iniziatibagatik. 2016ko ekainaren 8ko Herri Batzarrarekin eman zion Udalak hasiera faseari. Askotarikoak izan ziren bertaratutako herritarrek eremurako egindako proposamenak; besteak beste: estalpe bat, parke berria, kulturarako antzokia eta komun publikoak. Orduz geroztik, emakume zein gizon nahiz heldu zein adingabe bildu gara egindako batzarretan ideiak eskaintzeko. Ideia berri horiek aurrekoei gehituko zaizkie.

Ideia bilketarekin amaituta, orain hurrengo lanetan dihardute prozesu honetarako sortutako herritarren batzordeak eta Udalak. Hain zuzen, proposamen guzti horiez eztabaidatzen eta galbahea pasatzen dihardute, baita prozesuaren hurrengo pausoak definitzen ere: zein baldintzatan egingo da proiektuaren idazketa? Nork edo nortzuk egitea komeni eta nahi da? Zein epetan? Pertsona horiek herritarrekin nolako harremana izango dute bitarte horretan? Eta amaieran?... Zerbait argia da, honek guztiak denbora asko beharko duela ongi antolatua izateko. Beraz, hilabete batzuetako barne-lana egingo da, eta ondoren izango duzue gaiaz informazio guztia eta eztabaidarako aukera. Herritar oro gonbidatua dago batzordeko kide izatera.

MILA ESKER GUZTIEI EGINDAKO LANAGATIK ETA IZANDAKO PARTE-HARTZEAGATIK! Denera 372 pertsonak parte hartu dute

Jarraian, herritarrok batzarrez batzar egindako ideia-trukaketak dituzue bilduta. Zerrenda luzea izanik, bilera bakoitzean gehien errepikatu diren proposamenak izendatu dira. Prozesuaren zati honek emandakoak xehetasun gehiagorekin ezagutu nahi dituenak, prozesuaren memoria eskatu dezake udaletxean.

HERRITAR-TALDEA GAZTEAK

(parte-hartzaile kopurua 33)

EREMURAKO EGINDAKO PROPOSAMEN-ZERRENDA

HERRIKO BESTE GUNEREN BATEAN EGITEKOAK

HERRIGUNEKO TRAFIKOAREKIN ZER?

• Estalpea • Komun publikoak • Eserleku eta hondakin-ontzi gehiago • Gimnasioa • Berdegunea mantendu • Futbol kantxa • Iturria • Gozoki-denda

• Zinea • Igerileku estalia • Eurak egoteko lokala • Futbito-zelaian argitasuna areagotu

(erantzunik ez)


9 HERRITAR-TALDEA OSTALARIAK ETA MERKATARIAK EREMURAKO EGINDAKO PROPOSAMEN-ZERRENDA

HERRIKO BESTE GUNEREN BATEAN EGITEKOAK

HERRIGUNEKO TRAFIKOAREKIN ZER?

• Estalpea • Komun publikoak • Eserleku gehiago eta mahaiak jarri • Hondakin-ontzi gehiago • Berdegunea gehitu • Plazako zorua konpondu • Iturria • Argiteria berraztertu • Erabilera anitzeko gela • Haurrentzako ur-txorroak dituen parkea

• Herriko argiteria berraztertu • Hileta zibilak egiteko txokoa sortu • Zerkaldeko abiadura gutxitu

AUTOAK: • Kale Nagusia itxi • Bizilagunei autoz igarotzeko aukera eskaini. Herri sarreran kamera bidez kontrolatu AUTOBUSA: (erantzunik ez)

HERRITAR-TALDEA ELKARTEAK

(parte-hartzaile kopurua 16)

EREMURAKO EGINDAKO PROPOSAMEN-ZERRENDA

HERRIKO BESTE GUNEREN BATEAN EGITEKOAK

HERRIGUNEKO TRAFIKOAREKIN ZER?

