Page 5

HH ERAIKIN BERRIA

Eta behar fisikoei erantzuteko azkenik, mugimendua eta atsedena ongi uztartuko lituzketen espazioen gaineko hausnarketa eta diseinua egin da, egoera irekiak eskaintzen dituzten material eta instalazioak eskainiz, sikomotrizitate natural eta bat-batekoa pizten duten guneak sortuz. Taldekatze egoera ezberdinak ere kontuan hartu izan dira, erreferentziazko taldea eta komunitate osoarekin aritzeko espazio malguak sortu baititugu. Norbanakotik sozializaziorako jauzia eman dezaten, egoera anitzetara ongi moldatuko diren espazio malguak.

Espazio ireki eta gardenek ere protagonismoa dute eraikin berrian, dena begibistan izateak helduaren ikuspegi zabalagoa ahalbidetzen baitu, bakea eta giro atseginak Konfiantzaren Pedagogiari habi ezin hobea eskainiz. Horma zuriak, pasabideen bazterketa, akustika zaindua, haurren begiradara eta neurrira egokitutako altzariak, autonomia ahalbidetzen duen komunen erdiko disposizioa, patiorako sarbideak errazten dituen egitura‌ Abar luzean pentsatu da heziketa proiektuaren neurrira pentsatua eta eraikia dagoen Haur Hezkuntzako espazio berria sortzerakoan.

sanferminikastola.eus orria

5

Profile for San Fermin Ikastola

Orria 47  

Advertisement