__MAIN_TEXT__
feature-image

Page 1

ANTOLAKETA ETA ARAUAK HAUR HEZKUNTZAN 

2 urtekoei eskuak geletan garbituko zaizkie.

3, 4 eta 5 urteko ikasleekin irakasleak arduratuko dira esku garbiketaz.

Begiraleek lagunduko diete ume guztiei amantala janzten.

Umeek lekutik altxatu barik bazkalduko dute.

Jatun txarrak direnei begiraleek gutxiago aterako diete eta jaten lagundu. Tresnak gero eta hobeto erabiltzea eskatuko zaie.

 Denak bukatu arte ez dira patiora irtengo. Denak batera irtengo dira 13:00ak aldera.  Amantalak bere tokian utziko dituzte begiraleen laguntzaz.  Komun inguruan ere begirale bat kokatuko da hemengo sartu irteerak bideratzeko.  Patioan eskolako materiala izango dute eskuragai .  Materiala ondo zainduko dute.  Ateratako materiala denon artean jasoko da.  Gatazketan umearen ongizate fisikoa bermatuko da, lasaitzeko aukera emango

1


zaio, azalpenak eskatuko zaizkio eta arauak gogorarazi.

Eguraldi txarrarekin umeak ludoteka barruan geldituko dira.

 2 urtekoak lotara joango dira 13:05ak aldera. 

Hamaka guztiak prest egongo dira.

Ume bakoitzak bere hamaka izango du eta beti toki berean etzango da. Arropa asko gabe lotaratuko dira.

Jangelako arduradunaren funtzioak: •

Maggirekin harreman guztiak bideratu: bazkari eskaera, begirale eskaera, materialaren erosketa...

Jangelako antolaketaren ardura izan.

Hilabete bukaeran jangelako kontuak egin.

Bazkaltiar kopuruaren eta etorri ez diren bazkaltiarren kontrola eramango du.

Begiraleek betetzen dituzten falta parteak bideratu.

Begiraleen erreferentziazko figura izan.

Familiekin harremanak bideratu.

Tutoreekin harremanak bideratu.

Arduraduna, zuzendaritzako partaide ez bada, Zuzendaritzako partaide

2


batekin batera, ikasturtean zehar begiraleekin egingo diren bilerak antolatu. •

Arduraduna, zuzendaritzako partaide ez bada, Zuzendaritzako partaide batekin batera, hiruhilabete bakoitzaren bukaeran balorazioa egin eta komenigarria ikusten bada aldaketak proposatu eta jangela berrantolatu.

Begiraleen funtzioak: •

Ume guztiei amantala jartzen lagundu.

Jatun txarrei jaten lagundu

Ume guztiengan begirada jarri eta kontenitu.

Arauak gogorarazi

Guztien erreferentea izan

Jaso nortzuk diren jatun txarrak arduradunari informatzeko.

Umeren bat sukarrarekin dagoenean arduradurari abisatu.

Umearen batek urraturen bat eginez gero urarekin garbitu.

Umeren bat busti edo asko zikindu bada arropa aldatu

Istripu larriago baten aurrean arduradurari deitu.

Patioan erabiltzeko materialaren banaketaren ardura hartu.

Patioan umeen zaintza egin eta lotara doazen 2 urtekoen ardura hartu.

13:55an begiraleek ikasleak sarrera bideratuko dituzte.

3


Officekoaren funtzioak •

Mahaiak ipini: bi plater , koilara , sardexka eta labana; edalontziak uraz beteta, pitxar bat uraz beteta, ogia ,eta erdian ontzi batean 1. platera banatzeko.

Jaso jangelako begiraleak hurbildutako ontzi zikinak.

Bandejetara atera bigarren platera eta postrea.

Jangela eta sukaldea jaso hurrengo egunerako

Ikasle bakoitzaren betebeharrak: •

Ateratako janaria jan.

Ogia edo ura gehiago behar duenean eskua altxatu .

Mahai inguruan ogia, papera edo beste zerbait badago jaso.