• Estalpea • Komun publikoak • Eserleku gehiago eta mahaiak jarri • Berdegunea mantendu • Plazako zorua konpondu • Iturria • Erabilera anitzeko gela (antzokia, zinea…) • Errebote plaza eta arboladia elkartu • Irisgarri egin • Biltegia • Errebote plazaren jatorrizko nortasuna mantendu: botarrian plaka bat…

• Berdeguneak mantendu • Naparraneko iturriaren ondoko harriak kendu

AUTOAK: • Kale Nagusia itxi AUTOBUSA: Plazako geltokia kendu, Kale Nagusitik ez igarotzeko

HERRITAR-TALDEA ADINEKOAK ETA ZAINTZAILEAK EREMURAKO EGINDAKO PROPOSAMEN-ZERRENDA

HERRIKO BESTE GUNEREN BATEAN EGITEKOAK

HERRIGUNEKO TRAFIKOAREKIN ZER?

• • • •

• Zurbano Kaleko goiko zatiko estolderia-sistema konpondu

AUTOAK: • Arboladi parean autoei bidea itxi • Isuna Kale Nagusian eta Zurbano Kalean justifikaziorik gabe autoarekin doanari

• • • •

Estalpea Komun publikoak Eserleku gehiago Plazako zorua eta estolda-sistema konpondu Iturria Berdegunea mantendu Biltegia Adinekoentzako parkea

(parte-hartzaile kopurua 4)

AUTOBUSA: egungo moduan mantendu

(parte-hartzaile kopurua 23)


2016ko azaroa

10 errebote 14 HERRITAR-TALDEA HAURRAK

(parte-hartzaile kopurua 190)

EREMURAKO EGINDAKO PROPOSAMEN-ZERRENDA

HERRIKO BESTE GUNEREN BATEAN EGITEKOAK

HERRIGUNEKO TRAFIKOAREKIN ZER?

HH4 ETA HH5: • Parkea edo abentura parkea • Animaliak (zoo bat) • Eserleku gehiago eta mahaiak jarri • Estalpea • Goxoki-denda • Guneetako zoruak konpondu

(erantzunik ez)

AUTOAK: • Oinezkoentzat azpiko tunela egin • Oinezkoek gurutzatzeko txirrista bat egin

LH1-LH3: • Parkea edo abentura parkea • Patinete-pista • Guneetako zoruak konpondu • Eliza-aterpea egokitu • Estalpea • Iturria • Txanbolinpe konpondu • Goxoki-denda • Eserleku gehiago jarri • Igerilekua

(erantzunik ez)

AUTOBUSA: (erantzunik ez) AUTOAK: • Autoei bidea itxi. • Isunak • Piboteak • Semaforoa jarri arboladi parean. • Stop-a jarri plaza parean • Zebrabidea jarri. • Oinezkoentzat zubi bat edo azpiko tunela egin AUTOBUSA: plazako geltokia kendu; adibidez, Zerkaldera eraman

LH4-LH6 • Parkea edo abentura parkea • Estalpea • Arboladiko zorua konpondu • Igerilekua • Tabernetako terrazak ordenatu • Eserleku gehiago • Plazako zorua konpondu • Futbolerako ateak • Saskibaloirako saskiak • Iturria • Arboladian zuhaitz berriak • Argiteria berraztertu

• Kale Nagusiko zorua konpondu • Naparraneko iturria konpondu

AUTOAK: • Kale Nagusia itxi • Asteburuetan behintzat itxi • Piboteak jarri • Semaforoa jarri arboladi parean. • Oinezkoentzat zubi bat egin AUTOBUSA: plazako geltokia kendu; autobusa Zerkaldetik


11 HERRITAR-TALDEA HERRI BATZARRA GOIZEZ

(parte-hartzaile kopurua 7)

EREMURAKO EGINDAKO PROPOSAMEN-ZERRENDA

HERRIKO BESTE GUNEREN BATEAN EGITEKOAK

HERRIGUNEKO TRAFIKOAREKIN ZER?

