Issuu on Google+

ESPERIMENTUAK

Kimikaren magia

3. zikloko ikasleak San Martin Herri Eskola - Errezil


* OSAGAIAK: -Arrautza -Ozpina -Poto bat * PROZEDURA: - Potoa ozpinez bete arrautza estalita geratzeko moduan. - Arrautza poliki-poliki potora sartu eta tapa itxi. * BEHAKETA: - Arrautzari burbuilak atera zaizkio, ozpina azala desegiten hasten delako eta karbono dioxidoa sortzen delako. - Arrautza gora eta behera mugitu da. - Ozpin gaina aparrez bete da eta desegindako azala gora joan da aparretara. - Azala kentzen ari zaio. - Behaketak lau egun iraun ditu. - Arrautza pototik atera dugu. - Plater batera bota dugu eta boteka hasi da, azal fina eta biguna duelako. * ONDORIOA: - Ozpina azidoa denez arrautzak duen kaltzioa desegin egiten du.


*Osagaiak: -Pizgailua -Basoa -Kandela -Basea (Bikarbonato sodikoa) -Azidoa (Ozpina)

*Prozedura: -Kandela urtu eta baso barrenean itsatsi. -Sua piztu. -Inbutu batekin bikarbonatoa bota. -Inbutuarekin ozpina bota.

*Behaketa: -Ozpina eta bikarbonatoa jotakoan aparra bihurtu da, karbono dioxidoa sortuz. -Aparra erdi pareraino iritsi denean sua itzali egin da, karbono dioxidoak oxigenoa kanpora bota duelako.


-Beste kandela bat piztu dugu eta baso barrura sartu dugunean itzali egiten zen. Behin eta berriro baso muturreraino karbono dioxidoa dagoelako.

*Ondoria: -Azido bat eta base bat nahasten direnean erreakzio bat egiten dute eta sortzen den karbono dioxidoak oxigenoa kentzen du.


* Osagaiak: -Coca-Cola -Esnea -Potoa

*Prozedura: -Lehenengo Coca-Cola potera bota genituen. -Hiru kutxarilkada esne bota genituen potera.

*Behaketa: -Hiru egunez utzi genuen. -Coca-Cola argitu egin da eta poto barrenean azukrea eta Coca-Colaren osagaiak pilatu dira. -Coca-Cola nahikoa argi ez zegoenez beste hiru kutxarilkada esne bota genion. -Beste hiru egun pasa ondoren Coca-Colak goi aldean ur kolorea hartu du. Poto barrenean ilunago dago ura, karamelu eta azukre gehiago dago. -Likido gainean esne hondarrak dabiltza.

*Ondorioa:

-Coca-Colaren osagaiak esneak hartu eta desegin egiten ditu. Horregatik CocaColaren kolorea argiago da.


* Osagaiak: - Coca-Cola light lata - Coca-Cola arrunta lata - Ontzi handi bat urez beteta

* Prozedura: - Bi latak ontzi barrura bota ditugu.

*Behaketa: -Coca-Cola arrunta ontzi barreneraino joan da. -Coca-Cola light flotatzen geratu da.

*Ondorioa: -Tamaina berdina izan da Coca-Cola lihgt latak flotatzen du, gutxiago pisatzen duelako. Dentsitate gutxiago duelako.


*Osagaiak -Platera -Esnea -Janari koloratzailea -Jaboia

*Prozedura -Platerera esnea bota .

-Hiru koloratzaile desberdin bota ditugu eta, bakoitzetik lau tanta. -Jaboia bota dugu koloratzaile gainera.

*Behaketa -Koloratzailea esne gainera bota dugunean koloreak zabaltzan hasi dira. -Jaboia bota diogu koloratzailearen gainean eta ziztu bizian zabaldu da platerean zehar.

*Ondorioa -Jaboiak dentsitate handiagoa duenez , esnea eta koloratzailea bultza ditu beraien lekua hartzeko.

-


*Osagaiak: -Probeta -Eztia -Ura -Janariaren koloratzailea -Olioa -Glizerina likidoa -Alkohola -Inbutua *Prozedura: -Ura eta alkoholari janariaren koloratzailea bota diegu. -Kontu handiz bota ditugu produktu guztiak probeta barrura, beraien artean ez nahastuz. *Behaketa: -Dentsitate handiago duten produktuak probetaren behe aldean jartzen dira eta dentsitate txikiagoa dutenak gainean igerian geratzen dira.

