Issuu on Google+

INES ETA AKETZA Behin, Aketza izeneko gazte baten familiak, haren ezkontza adostu zuen ezkon sari on baten truke. Ezkontza sorgin fama zuen emakume gazte batekin adostu zen eta beraz, ederra bazen ere, Kuartango Zuatzutik gertu zegoen tokiko jendeak arbuiatu egiten zuen. Ezkongaia ezagutu zuenean, Ines Arantzuenekoa hain zuzen, Aketza itsu-itsuan maitemindu zen harekin, beraz, ez zien jaramonik egin lagunek behin eta berriro egiten zizkioten oharrei. Harekin ezkontzeko prest zegoen, bihotzetik maite zuen eta. Ezkontza hurbil zegoelarik, emaztegaiaren etxera joateko gonbitea jaso zuen, haren ama eta aita ezagutzera. Normala den moduan, opariren bat eraman behar zuen beraz, Aketzak zizelkatzen zebilen eta ia-ia amaiturik zuen egur zati on bat hartu zuen. Emaztegaiaren baserrira iritsi zenerako, arratsalde erdia zen, familia agurtu ondoren, oparia erakutsi zien eta zizelkatze lana amaitu nahi izan zuen. Aitzitik, indarrak suspertzeko esertzeko esan ziotenez behin eta berriro, lana atzeratu behar izan zuen. Azkenean mahaiaren inguruan eserita orduak azkar igaro ziren eta ohartzerako berandu zen etxera itzultzeko. Hori dela eta, suaren ondoan lo egin eta goizaldean alde egin zezala erabaki zuten. Han etzan zen gaztea eta berehala murgildu zen lo sakon batean. Aitzitik gauerdian, zerbaitek esnatu egin zuen, urratsen zaratak entzun izana uste zuen. Jarrera aldatu gabe eta lo egotearen itxurak eginez begiak ireki zituen, eta orduantxe ikusi ahal izan zuen Ines Arantzuenekoa, arasa zahar batetara hurbiltzen. Handik likido batez betetako katilu bat atera zuen eta ontzia irekitzerakoan kiratsez bete zen egongela osoa. Emakume gazteak gorputz osoa igurtzi zuen ukendu horrekin eta bat batean tximiniaren zulotik desagertu zen.


Aketzak jada ez zuen zalantzarik bere emaztegaiaren gainera, baina datu gehiago eskuratzeko, jaiki egin zen eta berdinberdin

igurtzi

zuen

bere

gorputza.

Ondoren airean hegan atera zen nora zihoan jakin gabe, sute izugarri bat zegoen zelai batera iritsi zen eta inguruan jendeak hitz egin egiten zuen, barre txalapartaren erritmora dantza. Ezkutaturik geratu zen sastraka batzuen atzean beldurrak geldiarazita ikusiko zuten beldur. Bat- batean itzal izugarri handi batek su garren argia ezkutatu zuen, ze gertatzen ari zen ikusteko burua atera zuen, eta orduantxe ikusi ahal izan zuen izaki eskerga bat, aker eta gizaki nahastura. Izakia zutik zegoen han bildutako pertsonak

ari

hurbiltzen

zitzaizkion bitartean atzeko hankei muxu ematera. Orduan bururatu zitzaion,

berak

Akerbeltzi

ere

bazuela

eskaintzeko

zerbait,

horrela deitzen baitzioten izakiari. Ondorioz, ilara amaiezin batean jarri zen eta bere txanda iritsi zenean, ezpal

musu izugarri

eman bat

beharrean, sartu

zion

ipurdian. Garrasia gor geratzeko modukoa izan ze, une horretan bertan itzali egin zen sua eta pertsona guztiak desagertu egin ziren. Aketza ere lurrundu egin zen, bardeetako desertuaren erdian sortuz berriro ere, bere etxetik ehunka kilometrotara. Esaten dutenez, hainbat aste behar izan zituen itzultzeko eta itzuli zenean, Ines Arantzuenekoaren familia desagerturik zegoen jada. Hainbat urte igarota, aketza neska gazte batekin ezkondu zen baina horretarako aurretik hainbat proba egin zituen neska, sorgin edota lamia ez zela bermatzeko.