• Estalpea • Komun publikoak • Eserleku gehiago eta mahaiak jarri • Plazako zorua konpondu • Iturria • Tabernetako terrazak ordenatu • Errebote eta arboladia elkartu; bitartean baranda bat jarri • Biltegia • Haurrek jolasteko joko-zirkuitu bat

• Eliza atzea berreskuratu • Merendero bat egin • Herritar ororentzako guneak sortu, adinka bereizi gabe

AUTOAK: • Arboladi parean autoei bidea itxi • Posteak jarri trafikoa mugatzeko AUTOBUSA: egungo moduan mantendu

HERRITAR-TALDEA HERRI BATZARRA ARRATSALDEZ EREMURAKO EGINDAKO PROPOSAMEN-ZERRENDA

HERRIKO BESTE GUNEREN BATEAN EGITEKOAK

HERRIGUNEKO TRAFIKOAREKIN ZER?

• Estalpea • Komun publikoak • Plazako zorua eta estolda-sistema konpondu • Iturria • Tabernetako terrazak ordenatu • Errebote eta arboladia elkartu; bitartean baranda bat jarri • Biltegia • Haurrentzeko parkea • Adinekoentzako parkea • Erabilera anitzeko gelak • Irisgarri egin • Argiteria berraztertu • Erreboteko horma bota eta begiratokia egin • Eskultura lekuz aldatu • Imazeneko petrila jarri

Zerkalderi jarraipena eman, aparkalekua gurutzatuz...

AUTOAK: • Kale Nagusia itxi • Bizilagunei autoz igarotzeko aukera eskaini. Herri sarreran kamera bidez kontrolatu • Arboladi parean autoei bidea itxi • Zurbano Kalea pibotearekin itxi AUTOBUSA: Plazako geltokia kendu, Kale Nagusitik ez igarotzeko. Autobus txikiagoa

(parte-hartzaile kopurua 22)


2016ko azaroa

12 errebote 14 HERRITAR-TALDEA inkestak

(parte hartzaile kopurua 77)

EREMURAKO EGINDAKO PROPOSAMEN-ZERRENDA

HERRIKO BESTE GUNEREN BATEAN EGITEKOAK

HERRIGUNEKO TRAFIKOAREKIN ZER?

• Estalpea • Plazako zorua konpondu • Arboladiko eserlekuak konpondu eta mahaiak jarri • Zinea • Parkea • Iturria • Komun publikoak • Errebote eta arboladia elkartu; bitartean baranda bat jarri • Hondakin-ontziak berraztertu • Frontoi zaharrean harmailak egin • Erreboteko horma bota eta begiratokia egin • Argiteria berraztertu • Erabilera anitzeko gela

(erantzunik ez)

AUTOAK: Kale Nagusia itxi

Albiste motxak HILERRIA Azken urteetan hilerrian hasitako lanei amaiera ematea lortu dugu aurten; jada hilerriko eskuineko aldea erabat berritua dago. Horrek bertan ehorzketak egin ahal izatea dakar, eta, berarekin, ezkerreko aldeari deskantsua ematea. Horrela, zaharkitua dagoen alde hori husten doan heinean, hura ere berritu ahalko da. Hilerriaren eskuinaldeko pareta ere erabat berritu da.

ESKOLAKO OBRAK Azken hilabeteetan egindako lanen artean dira ere herri-eskolan burututako berritze lanak; eskuratutako dirulaguntza batez egin zituen Udalak. Batetik, eskola-eraikinaren alde zaharreko komun bat berritu zuen –ur-isuri arazoak zituen, azpiko gelan itoginak sortuz-, eta, bestetik, eskola-eremua mugatzeko kanpoko hesia osatu zuen –puskatua utzi zuten eskola handitzeko egin ziren lanetan -. Eskola Kontseiluak –gurasoek, irakasleek eta Udalak– erabakitako obrak izan dira gauzatu zirenak; baina, diru faltagatik horiek beste hobekuntza lan batzuen artean lehenetsiak izan ziren. Udalak jasotako eskaerak hauek izan ziren: eraikin zaharreko bi komun berritzea, kanpoko hesia amaitzea, sarrera nagusian portikopea eraikitzea eta futbol -zelaiari estalpe bat egitea. Etorkizunean horiek aintzat izan eta egikaritzeko aukerak aztertzen jarraituko du Udalak.