Jateko tresnak erabiltzen hasi ikasten.

Oihukatu barik hitz egin .

Patiora irten aurretik utzi aulkiak ondo ipinita.

Patio garaian arazoren bat baldin badago begiralearengana jo eta laguntza eskatu.

4


ANTOLAKETA ETA ARAUAK LEHEN HEZKUNTZAN  Sartu aurretik ikasle guztiak eskuak garbituko dituzte jangelako komunetan  Begirale bat kokatuko da komunen sarreran esku garbiketaz arduratzeko.  Beste begiralea jangela barruan egongo da umeak sartzen direnerako, eta arduratuko da sarrera modu ordenatuan eta lasaian gauza dadin.  Mahai bakoitzean asteko arduraduna eta laguntzailea egongo da, eta astero txandakatzen joango dira.  Jangelako mahaiak, mailaka antolatuko dira.  Ikasleak sartu eta zuzenean eseriko dira bere mahaian eta patiora irten arte ez dira altxatuko.  Ikaslea astean gutxi jan duenean edo ez duenean jan, begiraleak jangelako arduradunari jakinaraziko dio eta honek etxera deituko du eta jakinaraziko dio familiari.  1mailatik 4mailara astero informea jasoko dute, bertan janariarekin eta jarrerarekin lotutako informazioa jasoko dute.

5


 Edozein ikaslek arauak beteko ez balitu, begiraleak idatziz jangelako arduradunari adieraziko dio, eta honek, zehaztutako prozedura aurrera eramango du (ikus 7. or.)  Bazkaldu eta gero ikasleak ingurua eta aulkiak jasota utziko dute.  Bukatu ahala , mailaka hortzak garbitzera joango dira.  Patioa hiru eremutan egongo da bananduta eta honela egingo da bertako zaintza: •

Bi begirale kokatuko dira aterpean.

Bi begirale parkean eta frontoian kokatuko dira .

Eguraldi txarra egiten duenean. L.H.ko ikasleak frontoian batuko dira eta H.H.koak ludotekan.

 Materialaren banaketaz begiraleak arduratuko dira.  Apurtzen den materiala, hilabetearen hasieran berriztatuko da.  13.55an begiraleek ikasleak sarrerara bideratuko dituzte.  Zaintzako irakasleak, patioan inor ez dela gelditzen ziurtatuko du.

6


 Ikasleak arautegia bete ezean ondorengo neurriak hartuko dira. •

1. falta parteaz jangelako arduradunak umearekin hitz egingo du, azalpenak eskatuko dizkio eta arauak gogorarazi.

2.falta parteaz jangelako arduradunak umearekin hitz egingo du, azalpenak eskatuko dizkio eta arauak gogorarazi, familia oharra jasoko du eta sinatuta bueltatu beharko du.

3.falta parteaz familiarekin eta umearekin batera eskolan bilera egingo da eta egoeraren azalpena eman ondoren akordio batera iritsiko dira.

4.falta parteaz ikasleak jangelako zerbitzua jasotzeko eskubidea galduko du astebeterako

5.falta parteaz ikasleak jangelako zerbitzua jasotzeko eskubidea galduko du hilabeterako.

6.falta parteaz ikasleak jangelako zerbitzua jasotzeko eskubidea galduko du ikasturte osorako.

7


 Jangelako kideen funtzio eta betebeharrak hauek izango dira: Jangelako arduradunaren funtzioak: •

Maggirekin harreman guztiak bideratu: bazkari eskaera, begirale eskaera, materialaren erosketa...

Jangelako antolaketaren ardura izan.

Hilabete bukaeran jangelako kontuak egin.

Bazkaltiar kopuruaren eta etorri ez diren bazkaltiarren kontrola eramango du.

Begiraleek betetzen dituzten falta parteak bideratu.

Begiraleen erreferentziazko figura izan.

Familiekin harremanak bideratu.

Tutoreekin harremanak bideratu.

Arduraduna, zuzendaritzako partaide ez bada, Zuzendaritzako partaide batekin batera, ikasturtean zehar begiraleekin egingo diren bilerak antolatu.

