Page 1


Bazen behin neska bat bere familiarekin baso eder batean zegoen egurrezko etxetxo batean bizi zena . Ohiane zuen izena . Ile marroia zuen , bere begiak ere marroiak ziren eta egun guztietan bere etxetxo aurreko errekara joaten zen bainatzera , jolastera , arropa garbitzera edo arrantza egitera . Barrutik etxearen hormak ori argiz margotuta zeuden eta armairuak egurrezkoak ziren , bere aita aizkolaria zelako . Ohianek 10 urte zituen , eta neska oso alaia eta abenturazalea zen . Egun batean , bere ohea egiten zegoela , lurreko egur bat zapaldu eta pasadizo sekretu bat agertu zen . Ohiane oso pozik agertu zen , eskaileratik jaitsi zen . Hor behean mundu magiko bat aurkitu zuen . Mundu magiko horretan animaliak bakarrik bizi ziren eta uda zen beti. Inoiz ez zen negua. Ohianek zaldi bat eta txakur bat ikusi zituen zuhaitz baten itzalpean , Ohiane beraiengana joan eta hauxe galdetu zien : -Non gaude ? - Bi animaliek erantzun zioten : -Animalandian gaude .


Hirurak lagun minak egin ziren , baina bat-batean beste pasadizo batetik beste pertsona bat sartzen ari zela eskopeta batekin konturatu ziren . Ohianek esan zuen : -Nola edo ala irten behar dugu hemendik! Eta animalia guztiei abisatu eta Ohiane sartu zen lekutik denak irten ziren . Denak oso pozik gelditu ziren Ohianek salbatu egin zituelako eta zaldia eta txakurra berarekin gelditu ziren bizitzen eta Ohianek hauxe esan zuen : -Eta orain nola jarriko dizuet izena ?-Eta azkenean asko pentsatu ondoren hauxe esan zuen : -Badakit ! Zuri , (zaldiari)Tximista ipiniko dizut eta zuri (txakurrari) Neska ipiniko dizut . Oso pozik bizi izan ziren denak batera .

Eta hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Bermeoko plazan .

OHIANE  

3.zikloko ipuina

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you