13 IGERILEKUA Aurtengo denboraldiak izan du berezitasunik: igerileku-denboraldiaren luzapena. Hori horrela izan zedin hainbat herritarrek eskaria egin zuten iazko denboraldiaren amaieran; beraz, herritarrekin bildu zen Udala aurtengo udaberrian, bi herri-batzar eginez. Ekainean astebete lehenago irekiz eta irailean ia bi aste gehiagoz irekita mantenduz luzapena egitea erabaki zuten bertaratuek eta Udalak, proba moduan. Urrian egindako herri-batzarrean modu positiboan baloratu zen luzapena egin izana; beraz, bestelako eragozpenik sortu ezean, datozen urteetan egutegi berriarekin jarraitzea adostu zen. Herri Batzarrean aztergai izan ziren beste gai batzuk ere. Batetik, ur-isuriaren arazoa. Igerilekua ireki aurretik egindako hirigintza-lanei esker uraren isuria nabarmen gutxitu zen, horrela ura tenperatura goxoagoan mantendu ahal izan zelarik. Bestetik, tabernaren funtzionamenduaz izandako kexak ere mahai gainean izan ziren. Hurrengo denboraldira begira hobetzen saiatzeko konpromisoa hartu zuen Udalak. 35 urtetik gorako igerilekuak dira Segurakoak; beraz, jada zaharkitu antzean dauden instalazioak dira. Urtez urte hobekuntza lan batzuk egin izan ditu Udalak, herriko diru egoerak ez baitu osoa berritzeko aukerarik eskaintzen. Aurten, adibidez, lan hauek egin dira: ur-isuria konpontzeko lanak, ura berotzeko berogailua eta sukalderako kanpai berria, ontzi-garbigailu berria eta bi kontadore berri erosi dira. Denera 12.000 euro inguruko inbertsioa egin da.

FRANKISMOAREN BIKTIMEI ERREKONOZIMENDUA Frankistek Hernaniko hilerrian fusilatutako 200 pertsonak omendu zituzten azaroaren 5ean, hilerrian. Tartean segurar jatorriko herritar bat hil zutenez, Segurako Udaleko ordezkariak errekonozimendu eta omenaldi honetan partaide izan ziren. Gaur oroitzen ditugu, norbaitek inoiz ahaztu ez zituelako.

ANBULATORIOA Ez da gustuko bisita izaten bertara egindakoa, baina hura ere baldintza egokietan izatea ezinbestekoa da. Aurtengo aurrekontuetan jasotakoa betez, anbulatorioko beheko solairua margotu du Udalak, itxura aldaketa ederra eskainiz. Bestalde, herritarren eskaerari erantzunez, anbulatorioko sarrerako atea aldatu du. Ate berriak irisgarritasuna bermatzen du, sarrera-irteerak erraztasun handiagoz egitea ahalbidetuz. Amaitzeko, anbulatoriorako galdara berria erosi du, lehengoak funtzionatzeari utzi baitzion 30 urteko jardunaren ostean.

MARKESANEKO PARETA Azken hilabeteetan, Kaleguene ondoko Markesaneko paretak asko egin du okerrera. Udalak bi aktuazio egin ditu arazoaren aurrean: bata, segurtasunagatik eta prebentzioagatik, gune arriskutsuan itxitura bat jartzea; bestea, pareta erori aurretik Markesanekoei konpontzeko agindua ematea.

ETXEZ ETXEKO ZERBITZUAREN ALDAKETA Goxara S.L. enpresa izango da Segurako etxez etxeko zerbitzua eskainiko duena datozen bi urteetan; beste bi urtez luzagarria izan daiteke. Azken urteetan Ilarki elkartearen ardura izan da gizarte-zerbitzuen sailak eskaintzen duen laguntza hori herritarrei ematea. 5 herritar aritu izan dira lan hauetan, eta subrogazio bidez eurek jarraituko dute enpresa berriarekin.


