Issuu on Google+

Nola erabili informazioa, ikasteko, arazoak konpontzeko,  erabakiak hartzeko edo erronkei aurre egiteko.  Prozesua ez da lineala, auto­erregulatua da. Big6 skills eredua, Egañak moldatua (2008).

1. Egin beharrekoa zehaztu. •

Zein da erronka, arazoa edo ikasi beharrekoa?. Helburuak zehaztu.

Ze motatako informazioa beharko dut horri aurre egiteko? Informazio 

beharra identifikatu. 2. Informazio iturriak identifikatu eta aukeratu. •

Lagungarri izango zaizkidan informazio­iturri guztiak identifikatu, euskarri  eta baliabide guztiak kontuan izanda.

• Hauetatik, informazio iturri onenak aukeratu helburuak kontuan izanda. 3. Informazioa bilatu eta lokalizatu. •

Aukeratutako informazio iturriak lokalizatu intelektualki (pentsatu non eta  nola) eta fisikoki. 

• Informazio­iturriak arakatu,  behar duzun informazioa bilatu eta lokalizatu. 4. Informazioa aztertu eta aukeratu •

Informazio­iturrietan bilatutako informazioa aztertu: Irakurri, entzun, ikusi,  galdetu, aztertu, ukitu, behatu, dastatu... 

Behar duzun informazioa eskuratu eta atera. Ze informazio da baliagarria 

egin beharrekoa burutzeko? 5. Informazioa erabili. •

Iturri ezberdinetako informazioa uztartu eta antolatu. Nola antolatuko duzu  eskuratu duzun informazioa? 

Informazioa erabili hasierako arazo edo erronkari aurre egiteko: ekin, ikasi,  erabakia hartu...

(Edo) sortu duzun informazioa aurkeztu: txostena, testua, ikus­ entzunezkoa, aurkezpena, elkarrizketa..., beti ere audientzia kontuan  izanda. 


6. Ebaluatu •

Egin duzu ekintza, aurkezpen edo produktua eraginkorra izan da? 

Zer ikasi duzu prozesu guztian zehar? Zer hobetu dezakezu?


Sei pausuen eredua, Big6 skills