Issuu on Google+


Zer da Sareginek? Bermioko emakume feministen sarie Noiz sortu zan? 2008an Zetarako? Bermioko emakumiok batun, perspektibe feministie garatu eta aldaketak sortuteko Non batzen gara? Kultur etxien

Sareginek, bermioko emakume feministen sarie da.. Orain bost urte sortu gendun, gaurko egunez, 2008ko Martxuen 8an. Urte horretako otsailien pasa zanak behartu gaitxuzen batun eta martxan hastera. Bermioko andra bi erasotuek izan zien eta konturatu gainen, inok ez zauela kalera urten, ez zala herri salaketarik egon, gertatu egin zala eta punto. Argi ikusi gendun, orduen, geuk salatu ezien eta kalera urten ezien, beste inok ez zauela egingo. Emakumioi jagokule batun eta herri harresidxe eraikitzie...

Gure asmue ezta makala! Bermioko andrak alkarregaz berbetan imini gaitxezen nahi dogu, geure interesataz, zalantzataz, arazuetaz, ametsataz. Berba egin eta danon artien, horreek konpondu, martxan imini edo lortuteko pausuek margoztu nahi doguz, soluzinuek topa, alternatibek proposatu, konpartidu!

Horreitxik da sare bat. Beste modu batera loturerik okingo elekidun emakumiek batzie plantieten dogulako. Adin, bizimodu, interes, zaletasun eta errealidade desberdinetako emakumiek batun gure doguzelako. Horreitxik gara Sareginek, espazio edo lan talde hau eskaini nahi dogulako danon loture izateko tresna modure.

2

2013 路 Udabarriko alie 路 Jabekuntza 路 I . zenbakidxe


Sortu gainenetik hainbet lan egin dogule badiñogu, eztiñogu guzurrik. Landutako gaijek ugari: sexualidadie, indarkeri sexistie, prekariedade laborala, hezkidetzie edo jabekuntzie, beste askoren artien. Danatariko gauzek egin izan doguz: kalejirak, salaketak, hitzaldidxek, tailerrak, kanpainek, parodiak...

Ganera, herriko hainbet iniziatibetan be hartzen dogu parte, beste eragile batzukaz lan eginez. Emakumiok saretutiek beste garrantzi dakola uste du, sare horren bidez sortutako planteamiento eta ekarpenak, kultur etxeko hormatatik, beste eremu batzutara zabaldutiek! Iraunkortasunez, jai batzordien eta Bermeon erabaki partaidetza prozesuen parte gara, baie puntualki beste hainbat ekimen be bultzatu izan doguz. Pasa dan Andramaijetan adibidez, txosnie monta gendun eta primeran pasa! Arrakastatsue izan zan benetan han sortutako girue eta pozgarridxe bertara hurreratutako emakumien berotasune.

Zer da esku artien dakozuien berripaper hau?

Hiru hilerik behin kaleratzeko asmotan gabiltzezen aldizkaritxu bet da. Emakume gehidxau saretu edo konektako dauzenan itxaropenez sortue. Alkartrukerako tresnie izatie nahi dogu. Esku artien dakuzen erronkak zabalduteko, gure hausnarketak zeuokaz konpartiduteko eta zeuen ekarpenak jasoteko. Udabarriko ale honetako gai nagusidxe: “Jabekuntzie”. Espero dogu, zuontzako, bermioko emakumiontzako tresna erabilgarri eta interesantie izatie. Zeuok esangozuie!

2013 · Udabarriko alie · Jabekuntza · I . zenbakidxe

3


MARTXOAK 8 Hainbet emakume, hainbet arrazoi, hainbet borroka

4

2013 路 Udabarriko alie 路 Jabekuntza 路 I . zenbakidxe


2013 路 Udabarriko alie 路 Jabekuntza 路 I . zenbakidxe

5


BONBILE MORAUEK HERRITXIK! Gune arriskutsuen kanpainie Zuotariko askok ikusiko zauen bonbile morau bat edo beste bermioko hormaren baten margoztute! Handik denpora batera, esaldi bat gehitxu jakon irudidxeri: “Emakumiok ikarak gainditzen!” “Emakumiok autodefentsa!” “Arriskuei aurre!”

Pasa dan udien bermioko gune arriskutsuek identifiketeko kanpaine bat abiatu gendun. Hasteko, kalerik- kale ibili gainen adin guztidxetako emakumiei galdeketatxu bat egiten. Gero, neska txokuetara zabaldu gendun inkestie (merci neskak!). Honen bidez informazino desberdine lortu nahi izan dogu. Batetik, zeitxik noiz, eta non ikaratuten garan eta, bestetik, zelan gainditu lekidun ikara hori.