1.

Ipuina ondo ulertu dugun ikusteko, jar dezagun ordena egokian

gertatutakoa. Inesen baserrira iritsi zenerako, arratsalde erdia zen, familia agurtu ondoren, oparia erakutsi zien eta zizelkatze lana amaitu nahi izan zuen. Mahaiaren inguruan eserita orduak azkar igaro ziren eta ohartzerako berandu zen etxera itzultzeko. Hori dela eta, suaren ondoan lo egin eta goizaldean alde egin zezala erabaki zuten. Izakia zutik zegoen han bildutako pertsonak ari hurbiltzen zitzaizkion bitartean atzeko hankei muxu ematera. Orduan bera ere, ilaran jarri zen eta bere txanda iritsi zenean, musu eman beharrean, ezpal izugarri bat sartu zion ipurdian. Garrasi handi baten ondorioz sua itzali zen eta pertsona guztiak desagertu ziren. Aketza izeneko gazte baten familiak, haren ezkontza adostu zuen sorgin fama zuen emakume gazte batekin. Aketzak ezkongaia ezagutu zuenean, Ines Arantzuenekoa, itsu-itsuan maitemindu zen, beraz, ez zien jaramonik egin lagunek egiten zizkioten oharrei. Harekin ezkontzeko prest zegoen, bihotzetik maite zuelako. Aketzak jaiki egin zen eta berdin- berdin igurtzi zuen bere gorputza. Airean hegan atera zen, sute izugarri bat zegoen zelai batera iritsi zen eta inguruan jendeak dantza egiten zuen. Ezkutaturik geratu zen sastraka batzuen atzean. Itzal izugarri batek su garren argia ezkutatu zuen eta orduantxe ikusi ahal izan zuen aker eta gizaki nahastura. Ezkontza hurbil zegoelarik, emaztegaiaren etxera joateko gonbitea jaso zuen, haren ama eta aita ezagutzera. Normala den moduan, opariren bat eraman behar zuen beraz, Aketzak zizelkatzen zebilen eta ia-ia amaiturik zuen egur zati on bat hartu zuen. Gauerdian, zerbaitek esnatu egin zuen. Lo egotearen itxurak eginez begiak ireki zituen, eta orduantxe ikusi ahal izan zuen Ines, arasa zahar batetara hurbiltzen. Handik likido batez betetako katilu bat atera zuen, gorputz osoa igurtzi zuen ukendu horrekin eta bat batean tximiniaren zulotik desagertu zen. Aketza ere lurrundu egin zen, bardeetako desertuaren erdian sortuz. Hainbat aste behar izan zituen itzultzeko etxera eta itzuli zenean, Ines Arantzuenekoaren familia desagerturik zegoen. Hainbat urte igarota, aketza neska gazte batekin ezkondu zen baina horretarako aurretik hainbat proba egin zituen neska, sorgin edota lamia ez zela bermatzeko

3

6

1

5

2

4

7


2.

Ipuina ondo ulertu ondoren zaia zaitez ondorengo galderei erantzuten.

Ze zioen herriko jendeak Ines Arantzuenekoari buruz?

Zer eraman zuen Aketzak Ines-en gurasoei opari gisa?

Zergatik geratu zen Aketza Inesen etxean lo egitera ? eta non egin zuen lo?

Aketza itzartu zenean zertan zebilen Ines?

Zer egin zuen Aketzak Ines desagertu zenean?

Nora iritsi zen Aketza?

Zer egin zuen Aketzak Akerbeltz-en aurrean?

Zer gertu zen bertan zegoen jendearekin?

Non agertu zen Aketza?

Herrira berriz joan zenean Ines Arantzuenekoa eta bere familia herrian ahal zeuden?


Akerbeltz3