Page 19

LABURRAK

Ikastolako liburutegian, hamaika ekimen San Fermin ikastolako liburutegia toki aproposa da bertan egoteko, bai irakurri zein etxeko lanak egiteko ere. Horrela, arratsaldero, eskolak bukatzen direnean, zabalik egoten da nahi duenak erabil dezan. Baina ez da liburutegiko zerbitzu bakarra. Astean behin, ostegunero zehazki, kamishibai sesioa egiten dute Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek, ipuinak entzun eta ondoren, haien arteko elkarrizketa bultzatuz. Astelehen arratsaldeetan berriz, LHko 2. mailako ikasleek maleta ibiltaria aldatzen dute, etxez etxe bidaiatzen dabilen liburuez osatutako euskarria. Arratsaldero, bestalde, liburutegia zabalik dago, esan bezala, bertan etxekolanak egin nahi dituzten ikasleentzat, baina baita seme-alabekin batera maileguan liburuak hartzera hurbildu nahi duten gurasoentzat ere. Edozein kasutan, liburutegiko hondoa kontsultatu nahi duen edozeinek horretarako aukera dauka ikastolako web orrialdearen bidez.

Kiva Eguna ospatu dugu

Urtero bezala, Kiva Eguna ospatu genuen ikasturte honen hasieran, gurea bezalako Ikastola batean jazarpena onartzen ez dugula gogoratzeko. Lehenik, kartelak, apaingarriak eta eskuak landu zituzten geletan Lehen Hezkuntzako ikasleek, gaiari buruzko edukiak jorratzearekin batera, eta ondoren, patioan, festa ospatu zuten: guztion artean argazki erraldoia osatu, pregoia irakurri eta kalejira alaiarekin bukatu zuten jaialdia, giro ezin hobean. Haurrak ez ziren Kiva eguna ospatu zuten bakarrak izan eta zerbitzuetako langileek ekarpen polita egin zuten, jangelan, patioan, jazarpena onartzen ez duen ikastola garela bideo polit baten bidez gogoratuz. Bideo hauxe eta beste batzuk ikusgai dituzue San Fermin Ikastolak Vimeo online plataforman duen orrialdean. sanferminikastola.eus orria

19

Profile for San Fermin Ikastola

Orria 47  

Advertisement