2016ko azaroa

14 errebote 14

GAZTEMATIKA PROIEKTUAREN ZABALKUNDEA Haurren, nerabeen eta gazteen parte-hartzea sustatzeko zerbitzua da Gaztematika. 2014an ezarri zen Seguran, 3-30 urteko herritarren beharrak identifikatu ostean, beraientzat hezitzailea den aisialdi-zerbitzu on moduan. Denbora honetan, zerbitzua 12-17 urtekoengan zentratu da nagusiki; besteak beste, eurentzat Gaztelekua ireki zen. Bi urteren ondoren, Gaztelekuak martxa egokia du. Beraz, une aproposa da Gaztematika adin-tarte handiagora zabaltzeko. Zerbitzuaren arduradun den hezitzailea lanean hasi da 6-11 urte bitarteko herritarrekin, modu sistematikoan, jarraikortasunez. Izan ere, orain artean eskaintzen zitzaizkien aisialdi-ekintzak data jakinetara soilik mugatzen ziren; puntuala zen hezitzailearen esku-hartzea. Txanbolinpeko aisialdi-guneak eta Gaztematikatik egingo den eskaintzak osatuko dute haurren aisildi-zerbitzua. Hasteko, eskaintza hileko 3. larunbatean, larunbat batekoa; ordutegia 16:00etatik 19:30era izango da. Saioetako lan-ildoa horrela izango da: gai bat hautatu eta gaiaz haurrek dituzten ezinegonak jorratuko dira. Gaiaren aukeraketa egiteko haurren iritzia aintzat izango da. Gaztelekuaren funtzionamenduan ere berrikuntzarik egin da. Zehazki, 15-17 urteko gazteei lokala ordu gehiagoz erabiltzeko eskaera onartu zaie. Gaztelekuaren erabilera 12-17 urtekoena bada ere, modu honetan, adin-tarte hori gainditzera doazen gazteei irtenbide bat eskaini zaie. Apustu berri honekin aitortu nahi izan zaie denbora honetan egin duten lana eta herrian izan duten parte hartzeko jarrera egokia. Guztia hitzarmen batean jaso da.


15

Segurako odol-emaile taldearen esker on hitzak ZERGATIK DA GARRANTZITSUA ODOLA EMATEA? • Gure osasuna hobetzeaz gain, bizitzak salbatzen lagundu dezakezulako; gure oparirik baliotsuena delako, bizitzari oparia. Emanaldi batekin hiru bizitza salbatzen dira. Hala ere, jakin odolak iraungitze data duela, eta denbora bat pasatu ondoren bere ezaugarriak galtzen dituela. • Odola ezin delako sortu. • Zu edo zure ingurukoren bat beharrean suertatu daitekeelako. • Energia berriztagarria delako. Funtsean, zergatirik ez delako behar! Zergatik ez? Eskerrik asko baiezkoarengatik! Segurako odol-emaile guztiei beren fideltasuna eskertu nahi diegu. Aurtengo honetan, sei odol-emailek domina jasoko dute, egindako odol-erauzketa kopuru esanguratsuagatik; 25na aldiz egin dute pertsona hauek: Gorka Izagirrek, Victor Martinezek, Ana Zeberiok, Martin Mujikak eta Peio Pintok. Egoitz Berasategik, berriz, 50 odol-erauzketa egin ditu. Era berean, urteetan egindako ekarpenagatik eta borondatez laguntzeagatik eskertu nahi ditugu ere: Ondarre, Imaz hotela, Aranburu harategia, Beheko okindegia, Imaz estankoa, Segura Irratia, eta nola ez, Segurako Udala. Eskerrik asko denei! Segurako ‘Odol emaileak’-i taldearen izenean, lehendakaria den, Marga Martin.


errebote 14

SEGURAKO UDALA Lardizabal kalea, 5 • Tel.: 943 80 10 06 • segura@segura.eus • www.segura.eus Egin zaitez Udalaren jarraitzaile FACEBOOK-en ETA TWITER-en, EDOTA UDALAREN WEB ORRIKO ALDIZKARI DIGITALEAN HARPIDETUZ!

Errebote aldizkaria, 14. alea  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you