Issuu on Google+


Leire deitzen zen, hamaika urte zituen eta Bizkor izeneko txakur bat zuen. Leirek ile marroia eta begi urdinak zituen. Leire oso bihurria zen eta inoiz ez zegoen geldirik, beti saltoka edo korrika‌ horregatik abentura bat igaro nahi zuen. Leirek asteburu batean Gorbea mendira igotzea bere txakurrarekin pentsatu zuen. Zapatua heldu zen eta Leirek bere txakurra hartu, motxila prestatu eta oso goiz irten zen etxetik. Gorbearako bidea hartu eta tipitapa joan zen. Bidean motxila ireki, argazki kamera hartu eta argazkiak egiten hasi zen animaliei.


Leire neska batekin topatu zen: -Nola deitzen zara?-galdetu zion. -Ni Leire, eta zu? -Ni Irati deitzen naiz, nahi al duzu nire laguna izan? -Ederki. -Joango gara ostadarraren hasiera bilatzera? -Bale, oso ondo. Leire eta Irati ostadarraren hasiera topatzera joan ziren. Bidean gauza pila bat ikusi zituzten baina Leire egarri zenez iturrira joan zen ur-botila betetzera. Bidea jarraitu zuten baina maitagarri batekin topatu ziren eta maitagarriak galdetu zien: -Nora zoazte zuek biok? -Gu? -Bai, zuek. -Ba...gu...ostadarraren hasiera bilatzen ari gara. -A! Joan naiteke zuekin? -Bai, zatoz gurekin ba! -Eskerrik asko. -Nola duzue izena? -Nik Leire eta berak Irati. -Ba ni Aztan deitzen naiz. -Bai izen polita! -Eskerrik asko. -Goazen! Leirek, Iratik eta Aztanek ostadarraren hasiera bilatzen jarraitu zuten. Hodei itxurako gauza bat ikusi zuten lurrean eta beraren gainean jarri ziren eta‌ pan! Salto batez zeruan zeuden, hodei baten gainean. Aztanek esan zuen: -Hau bai gauza bitxia! -Egia da Aztan! -Zer demontre gaude egiten hemen? -Ez dakit!


-Ba goazen ikertzera zer egiten dugun hemen eta bidea aurkitzera! -Ederki! -Ederki, ba goazen lanera! Leire, Irati eta Aztan bidean zihoazen eta ezusteko bat aurkitu zuten. Ostadarraren hasiera aurkitu zuten baina amaiera ere. Azkenean Leirek, Iratik eta Aztanek etxera itzultzea erabaki zuten. Aztan bere etxean geratu zen, Gorbea mendian. Leire eta Irati ordez beraien herrietara joan ziren. Hortik aurrera Leire, Irati eta Aztan zapaturo ziren Gorbea mendira.

abenturak bila irteten


Leireren Abenturak