Labur- labur eta grafikuekaz lagundute, honeek diez galdetegitxik ataratako ondorio nagusidxek:

Nori galdetutzagu?

Zer galdetutzagu?

108 emakumeri 1. 2. 3. 4. 5. 6. 7.

Bermioko leku danatatik zuez lasai? Bakarrik edota gauez nondik elekizara pasako? Ibilbidie aldatzeko ohitxurerik dakozu? Zeitxik ikaratu? Emakumie zaralako ikaratuten zara? Zer aldatu behar da lasai joateko? “Gune arriskutsue” zegaz lotuten dozu?

Zer erantzun dauie? Gazte bakar bat be ezta pasaten lasai bermioko leku danatatik. Honetatik %75ak sahiestu egiten dauz eurentzat gune arriskutsuek dizenak. Gainontzeko %25ak beste erremediorik eztakola diño, eta lasai sentidu ez arren, urduritasune pil-pilien dalarik pasaten diez euren bidetik. 6

2013 · Udabarriko alie · Jabekuntza · I . zenbakidxe


emakumie zaralako beldurtu? ikaratuten dizen eta zeitxik galdetzerakuen, %50ak argi gitxi dauelako dala diño eta, beste askok, jente gitxi Emakume askok, dabilelako. gune arriskutsuek iluntasunegaz, babes faltiegaz edo leku bakartidxekaz lotzen Bermioko emakubadauz be, gehidxenei bortxaketak eta eraso fisikuek mion iritziz, ikarien sentsazino hau ezta bermiotar datortzoz burora. danon artien bardin sentitzen. Inkestaturiko %65ak ikaraie sentidutie, emakumie izatien ondorio dala uste dau.

Bermioko emakumion sentsazinuetatik ondorio argidxek atarata gero, zer? “Txanogorritxuk Catwomanen inbidirik ez!” atalien ikusiko dozuen moduen, ikasi egiten dogu noiz, nogaz edo zegaz ikaratu. Halandaze, desikasi be egin lekidu, jabekuntzien eta autodefentsien bidetik! Kanpaina honeri amaierie emoteko, hainbet gauze dakuz esku artien. Batetik, Udalera erungo doguz bai, ondorio honeek batzen dauzen txostentxue eta baitxe, eskaera zehatzak (ze gune argiztatu behar dan, ze karkabak kezkatuten gaitxun, etab. ). Bestetik, datozen hilietarako prestatuten gabiltzezen ekimenak: autodefentsa tailerra edota Lilifesta!

2013 · Udabarriko alie · Jabekuntza · I . zenbakidxe

7


Txanogorritxuk Catwomanen inbidirik ez!

B

ermioko emakumiok gene ikaratsu bet daku? Guk ez dogu uste genetikiek zer ikusirik dakonik, baie egidxe da, egœra batzutan ikaratu egiten garala. Nori etzoie esan gurasuek: “Kontuz! Ez etorri berandu! Ez etorri bakarrik e!” Bakarrik eta berandu. KONTUZ! ARRISKUE! Zein da arriskue? Norentzat da arriskutsue? Alabantzat! Txanogorritxuk amari kasurik ez egitiarren, otsuen hatzamarratan akaba zauen! Supermanek ausardidxen, adorien super genie dako, aitxik!! Ai, Txanogorritxuk okin baleki...