*Ondorioa: -Dentsitate handiagoa dutenek gehiago pisatzen dutenez, aldean gelditzen dira eta dentsitate gutxiago dutenek, gutxiago pisatzen dutenez goi aldean gelditzen dira.


* OSAGAIAK: -Urez betetako ontzi bat -Plastikozko botila bat -Gomazko eskularrua * PROZEDURA: - Plastikozko botila goitik eta behetik moztu. - Gomazko eskularrua botilaren mutur batean sartu. - Botila uretan sartu.

* BEHAKETA: - Botila uretan sartu dugunean eskularrua puztu egin da eta ateratakoan, hustu.

* ONDORIOA: - Botila barruan dagoen airea uretan sartzean, urak gora bultzatzen du eta goian eskularrua dagoenez, hau puztu egiten da.


* OSAGAIAK: -Globoa -Plastikozko botila bat

* PROZEDURA: - Globoa botilaren muturrean kateatu, barrura sartuta - Botilari, behe aldean, zulo txiki bat egin. -Globoa puztu botilaren zuloa estali gabe. - Putz egindakoan, zuloa estali.

* BEHAKETA: - Globoa ez da hustutzen.

* ONDORIOA: - Globoa puztuta dagoenean eta behatza ipinita dugunean, globoa bultzatuko duen airerik botilan ez dagoenez, globoa puztuta mantentzen da. - Behatza jasotzean, airea botila barrura sartzen da eta globoa bultzatzen du, horrela barruko airea atera araziz eta globoa hustuz.


* Osagaiak: -Botila -Arrautza egosia -Papera -Sua

*Prozedura: -Arrautza zuritu. -Paperari sua eman eta botilara sartu. -Arrautza botilaren muturrean jarri.

*Behaketa: -Botilak arrautza irentsi egiten du.

*Ondorioa: -Botila barrutik airea berotutakoan, bolumen handiagoa hartzen du. Airea hozten denean, bolumena txikitu egiten da eta botila betetzeko falta den airea elkartzeko, tiraka hasten da, tiratzeko airea egon beharrean arrautza dagoenez, arrautza bera da sartzen dena.


* Osagaiak: -Ura -Botila -Platera -Kandela -Janariaren koloratzailea

* Prozedura: -Platerean kandela itsatsi. -Urari koloratzailea nahastu. -Platerera ura bota kontu handiz. -Kandelari sua eman. -Botila jarri kandelaren gainean.

*Behaketa: -Lehendabizi kandela itzali da. -Bitartean kandelak airea berotu du. -Ura botilan gora igo da.

*Ondorioa: -Presio atmosferikoa izan da horren arrazoia, arrautzaren kasuan bezala. -Botila barruko airea hoztu denean,beroa zegoenean baino leku gutxiago behar du, eta leku hori urak betetzen du.


*Osagaiak -Saiodiak -Amoniako -Ura -Aguafuertea - Txistua - Ph-a neurtzeko tirak

*Prozedura - Saiodi ezberdinetara Coca-Cola, amoniako, uda, ozpina eta Pilax bota ditugu. - Tira bat hartu eta saiodietan sartu ditugu. - Tirak kolore ezberdinak hartzen ditu eta eredu batzuei begiratuta zenbakia asmatu dugu.

*Behaketa -Ozpina azidoa da (3) -Coca-Cola azidoa da (3-4) -Amoniakoa basea da (11) -Pilax oso azidoa da (1) -Ura neutroa da (7) -Txistua neutroa da (7)


* OSAGAIAK: - Pixoihala -Ura * PROZEDURA: - Painala ireki - Painal barruko kotoia ontzi batera sartu bi edo hiru pilekin batera eta tapa itxi. - Potoa astindu, hautsa irten arte. - Tapa ireki, kotoia erretiratu eta geratu den hautsa baso batera bota. - Basora ur pittin bat bota. * BEHAKETA: - Urak hautsa gelatina bihurtu du eta ura desagertu egin da. * ONDORIOA: - Polimero batzuk ura xurgatzen dute eta ingurua gelatina bihurtuta, lehortu. Horregatik erabiltzen dira pixoihaletan.


Esperimentuak