Page 14

EUSKARALDIA

Euskaraldiarekin bat egin dugu ikastolan Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitarte, Euskaraldia burutu zen Euskal Herri osoan, hamaika egunez hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa bat eginez. San Fermin ikastolan ere ekimenean parte hartu nahi izan genuen eta 16 urtetik gorakoentzat aurrikusitakoa bazen ere, gure jardunean bere tokia izan zuen gaiak, besteak beste, ikasleen artean euskara erabiltzeko gogoa eta ahalegina bultzatzeko. Abiapuntua, beraz, azaroaren 23an izan zen, ikastolako ikasle eta irakasle guztiak patioan bildu baikinen euskaraldiari hasiera emateko. Bertan, LHko bi ikasleek pregoia bota zuten, DBHko 1. mailako ikasleek prestatutako bertsoak kantatu zituzten, Batxilergoko ikasle batzuk aurreskua dantzatu eta gainontzekoek gelan sortutako

apaingarri eta txartelekin, euskaraldiaren kanta abestu eta dantzatu genuen. Jarduera polit eta ikusgarria izan zen, ehundaka lagun bildu baikinen bertan. Euskaraldia iritsi aurretik, ekimenean parte har zezaketen gazteek, Batxilergokoek alegia, honen guztiaren gaineko hitzaldiak jaso zituzten ekimen honetako antolatzaileen eskutik eta hain zuzen adin hauetako ikasleak aritu ziren ondoren, DBHko geletan ekimena bera azaltzeko hitzalditxoak ematen. Eukaraldia 16 urtetik goragokoentzat antolatuta zegoenez, gure ikastolan DBHko gainontzeko ikasleekin bestelako dinamika bat bultzatzea erabaki zen, egun horietan zehar euskaraz bizitzeko konpromisoa hartuz. Orotara, 130 ikasle inguruk hartu zuen horretarako idatzizko konpromisoa. Hauen artean, euskaraldiak irauten zuen bitartean soinean eraman zitzaten, txapa

-XOLiQ$UWHDJD

14

orria sanferminikastola.eus

Profile for San Fermin Ikastola

Orria 47  

Advertisement