8

2013 · Udabarriko alie · Jabekuntza · I . zenbakidxe


Ikarie defentsa instinto naturala da baie gu, gure alabak ikaratsuek izatie ezta naturala, kulturala da. Kasualidadie da super heroi guztidxek mutilek izatie edo ausardidxe mutilen ezaugarridxe izatie? Ze eredu daku emakumiok? Baten batek Catwoman esango dau baie... Neskak kualidade positibo pilo bat dakuz, eta euren artien bat, arazuek konponduteko dialogue erabiltzie da!! Catwomanek, baie, eztau etsaidxe entzun, beragaz enpatize eta adostutako soluzinorik bilatuten! Guk uste Superman dala, mozorrotute! Arrisku egœran aurrien erreakzionateko edo erantzuteko ze estrategi ikasi doguz? Formalak izan, berandu ez etxeratu, bakarrik ez ibili. Basuen gauz, basurde bat dator, zer egin? Hurrien dakun mutile basurdien eta geure artien imini edo printze urdine noiz agertuko itxaron! Ez dogu geure burue prest ikusten arrisku egœra hori gaindituteko! Ikasi dogu seguru bizitzen? Badakigu beste batzun artetik pasa eta begiradie goijen mantentzen? Trankil pasaten? Ikarien genie barik, segurtasun edo autœstimien faltie da dakune, irakatsi doskuiena, ikasi dogune. Indarkeri sinbolikoz inguratute bizi gara, neskak ahul eta ikaratsu, mutilek gogor eta ausart bihurtzen gaitxuen ohitxure, mezu, eredu eta ustien artien. Txanogorritxu edo catwoman? Bata ez beste! Jabekuntzie da gure etorkizune, geure buruek balora, maitatu, seguru sentidu, gai garala sinistu eta holan edozein arriskuri edo arazori, geuk aurre eginez. Hau be, ikarien moduen ikasi egiten da eta! Kontue ezta farolak imini edo kendu, dauzen farolak egonda be, seguru sentidutie baino! Hori bai, farolak falta badie farolak imini, baie batezbe emakumion barruko argidxe biztu!

z u t e Jab

? untza k e b a ja Zer d

Jabekuntzie, etengabeko prozesu bat da, helburue, bakotxak beran burue ezetutie. Zetarako jabetu? Egunerokotasunien sortuten jakuzen oztopuek gaindituteko, geure buruek askatuteko. Eztakitz eitzen! Eztakitz ezer horretaz! Eztot horretarako balio! Dakinak egin daidxela! Eta bitxartien zer? Emakumiok, emakume izatiarren, hainbet oztopogaz topaten gara, sarritxen geuk geure burueri iminitako mugekaz itxoten gara. Geure gaitasunek eta gorputze deskubridu, balora eta onartu ezkero, ekintzara pasa ahalko gara, helburu errealistek plantieko doguz eta seguruenik, lortu! Ziurtasune! Egin ahal dot eta egingo dot! Bigarren mailako konsideraten nau jendartiek, baie maile bakarra dau, lehelengokue! gure gaitasunek hauri erakusten dauie! Beharrezkuek, interesgarridxek eta erabilgarridxek dielako! Geure burue ezetu eta maite dogulako! Egunero mundue mobiten dogule argi dauelako! Zer hobetu beti dau! Tresnak eskuratu daiguzan garatuten jarraituteko! Ikasi, hobetu, trebatu! JABETU!

2013 · Udabarriko alie · Jabekuntza · I . zenbakidxe

9


Liburuek “Nosotras que perdimos la paz” Llum Quiñonero, Foca, 2005.

“El segundo sexo”

“Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi”

Simone De Beauvoir, Catedra, 1949.

Nunila López Salamero, Txalaparta, 2009.

D

anontzako dan ipuin ironiko eta indartsu honek, beti ezetu dun Marizipriztin dako protagoniste. Patriarkatuen oinarritutako bizimodu honegaz nazkatute, eta “Planto” maitagarridxen laguntziegaz alde egin eta beran gorputzek eskatutako bidie jarraituten dau. Bide horretan, beste hainbet ipuinetako pertsonaigaz eitxen dau topo eta danan artien euren ipuinek birsortuko dauie askiek izango dien lurralde batetan. Ilustrazino ikaragarriz apaindutako ipuin hau eredugarri bilakatu da emakumien estereotipuek hankaz gora iminiz!

10

Interneteko loturek 1

las poderamiento de "Vías para el em o txostena mujeres” deitu.eriks webgunetik deskarga www.femeval rmatuen. ahal da .pdf fo

2 wpara las mujeres y cómo saltarlas”

“Seis barreras bideue..

Udabarriko alie · Jabekuntza · I zenbakia


Pelikulek “Mujeres del 36” film dokumentala Ana Martínez eta Llum Quiñonero,1999

“La fuente de las mujeres” filma Radu Mihaileanu, 2011, Belgika, Italia eta Frantzia

“Brave” marrazki bizidunek Disney feminista edo lapsus bet? “Ni Diós, ni patrón, ni marido” filma Laura Mañá, 2010, Argentina

2013 · Udabarriko alie · Jabekuntza · I . zenbakidxe

11


Udabarriko agenda Jabekuntza

Edozein komentario, zalantza, ekarpen: kontakta geugaz, saretu! sareginek@gmail.com Sareginek Bermioko Feministen Sarie


Sareginen berripapera. Udabarriko alie