Arduraduna, zuzendaritzako partaide ez bada, Zuzendaritzako partaide batekin batera, hiruhilabete bakoitzaren bukaeran balorazioa egin eta komenigarria ikusten bada aldaketak proposatu eta jangela berrantolatu.

8


Begiraleen funtzioak: •

Lagundu mahai arduradunei gauzak ondo eta txukun egiten.

Behar izanez gero ur eta ogi gehiago sukaldetik ekarriko dute.

Ume guztiengan begirada jarri eta kontenitu.

Arauak gogorarazi

Guztien erreferentea izan

Banatu mahaiko pitxarretik ura behar duenari.

1. eta 2. mailakoei, 1, eta 2. platera banatu.

3. mailatik 6.mailara, officeko leihotik 2.platera eraman mahaira.

Erdiko ontzian dauden hondarrak, horretarako dauden burdietara eraman.

Postrea mahai guztietara eraman.

Ikasleak mahai eta mahai ingurua garbi daudela ziurtatuko dute.

Mailaka hortzak garbitzera bidaliko dituzte.

1. mailatik 4. mailara informea beteko dut eta jarrera desegokiak daudenean parteak idatzi eta arduradunari jakinarazi.

4. mailatik 6. mailara jarrera desegokiak daudenean parteak idatzi eta arduradunari jakinarazi.

Umeren batek urraturen bat eginez gero urarekin garbitu.

Istripu larriago baten aurrean jangelako arduradunari jakinarazi.

Umeren bat sukarrarekin dagoenean jangelako arduradunari jakinarazi.

9


Patioan erabiltzeko materialaren banaketaren ardura hartu.

Patioan umeen zaintza egin

Ez dira sukaldean sartuko

Begirale bakoitzak bere ardurapeko mahaian dauden dieta bereziak bideratuko ditu. eta etorri ez diren bazkaltiarren kontrola eramango du.

Begiraleak euskaraz zuzenduko zaie ikasleei.

Officekoaren funtzioak •

Mahaiak ipini: bi plater , koilara , sardexka eta labana; edalontziak uraz beteta, pitxar bat uraz beteta, ogia ,eta erdian ontzi batean 1. platera banatzeko.

Burdietan prest izan pitxarrak uraz beteta, ogia ,postreak, platerak , baieta bustiak eta palangana ura eta xaboiarekin.

Bandejetara atera bigarren platera eta postrea.

Jangela eta sukaldea jaso hurrengo egunerako

10


Ikasle bakoitzaren betebeharrak: •

Ateratako janaria jan, denbora barruan.

Bukatu ondoren platera mahai erdian utzi.

Ogi gehiago behar duenean eskua altxatu eta itxaron begiralea etorri arte (ezin da deika hasi).

Mahai inguruan ogia, papera edo beste zerbait badago jaso.

Jateko tresnak era egokian erabili

Erraztu mahai arduradunaren lana.

Patiora irten aurretik utzi aulkiak ondo ipinita.

Mailaka, hortzak garbitzera joango dira, mahaia eta mahai ingurua garbi dagoenean.

Patioaren lau eremuetan ibili eta ez irten hortik.

Patio garaian arazoren bat baldin badago begiralearengana jo eta laguntza eskatu.

Begiralearengana errespetuz eta ahots tonu egokiaz zuzendu.

11


Mahai arduradun eta laguntzailearen funtzioak: •

3. mailatik 6. mailara, 1.platera banatu, mahaian aterata egongo den ontzi batetik.

Jaso 1. platerak, hondarrak erdiko ontzira bota .

3. mailatik 6. mailara , zerbitzatu 2.platera.

Jaso 2.platera, hondarrak bandejara bota eta gero eraman horretarako dauden burdietara.

Mahaia eta mahai ingurua garbi utziko dute.

12

Profile for San Martin Eskola  Aramaio

Aramaio jantokia araudia  

Aramaio jantokia araudia  

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded